Rabanus Maurus
Rabanus Maurus | |||||
---|---|---|---|---|---|
847 - 856 ← Odgar (en) - Charles, Archbishop of Mainz (en) →
818 - 822 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mainz, 780(e)ko hamarkada | ||||
Herrialdea | Karolingiar Inperioa | ||||
Heriotza | Mainz, 856ko otsailaren 4a (66/76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St. Alban's Abbey (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Irakaslea(k) | Eigil of Fulda (en) Alkuin | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, idazlea, filosofoa, apaiz katolikoa, entomologoa eta diakonoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Santutegia | |||||
Otsailaren 4 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Beneditar | ||||
Rabanus Maurus alemaniar beneditarra eta artzapezpikua izan zen (Mainz, Frankonia, 780 - Winkel, Renania, 856ko otsailaren 4a). Fuldako abetetxe beneditarrean eta Toursen egin zituen teologiako ikasketak. Apaiza zen 814. urtean, eta abade 822an. 847an Mainzeko artzapezpiku izendatu zuten. Bere herriko teologiaren aitzindaritzat hartua da (praeceptor Germaniae). Haren zuzendaritzapean mundu guztira zabaldu zen Fuldako abatetxearen ospea. Politikan ere parte hartu zuen, eta Ludovico Pioren, Lotarioren eta Luis Germaniarraren aholkularia izan zen. Germaniako misiolarien gune nagusi bihurtu zen, aldi berean, Fuldako abatetxea. Rabanus Maurus idazle oparoa izan zen, bestalde, eta Bibliari buruzko iruzkinak, tratatuak (819, De institutione clericorum), garai hartako jakintza biltzen zuen entziklopedia (842-847, De universo), poesiak eta gutunak idatzi zituen.
Haren jaia otsailaren 4an ospatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabanus Maurus |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.