Vänern
Vänern Vänern (su) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 44,4 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 140 km |
Zabalera | 60 km |
Azalera | 5.650 km² |
Sakonera | 106 m |
Bolumena | 153.000.000.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°55′00″N 13°30′00″E / 58.916666666667°N 13.5°E |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Värmlandeko konderria |
Suediako udalerria | Karlstad udalerria |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Göta |
Erresidentzia denbora | 9 a |
Arroaren azalera | 41.182 km² |
Vänern[1] Suediako aintzirarik handiena eta Europako hirugarrena da. Suediako Västra Götaland eta Värmland konderrien artean kokatzen da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vänern aintzirak 5.655 km² azalera du. Batez besteko sakonera 27m da, baina lekurik sakonena 106 metrotara dago.
Geografikoki, Vänern Götaland eskualdetan dago, zenbait konderri artean banatuta:
- Mendebaldeko aldea edo Dalbosjö Dalsland probintzian dago;
- Ekialdeko aldea edo Värmlandsjön, berriz, iparraldea Värmlandn eta hegoaldea Västergötland probintzietan du.
Betebidea iparraldetik datorkion Klarälven ibaia da; hustubidea, berriz Göta ibaia da, Viken eta Vättern aintzirarekin lotzen zaiona.
Barnean dagoen Djurö uhartedia dauka eta 1991 urtean Djurö Parke Nazionala eratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzira azken glazioazioan sortu zen, duela 10.000 urte inguru. Izotza urtu zenean Suedia hegoaldea ur azpian gelditu zen Kattegat eta Botniako golkoaren artean itsasartea eratuz. Honen adierazgarri da 2009an aintziraren barrenean aurkituriko itsasontzi vikingoa.
Arrantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vänern aintziran arrain espezie ugari aurkitzen dira eta azken urteetan gobernuak kutsaduraren aurkako neurriak hartu ditu. Arrantza egitea libre da, bai ertzean eta baita txalupa batean ere. Arrain ohikoenak Osmeridae familiakoak eta Coregonus albula dira.
Inguruko herrientzako jarduera ekonomiko garrantzitsua da, 2001ean adibidez Coregonus albularen 165 tona jaso zituzten, 100 tona arrain zuri eta 25 tona aingira.
Endemikoak diren bi izokin barietate ere badira aintzira honetan, 9.000 urtetan zehar bertan eboluzionatu dutenak. 18 kilogramotik gorako izokinak hartu izan dira, munduko handiena ere bertan arrantzatu zen, 20 kilogramotik gorakoa zen.
Hegaztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txenadak eta kaioak dira hegazti ohikoenak. Ubarroiak XIX mendean desagertu ziren baina azken urteetan itzuli egin dira. Berauetaz elikatzen diren arrano arrantzaleen poopulazioa ere hazi egin da.
Parke Nazionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Karlstaden airetiko ikuspegia.