Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

MOOC

Wikipedia, Entziklopedia askea
MOOC ikastaroen logotipoa

MOOC (ingelesezko Massive Online Open Course lokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa)[1] dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira.[2]Gehienetan materiala idatziak eta bideo-tutorialak eskaintzen dituzte eta ez dute zuzeneko tutoretzarik. Laguntza behar izanez gero, ikaskideek ematen dute foroen bidez.

Batzuek irratitik edo telebistatik eskainitako ikastaroak jotzen dituzte MOOC ikastaroen aitzindaritzat, baina MOOC ikastaroa, definizioz, Interneten egiten da. Internetek eskaintzen duen konexio aukerei esker, norabide askotariko komunikazio kanal asko aldi berean batera zabaltzeko aukerari esker, egin daitezke MOOC ikastaroak.

Dave Cormier eta Bryan Alexanderrek erabili zuten MOOC izendapena lehendabizi, 2008an, jakin zutenean haiek antolatutako Connectivism and Connective Knowledge ikastaroan 2.200 ikasletik gora eman zutela izena[3]. Stephen Downs eta George Siemens jotzen dira lehen MOOC ikastaroen[4] sortzailetzat.

Gaur egun, esate baterako, munduko 700 unibertsitatetik gora eskaintzen dituzte MOOC ikastaroak[5].

Erakundeak, prezioak, agiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, MOOC ikastaroak eskaintzen dituzten erakunde batzuk hauek dira: EdX.org, Codecacademy, Coursera.org, MiriadaX.net, Mooc.es, P2PU.org, Udacity.com, Udemy.com... Beherago kanpoko esteketan zerrendatzen diren erakunde gehienek, MOOC ikastaroak eskaintzen duten erakunde gehienek, ez dute ezer kobratzen ikastaroa egiteagatik; hala ere, ikastaroa egin izana frogatzen duen agiria emateagatik kobratu ohi dute.

Euskaraz zuzenduriko lehen MOOC ikastaroa Udako Euskal Unibertsitateak eta Asmoz Fundazioak antolatu zuten 2013ko otsaila eta apirila bitartean, Android sistema eragileari buruz[6].

Wikimedia Fundazioak badu honelako ikastaroak eskaintzeko asmorik[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Goñi, Maite. (2019-04-10). «Jarri MOOC bat zure bizitzan!» Podcast (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
  2. Kaplan Andreas M., Haenlein Michael (2016) Higher education and the digital revolution: About MOOCs, SPOCs, social media, and the Cookie Monster, Business Horizons, Volume 59.
  3. (Gaztelaniaz) ¿Qué son los MOOCs?
  4. (Ingelesez) «2008 - The Distributed Course - The MOOC Guide» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
  5. (Ingelesez) TEDx Talks. (2017-06-29). MOOCs: knowledge at your fingertips | Sophie Dandache | TEDxUCLouvain. (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
  6. Android programazioaren hastapenak
  7. (Ingelesez) «Education/Greenhouse - Outreach Wiki» outreach.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]