Zizur (zendea)
Zizur | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Metropolialdea (Iruñerria) | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | zendea | ||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | Fitxategi:Zizurko bandera.svg Cendea de Cizur / Zizur zendea | ||
Posta kodea | 31009 31010 31180 31190 | ||
Zendeatarra | zizurtar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°45′51″N 1°43′37″W / 42.76416667°N 1.72686483°W | ||
Azalera | 54,61 km² | ||
Garaiera | 371-1023 metro | ||
Distantzia | 9,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | data32 = | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 13,45 (2018: %3,4) |
Zizur[3][a] Euskal Herriko zendea bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Metropolialdea azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 9,5 kilometrora. Altuera 371 eta 1023 metro artekoa da, eta 54,61 km²-ko azalera hartzen du. biztanle zituen.
Bertako biztanleak zizurtarrak dira. Herriburua Zizur Nagusia herria da.
1992az geroztik, Barañain (izen bereko kontzejua eta Eultza jaurerriarekin), Iruñea (Etxabakoitz auzoa bakarrik), Zizur Nagusia (bere kontzejua) eta Zizur (gainerako herriak) udalerrietan banatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte luzez zendearen mugek izen bereko udalerriarekin bat egiten zuten. Aldiz, biztanleriaren handitzearekin batera 1950eko hamarkadatik aurrera bere lurraldearen osaketan aldaketa batzuk izan ditu:
- Etxabakoitz 1953 arte zendeako herria zen; geroztik Iruñeko auzoa da.
- Barañain udalerria 1984an sortu zen, herri honek Iruñearen gerizpean pairatu zuen transformazio izugarria dela medio. Eultza herriska ere udalerri berrian sartu zen eta bere urbanizazio berriaren barruan integratu da.
- Zizur Nagusia 1992an bereizi zen; kasu honetan ere azken urteetan biztanleria asko handitu da.
- "Zizur" izena mantendu zuen beste hamaika herrik osatutako udalerriak. Herriak hauek dira: Astrain, Baternain, Eriete, Gatzolatz, Gendulain, Larraia, Muru Astrain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Zizur Nagusiaz gain zendeari izena ematen dion beste herria, Zizur Txikia, ez da udalerri honetako burua (Gatzolatz da) baina bai desberdintasun handiz biztanlerik gehien duena; Zizur Nagusia bereizi eta gero barrendegi moduan geratu da, beste hamar herrietatik anaia nagusia, Iruñea eta Galar Zendearen lurrek banatuta.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .