Piedramillera
Piedramillera | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Piedramillera | ||
Alkatea | Edurne Gaston Gaston (AIP, indep.) | ||
Posta kodea | 31219 | ||
INE kodea | 31204 | ||
Herritarra | piedramillerar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′58″N 2°12′10″W / 42.632777777778°N 2.2027777777778°W | ||
Azalera | 11,25 km² | ||
Garaiera | 615 metro | ||
Distantzia | 66 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 41 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 18,72 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 14,17 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 3,90 (2018: %0,57) |
Piedramillera[4] ([pieðramiʎeɾa]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 41 biztanle zituen 2023. urteko erroldaren arabera.[5]
Nafarroako hiriburutik 66,5 kilometrora dago.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaude gutxienez bi teoria herri honen toponimiaren inguruan: erromatarrek distantziak markatzeko erabiltzen zituzten harri miliarioa edo dokumentaziorik zaharrenak "melera-harri" bat aipatzen digu, hau da, ezti-harri bat. [6]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira heltzeko NA-129 errepidea hartu behar da eta ondoren, Mendazarantz doan errepidea hartuta heltzen da Piedramillerara.
Piedramillerak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Legaria eta Etaiorekin ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, eta Sorladarekin hegoaldean.
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unitate geomorfologiko hauek hartzen ditu, iparraldetik hegoaldera: Egako lautada alubialaren zati txiki bat; Bi Ahizpak mendilerroaren ekialdeko erdia (865 m), Goi Kretazikoko kareharriez osatua eta faila batez zurkaiztua; Oligo-Miozenoko sakonune tektoniko buztin-hareharrizkoa ( sakonune horrek EM orientazioa du eta Pliozenoko material konglomeratiko gorriekin beteta, neurri batean.[7]) eta Los Arcoseko kubeta sinklinalaren hondoko buztin miozentrikoak, zati batean alubialez estaliak. .[8]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, batez ere, udaberri eta udazkeneko hilabeteetan.[8]
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, dena den, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako 259 hektareatan aurki daitezke oraindik ere arteak. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.[8]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak bertatik banatzea erabaki zuen. 1847an herriak 90 errobo garidun eskola zeukan, elizako abadea, herritarrek aukeratzen zuten eta hiru onuradun zituen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendean hainbat gorabehera izan ondoren, biztanleriaren bilakaera, 1900etik 1910era goranzkoa izan zen eta 402 biztanle izatera iritsi zen, eta hortik aurrera behera egin du pixkanaka 1970era, urte horretatik 1991era beherakada nabarmena izan zen eta beheranzko joera mantendu da gaur egun arte.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken hauteskundeetan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Maria Ines Acedo Acedo aukeratu dute.. Ez zen baliogabeko botorik izan ezta boto zuririk ere. Abstentzioa %5.13koa izan zen.[10]
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AIP | 16 | 2 |
PB | 13 | 1 |
UPN | 6 | 0 |
2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[11].
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | Edurne Gaston Gaston | AIP |
2011-2015 | Edurne Gaston Gaston | AIP |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Mariaren eliza: tenpluaren aurrealdean, erretaula nagusia nagusi dago, 1560. urtearen inguruan eginiko egitura platereskokoa da. Erretaulak jatorrizko polikromia mantentzen du, urre kolorea pertsonaiek arropetan, eta santuen bi irudi Ama Birjinaren mugaketaren markoan margoturik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Navarra: Población por municipios y sexo. (2884)» INE (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ Piedramillera. (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
- ↑ Txantiloi:Cast RIBA ARDERIU, ORIOL. (1992). Las secuencias oblicuas en el borde Norte de la Depresión del Ebro en Navarra y la Discordancia de Barbarín. Departament de Geologia Dinimica, Geofísica i Paleontologia. Facultat de Geologia. c. Martí Franquks s/n. Zona Universitaria de Pedralbes. 08028 Barcelona..
- ↑ a b c Gran Enciclopedia de Navarra | PIEDRAMILLERA. (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ «INEbase. Alteraciones de los municipios» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ «M28 hauteskundeak - Udal hauteskundeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ Piedramillera[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Piedramillerari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Piedramillera NA-7410 errepidetik ikusia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |