Skellig Michael
Skellig Michael1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Skellig Michael uharteko eraikinen hondakinak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 757 |
Kokalekua | Irlandako Errepublika Kerryko konderria |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Skellig Michael edota Great Skellig (irlanderaz Sceilig Mhichíl edota Sceilig Mhór, euskaraz Michaelen Haitza edota Skellig Handia esan nahi du) Irlandako Errepublikako hego-mendebaldeko Kerryko konderriko 15 kilometro inguruko uharte harritsua da. Skellig uhartedia osatzen duten bi uharteetako handiena da, bestea Little Skellig da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina, seiehun urtean zehar Irlandako fraideen gune garrantzitsuenetakoa izan zen. Haitz horretan 588an eraikitako irlandar monasterio zelta bat 230 metroko garaieran altxatzen da; egun, hutsik dago, 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Irlandako monasterio ezezagunetakoa da: bertaratzeko zailtasun handiak dituztenen artean ere badago.
Uhartearen erabateko urruntasuna dela eta, bisitari gutxi iristen dira, horregatik, bikain kontserbatuta dago. Bertan bizi ziren fraideen egoera espartarrek Irlandako lehenbiziko kristauen eguneroko bizitza latza eta aszeta islatzen dute. Fraideak harrizko etxola trauskiletan bizi ziren, haitzean eginiko zuloetan edo horma ia bertikaletan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondarea Irlandako Errepublikan | ||
---|---|---|
Brú na Bóinne (Dowth · Knowth · Newgrange · Monknewton · Newgrange cursus · Townleyhalleko hilobi igarobidea) · Skellig Michael |