Sinai mendia
Itxura
Sinai mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.287 m |
Prominentzia | 334 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°32′18″N 33°58′31″E / 28.5384°N 33.9752°E |
Honen parte da | Sinai |
Mendikatea | Sinai mountain range (en) |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | South Sinai Governorate |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Sinai mendia (arabieraz: طور سيناء, Ṭūr Sīnāʼ edo جبل موسى, Jabal Mūsá; Egiptoko arabieraz: Gabal Mūsa, euskaraz: «Moises mendia»; hebreeraz: הר סיני, Har Sinai), Egiptoko ipar-ekialdera, Sinai penintsulako hegoaldean dagoen mendi bat da. Mendiak 2.285 metroko altuera dauka. Santa Katalina mendia, Egiptoko altuena dena, gertu du.
Bibliako Itun Zaharrak dioenez, mendi horretan eman zizkion Jaungoikoak Hamar Aginduak Moisesi. Santa Helenaren garaitik hona Jebel Musa izenez ere ezagutu izan da mendia (Moises mendia esan gura du).
Edozein modutan ere, ez dago adostasunik Jabal Musa eta Sinai mendia bat diren, eta gaur "Sinai mendia" esaten zaiona ote den Biblian aipatutakoa.