Netiketa
Netiketa zaindu beharreko arau multzo bat da, Interneteko eztabaidetan eta, bereziki, posta elektronikoa edo posta zerrendak erabiltzerakoan zaindu beharrekoan.[1][2] "Netiquette" frantseseko hitzetik dator eta net (sare) eta etiquette (etiketa) hitzak batzetik sortua da.
Edozein modutan, nahiz eta hainbat sistematan arauak ezarri diren, ohorezko arauak dira horiek, alegia, arau-hausleak ez du zigorrik jasotzen.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonen arteko harreman fisikoetarako protokolo bat dagoen modu berean, netiketa izena duen protokolo bat deskribatu behar da "kontaktu" elektronikoa egin behar denean. Interneteko erabiltzaileei zuzendutako protokoloak bultzatu dira komunikabideen segurtasuna bermatzeko, eta ekiteko bestalde istorio gorrien moduko arazo larriak eragin dituzten spama eta albiste faltsuak.
Netiketa arauetako batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen zenbait erreferentzia lanetan aipatzen diren netiketa arauetako batzuk, Jabi Zabalak eta Joxe Aranzabalek bilduak.[3][4]
- Posta-zerrenda batean inor gehitu aurretik, baimena eskatu. Talde bat antolatzen baduzu zeure mezuak bidaltzeko, egokiena duzu aurrez galdetzea taldean sartu nahi dituzunak. Zuk uste baino jende gehiagok ez du horrelako zerrendetan egon nahi. Horregatik, baten batek ezetz esaten badizu, ez gaizki hartu.
- Zaindu bidaltzen dituzun artxibo erantsien neurria. Pertsona guztiek ez dute banda zabalera erosoa beren konexioan, eta etik gorako gauzak jaistea oso astuna bihur dakieke. Era berean, postontzi elektronikoa ere gainezka jar dakieke pertsona horiei.
- Hobetsi formatu librea edo unibertsala. Erabili formatu librea fitxategi erantsiak bidaltzeko. Formatu pribatu edo pribatibo duten zenbait fitxategi software pribatu edo pribatiboarekin bakarrik zabaldu eta ireki daitezke. Ez duzu zertan behartu beste erabiltzaileak software hori erosi edota erabiltzera. Software libreko aplikazioek formatu librea duten fitxategiak onartuko dituzte. Eta software pribatuko aplikazioek ere onartu behar lituzkete, adostutako estandarrak direlako.
- Dokumentu atxikiak identifikatu. Baten bati dokumentu bat atxikita bidaltzen diozunean, esaiozu zer nolako dokumentua den, hartzaileak dokumentua irekitzeko zer programa beharko duen jakin dezan. “Josune, honekin batera dokumentu bat bidaltzen dizut RTF formatuan. Beraz, ez duzu oztoporik izango Word-ekin irekitzeko”.
- Ez idatzi LETRA LARRIZ. Honela idaztea ez dago ondo ikusia Interneten, garrasika zabiltzala adierazten baitu.
- Ez iraindu inor sarean. Eta, are gutxiago, ez ezkutatu anonimatoan beste inor iraintzean. Salaketaren bat egiten baduzu inoren kontra, saiatu hau frogatzen, eta, sinatu beti artikulu hori.
- Mezua birbidali. Mezu bat birbidali behar baduzu, Bcc gisa (ezkutuko kopia) bildatzea komeni da. Honek erran nahi du, Bcc mezu baten hartzaileak ez dituela gainontzekoak ikusgai izango. Modu honetan, goialdean helbide elektroniko eta izenak agertzea saihestu eta datuen babesa bermatuko dugu.
- Ezkutatu taldeko partaideen helbideak. Mezu bat talde bati bidaltzen diozunean, deskuidatuz gero, mezu horretako irakurle bakoitzari taldeko partaide guztien helbide elektronikoak agerian ipintzen ari zara, eta hori jende askori ez zaio batere gustatzen.
- Pertsonalizatu mezua. Inoiz erabakitzen baduzu lagun bati mezu bat bidaltzea, garrantzi gutxikoa, baina zuri gustatu zaizuna, ondo legoke ohartxo bat idaztea: “Aupa, Ander. Pentsatu dut barre apur bat egingo zenukeela hau ikusita”.
- Ez sinetsi sarean dauden gezurrak. Izuak eragindako mezu apokaliptiko horietako bat jasotzen duzunean, non halako birus ikaragarriaz ohartarazten zaituen, kontuz ibili, seguruenik gezur hutsa izango da eta, ingelesez hoax deitzen den horietakoa.
- Ez bidali izenbururik gabeko edo gairik gabeko mezurik. Desatsegina izaten da beste partaideentzat horrelako mezua jasotzea: 'Mezu berria (gairik ez)'. Bide beretik, ez da komeni izenburu edo gai bezala kontu zehaztugabeak ezartzea: 'galdera pare bat', 'Berriro hemen', 'ikusi duzue?', 'ezinezkoa!'. Mezu asko dagoen tokian, horrelako izenburuek ez dute gehiegi lagunduko.
- Eutsi taldearen egitasmo nagusiari, eutsi mezu-hariaren gaiari. Noizbehinka digresioak edo off-topic mezuak onartzen eta eskertzen badira ere, ez da komeni taldearen helburu nagusitik, mezu-hariaren gai nagusitik, behin eta berriro, alde egitea. Taldeko partaide askorentzat gai nagusia alboratzen duten mezuak 'zarata' izango dira; komunikazioari lagundu beharrean, komunikazioa oztopatzen duten mezuak.
KAIXO!
Mila esker Interneteko txoko hauetan beti adeitsu jokatzeagatik eta idatzita eta idatzi gabe dauden netiketa arau guztiak errespetatzeagatik! Estimatzen da!
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Netiketaren arauen adibide bat, Librezale posta zerrendaren atarian
- ↑ «USENET and Mailing List posting netiquette» linux.sgms-centre.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ Netiketa arauak, Sarean.com
- ↑ Etiketa posta elektronikoan Faroa (Creative Commons by-sa) eta Gizakom blogean