Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Michael Cacoyannis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Cacoyannis
Bizitza
JaiotzaLimasol1922ko ekainaren 11
Herrialdea Zipre
HeriotzaAtenas2011ko uztailaren 25a (89 urte)
Hobiratze lekuaMichael Cacoyannis Cultural Centre (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, abokatua eta errealizadorea
KidetzaGray's Inn (en) Itzuli

mcf.gr…
IMDB: nm0128050 Allocine: 12135 Allmovie: p83784 TCM: 26726 IBDB: 9408
Discogs: 1644216 Find a Grave: 73917352 Edit the value on Wikidata

Michael Cacoyannis, grezieraz Μιχάλης Κακογιάννης (Limasol, Zipre, 1922ko ekainaren 11Atenas, Grezia, 2011ko uztailaren 25a) greziar zinema-zuzendaria izan zen.

Melina Mercouri eta Irene Papas antzezleen hastapenak gidatu zituen. Greziar zinemagintza berriaren ordezkari nagusia izan zen 1950eko hamarkadaren amaieran, mundu osoan ezagun bihurtuko zuen filma egin aurretik: "Zorba greziarra". Zuzenbidea ikasi zuen, eta Londresera jo zuen segidan, antzerki-zuzendari eta antzezle gisa lan eginez aurrera egiten ahaleginduz.

Greziara itzuli zen 50eko hamarkadaren erdialdera, eta hainbat film arrakastatsu zuzendu zituen, besteak beste, hauek: Stella (1955), Melina Mercourirekin, eta "Beltzez jantzitako neska" (1956). Horien segidan egin zituen Electra (1962), Irene Papasekin, eta "Zorba Greziarra" (1964), Nicos Kazantzakisen obran oinarritua. Film horretan egin zuen Anthony Quinn antzezleak bere karrerako paperik ezagunenetakoa, musika ere (Mikis Theodorakisek konposatua) arras ezaguna egin zen, eta hiru Oscar sari irabazi zituen 1965ean. "Troiarrak" (1971) eta Ifigenia (1977) filmak zuzendu zituen, eta antzerki-zuzendaritzan ere jardun zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]