Motokultore
Motokultorea edo ardatz bakarreko traktorea ardatz bakarra duen ibilgailu autopropultsatua da, oinez doan gizaki batek endaitzak erabiliz gidatzen duena. Gehien bat nekazaritzan lurra landu eta goldatzeko erabiltzen da.
Orokorrean, motokultoreek 15kW baino gutxiagoko potentzia duten gasolina edo diesel motorra izan ohi dute eta oinez doan gidari batek maniobratzen ditu. Aurreranzko zein atzeranzko zenbait martxa izan ohi dituzte. Motoaitzurrekin duten desberdintasun nagusia da, motokultoreek trakziorako bi gurpil izaten dituztela, eta motoaitzurrek trakzioa lurra mugitzeko palen bidez lortzen dute. Potentzia nahikoa izanez gero, motokultoreek erremolke txiki bat garraiatu dezakete, gidaria eserita daukatela.
Motokultoreei (motoaitzurrei ez bezala) tresna desberdinak atxikitu ahal zaizkie lurra lantzeko: goldea, fresa, ereilea...