Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Uribarri Harana

Koordenatuak: 42°45′34″N 2°19′09″W / 42.75944°N 2.31917°W / 42.75944; -2.31917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uribarri Harana
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaHarana
Geografia
Koordenatuak42°45′34″N 2°19′09″W / 42.75944°N 2.31917°W / 42.75944; -2.31917
Garaiera832 m
Demografia
Biztanleria47 (2022)

Uribarri Harana (ofizialki Ullíbarri-Arana / Uribarri Harana)[1] Arabako herria da. Harana udalerriko erdialdean dago. 1940ko hamarkada arte Alda udalerriaren zati izan zen.

Harana udalerriko lau kontzejuetako bat da. Kale Nagusia du, eta paraleloan dauden beste lau, Kristobalen Ermitarako bidean elkarrekin topo egiten dutenak. Plaza bat du, albo banatan eliza (San Joan Bataiatzailearen parrokia) eta frontoia dituena, eta bertan dago 2017tik herriko seme Sebastian Fernandez de Lezeta Dos Pelos-i eginiko oroigarria.

Herriko etxeen artean nabarmentzen da Lazkanotarren jauregia, 16. mendeko fatxada errenazentista duena.

Herritik iparraldera, errepidea igarota baina kaskotik gertu, Andra Mari tenplu edo baseliza dago, 12. mendeko eliza erromaniko berriztatua.

Uribarri Haraneko biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñana Alda
Santikurutze

Uribarri-harandar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2013-04-12. Ikus 3625. orrialdea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa