Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

OSI eredua

Wikipedia, Entziklopedia askea
OSI eredu» orritik birbideratua)

OSI eredua (Open System Interconection) sare protokoloen diseinua deskribatzen duen eredua da, zazpi geruzatan banatuta dagoena. Open Systems Interconnectionen ekimen bat da. Teknologia ezberdinen arteko bateragarritasuna erraztu eta bermatzea da bere helburu nagusia. Geruzatan banatuta egoteari esker, hauetako bakoitzak goiko eta beheko geruzekin baino ez du lan egin behar.

  • Aplikazio geruza: Erabiltzailearengandik gertuen dagoen geruza da. Aplikazio baten bitartez sarerako sarbidea eskaintzen du.
  • Aurkezpen geruza: Datuak modu ulergarrian iristeaz arduratzen da.
  • Saio geruza: Hostak komunikatzen dira.
  • Garraio geruza: Datuak hurrengo geruzara garraiatzeaz arduratzen da.
  • Sare geruza: Datuak alde batetik bestera iristeko bidea aurkitzen du.
  • Lotura geruza: Errore gabeko transmisio bat egiteaz arduratzen da.
  • Geruza fisikoa: Konexio fisikoen geruza da, datuak bidaltzeko medioa (kablea, haririk gabekoa,...) eta modua (seinalearen kodetzea, tentsio maila,...).

OSI, Open System Interconection, eredua, 1984an sortu zen, ISOk garatutako sare eredu deskriptibo bat bezala. Hardware egileentzat estandar multzoa edukitzea suposatu zuen, bateragarritasun gehiago eta sare sistemen arteko operatibitate gehiago emanez.

1980. hamarkadaren erdialdean, enpresak hasi ziren jasaten hedapen azkarraren ondorioak. Garapen abiadura oso altua, eta ondorioz berritasun asko denbora gutxian. Hizkuntza bera hitz egiten ez duten pertsona bik komunikatzeko arazoak dituzten modu berean, berezitasun eta inplementazio ezberdinetako sareak informazioa elkar trukatzeko arazoak zituzten.

Sareen arteko bateraezintasunaren arazoari aurre egiteko, ISO erakundeak sareen arkitekturako eredu ezberdinak aztertu zituen, sare guztietara aplikagarriak izango liratezkeen arauak finkatzeko asmoarekin. Ikerketa honen ondorioz, sare ezberdinen arteko bateragarritasuna egingarriagoa da.

Eredu honen eskemari jarraituz, protokolo ezberdinak sortu ziren (X.25), komunikazio informatikoan garrantzi handia hartuz. Denborarekin, protokoloen diseinua malguagoa da eta zailago suertatzen da geruzen zehaztapena. Honek ekarri du eredu hau neurri batean bigarren plano batera pasatzea. Halere, daukan balore kontzeptualagatik oso garrantzitsua da, eta komunikazio protokoloen egiturak eta funtzioak ulertzeko oso baliogarria da.

Eredua bere baitan ezin da arkitektura bezala definitu, ez duelako geruza bakoitzeko protokolo bat zehazten. Erreferentzia eredu bat da, eraikitzen diren arkitekturek oinarri bezala hartzeko. Eredu hau zazpi geruzetan banatzen da.

Internet hedatu zenetik OSI erreferentzia eredua irakaskuntza mailan bakarrik du indarra zeren eta TCP/IP eredua merkatuan nagusi bilakatu da.

OSI eta TCP/IP ereduren alderaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OSI akademikoagoa, koherenteagoa, modularragoa eta protokolo jakin batek gutxiago baldintzatutako eredua da. Horregatik edozein sare mota esplikatzerakoan erreferentzia eredu bezala hartzen da. OSIk oso argi bereizten ditu zerbitzuak, interfazeak eta protokoloak. Hau guztia, askoz ere nahasiago dago TCP/IP ereduan.

Gaur egun TCP/IP gailendu zaio OSIri. Arrazoirik garrantzitsuenak: lehenago agertu zela eta funtzionatu egiten zuela (OSIk, hasieran, telekomunikazioak kontrolatzeko administrazioak egindako asmakuntza bat, itxuragabekeri politiko-burokratiko bat zela-eta, fama txarra izan zuen. OSI ereduak zazpi maila ditu, TCP/IPk, berriz, lau. Azpi-sare sarbiderako maila, geruza fisikoaren eta datu-lotura geruzaren bat-egitea ez da ona; saio-, aurkezpen- eta aplikazio- mailak fusionatzea, berriz, OSIren eredua baino askoz ere logikoagoa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]