Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Trajanoren Daziar Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daziar Gerrak
Erromatar legionarioak bere gotorlekua defendatzen, Trajanoren zutabea
Data101-102 eta 105-106
LekuaDazia
EmaitzaErromatar garaipena
Gudulariak
Dazia  Erromatar Inperioa
Buruzagiak
Dezebalo Trajano
Indarra
200.000 gerlari[1] Guztira: 150.000
(14 erromatar legio)[2]
75.000-80.000 legionari
70 000-75 000 laguntzaile[3][4]

Daziar Gerrak (101–102, 105–106) Trajano enperadorearen agintaldian Erromatar Inperioa eta daziarren arteko bi kanpaina militar izan ziren. Mesia erromatar probintziaren aurkako daziarren etengabeko mehatxuak eta Inperioaren ekonomiaren handituz zihoan baliabideen beharrak kanpainak eragin zituzten.

Jada Julio Zesarren agintaldian erromatarren gai-zerrenda zegoen arren, Histriako guduan daziarrek erromatar armada menderatu zutenean,[5] Daziak Trajanoren arreta erakarri zuen.[6] 85. urtean, Danubio trumilka inbaditu zuten eta Mesia arpilatu zuten.[5][7] Hasieran Domizianok bidalitako armada menderatu zuten.[5] 88an Tapaen erromatarrak mendean hartu eta gero bake ituna sinatu zuten.[5]

Trajanok berriro borrokara lotu eta, zenbait guduen ostean,[5] 101ean Tapaeko bigarren guduan Dezebalo menderatu zuen.[7] Trajanoren armada Sarmizegetusa Regia daziar hiriburu aldera iristen ari zela, Dezebalok bakea eskatu zuen.[6] Hurrengo urteetan, Dezebalo bere boterea berreskuratu zuen eta 105ean erromatar gotorlekuak eraso zituen. Ihardespen moduan, Trajano Daziara joan[5] eta Sarmizegetusako setioan hiriburua hartu eta arpilatu zuen.[5] Behin Dazia hartuta, Trajanok ekialderantz jo eta Partia inbaditu zuen. Horrela, inperioak bere hedadurarik handiena lortu zuen. Ekialdeko mugak zaintzeko zenbait estatu txotxongilo ezarri zuen.[7]¡

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estrabon. Geografia. VII. lib., 3. atala, 13.
  2. Rodríquez González, Julio. (2003). Historia de las legiones romanas. Madril, 726 or. Hona hemen: Legio I Adiutrix, Legio I Italica, Legio I Minervia, Legio II Adiutrix, Legio II Traiana Fortis, Legio IV Flavia Felix, Legio V Macedonica, Legio VII Claudia, Legio X Gemina, Legio XI Claudia, Legio XIII Gemina, Legio XIV Gemina, Legio XV Apollinaris y Legio XXX Ulpia Victrix.
  3. Le Bohec, Yann. (1992). L'esercito romano. Erroma, 34 eta 45 or..
  4. Bennet, Julian. (2001). Trajan, Optimus Princeps. Bloomington, 89 or..
  5. a b c d e f g Matyszak, Philip. (2004). The Enemies of Rome: From Hannibal to Attila the Hun. Londres: Thames & Hudson ISBN 978-0500251249..
  6. a b Goldsworthy, Adrian. (2004). In The Name of Rome. Londres: Orion ISBN 978-0753817896..
  7. a b c Luttwak, Edward N.. (1976). The Grand Strategy of the Roman Empire: From the First Century A.D. to the Third. Baltimore: Johns Hopkins U.P. ISBN 9780801818639..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]