Thomas Jefferson
Thomas Jefferson (1743ko apirilaren 13a - 1826ko uztailaren 4a), Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen, 1801 eta 1809 urteen bitartean. Alderdi Errepublikazalekoa izan zen (gero, Alderdi Errepublikazale Demokrata ere deitu izan dena), kongresuko arduradun kontinental, gobernatzaile, estatuko idazkari eta lehendakari ordea ere izan zen. Independentziaren aldeko aldarrikapenaren (Independentzia Adierazpenaren) egile nagusia izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Virginiako gobernari aukeratu zuten 1776an eta kargu horretan egon zen 1781 arte. Ondoren, Estatu Batuen ordezkari nagusia izan zen Parisen eta estatuko lehen idazkari nagusi izendatu zuten 1789an. 1794an George Washingtonengandik urrundu zen, Frantziako Iraultzaren alde agertu zelako; gainera, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren kontrako jarrera hartu zuen, Washingtonek ez bezala. Jeffersonek lehenengo Alderdi Errepublikazalea bultzatu zuen aurrerantzean, Alderdi Federalistaren aurrez aurre.
Estatu Batuetako lehendakari izan zen 1801-1809 bitartean eta Washingtonen kokatu zuen hiriburua, Estatu Batuen gobernu egoitza izateko propio sortutako hiria. Louisianako estatua eta lurraldea (Missouri deitzekoa) erosi zizkion Napoleoni 1803an, eta Europako gerra girotik kanpo eduki zuen bere herria ondoko urteetan. Lehendakaritza utzi eta Virginiako hezkuntzaz eta unibertsitateaz arduratu zen. Eraikuntzan ere aritu zen eta estilo berri bat hedatu zuen, errepublika gaztea izenekoa. Aski ezagunak zituen zientziaren metodoak; pisuei eta neurriei buruz saioak egin zituen.
Jeffersonen demokrazia-eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Jefferson zen Estatu Batuak izan behar zenari buruzko ideologia bietako baten sortzailea. Bestea, berriz, Alexander Hamiltonek eta, neurri handi batean, George Washingtonek adierazi zuten hasiera batean. Orduko Alderdi Errepublikazalean hezurmamitu ziren bere ikuspegiak (geroago Alderdi Demokrata bihurtua), Alderdi Federalistari kontrajarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |
Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1743ko jaiotzak
- 1826ko heriotzak
- Virginiako biografia zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak
- Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Iraultza
- Ameriketako Estatu Batuetako hargin beltzak
- Galestar estatubatuarrak
- Virginiarrak
- Fisiokrazia
- Ameriketako Estatu Batuetako esklabo-jabeak
- Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadoreak Frantzian
- Thomas Jefferson