Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Tebe (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tebe (satelitea) 
Behaketa
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaStephen P. Synnott (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1979ko martxoaren 5a
Aurkikuntza-lekuaVoyager 1
Honen izena daramaTebas (mitologia)
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis226.000 km
Periapsis218.000 km
Ardatzerdi handia221.900 km
Eszentrikotasuna0,0177
Orbita-periodoa0,674536 egun
Makurdura orbitala1,076 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa49,3 km
Bolumena500.000 km³
Masa1,5 Zg
Albedoa0,047

Tebe (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XIV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebek forma irregularra du, elipsoidala (116 × 98 × 84 km), eta haren ardatzik luzeena beti Jupiterrerantz orientatuta dago. Jupiterren gainerako barne-sateliteetan gertatzen den bezala, Teben ere errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari. Analtearen taldeko sateliterik handiena da.

Teberen gainazala iluna da, eta gorrixka. Kraterrez josita dago, eta gutxienez hiru edo lau inpaktu-krater erraldoi ditu; handienak 40 km inguruko diametroa du, eta Jupiterretik ikusten ez den aldean kokatuta dago.

Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta.

Tebe satelite-izena mitologia grekoko Tebe pertsonaian du jatorria; Tebe ninfa bat zen, eta Zeusek bahitu zuen.

Hasieran, S/1979 J 2 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bigarren satelitea zela. Tebe behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]