Nemesia Baztan Turrau
Nemesia Baztan Turrau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zangoza, |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea |
Nemesia Baztan Turrau (Zangoza, Nafarroa Garaia, ) emakume ekintzailea izan zen, Frankismoaren errepresioa jasan zuen, atxilotu, kaskamotz utzi eta 8 egunez mezatara joan behar izateko penitentzia ezarri zioten "gorria" izateagatik. Mugalari eta emagin lanak ere egin zituen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zangozan jaioa eta José Plano Urrutiarekin ezkondua, senar-emazteak Iruñera emigratu zuten hiru seme-alabarekin, 20ko hamarkadaren amaieran edo 30eko hamarkadaren hasieran ziurrenik. Arrotxapea auzoan finkatu ziren. 1936ko irailaren hasieran, auzokide batek salatu zuen Nemesia, "gorria izateagatik", eta atxilotu eta kaskamotz utzi zuten. Gainera, zortzi egunez mezatara joan beharraren penitentzia ezarri zitzaion.
36ko irailean senarra atxilotu eta alaba bat bidean zela, Nemesiarentzat errepresio-garaia ekarri zuen beste emakume askorentzat eta haien familientzat bezala, egoera gogorrean aurrera egin eta bizitzen jarraitu behar izan baitzuten. Gainera, oraindik jakin gabe bizirauteko modu bat izan zen ala ihes egiteko sare baten parte zen, askotan mugalari lanak egin zituen jendea bere etxean ezkutatuz eta Frantziara pasatzen lagunduz. Izaera solidarioarekin, emagin gisa lagundu zuen auzoko emakumeen erditzeetan, medikua ez baitzen garaiz iristen emakumeen seme-alabak artatu eta elikatzera.[1]
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024an Iruñeko Udalak erabaki zuen Frankismoak errepresaliatutako 10 emakumeren izena jartzea Hego Txantreako kale eta plazei: Nemesia Baztán Turrau, Josefina Guerendiain Caro, Julia Bea Soto, Julia Fernández Zabaleta, Dora Serrano Serrano, Aurora Gómez Urrutia, Mª Luisa Elío Bernal, Ramona Zapatero Zapatel, Matilde Huici Navaz eta Mª Carmen Húder Carlosena.[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nemesia Baztan Turrau. .
- ↑ Salvo, Mariví. (2024-02-19). «10 mujeres represaliadas por el franquismo darán nombre a calles y plazas de Txantrea Sur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).