Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Manex Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Manex Agirre
Ezkerrean, Manex Agirre 2010ean Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAramaio1982ko martxoaren 19a (42 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio, Araba, 1982ko martxoaren 19a-) bertsolaria da. Euskara teknikari lan egiteaz gain, Aramaio eta Legutioko bertso eskolako irakaslea da. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela eta hirugarren bat badu Binakako Txapelketakoa.

Manex Agirre[1] Arabako bertsolari izateaz (Ahotsak proiekturako)

2000an Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen eta ordutik aurrera Arabako hainbat txapelketatan hartu du parte. Arabako Bertsolari Elkarteko zuzendaritzako kidea ere izan zen 2013 arte. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte, Oionen jokatu zen kanporaketan. Epaile lanetan ere aritu izan da Arabako Eskolarteko Txapelketan. Azkenik, Gasteizko Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ere aritu zen.

Bertsolaritzaz aparteko beste jarduera ugari ere egin ditu. Esate baterako Eneko Barberenarekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. 2016tik aurrera Berria egunkarian ere iritzi artikuluak idazten ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]