Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

San Miguel del Arroyo

Koordenatuak: 41°26′32″N 4°27′27″W / 41.442222222222°N 4.4575°W / 41.442222222222; -4.4575
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Miguel del Arroyo
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaValladolideko probintzia
AlkateaJosé Arenal Velasco (en) Itzuli
Izen ofizialaSan Miguel del Arroyo
Posta kodea47164
INEk ezarritako kodea47145
HerriburuaSan Miguel del Arroyo
Geografia
Koordenatuak41°26′32″N 4°27′27″W / 41.442222222222°N 4.4575°W / 41.442222222222; -4.4575
Map
Azalera55,59 km²
Altuera814 m
MugakideakCogeces de Íscar, Portillo, Camporredondo, Montemayor de Pililla, Torrescárcela, Viloria, San Cristóbal de Cuellar, Vallelado eta Mata de Cuéllar
Demografia
Biztanleria650 (2023)
4 (2022)
alt_left 313 (%48,2) (%54,6) 355 alt_right
Dentsitatea12 bizt/km²
MatrikulaVA
Hizkuntza ofizialagaztelania

San Miguel del Arroyo Valladolideko (Gaztela-Leon, Espainia) udalerri eta herria da. Udalerriaren barruan Santiago del Arroyo pedania dago.

San Miguel Del Arroyo udalerria Tierra De Pinares eskualdean dago. Eskualde hau Valladolideko probintziaren ekialdean dago, Segoviako probintziarekin mugan. 55 kilometro koadroko azalera du gutxi gorabehera. Haren barrualdean Santiago Del Arroyoren pedania dago. Gaur egun, 775 biztanle ditu, batez ere, nekazaritzan eta basoko ustiaketan dihardutenak. 813 metroko altueran kokatzen da. Valladolid 35 kilometrora dago.

San Miguel del Arroyoko eliza.

Herri honen jatorria Erdi Aroan ezarri behar da.

Bertan, erromatarrak bizi izan ziren. San Miguel Del Arroyon nekropoli tardo-erromatar bat aurkitu zen. 30 hatu agertu ziren hilobi mota desberdinetan, zeramika piezekin, atxabitxizko lepokoekin, gerriko krisketekin, eta abar.

San Miguel del Arroyoko udaletxea.

Historikoki, udalerria Segoviaren probintziaren menpe egon zen 1833 urtera arte, nahiz eta erlijio arrazoiengatik herria zatitu zen bi aldetan (XX. mendeko lehen erdian). Data hau arte, herriaren zati bat Segoviaren artzapezpikutzaren menpe egon zen (Goiko auzoa), eta beste erdia Valladoliden artzapezpikutzaren menpe (Beheko auzoa). Horrela, herria banatu zuen kalea (Santa Cruz kalea), alde bakoitzak probintzia desberdin baten menpe egon zen.

San Miguel del Arroyo inguruko bide bat.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Miguel Arkangelu Eliza: XVI-XVIII. mendeen artekoa. Erretaula neoklasikoa da eta egurrezko eskulturak polikromatuak daude. Harrizko eta urregintza lanak aurki daitezke.
  • San Esteban Eliza: harrizko Kristo-gurutzea nabarmendu behar da. XVI. mendean sortu zen. Fuenlabradillaren birjina XIII. mendekoa da. 2005an errekuperatu zen bataiategia eta korua.
  • El Humilladero De La Cruz Baseliza: Berriki zaharberritu dute. Haren barrualdean Santo Cristo Del Amparo dago.
  • Santo Espíritu Baseliza: Eraikuntzak XI. mende bukaera edo XII.eko hasierakoa da. Barnealdea Zistertarra da.
  • XVI. mendeko gurutzadura: kultura erlijiosoaren zenbait erliebe aurkitzen dira hemen. Otoitzaldirako eta atsedenaldirako eremua erromesentzat eraiki zen.
  • Upategiak: Batzuk oraindik ardoa ateratzeko makina zaharrak kontserbatzen dituzte eta bisitatu ahal dira, jabeei hala eskatuz gero. Nahiz eta jadanik galdu, oraindik elorri zuriarekin ardoa egiten duen jendea dago; herria ibar batean dagoenez, upategi guztiek euren koba kontserbatzen dute, ardoa gordetzeko.
  • Chozo-ak: antzinen artzainek aterpea erabiltzen zuten; gaur egun bi dira hoberen kontserbatzen direnak: Corral De Las Animas-en kokatuta dagoen bat, eta bestea Hoyadako partean kokatuta dagoena. Chozoek 2 metroko diametroko planta zirkularrak dituzte, kanpotik aspektu irregularra. Betidanik ate bakar bat izan dute eta ez dago ez leihorik, ez hutsunerik.
San Miguel del Arroyo kanpandorrea.

Gastronomiari dagokionez, udalerrian pastak egiten dituzte, magdalenak eta opil zuriak. Artisau eztia han-hemenka saltzen da herrian, erlezain batzuk baitaude. Bertako beste plater tipikoa arkume-esne errea da (egur labean egina).

San Miguel Del Arroyoren udal-barrutia toki egokia da esnegorriak eta perretxikoak biltzeko. Gehien jasotzen diren perretxikoen artean hurrengoak daude: Caballero perretxikoa (Tricoloma Flavioresis), Cuprinosa (Cuprinus Cumatus), Nazareno perretxikoa (Lepista Nuda), makro maluta-galanperna, edo makalaren kardu-ziza, eta abar

Antzineko kondairen arabera, alde bakoitzak haren patroi eta festak ditu, eta gaur egun udalerriak guztiak kontserbatzen ditu:

  • Fuenlabradilla Erromeria (Mendekostearen igandean): La Virgen De La Fuenlabradillaren elkartearen jai eguna da. Larunbateko prozesioan, birjina El Santo Espíritu baselizaraino eramaten da. Bidean dultzaineroek laguntzen dute. Gurdi apaindu batean daramate eta azken zatian irudia bizkarrean daramate. Gau osoan eta hurrengo egunean zehar, prozesio mezara arte, kanpaiek ez diote jotzeari uzten. Herriko gazteek txandaka jotzen dituzte.
  • Natividad De Nuestra Señora. Iraileko lehen asteko patroi jaiak. Entzierroak nabarmendu behar dira; zezenak ateratzen dira La Vegatik eta zaldizkoen laguntzaz herriraino heltzen dira, zaldiak erretiratzean gazteek korrika egiten dute herriko kaleetan. San Miguel Del Arroyoren entzierroak 40ko hamarkadan hasi ziren (lehen urtea 1942a izan zen).

Senderismo ibilbideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruneak nekazal turismorako potentzial oso altua du. Ekosistema dibertsitate handia auki dezakegu herrian, izan ere, koniferoak ikus daitezke Henar errekaren inguruan. Ingurune honetan “El Negal” deituriko ibilbidea dago, Senderismo Federazioak markatu duena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]