Magdalena Andersson
Itxura
Eva Magdalena Andersson (1967ko urtarrilaren 23 - ) politikari sozialdemokrata suediarra da, Suediako lehen ministro izan zen 2021eko azaroaren 30tik 2022ko urriaren 18ra, eta Alderdi Sozialdemokratako buru 2021eko azaroaren 4tik.[1]
2021eko azaroaren 24an, Suediako lehen ministro izendatu zuten Riksdad suediarrean, eta, hartara, herrialdeko lehen emakumezko gobernuburua izan zen. Era berean, Eskandinaviako herrialdeen artean bakarra zen emakumerik hautatu ez zuena kargu horretarako.[2][3] Ordu batzuk geroago, uko egin zion karguari bere koalizioa apurtu baitzen aurrekontua atzera bota eta gero, Alderdi Berdeak uko egin baitzion oposizioaren aurrekontuarekin gobernatzeari.[4]