Nathalie Tauziat
Nathalie Tauziat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bangi, 1967ko urriaren 17a (57 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Angelu |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 606–365 |
Binaka i/g | 525–326 |
Rankinga | 3 tennis doubles (en) (2001eko urriaren 8a) 3 tennis singles (en) (2000ko maiatzaren 8a) |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nathalie Tauziat (okzitaniera arautuan Tausiat),[1] 1967ko urriaren 17an Bangin (Afrika Erdiko Errepublika) jaioa, tenislari lapurtar profesionala izan da. Angelun (Lapurdi) bizi da, bertan Herriko Etxeko kontseilari izatera heldu delarik.[2] Ranking hoberena duen historiako euskal emakumezko tenislaria da eta betiereko euskal tenislaririk onenetakoa.
Kirol-biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karrera profesionala 1984ko WTA sasoiarekin hasi zen eta banakako frantses estatuko txapelduna bihurtu zen 1985ean.
Denbora luzez estatuko lehena izan zen eta erregulartasun handia zuela frogatu zuen: WTAn 1990etik 2001era ia etengabe munduko lehen hogeiren artean kokatuta egon zen.
1997an Davis Koparen parekoa den emakumezkoen Fed Cup edo Federazio Kopa Herbehereen kontra irabazi zuen Frantziako taldeko kidea izan zen; aipatu txapelketan Tauziatek zenbait markaren jabe da: sasoi kopurua (16), kanporaketak (40) eta partidak (52). Binakakoetan ere frantses estatuko onena da (20 partida irabaziak, 9 galduak).
Adinez nagusitzen hasi zenean lortu zituen arrakastarik handienak; Top Ten-en (munduko lehen hamar postuak) 30 urte bete eta gero sartu zen estrainekoz eta Grand Chelemeko bere final bakarra 1998ko uztailaren 11n jokatu zuen Wimbledongo txapelketan, non Jana Novotnák irabazi zion. 1925ean Suzanne Lenglenek lortu ostean estatuko lehen emakumea izan da final horretara pasatzen. 1998 urtea amaitu zenean miloi dolarreko irabaziak gainditu zituen eta horretan ere frantses estatuko lehen andrea izan zen. 1999an baino ez zuen lortu WTAko bi txapelketa irabaztea (Kremlin Cup Moskun eta Leipzigekoa Alemanian).
2000ko otsailean bere titulurik inportanteena lortu zuen Pariseko Open Gaz de France delakoan, finalean Serena Williamsi irmoki irabaziz. Zenbait aste beranduago, 30 urteak beteak zituela, munduko 3. postua lortu zuen eta horrela adin honekin sailkapen hori lortzen zuen andrazko jokalaririk zaharrena izatea erdietsi zuen.
2001ean Kimberly Porekin AEBetako Irekia edo US Open delako finalera pasatu zen.
Nathalie Tauziatek WTAko zirkuituan 33 titulu lortu ditu, horietako 25 binakakoetan. 2004an Jacques Chirac presidenteak estatuaren esker ona adierazteko balio duen Ohorezko Legioa izenekoaren zaldun bihurtu zuen, nazioarteko tenisari eginiko ekarpenengatik.
Olinpiar Jokoei dagokienez, hirutan hartu du parte: 1988, 1992 eta 1996an.
Hamahiru urte zituenetik 2003an erretiratu arte entrenatzaile berdinarekin egon izan da, Régis de Camaretekin hain zuzen. Sakea eta bolea ziren bere kolpe kuttunak.
Arlo pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000an Les dessous du tennis féminin ("Andrazko tenisaren alde izkutua") liburua argitaratu zuen.[3] Bertan jokalari profesional baten bizitzaren egunerokoa kontatzen du eta emakumezko tenisean pairatzen den diruzalekeria ere salatzen du, baita glamourrak kirol-emaitza soilen aurrean neurriz kanpo jartzen ari dela adierazi ere.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikan jaio bazen ere, Sant Tropetzen (Okzitania) bizi ostean Lapurdira bizi izatera etorri zen.
WTAn bere banakako lehen titulua Baionan lortu zuen 1990ean. 1991ean binakakoa ere irabazi zuen, Patricia Tarabini argentinarraren laguntzaz, Lapurdiko hiriburuko txapelketan.
Euskal Herritik hurbil, Cap Bertonen (Landak, Okzitania), tenis akademia bat sortu zuen 1994an.
Ramuntxo Palaurenarekin ezkonduta dago 2005eko uztailaren 16tik eta hiru alabaren ama da. Didier Deschamps futbolari-ohi eta entrenatzailearen lehengusina da. Angeluko Herriko Etxeko kontseilaria izan zen 2008 arteko auzapeza izan zen Robert Villenaveren zerrendan.
Final nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grand Slamekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaka 1 (0 titulu, 1 finalista)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Urtea | Txapelketa | Azala | Finaleko aurkaria | Finaleko emaitza |
Finalista | 1998 | Wimbledongo txapelketa | Belarra | Jana Novotná | 6–4, 7–6(2) |
Binaka: 1 (0 titulu, 1 finalista)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Urtea | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
Finalista | 2001 | AEBetako Irekia | Gogorra | Kimberly Po | Lisa Raymond Rennae Stubbs |
6–2, 5–7, 7–5 |
Urte Amaierako Txapelketako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binaka: 2 final (0 titulu, 2 finalista)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Urtea | Egoitza | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitzak finalean |
Finalista | 1997 | New York | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Jana Novotná |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
Finalista | 1998 | New York | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
6–7(6), 7–5, 6–3 |
Tituluak (33)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaka (8)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Aurkaria finalean | Emaitza finalean |
1. | 1990eko irailaren 24 | WTA, Baiona | Gogorra (indoor) | Anke Huber | 6–3, 7–6(8) |
2. | 1993ko azaroaren 1 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Gogorra (indoor) | Katerina Maleeva | 6–4, 6–1 |
3. | 1995eko ekainaren 19 | AEGON International, Eastbourne | Belarra | Chanda Rubin | 3–6, 6–0, 7–5 |
4. | 1997ko ekainaren 9 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | Yayuk Basuki | 2–6, 6–2, 6–2 |
5. | 1999ko urriaren 18 | Kremlin Cup, Mosku | Moketa (indoor) | Barbara Schett | 2–6, 6–4, 6–1 |
6. | 1999ko azaroaren 1 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | Květa Peschke | 6–1, 6–3 |
7. | 2000ko otsailaren 7 | Open Gaz de France, Paris | Moketa (indoor) | Serena Williams | 7–5, 6–2 |
8. | 2001eko ekainaren 11 | Birmingham | Belarra | Miriam Oremans | 6–3, 7–5 |
Binaka (25)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
1. | 1987ko irailaren 28 | Clarins Open, Paris | Lur harrotua | Isabelle Demongeot | Sandra Cecchini Sabrina Goleš |
1–6, 6–3, 6–3 |
2. | 1988ko maiatzaren 9 | Alemaniako Open, Berlin | Lur harrotua | Isabelle Demongeot | Claudia Kohde-Kilsch Helena Suková |
6–2, 4–6, 6–4 |
3. | 1988ko urriaren 17 | Zuricheko Opena | Moketa (indoor) | Isabelle Demongeot | Claudia Kohde-Kilsch Helena Suková |
6–3, 6–3 |
4. | 1989ko maiatzaren 1 | Betty Barclay Cup, Hamburgo | Lur harrotua | Isabelle Demongeot | Jana Novotná Helena Suková |
erretiratzea |
5. | 1990eko urriaren 22 | Brighton International | Moketa | Helena Suková | Jo Durie Natasha Zvereva |
6–1, 6–4 |
6. | 1991eko irailaren 23 | WTA Baiona | Moketa (indoor) | Patricia Tarabini | Rachel McQuillan Catherine Tanvier |
6–3, erretiratua |
7. | 1993ko urtarrilaren 11 | Melbourneko Txapelketa | Gogorra | Nicole Bradtke | Cammy MacGregor Shaun Stafford |
1–6, 6–3, 6–3 |
8. | 1994ko abuztua | LA Women's, Manhattan Beach | Gogorra | Julie Halard | Jana Novotná Lisa Raymond |
6–1, 0–6, 6–1 |
9. | 1994ko urriaren 31 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Moketa (indoor) | Elna Reinach | Chanda Rubin Linda Wild |
6–4, 6–3 |
10. | 1995eko otsailaren 22 | Generali Ladies, Linz | Moketa (indoor) | Meredith McGrath | Iva Majoli Petra Schwarz |
6–1, 6–2 |
11. | 1996ko irailaren 30 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | Kristie Boogert | Sabine Appelmans Miriam Oremans |
6–4, 6–4 |
12. | 1996ko urriaren 21 | BGL Luxenburgoko Open | Moketa (indoor) | Kristie Boogert | Dominique Monami Barbara Rittner |
2–6, 6–4, 6–2 |
13. | 1997ko otsailaren 3 | Linz | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Eva Melicharová Helena Vildová |
4–6, 6–3, 6–1 |
14. | 1997ko azaroaren 3 | Ameritech Cup, Chicago | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Monica Seles |
6–3, 6–2 |
15. | 1998ko otsailaren 23 | Linz | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Anna Kurnikova Larisa Neiland |
6–3, 3–6, 6–4 |
16. | 1998ko maiatzaren 18 | Estrasburgoko Nazioartekoak | Lur harrotua | Alexandra Fusai | Yayuk Basuki Caroline Vis |
6–4, 6–3 |
17. | 1998ko abuztuaren 22 | Pilot Pen Tennis, New Haven | Gogorra | Alexandra Fusai | Jana Novotná Mariaan de Swardt |
6–1, 6–0 |
18. | 1999ko otsailaren 8 | ECM Open, Prostějov | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Květa Peschke Helena Vildová |
3–6, 6–2, 6–1 |
19. | 1999ko maiatzaren 10 | Berlin | Lur harrotua | Alexandra Fusai | Jana Novotná Patricia Tarabini |
6–3, 7–5 |
20. | 2000ko ekainaren 19 | International Women's Open, Eastbourne | Belarra | Ai Sugiyama | Lisa Raymond Rennae Stubbs |
2–6, 6–3, 7–6(3) |
21. | 2000ko abuztuaren 14 | Kanadako Mastersa, Montreal | Gogorra | Martina Hingis | Julie Halard-Decugis Ai Sugiyama |
6–3, 3–6, 6–4 |
22. | 2000ko irailaren 25 | Luxenburgo | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lubomira Bacheva Cristina Torrens |
6–3, 7–6(0) |
23. | 2001eko martxoaren 19 | Miamiko Mastersa, Key Biscayne | Gogorra | Arantxa Sánchez Vicario | Lisa Raymond Rennae Stubbs |
6–0, 6–4 |
24. | 2001eko abuztuaren 6 | Manhattan Beach | Gogorra | Kimberly Po | Nicole Arendt Caroline Vis |
6–3, 7–5 |
25. | 2001eko irailaren 24 | Leipzig | Moketa (indoor) | Elena Likhovtseva | Květa Peschke Barbara Rittner |
6–4, 6–2 |
Finalista (47)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaka (14)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Aurkaria finalean | Emaitza finalean |
1. | 1988ko uztailaren 11 | Nizako Open | Lur harrotua | Sandra Cecchini | 7–5, 6–4 |
2. | 1988ko abuztuaren 22 | WTA New Jersey, Mahwah | Gogorra | Steffi Graf | 6–0, 6–1 |
3. | 1990eko otsailaren 5 | VS of Kansas, Wichita | Gogorra (indoor) | Hegoafrika Dinky Van Rensburg | 2–6, 7–5, 6–2 |
4. | 1991eko urriaren 7 | Zurich Open | Moketa (indoor) | Steffi Graf | 6–4, 6–4 |
5. | 1992ko martxoaren 23 | Pilot Pen Tennis, San Antonio | Gogorra | Martina Navrátilová | 6–2, 6–1 |
6. | 1992ko irailaren 28 | WTA Baiona | Gogorra (indoor) | Manuela Maleeva | 6–7(4), 6–2, 6–3 |
7. | 1996ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | Meredith McGrath | 2–6, 6–4, 6–4 |
8. | 1997ko urriaren 13 | Zürich | Moketa (indoor) | Lindsay Davenport | 7–6(3), 7–5 |
9. | 1997ko azaroaren 3 | Ameritech Cup, Chicago | Moketa (indoor) | Lindsay Davenport | 6–0, 7–5 |
10. | 1998ko ekainaren 22 | Wimbledongo txapelketa | Belarra | Jana Novotná | 6–4, 7–6(2) |
11. | 1998ko azaroaren 2 | WTA Leipzig | Moketa (indoor) | Steffi Graf | 6–3, 6–4 |
12. | 1999ko ekainaren 7 | Birmingham | Belarra | Julie Halard-Decugis | 6–2, 3–6, 6–4 |
13. | 1999ko ekainaren 14 | International Women's, Eastbourne | Belarra | Natasha Zvereva | 0–6, 7–5, 6–3 |
14. | 2001eko otsailaren 19 | Dubai Tennis Championships | Gogorra | Martina Hingis | 6–4, 6–4 |
Binaka (33)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zkia. | Data | Txapelketa | Azala | Bikotekidea | Aurkariak finalean | Emaitza finalean |
1. | 1988ko uztailaren 11 | Nizako Open | Lur harrotua | Isabelle Demongeot | Catherine Suire Catherine Tanvier |
6–4, 4–6, 6–2 |
2. | 1988ko urriaren 24 | Brighton International | Moketa | Isabelle Demongeot | Lori McNeil Betsy Nagelsen |
7–6(5), 2–6, 7–6(3) |
3. | 1989ko urriaren 16 | Zurich Open | Moketa (indoor) | Judith Wiesner | Jana Novotná Helena Suková |
6–3, 3–6, 6–4 |
4. | 1990eko otsailaren 12 | Ameritech Cup, Chicago | Tapiza (indoor) | Arantxa Sánchez Vicario | Martina Navrátilová Anne Smith |
6–7(9), 6–4, 6–3 |
5. | 1991eko apirilaren 22 | Bartzelona Kia | Lur harrotua | Judith Wiesner | Martina Navrátilová Arantxa Sánchez Vicario |
6–1, 6–3 |
6. | 1991eko uztailaren 29 | San Diego Open | Gogorra | Gigi Fernández | Jill Hetherington Kathy Rinaldi Stunkel |
6–4, 3–6, 6–2 |
7. | 1992ko apirilaren 20 | Bartzelona | Lur harrotua | Judith Wiesner | Conchita Martínez Arantxa Sánchez Vicario |
6–4, 6–1 |
8. | 1993ko azaroaren 1 | Bell Challenge, Quebec Hiria | Moketa (indoor) | Katerina Maleeva | Katrina Adams Manon Bollegraf |
6–4, 6–4 |
9. | 1994ko apirilaren 18 | Bartzelona | Lur harrotua | Julie Halard-Decugis | Larisa Neiland Arantxa Sánchez Vicario |
6–2, 6–4 |
10. | 1996ko otsailaren 12 | Open Gaz de France, Paris | Moketa (indoor) | Julie Halard-Decugis | Kristie Boogert Jana Novotná |
6–4, 6–3 |
11. | 1996ko martxoaren 4 | BNP Paribas Open, Indian Wells | Gogorra | Julie Halard-Decugis | Chanda Rubin Brenda Schultz |
6–1, 6–4 |
12. | 1996ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | Lori McNeil | Elizabeth Smylie Linda Wild |
6–3, 3–6, 6–1 |
13. | 1996ko azaroaren 4 | Bank of the West Classic, Oakland | Moketa (indoor) | Irina Spîrlea | Lindsay Davenport Mary Joe Fernández |
6–1, 6–3 |
14. | 1997ko martxoaren 3 | Indian Wellseko Mastersa | Gogorra | Lisa Raymond | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
7–5, 6–2 |
15. | 1997ko ekainaren 9 | Birmingham | Belarra | Linda Wild | Katrina Adams Larisa Neiland |
6–2, 6–3 |
16. | 1997ko abuztuaren 18 | Pilot Pen Tennis, Atlanta | Gogorra | Alexandra Fusai | Nicole Arendt Manon Bollegraf |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
17. | 1997ko urriaren 20 | Quebec Hiria | Gogorra (indoor) | Alexandra Fusai | Lisa Raymond Rennae Stubbs |
6–4, 5–7, 7–5 |
18. | 1997ko azaroaren 17 | WTA Tour Championships, New York | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Jana Novotná |
6–7(5), 6–3, 6–2 |
19. | 1998ko martxoaren 2 | Indian Wellseko Mastersa | Gogorra | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
6–4, 2–6, 6–4 |
20. | 1998ko maiatzaren 11 | Alemania Open, Berlin | Lur harrotua | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
6–3, 6–0 |
21. | 1998ko abuztuaren 3 | San Diego | Gogorra | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
6–2, 6–1 |
22. | 1998ko azaroaren 16 | Chase Championships, New York | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Lindsay Davenport Natasha Zvereva |
6–7(6), 7–5, 6–3 |
23. | 1999ko otsailaren 15 | Faber Grand Prix, Hannover | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Serena Williams Venus Williams |
5–7, 6–2, 6–2 |
24. | 1999ko maiatzaren 3 | Erromako Mastersa | Lur harrotua | Alexandra Fusai | Martina Hingis Anna Kournikova |
6–2, 6–2 |
25. | 1999ko maiatzaren 17 | Estrasburgoko Nazioartekoak | Lur harrotua | Alexandra Fusai | Elena Likhovtseva Ai Sugiyama |
2–6, 7–6(6), 6–1 |
26. | 1999ko urriaren 11 | Zürich | Gogorra (indoor) | Natasha Zvereva | Lindsay Davenport Rennae Stubbs |
6–2, 6–2 |
27. | 2000ko urtarrilaren 31 | Toray Pan Pacific Open, Tokio | Moketa (indoor) | Alexandra Fusai | Martina Hingis Mary Pierce |
6–4, 6–1 |
28. | 2000ko urriaren 16 | Generali Ladies Linz | Moketa (indoor) | Ai Sugiyama | Amélie Mauresmo Chanda Rubin |
6–4, 6–4 |
29. | 2001eko otsailaren 5 | Paris | Moketa (indoor) | Kimberly Po | Iva Majoli Virginie Razzano |
6–3, 7–5 |
30. | 2001eko otsailaren 12 | Nizako Mazioartekoak | Moketa (indoor) | Kimberly Po | Émilie Loit Anne-Gaëlle Sidot |
1–6, 6–2, 6–0 |
31. | 2001eko ekainaren 11 | Birmingham | Belarra | Kimberly Po | Cara Black Elena Likhovtseva |
6–1, 6–2 |
32. | 2001eko abuztuaren 27 | AEBetako Irekia, New York | Gogorra | Kimberly Po | Lisa Raymond Rennae Stubbs |
6–2, 5–7, 7–5 |
33. | 2002ko ekainaren 10 | DFS Classic, Birmingham | Belarra | Kimberly Po | Shinobu Asagoe Els Callens |
6–4, 6–3 |
Grand Slam-eko banakako esku-hartzeen kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 | 1995 | 1996 | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | Oro har SR | Oro har irabazi-galdu |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Australiako Open | EZ | EZ | EO | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | 4R | 1R | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ | 2R | EZ | 0 / 3 | 4-3 |
Frantziako Open | 1R | 3R | 2R | 4R | 4R | 1R | 4R | QF | 4R | 3R | 2R | 3R | 2R | 3R | 1R | 2R | 3R | 1R | 0 / 18 | 30-18 |
Wimbledongo txapelketa | EZ | EZ | 2R | 2R | 2R | 1R | 4R | 4R | QF | 4R | 3R | 3R | 3R | QF | F | QF | 1R | QF | 0 / 16 | 40-16 |
AEBetako Irekia | EZ | EZ | 1R | 2R | 2R | 3R | 4R | 1R | 2R | 4R | 2R | 3R | 2R | 1R | 4R | 3R | QF | 4R | 0 / 16 | 27-16 |
SR | 0 / 1 | 0 / 1 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 4 | 0 / 4 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 3 | 0 / 4 | 0 / 1 | 0 / 53 | 101-53 |
EO = txapelketa ez ospatua. EZ = ez zuen parte hartu. SR = Grand Slam-ean irabazitako txapelketen eta parte hartu zuen txapelketa-kopuruaren arteko ratioa. R = zenbatgarren round edo kanporaketatara heldu. QF = final laurdenak F = finala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) tausin haritz mota bat dela dio, Quercus Pyrenaica.
- ↑ Le Parisien Tauziaten hautagaitzaz.
- ↑ Sakelako liburua (ISBN 2-290-31219-3)