Tianshui
Tianshui | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Izen ofiziala | 天水市 |
Posta kodea | 741000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°34′51″N 105°43′52″E / 34.58093°N 105.73115°E |
Azalera | 14.277,2 km² |
Altuera | 1.171 m |
Demografia | |
Biztanleria | 3.262.549 (2010) 2.984.659 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 229 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 0938 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Bendigo (en) |
Matrikula | 甘E |
tianshui.gov.cn |
Tianshui (txinera sinplifikatuz: 天水; pinyinez: Tiānshuǐ), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 3.250.000 biztanle inguru dauzka eta probintziako bigarren hiririk handiena da.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tianshui izena Qin dinastiaren garaian azaldu zen lehen aldiz[1] eta "ur zerutiarra" esan nahi du. Wei dinastiaren garaian Hanyang izena izan zuen eta Tang dinastiaren garaian Shanggui.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dioenez Fuxi-ren jaiolekua da. Txinako kulturan arbaso kontsideratzen den hiru errege jakintsuetako bat zen Fuxi[2].
Neolito garaian Dadiwan kultura sortu zen eskualde honetan eta ondoren Qin estatua eratu zen[3]. Tianshui ondoan dagoen Fangmatan arkeologia eremuan hainbat Qin hilobiren indusketak egin dira eta beste altxor ugariren artean 2.200 urte dituen Qindarren Guixian konderriaren mapa bat aurkitu da[4].
K.a. X mendean Mendebaldeko Zhou dinastiak Rong leinuen erasoek eraginda Tianshui lurraldea berreskuratu zuen hainbat etnia nomadei kenduta eta dukerri garrantzitsua bihurtu zen[3]. K.a. I mendean Wu enperadoreak Tianshui komandantzia eratu zuen, inperioa mendebalderantz zabaltzen ari baitzen eta Tarim arroa kontrolatu ahal izateko.
Wei ibaiaren bidez Xi'an hiriburuarekin lotzen zenez Iparraldeko Zetaren Bidea bertatik pasatzen zen[5]. Budismoa bide hau jarraituz hedatu zen eta erakusgarri artistiko ugari utzi zituen, Tianshuien dauden aipagarrienak Maijishan leizeak dira[6].
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Qinzhou Barrutia (秦州区; Qínzhōu Qū)
- Maiji Barrutia (麦积区; Màijī Qū)
- Qingshui Konderria (清水县; Qīngshuǐ Xiàn)
- Qin'an Konderria (秦安县; Qín'ān Xiàn)
- Gangu Konderria (甘谷县; Gāngǔ Xiàn)
- Wushan Konderria (武山县; Wǔshān Xiàn)
- Zhangjiachuan Hui Konderri Autonomoa (张家川回族自治县; Zhāngjiāchuān huízú Zìzhìxiàn)
Geografia eta Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tianshui Jie ibaiaren ertezean kokaturik dago, hego-ekialderantz isurtzen dena. Jie Wei ibaiaren adar nagusia da. Hiriaren hegoaldea eta ekialdea menditsuak dira eta iparraldean loess eremu bat dago[1].
Iparralde eta mendebaldean Dingxi hiriarekin egiten du muga, hegoaldean Longnan hiriarekin eta ekialdean Shaanxi probintziarekin.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Tianshui (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.5 | 6.7 | 12.2 | 19.4 | 23.7 | 27.1 | 28.8 | 27.9 | 22.3 | 16.6 | 10.5 | 4.9 | 17.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −5.9 | −3.0 | 1.6 | 7.0 | 11.3 | 15.0 | 17.8 | 17.1 | 12.7 | 7.0 | 0.7 | −4.6 | 6.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 5.1 | 6.0 | 18.7 | 38.0 | 54.5 | 68.9 | 84.6 | 78.8 | 74.3 | 47.1 | 12.1 | 3.6 | 491.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.0 | 5.2 | 7.9 | 8.9 | 10.5 | 11.2 | 11.8 | 10.7 | 11.2 | 10.6 | 5.4 | 3.0 | 101.4 |
Eguzki orduak | 144.3 | 128.4 | 142.2 | 182.0 | 201.7 | 190.0 | 195.7 | 193.4 | 125.4 | 123.7 | 133.4 | 151.0 | 1911.2 |
Hezetasuna (%) | 62 | 60 | 61 | 59 | 62 | 66 | 70 | 71 | 76 | 77 | 71 | 65 | 66.7 |
Iturria: China Meteorological Administration |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maijishan leizeak
- Fangmatan arkeologia eremua
- Fuxi tenplua
- Manshu tenplua
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fuxi tenplua.
-
Manshu tenplua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Tianshui Travel Guide: Things to Do, Weather, How to Get There» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
- ↑ «Tianshui Travel Guide: history, eating, sleeping, photos and travel tips.» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
- ↑ a b «People's Daily Online -- Chinese surname history: Qin» en.people.cn (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
- ↑ «新华网_让新闻离你更近» www.news.cn (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
- ↑ «Silk Road, North China» The Megalithic Portal (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
- ↑ «Alok Shrotriya and Zhou Xue-ying: Artistic treasures of Maiji Mountain caves» www.asianart.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Tianshuiko gobernuaren webgunea.
Gansu probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Baiyin • Dingxi • Gannan • Jiayuguan • Jinchang • Jiuquan • Lanzhou • Linxia • Longnan • Pingliang • Qingyang • Tianshui • Wuwei • Zhangye |