Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Sebastian Fernandez de Lezeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Fernandez de Lezeta

Bizitza
JaiotzaUribarri Harana, 1770
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaIturmendi, 1822 (51/52 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa

Sebastian Fernandez de Lezeta (Uribarri Harana, Araba, 1770Iturmendi, Nafarroa Garaia, 1822[1]), izengoitiz Dos Pelos —hau da, Ile Bi—, gerrillaria izan zen. Napoleondar Gerretako borroketan Hego Euskal Herrian eta Aragoin frantsesen aurka jardun zuen.

Francisco Espoz Ilundainen konfiantza osoa izan zuen Napoleonen aurkako gerran, eta Arabako borondatezko soldaduen lehen ostea eratu zuen. 1809 eta 1814. urteen artean jardun zuen gerrila borrokan, batez ere. Buruzagi izan zen 1811ko Arlabango guduan, zeinean bere gerrillariek 1.600 frantses soldaduko talde bat garaitu zuten.[2]

Gerra amaitzean Espainiako armada erregularrean koronel kargua lortu zuen. Armadan zela, beste militar batzuen etsaigoa erakarri zuen: joera liberalekoa zen Dos Pelos, eta errestaurazio borbonikoa absolutista zenez, Fernando VII.aren aldeko erregezaleak etsai bilakatu zitzaizkion. Halako erregezale batzuek, Urbasako mendialdetik gertu, Iturmendi herriko paraje batean (Ibarbeltz izenekoa), hil zuten bere bere gizonekin batera, 1822. urtean.[3] Inguruko toponimian bada Dospelos erreka esaten dioten errekastoa, eta baliteke gertaera haiekin zerikusia izatea horrek.[1]

Gasteizen bada Sebastian Fernandez de Lezeta izena duen kale bat, gerrillari haren omenez. Uribarri Haranan, 2017an, eskultura eraiki zitzaion herriko plazan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Anzuola, Oskar. (2017-07). «Honores de guerrillero ilustre para Dos Pelos» Mendialdea Press (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  2. (Gaztelaniaz) Carracedo, Sergio. (2013-05-03). «Leceta, Longa y Espoz y Mina, la pesadilla guerrillera de los franceses» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  3. (Gaztelaniaz) Góngora, Francisco. (2017-07-18). «La terrible muerte de ‘Dos Pelos’» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]