Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Neanderthal 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Specimen Tipoa, Neanderthal 1
Neander harana, Alemania

Neanderthal 1 Kleine Feldhofer Grotten aurkitutako Neanderthal bat izan zen. Aurkikuntza honek paleoantropologiari hastapena eman zion.

1856an, Düsseldorf (Alemania) hiritik gertu, Neander ibaiaren bailaran, Charles Darwinek Espezieen Jatorria idatzi baino hiru urte lehenago, harrobi bateko langileek giza arrasto batzuk topatu zituzten: garezurra, bi femur, eskuin besoko hiru hezur, ezker besoko beste bi, ezkerreko hezur iliakoaren zati bat, eskapularen eta saihetsen zatiak...[1].

August Franz Mayer Bonneko Unibertsitateko irakasleak hartu zuen aurkitutakoa aztertzeko ardura. Antzeko arrastoak 1829an Engisen (Belgika) eta 1848an Forbeko harrobian (Gibraltar) topatu zituzten, baina orduan ez zuten jatorria identifikatzea lortu. Une horretan, 1856an, Mayerrek aukera paregabea zuen giza eboluzioaren atal garrantzitsua idazteko. Neanderthalgo gizakia munduari ezagutarazi zion aditu gisa sar zitekeen historian baina hanka sartu zuen[1].

Mayerren teoria okerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria bitxia eraiki zuen hezur zati haien inguruan. Arrastoak Napoleoni segika Europa osoan ibili zen errusiar kosako batenak omen ziren. Heriotza urtea ere zehaztu zuen: 1814. Borrokan hil zela argudiatu zuen. Mayerren esanetan gizaki hark femurrak hain okertuta zeuzkan errakitismoa zuelako[1].

Bestalde, errakitismoaren ondorio ziren bekaineko hezurrak eta arku supraziliarra izatea. Gaixotasunak eragiten zion mina zela-eta, kosak bekainak asko zimurtzen zituen eta horregatik garatu zitzaizkion hainbeste hezur horiek[1].

Gerora, Neanderthal 1 moduan izendatu zuten aurkikuntza[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Neanderko kosako gajoa», Argia, 2008-06-08, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]