Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Olson datu-basea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olson datu-basea
Datuak
Motadatu-basea
webgune ofiziala
Olson datu-basearen araberako munduko ordu-eremuen banaketa 2023d bertsioa.[1]

Olson datu-basea, tz database edo tzdata (azken biak letra xehez hasita) izeneko datu-basea sistema informatiko konektatuek erabiltzen duten datu-base bat da, konpilazio bat, munduko ordu-eremuei eta eguneko argiaren aurrezte-denbora behatzeko arauei buruzko informazioa biltzen duena. Programa informatikoek eta, bereziki, sistema eragileek erabiltzen dute, eta Interneten funtzionamenduan ere inportantea da.[2]

Paul Eggert izeneko teknikaria editore eta mantentzaile ofiziala da, ICANN erakundearen laguntzaz, 2005az geroztik.[3] Formalki, IANAren ordu-eremuen datu-basea ere esaten zaio, baina batez ere, ingurune informatikoetan, sortu zuen informatikariagatik esaten zaion Olson: Arthur David Olsonengatik. ICANN eta IANAren inplikazioak erakusten duen bezala, Interneten funtzionamendurako ere funtsezkoa da.

Datu-baseak kontuan hartzen ditu ordu-eremuen historia 1970etik aurera (Unix denbora hasi zenetik, zehazki) eta iraganean izan diren aldaketa guztiak erregistratzen saiatzen da. Segundo gehigarri guztiak ere erregistratzen ditu. 1970 baino lehenagoko datuak ere biltzen dira, erregistro osoak izate aldera.[4]

Datu-basea eta bere jatorrizko kode informatikoaren parte bat jabari publikokoak dira. Datu-basearen edizio berriak urtean zenbait aldiz argitaratzen dira, xehetasun osoz.[5]

Iragana eta etorkizuna zehaztea xede

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunikazio informatikoan, toki desberdinetan dauden sistemek bakoitzak bere ordu-eremua erakutsi eta erabiltzea inportantea da, baina aldi berean sistema jakitun izan behar da (edo prozesatu beharko du) beste eremu batean ze ordu den, gertaera edo erregistroak ordena jakin batean ulertu ahal izateko. Delako A sistema batek 18.00etan bidali zuen mezu bat, eta jasoketa 17.59etan baieztatu zen B sistemaren egoitzan? Denbora-bidaia atzeraka ezinezkoa denez, toki bakoitzean ordu-eremu desberdina izan dela kalkulatu behar dute elkarrekin lotutako sistemek, bestela prozesatze errore larriak gerta daitezkeelako.

Era berean, ordu-eremuen aldaketa geografikoak, edo energia aurrezpeneko motiboz egiten dira udako eta neguko ordutegi aldaketak aurretiaz jakin behar dituzte sistema informatikoek.

Olson datubaseak iraganeko datuen kontrola zein etorkizunerako aurrikuspenak zehaztasun osoz markatzen ditu. Esate baterako, 2024ko lehen eguneraketak, 2024a izendatuak,[4] zehazten du 1947 eta 1949 artean Toronton (Kanadan) izan ziren ordu trantsizioak ez zirela 00.00etan gaurdian, baizik eta 02.00etan. Etorkizunera begira, 2023ko azken eguneraketak ohartarazi zuen zuzenketa behar zela Palestinan 2072-2075 urteetan izango diren trantsizioak kalkulatzeko orduan, aurretiaz errore batez kargatu zelako informazioa.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «tz database» artikulutik itzulia izan da, 2024-05-13 data duen 1223594198 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-05-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Siroky, Evan. (1 January 2024). Time Zone Boundary Builder. .
  2. Eggert, Paul; Olson, Arthur David. Time zone and daylight saving time data. .
  3. ICANN to Manage Time Zone Database. ICANN 15 October 2011.
  4. a b Eggert, Paul. (2024-02-01). [tz-announce 2024a release of tz code and data available. ] (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  5. zoneinfo tzcode and tzdata archives (FTP). .[Betiko hautsitako esteka]
  6. Eggert, Paul. (2023-12-22). [tz-announce 2023d release of tz code and data available. ] (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]