Mahakali Gunea
Mahakali Gunea | |
---|---|
Nepal | |
Administrazioa | |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Desagertutako erakunde administratiboa | Mendebaldeko Urruneko eskualdea |
ISO 3166-2 | NP-MA |
Hiriburua | Mahendranagar |
Deuseztapen data | 2015eko irailaren 20a |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°30′N 80°30′E / 29.5°N 80.5°E |
Azalera | 6.205 km² |
Mugakideak | Uttar Pradesh |
Demografia |
Mahakali Gunea (nepaleraz: महाकाली) Nepalgo Mendebaldeko Urruneko eskualdeko bi guneetako bat da, Nepalen mendebalderen dagoena eta Indiarekin muga egiten du mendebaldean eta hegoaldean. Hiriburua Amargadhi bada ere hiri handiena Mahendranagar da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Kali ibaiarengandik datorkio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]6.205 km²-ko azalera du eta 860.475 biztanle bizi dira. Barneko Terai eskualdean hasi eta Himalaiako mendietaraino iristen da, puntu altuena Api mendia (7.132m) izanik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinean, Katyuri erresumaren parte izan zen, eta honen bukaeran Doti erreinuan sartu zen. 1815eko abenduan Sigauliko Ituna sinatu zuen Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak eta nepaldarrek eta 1816an baieztatu zen bien arteko gerrari amaiera ematean. Ordutik Gune hau Nepali dagokio. 1947an Indiak askatasuna lortu zuenean Adiskidetasun Ituna sinatu zuten bi herrialdeek eta Guneak Nepalen jarraitu zuen.
Kultura eta hizkuntza berezia duen gunea da. Kumauni hizkuntzaren dialektoak dira nagusi.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sukla Phanta Basabizitza Erreserba: 305 km²-ko azalera duen erreserba hau 174 eta 1386 metro artean kokatzen da. 1973an sortu zuten eta 2004ean handitu. Animalia espezie ugari aurkitzen dira bertan:
- 46 ugaztun espezie: tigrea, lehoinabar indiarra, elefante asiarra...
- 423 hegazti espezie: Nepalen dagoen Bengalako sisoiaren populazio handiena dauka.
- 27 arrain espezie:
- Narrastiak: Mugger krokodiloa, kobra, Indiako haitzetako pitoia...