Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Prambanan

Koordenatuak: 7°45′8″S 110°29′30″E / 7.75222°S 110.49167°E / -7.75222; 110.49167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Prambanan multzoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iv
Erreferentzia 642
Kokalekua  Indonesia
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 7°45′8″S 110°29′30″E / 7.75222°S 110.49167°E / -7.75222; 110.49167
Izen ematea 1991 (XV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Prambanan Java uhartean dagoen tenplu multzo hindu handiena da, Yogyakarta hiritik 18 km ekialdera. 240 tenpluk osatzen dute multzoa eta IX. mendean eraiki zen Sanjaya dinastiaren agindupean, Mataram erresumakoa. 856ko idazkunak lehen harria izan daitekeena adierazten du.

Tenplu multzoa Unescoren Gizateriaren Ondare izendatua dago eta Asia hego-ekialdeko tenplu handienetakoa da. Ezaugarri adierazgarriena eraikuntza puntadun eta garaiak dira, tenplu hinduetan ohikoak. Erdiko tenplua 47 m garai da eta Durgā Mahîshâsuramardini-ri eskainia dago, eta egitura goratu baten gainean dago kokatua. Egitura hau 110x110 metroko harresiak inguratzen du, alboko tenpluak ere inguratuz. Dena, 390 x 222 metroko plataforma laukizuzen baten gainean oinarritzen da.

Tenplu nagusiaren barnean, Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka irudiak ikus daitezke, eta Brahma, Shiva, Vishnu, Ganesha jainkoenak.

Lara Jonggrang multzoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Shivaren tenplua, multzoko nagusia.

Multzo nagusian, Lara Jonggrang izenekoan, 237 tenplu daude. Baina gehiengoa ez daude egoera onean, batez ere 2006ko lurrikararen ostean. Multzo hau hiru gunetan banatzen da: kanpokoa, tartekoa (Pervara ehunka tenplu txikiak) eta barnekoa. Azken hau da sakratuena eta zortzi tenplu nagusi eta zortzi txiki ditu. Hauek dira horietako sei:

  • Shiva tenplua. Tenplu nagusia da eta bost ganbera ditu, lau alboetan eta bat, handiagoa, erdian. bertan Shiva Mahadeva jainko gorenaren 3 metroko estatua dago.
  • Brahma eta Vishnu tenpluak. Bi tenplu hauen inguruko galeriako balustradan behe-erliebeak daude, Ramayana kondaira irudikatzen dituztenak.
  • Vahana tenpluak. Hiru dira, jainko nagusien "ibilgailuei" eskainiak:
  • Hamsa beltxarga (Brahmarena)

Prambanan ibarreko tenpluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Candi Lumbung

Prambanan ibarra Merapi sumendiaren hego magaletik Sewu mendikatera hedatzen da. Lara Jonggrang tenplu multzoaz gain, Prambanan ibarrean tenplu hindu ugari daude.

Iparralderantz:

  • Candi Lumbung. Tenplu nagusi bat 16 txikiagoz inguratua.
  • Candi Bubrah. Tenplu budistaren erruinak
  • Candi Sewu. Tenplu budista.

Ekialderantz:

  • Candi Plaosan. IX. mendekoa, errege hinduak erregina budistarentzat eraikia. Estupa liraina du.

Mendebalderantz:

  • Candi Kalasan
  • Candi Sari
  • Candi Sambisari

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]