Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Maria Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Silva
Bizitza
JaiotzaPalentzia1941eko abuztuaren 16a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2023ko martxoaren 17a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0798440 Allocine: 10204 Allmovie: p65646 Edit the value on Wikidata

María Jesús Marín Rodríguez, ezaguna María Silva izenez (Palentzia, 1941eko abuztuaren 16a - Madril, 2023ko martxoaren 17a) palentziar aktorea eta ordezkari artistikoa izan zen.[1][2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo gisa hasi zenean, zinemaren ateak ireki zitzaizkion. 1959an hasi zen, Mara Silva izen artistikoarekin. Don José, Pepe eta Pepito (1959) eta Margarita se llama mi amor (1961) filmetan parte hartu zuen, beti paper txikietan.

Hirurogeiko hamarkadan, leku handiagoa hartu zituen zinemagintzan. Hainbat spaghetti western filmatu zituen, hala nola La venganza del Zorro (1962) edo Cabalgando hacia la muerte (El Zorro) (1962) eta El sátiro (1970) bezalako thrillerrak.

Protagonismo handiagoa hartu zuen hirurogeiko hamarkadaren amaieran, Televisión españolarako zenbait zarzuela egin zuenean, Juan de Orduñaren zuzendaritzapean.

Une hartatik, eta denboraldi batez pantaila handirako filmatzen jarraitu bazuen ere, bere jarduera profesional ia guztia telebistan zentratu zuen, baina agertokietan sartu-irtenak eginez Jean Anouilhen Los peces rojos 1973; Ricardo Talesniken Los japoneses no esperan 1979;) Noël Comatteroren Un espíritu burlón, 1982; Julio Mathiasen Casado de día, soltero de noche, 1983.[3]

Pantaila txikian, telesailetan parte hartu zuen, Ana Diosdadoren gidoigile zela Juan y Manuela (1973), Curro Jiménez (La Media Luna, 1978), Veraneantes (1985) edo Mariano Ozoresen Taller mecánico (1991).

Baina, batez ere, gogoangarriak izan ziren Estudio 1 eta Novela saioetarako egindako interpretazioetako batzuk. Saio horretan, Anna Karenina (1975) lanaren birsorkuntza.

90eko hamarkadaren hasieran, interpretaziotik alde egin zuen, ordezkari artistiko lanak egiteko.

Filmografia partziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere lan batzuk:[4][5][6]

  • Una gran señora (1959) - Modeloa
  • The Last Days of Pompeii (1959 film)|The Last Days of Pompeii (1959) - Julia's Maid
  • La fiel infantería (1960)
  • Don José, Pepe y Pepito (1961)
  • Margarita se llama mi amor (1961) - Nachoren ondoan esertzen sen ikaslea
  • Siempre es domingo (1961) - arlotaren laguna
  • Pecado de Amor (1961) - Ángel Vegaren emaztegaia eta emaztea
  • The Awful Dr. Orlof (1962) - Dany
  • Zorro the Avenger (1962) - Irene
  • Terrible Sheriff (1962) - Clementine
  • Shades of Zorro (1962) - Irene
  • Usted tiene ojos de mujer fatal (1962)
  • Cristo negro (1963) - Mary Janson
  • Tela de araña (1963) - Klubeko neska
  • The Betrothed (1964 film) (1964) - Lucia Mondella
  • La muerte silba un blues (1964) - Rosita
  • El rapto de T.T. (1964)
  • Cavalry Charge (film) (1964) - Valerie Jackson
  • Los cuatreros (1965) - Mary Thompson
  • Vereda de Salvação (1965)
  • 002 Operazione Luna (1965) - Dr. Frausink
  • I due parà (1965) - Santa
  • The Wild Ones of San Gil Bridge (1966)
  • Los celos y el duende (1967) - Lucía
  • Kill the Wickeds (1967) - Shelley
  • Los subdesarrollados (1968) - Laly
  • Ballad of a Bounty Hunter (1968) - Isabel Alvarez
  • La dinamita está servida (1968) - Olga
  • O.K. Yevtushenko (1968) - Pandora Loz
  • El huésped del sevillano (1970) - Raquel
  • Un par de asesinos (1970) - María Anderson
  • When Heroes Die (1970) - Nicole
  • Presagio (1970) - Berta Reinaldi
  • Tombs of the Blind Dead (1972) - Maria
  • Al diablo, con amor (1973)
  • El Retorno de Walpurgis (1973) - Elizabeth Bathory
  • Me has hecho perder el juicio (1973)
  • Un par de zapatos del '32 (1974) - irakaslea
  • Odio mi cuerpo (1974) - Mary Knoll
  • Santo and the Vengeance of the Mummy (1975) - Abigail
  • Devil's Kiss (1976) - Susan
  • Nunca es tarde (1977) - Coro
  • Esperando a papá (1980) - Laura
  • El lobo negro (1981)
  • 127 millones libres de impuestos (1981) - Claudia
  • Duelo a muerte (1981) - Markesa
  • El lío de papá (1985) - Nuria
  • La monja alférez (1987)
  • Caminos de tiza (1988)
  • Hacienda somos casi todos (1988)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «María Silva | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) «María Silva - 16 de Agosto de 1941 - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  3. Estreno de "Los japoneses no esperan", de Ricardo Talesnik. 3 de marzo de 1979.
  4. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Maria Silva» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  5. (Gaztelaniaz) «María Silva» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  6. (Italieraz) MYmovies.it. «Maria Silva» MYmovies.it (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]