Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Txasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chasco
Datuak
Esanahia Etxe+atze+ko: Etxazko
Jatorrizko eskualdea  Nafarroa, Euskal Herria.
Jatorria  EH Euskalduna
Antzeko izenak Echasco eta Echazco.
Eratorriak Echazco

Txasko (antzinako euskaraz eta erdal grafian Chasco) abizena Los Arcos-en (Nafarroa) jatorria duen euskal abizena da. Nafarroan bertan (Viana) eta Araban (Santa Cruz de Campezo) ere baditu adarrak.

Historia eta heraldika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txasko familia edo lainuaren armarriak.

Euskal jatorriko leinu odolgarbi eta ospetsua da. Familiaren oinetxe zaharrena Lizarrako alderdi judizialeko Los Arcos herrian dago. Horrenbestez, ondorengoek Názar, Piedramillera, Torralba del Río, Zúñiga eta Esprontzeda hurbileko herrietara lekualdatu ziren. Historian zehar, familiaren osakideek behin eta berriz frogatu dute bere noblezia. Gaur egun, Los Arcos-en, XIV. mendeko familiaren etxe-jauregia dago dorre eta armagintza-armategiarekin edertua, hau da, familiako armekin atondua, plaza nagusiaren eta katedralaren aurrean. Hiri horretan bertan, Chasco familiak beste leinu noble batzuekin erlazionatu zen, hala nola, Alba odolgarbiekin. Gainera, Juan Chasco, Los Arcos-en finkatua, beti egon zen Estatu Nobleek parrokiako klaustroan egiten zuten batzarretan eta herriko agintaria izan zen, notarioen testigantza ugariek frogatzen duten bezala.

Abizena 1307[1]koa da baina 1798. urtera arte ez ziren nobleziaren espedienteak lortu. Los Arcos herrian dagoen etxean agertu zen armarria bereizten du. Bere heraldika pinu batez osatuta dago, lehoi ibiltari bat dagoela, enborraren oinean zulatua, urratuta dagoena; zuhaitzaren alde bakoitzean gaztelu bat dauka. Vicente de Cadenas eta Vicenten[2] arabera, beste ezkutu bat dago: urdina, zilarrezko giltza duena, makila bezala jarrita eta eskuinaldean urrezko giltza batekin lagunduta dagoena.

Txasko abizenaren banaketa Iberiar Penintsulan.

Euskaltzaindiaren arabera , gaur egungo euskal hiztunek oraingo euskarazko tx eta k hartu beharko lituzkete, orain arte Chasco idazten zena Txasko[3] ordezkatuz.

Ortografia tradizionala Oraingo ortografia akademikoa
Chasco Txasko

"Chasco" edo "Txasko" leinuaren jatorria eta etimologia ez dituzte historialari askok aztertu. Hori dela eta, familia honen jatorriaz hitz egiten duten liburu gutxi daude. Abizen honen jakintsuen artean Don Alfredo Basan eruditoa aurkitzen dugu. Jarraian, abizena aztertzen duten lan batzuk agertzen dira:

  • Euskal deituren izendegia (Philippe Oyhamburu):

Chasco : Etxazko ("etxea" eletik) edo Sasko ("sasi" berbatik).

  • Euskal abizenak ( Endika de Mogrobejo ):

Txasko : Zarika (Sasiz betetako lurra).

Bi egileek bat egin dute abizenaren etimologia "sasi" eratorriarekin.

Dena den, azkenaldian egin diren ikerketek "etxe" erroaren alde egin dute[4], Echasco abizenaren[5] eratorria izaki. Horrela, aski argi dago, garai hartako beste abizenen gisan, hasierako "etxe" erroaren "e" soinua galdu zuela (Echasco > Chasco): Chavarri, Cheverria, Chagoya, Chandia, Chapare, Chartea, Chaurren, Chazarra, Checonenea, Chevelce.

Gainetik, argi gelditu da antzinako euskal abizenek ohi zuten lekuzko -ko atzizkia duela[6], beste garaiko abizenen pare: "Nunutto Miottaco", "Ochoa Larreco" edo "Milia Lasturco".

"Etxe" erroaren eta -ko lekuzko atzizkiaren gaineko argitasuna dela-eta, -as atzizkiaren jatorria argitzea baizik ez da falta. Hori argitze aldera, -atze atzizkia proposatu izan da (etxatze), "atzealdeko etxea" esanahiarekin[7] (Philippe Oyhambururen proposamenarekin batean eta Etxazko abizenaren[8] eratorri gisa). Euskaraz "etxe-atze" osaera[9] "etxatze" bezala esan baita betitik; osaera hau zaharra eta aspaldian finkatua omen da[10].

Euskal tradizioan "etxatze" hitzak "etxatz" ordaina hartu zuen. Hala, hainbat aldaera ikusi daitezke Euskal Herri osoko antroponimian eta toponimian (baserri edo etxeari gagozkiolarik) oroz gain ipar Euskal Herrian.

Hala, Zuberoako Etxatz baserria, 1327an Chatz zen, eta 1337an Echadz[11]. Etchatz, Etchazsse, Etchatzssea, Etchatzzea adierak ere jaso dira[12].

Toponimian bakarrik ez, antroponimian ere ageri da Etxatz. Sarako (Lapurdi) euskal abizen bat izan omen zen Etchatz abizena[13]. Etxatz familia Erdi Aroko familia dirudun bat izan omen zen ipar Euskal Herrian: lurrak zituzten eta etxe frankoren jabeak ziren. Gehienak jauntxo eta notarioak izan ohi ziren[14].

Hori dela eta, Etxatz erroari antzinako abizenetan ohikoa den -ko lekuzko atzizkia atxikitzearen ondorio izango zen Etxazko[6] (gaztelaniaz: De Echaz). Izan ere, -tz soinuari -ko lekuzko atzizkia atxikitzean beti -zko egiten baita euskaraz: Zarautz > Zarauzko, Goiatz > Goiazko, Olatz > Olazko, Aranatz > Aranazko, eta Etxatz > Etxazko. Hau, gerora, Txasko bihurtuz, Philippe Oyhambururen tesiari jarraiki.

Hurrengo garapena izango zuen: Etx(e)atze > Etxatz > Etxa(t)zko > Etxasko > Txasko.

Horrela, beste euskal abizen askoren gisan, argi dago Txasko abizenaren osaera "etxe" erroa eta -ko lekuzko atzizkia direla. Baina, iduri duenez, eta haren kokalekua bitarte (Lizarrako merindadearen mendebaldea), horko euskararen galera goiztiarrak abizenaren desitxuraketa ekarri zuen, gaztelaniaz antza duen "chasco" hitzarekin eragiten zuen homofonia zela-eta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Lacarra, José María. (1972). El juramento de los reyes de Navarra (1234-1329). Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  2. «Viana Digital Archive - Vianako Heraldika: Apellido Chasco en Repertorio de blasones...» Viana Digital Archive - Heráldica de Viana (Noiz kontsultatua: 2019-12-24).
  3. Real Academia de la Lengua Vasca, Euskaltzaindia. (PDF) Euskal deiturak. (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  4. https://www.ueu.eus/download/liburua/Euskaldeiturategia.pdf
  5. https://addi.ehu.es/bitstream/10810/17787/1/Erdi%2520Aroko%2520euskararen%2520corpusa.pdf
  6. a b https://www.ueu.org/download/liburua/euskalherrikoerdiaroaren.pdf[Betiko hautsitako esteka]
  7. La Soule seule présente 'atze' de même sens déjà dans les anciens proverbes, sans doute pour quelques «Etxatz(e)» à Mendy (echatzzea: «la maison à l’arrière») (https://www.academia.edu/15923211/Maisons_Medievale_Baase_Navarre_Soule%3Fauto%3Ddownload&ved=2ahUKEwjE_pnYg6vvAhU6BGMBHWzYB6EQFjAEegQIBRAC&usg=AOvVaw00gtv6ji2J_m_su8jHDZxh)
  8. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/echazco/ar-27431/
  9. https://www.deusto-publicaciones.es/deusto/pdfs/enseiuka/enseiuka16.pdf[Betiko hautsitako esteka]
  10. https://web.archive.org/web/20120204151213/http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50095.pdf
  11. https://web.archive.org/web/20191107123944/http://tipirena.net/Tipirena_-_Site_officiel_de_Jean-Baptiste_ORPUSTAN/I._Linguistique_et_lexicographie_basques_files/Basque_medieval.pdf
  12. https://www.academia.edu/15923211/Maisons_Medievale_Baase_Navarre_Soule%3Fauto%3Ddownload&ved=2ahUKEwjE_pnYg6vvAhU6BGMBHWzYB6EQFjAEegQIBRAC&usg=AOvVaw00gtv6ji2J_m_su8jHDZxh
  13. Etxatz (Etchatz): Apellido de Sara (Lab.) (https://hedatuz.euskomedia.org/3059/1/19077087.pdf[Betiko hautsitako esteka])
  14. https://iparraldekohitza.eus/2019/11/15/kontatua-ez-den-klase-zapalkuntza/

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]