Trabertino
Trabertinoa edo kare tuparria, gune karstikoetan, uretan disolbatuta doan kaltzio karbonato metaketek eratutako harkaitz baten izena da, eraikuntzan apaindura harkaitz bezala asko erabiltzen dena, eraikinaren kanpoan zein barnean. Antzinako Erromako monumentu eta eliza ugari, trabertinoz eginak daude.
Konpozisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kareharriz osatutako gune karstikoetan, urak harkaitza disolbatzen du eta kaltzio karbonatoz kargatzen da, osinak eta leizeak eratzearen funtsezko arrazoia dena, baina, mineral hori, ondoren, eraketa ezberdinetan meta daiteke, horien artean, estalaktita eta estalagmita ezagunak. Baldintza zehatz batzuetan, ur termal edo urjauzietan, metaketa hauek eratzen dute trabertinoa, kaltzita, aragonito eta limonitaz osatutako harkaitz bat, barrunbedun geruza paraleloduna, kolore hori eta zurikoa, zeharrargitsua eta itxura leun eta ederrekoa.
Itxura eder hori, kareharria formatzerakoan haren baitan kokatutako landare, hosto, adar, eta beste elementu biodegradagarriak usteltzerakoan utzitako hutsuneek ematen diote.
Trabertino desberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Weimar-Ehringsdorf-gp trabertinoa.
-
Cannstatt-go trabertino, Baden-Wurtemberg.
-
Trabertino erromatarra, Italia (Tivoli).