Mestia
Mestia მესტია | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Georgia |
Mkhare | Samegrelo-Zemo Svaneti |
Municipality of Georgia | Mestia Municipality |
Izen ofiziala | მესტია |
Jatorrizko izena | მესტია |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′37″N 42°43′26″E / 43.04356°N 42.72397°E |
Altuera | 1.500 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.973 (2014ko azaroaren 5a) 856 (1939ko urtarrilaren 17a) 897 (1959ko urtarrilaren 15a) 2.878 (1970eko urtarrilaren 15a) 2.998 (1979ko urtarrilaren 17a) 2.785 (1989ko urtarrilaren 12a) 2.575 (2002ko urtarrilaren 17a) 1.962 (2016) 1.941 (2017) 1.914 (2018) 1.883 (2019) 1.863 (2020) 1.855 (2021) 1.812 (2022) 1.798 (2023) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2022) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+04:00 |
Hiri senidetuak | San Gimignano |
Hizkuntza ofiziala | georgiera |
mestia.gov.ge |
Mestia (georgieraz: მესტია; svaneraz: სეტი) Georgiako herri bat da, ipar-mendebaldeko Svanetiako lurralde historikoan kokaturik dagoena. 2014an 1.973 biztanle zituen.
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiarekiko mugatik oso gertu dago, Samegrelo-Zemo Svaneti probintzian. Probintziako hiriburua den Zugdidi hiriburutik 128 kilometro ipar-ekialdera eta Georgiako hiriburua den Tbilisitik 456 km-ra. Mestia eta inguruko 132 herrixkak Mestiako barrutia osatzen dute, guztira 3.044 km² azalera eta 9.136 biztanle (2014) hartzen dituena[1].
Mestiatxala eta Mulkhra ibaien artean kokaturik dago, 1.500 metrotako altueran, Kaukaso mendikatean sartuta[2].
Klima hezea du, negu hotzak eta uda epel baina laburrak ditu. Urteko batezbesteko tenperatua 5,7 ºC-takoa da, urtarrilean -6,4 ºC eta uztailean 16,4 ºC. Urteko prezipitazioen batezbestekoa 1.035 mm da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mestia, aurrez Seti (svaneraz: სეთი) deitua, beti izan da Svanetiako herri nagusia, eta svaniar leinukoak dira biztanleen gehiengoa. Svaniarrak Georgiako talde kulturaletako bat dira, haien hizkuntza propioa ere badutenak. Herri txikia bada ere, mendeetan zehar georgiar kulturaren gordailua izan da eta aipagarriak eliza eta gotorleku ugari ditu. Horregatik 1996an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Svanetia Garaia[3].
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamar Erregina aireportua 2010ean inauguratu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uxguliko dorre svaniarrak: Harrizko dorre altuak nabarmentzen diren gotorlekua da. IX. eta XII. mendeen artean eraiki ziren dorre hauek. 3-5 solairutako altuera dute[4].
- Mestiako Museo Historiko-etnografikoa: Ikonoak eta eskuizkribu ugari erakusten dira.
- Mendietara igotzeko ibilbideen abiapuntua da.
- Hatsvali eski estazioa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mestiako dorreak.
-
Mestiako dorreak.
-
Ingurune menditsua udazkenean.
-
Mestia neguan.
Herri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Gimignano (Italia) (1975)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Errusieraz) «Грузинский курорт Местиа и итальянский Сан-Джиминьяно станут побратимами» Sputnik Грузия 20111003T1957+0400 (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Qué ver en Mestia: viaje y circuitos» Evaneos.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Haut Svaneti» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- ↑ (Ingelesez) «National Geographic Magazine» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).