Toribio Altzaga
Toribio Altzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1861eko apirilaren 16a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1941eko maiatzaren 27a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jose Maria Toribio Altzaga Anabitarte[1] (Donostia, 1861eko apirilaren 16a - ibidem, 1941eko maiatzaren 27a) euskal idazlea izan zen. Batez ere antzerkigintza landu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedro Juan Altzaga Bengoetxea eta Rosa Anabitarte Mendibururen semea[2], Toribio Altzaga Donostiako 31 de Agosto kalean jaio zen 1861eko apirilaren 16an.[3] Bi anai-arreba zituen.[3]
Bigarren Karlistaldia zela eta, Ziburura joan eta han ikasi zuen batxilerra. Mutil koxkorretan, Ziburun bertan, Iriyarena gaztelaniazko komedian esku hartu zuen Martzelino Soroaren agindupean, eta handik aurrera antzertiari lotu zitzaion behin betiko.[4][1]
Lapurdiko herri horretan hasi zen idazten 1888an antzeztu zen bere lehen euskal obra: Aterako gera. Martzelino Soroak urraturiko bideari jarraitu zion, antzerkiarekin zerikusia duten lanei etengabe ekinez. 1915ean Donostiako «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola» zelakoa zuzentzeko hautatu zuten.[5] Bertako taldearekin antzezten zituen obrak ez ziren Donostian bakarrik ematen, probintzia osora zabaltzen ziren, euskal giroa eta grina non-nahi sortuz.
Altzagaren antzerkiak, bestalde, behin eta berriro antzeztu dira Euskal Herri osoan. Asko idatzi zuen: operak, komediak, itzulpenak eta abar, ia guztia euskaraz.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikarien iritziz, Toribio Altzagak goratu egin zuen euskal antzerkia bere aurrekoek utzitako maila apaletik, halako gaitasun eta duintasunera ekarriz.
Altzagak antzerki laburrean erakusten du bere balioa, bai egoera eta bai pertsonaien erabileran. Jendeari barre eragiten zion elkarrizketaren bizitasunaz baliaturik. Altzaga ez da murgiltzen ez obra luzean, ez traman, eta ez katramilan.
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen haietariko batzuk: Santo Tomase´ko feriya (1892); Axentxi ta Kontxexi (1914); Oleskari berriya (1916); Txiribiri (1918); Ramuntxo, Pierre Lotiren eleberriaren moldaketa (1920); Andre Joxepa Tronpeta (1921), Eleizatxo´ko ardazlea, Arpuxa kalian, Bost-urtian (1922); Etxietan, Zalaparta, Amantxi, Tan tarrantan, Zanpantzar (1923); Neskazar (1924); Burruntziya (1931), etab. Orobat opera libretoak idatzi zituen: Txanton Piperri (1899), Anboto (1909) eta Gli cornamenti (argitaragabea).[7] Halaber, 1926an Shakespeareren Macbeth itzuli zuen, Irritza izenburupean antzeztuz.[8]
- Martin Tiñacu (1886), gaztelaniaz idatzia[1]
- Aterako gera (1888)[1]
- San Tomaseko feria (1892), koralak.
- Jostirudiak-Irritza (1990, Labayru)
- Asenchi ta Konchesi. Izketa (1914, Martin y Mena)
- Bernaiño´ren larriyak (1915)
- Txibiribiri. Atal bateko antzerki irritsua (1922, Martin y Mena)
- Berrnaiño (1923, Martin Mena y Cia.)
- Amantxi (Bi ataldun antzerkia) (1924, Martin y Mena)
- Urdai-lekua (1925), bakarrizketa.
- Bioz berak (1929, Martin Mena y Cia.)
- Bost urtian. Antzerkia. Euskal Antzerkia, 1 (1929, Navarro del Teso y Cia.), bi ekitaldikoa.
- Kaxka gogorra (1930), txotxongiloa.
- Aterako gera! (1932, López Mendizabal)
- Neskazar. Iru ekitaldi dun antzerkia (1932, Zelaia)
- Zanpantzar. Ekitaldi bakarrean eratutako Jostalu pargillea (Farsa) (1932, López Mendizabal)
- Biak bat (1934), elkarrizketak.
- Osaba (1934, López Mendizabal), hiru ekitaldikoa.
- Txingurri (1935), bakarrizketa.
- Burruntziya. Bemaiño (1963, Auspoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d Zuloaga San Román, Eneko. «Alzaga Anabitarte, Toribio» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: José Maria Toribio, Alzaga, Anavitarte» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ a b Mendiguren Elizegi, Xabier. (1991). «Toribio Alzaga heriotzaren 50. urtemuga» Donostia (Antzerti) (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Toribio Alzaga Anabitarte» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).
- ↑ «Toribio Altzaga» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Toribio Altzagari buruzkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
- ↑ «Toribio Alzaga Anabitarte» Euskara eta Euskal Literatura (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
- ↑ «Alzaga Anabitarte, Toribio» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Toribio Altzaga», Literaturaren Zubitegia.
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Toribio Altzaga |