Macroscelididae
Macroscelididae | |
---|---|
Oligozeno Goiztiar-Gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Macroscelidea |
Familia | Macroscelididae Bonaparte, 1838
|
Azpibanaketa | |
Makroszelideoak (Macroscelidea) ugaztun karedunen ordena bat dira, eskuarki «elefante-satitsu» deituak. Bizirik dauden 16 espeziek osatzen dute ordena, lau generotan banatuak. Familia bakarra dute.[2]
Animalia txikiak dira; mutur luzea dute, eta atzeko hankak ere luzeak. Lurrean bizi dira, eta batez ere intsektuak jaten dituzte: inurriak, termitak eta kakalardoak. Makroszelidoen espezie guztiak Afrikan bizi dira.[3]
Satitsuen antza dute, baina handiagoak dira. Gorputza 10–30 cm- luze da, eta isatsa 8–25 cm luze. Espezie gehienen pisua 25 eta 280 g bitartekoa da, baina Rhynchocyon generoko espezie handienek 700 g-rainoko pisua izan dezakete. Begi handi eta biribilak dituzte, eta muturra oso luzea da, tronpa baten formakoa, eta mugikorra. Hanka luze-meheak dituzte, atzekoak luzeagoak aurrekoak baino, eta saltoka ibiltzeko moldatuta daude.
Habitat-mota askotan bizi dira: basamortuan, gune arrokatsuetan, sabanetan eta oihan tropikaletan. Lurrean bizi dira, eta gehienbat egunez ibiltzen dira. Hala ere, tenperatura oso altua denean edo harrapakariak inguruan badabiltza, gauez ibiltzen dira. Espezie gehienak bikoteka bizi dira. Batzuetan bikote batzuek lurralde komun bat erabiltzen dute. Bi modutara mugitzen dira: martxa motelean, lau hankak erabiltzen dituzte; martxa azkarrean, atzeko hankak baliatzen dituzte aurreranzko jauzi handiak egiteko. Batez beste, hiru urte bizi dira.[4]
Sistematika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, 16 espezie ditu ordenak, lau generotan banatuak, baina genero fosil ugari ezagutzen dira.
- †Herodotiinae subfamilia fosila
- †Metoldobotinae subfamilia fosila
- Macroscelidinae subfamilia
- †Hiwegicyon
- †Pronasilio
- †Palaeothentoides
- Elephantulus generoa
- Macroscelides generoa
- Petrodromus generoa
- †Myohyracinae subfamilia fosila
- Rhynchocyoninae subfamilia
- †Mylomygalinae subfamilia fosila
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Savage, RJG, & Long, MR. (1986). Mammal Evolution: an illustrated guide. New York: Facts on File, 54 or. ISBN 0-8160-1194-X..
- ↑ Ronald M. Nowak. (1999). Walker’s Mammals of the World. Baltimore: Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-5789-9..
- ↑ Nikaido M., Nishihara H., Hukumoto Y., Okada N.. (2003). «Ancient SINEs from African endemic mammals» Molecular biology and evolution 20 (4): 522–527..
- ↑ Gerhard Storch. (2004). Macroscelidea. Rüsselspringer und Elefantenspitzmäuse. in: Spezielle Zoologie. Teil 2: Wirbel- oder Schädeltiere. Munich: Spektrum Akademischer Verlag, 547-549 or. ISBN 3-8274-0307-3..