Ulf Kristersson
Itxura
Ulf Hjalmar Ed Kristersson (Lund, 1963ko abenduaren 29a) suediar politikaria da. Suediako lehen ministroa da 2022ko urriaren 18tik.
Riksdageko diputatua izan zen 1991tik 2000ra, eta berriro izan da 2014tik. 2010etik 2014ra Gizarte Segurantzako ministroa izan zen Fredrik Reinfeldten gobernuan.
Alderdi Moderatuaren lidergoa lortu zuen eta 2022ko hauteskundeen ondoren koalizio gobernua osatu zuen ultraeskuinaren kanpoko babesarekin.