Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
BERRIA Asteazkena, 2017ko abuztuaren 16a ak erosten dituzte, gero berritu eta merkatu turistikoari eskaintzeko». Alokairu arruntak, aldiz, urrituz eta garestituz doaz. Irtenbidea? «Turismo eredu iraunkorra bilatu behar dugu, eragin txikikoa eta epe luzera desazkunde turistikoa eragingo duena», azaldu du Espinosa Zepedak, eta nabarmendu du: «Horrek ez du desazkunde ekonomikoa esan nahi, baizik eta masen turismoa ez den eredu bat sustatzea». Gizarte psikologoaren ustez, kontrol publikoa da gakoa: «Ezinbestekoa da alokairuen prezioak eta etxe turistikoak kontrolatzea». Bost neurgailuak Bilboko In2destination enpresak ikerketa eta aholkularitza lanak egiten ditu turismoaren sektorean. Nagore Espinosa Uresandi (Coruña, Galizia, 1983) da bertako zuzendaria: «Garapenerako turismo iraunkorra diogunean, sarri ahaztu egiten zaigu garapenaren ideia hori». Turismoak ere ekarpen soziala egin behar du, beste industriek egiten duten bezala. Hori dela eta, In2destinationek bost ardatzen arabera neurtzen du turismo ereduaren egokitasuna. Alde batetik, eragin ekonomikoa legoke: «Turismoak sortzen duena ahalik eta gehiena itzularaztea da helburua, alegia: hiriak soilik sustatu ordez, landa guneak ere ezagutaraztea; edo egonaldiak luzatzea». Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, bi gau baino gutxiago igaro ohi dituzte bisitariek. Beste alde batetik, eragin ekologikoa eta soziala hartu behar dira aintzat. «Biztanleei aditu behar zaie, turismoa nola jasotzen duten jakin». Alde horretatik, zailtasun handiena turismoaren sektoreko lan baldintzak ezagutzea izan ohi da: «Ez dago daturik, turismoak 11 industria biltzen dituelako, eta bakar bat ere ez dagoelako osoki turismoaren menpe». Hiru irizpide «tradizional» horiez gain, beste bi ere aipatu ditu Espinosa Uresandik: lurraldetasuna eta gobernantza. «Baliabide turistikoen kontzentrazioa aztertu behar da, eta jendeari beste tokietara iristeko erraztasunak eskaini. Interesgarria da hiriguneetatik at ere jarduera ekonomikoa sortzea». Gobernantza, azkena aipatu arren, «guztia hasten den puntua» da: «Turismoa iraunkorra izan dadin, administrazioak eta sektore pribatuak egin behar dute esfortzua. Eta guztia monitorizatu behar da denboran, alarmarako arriskuak identifikatzeko». d Harian b 3 Turismoaren inguruko eztabaida Donostiako Parte Zaharreko bizilagunak ez dira harritzen kaleak gainezka ikustean. Masifikazioak dakartzan ondorioak salatu dituzte, eta udalaren jokaera kritikatu dute. «Nortasuna» dago jokoan Ane Ubegun Goikoetxea Donostia arte Zaharreko nortasuna galtzear dagoelako gaude kezkatuak». Xabier Arberas Parte Zaharrean Bizi Auzo elkarteko kidearen eta auzokideen beldurra da hori. Auzoa «parke tematiko» bihurtzen ari dela salatu dute, eta espazio publikoa pribatizatzen ari dela. Argi dute masifikazioa errealitate bat dela gaur egun, eta pixkanaka ikusten ari dira nola «Parte Zaharra desegiten» ari den, «berezko nortasuna» galtzen, eta ohiturekin nahiz kulturarekin zituen harreman estuak hausten. «Ez da gaur egungo arazoa soilik turismoarena, eta ez da egun batetik bestera hedatu». Urteak daramatzate bizilagunek borroka horretan, baina asteotan izaten ari den oihartzunaren aurrean ez daude «entzungor» egiteko prest: «Ez da bat-batean sortu, aurreko legealdiaz geroztik kontsolidatu da hau guztia. 2000. urtean izendatu zuen udalak Parte Zaharra gune saturatua». Arazoen artean nabarmendu dute asteburutan egoten den iskanbila: «Orain dela bi urte egin zuen udalak dezibelen inguruko txosten bat, eta ondorioztatu zuten neurriz kanpoko zarata egoten dela asteburuetan». P turismoaren «saturazioa»: «280 pisu turistiko daude kasko historikoan, eta haietako %84k ez dute araudia betetzen. Etxean bertan pisu turistikoak izateak arazo handiak sortzen ditu, eta horregatik diogu arazoa ez dagoela kalean soilik, gure etxebizitzetan ere badugu». Atzean dagoena «Arazoa da udalak herritarrei estali edo ezkutatu nahi dien hori», esan du Arberasek. Argi dauka arazoa ez dela hedatzen saiatzen ari diren «turismofobia», baizik eta udalak bizilagunei eskaintzen dien laguntza eza. «140 salaketa egin ditugu dagoeneko, eta ez dute ezertarako balio izan; udalak ez die %90i erantzun. Horregatik diot turismofobia hitzaren ondoan jarriko nukeela prebarikazioa. Udalari garbi jokatzeko eskatzen diogu, desoreka honen aurrean oreka mantentzeko, eta ez dezala dena zerbitzutara bideratu». Udalak, berriz, Donostiako turismoaren «kalitatea» nabarmendu du. Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotziak azpimarratu du turistak Donostian bilatzen duena «desberdina» dela, «berezia»: «Gure eskaintza turistikoa merkatari euskaldunari dago zuzendua. Donostian apenas dago frankiziarik, eta merkatari txikien alde egiten dugu apustu». Adierazi du udaletxearen lehentasuna herritarrak direla, eta horien EH Bilduk jakinarazi du legez bizi kalitatea. Gainera, kanpoko 1.500 etxe turistiko jakinarazi du Gipuzkoadaudela Donostian. %75ek ko turismoa egonkortu ez dute araudia betetzen egin dela, hau da, ez dela Haatik, turismoaren bilakae- igoerarik egon. Halere, esan du rak arazoa areagotu duela diote: Donostian %4 igo dela uda hone«Nabaritu dugu lehen turismoa tan. Harkaitz Millan Basquetour oso garaikoa zela, hau da, hilabete Turismoaren Euskal Agentziako zehatzetan zegoela. Baina orain- zuzendariak azaleratu du iaz go arazoa urte osokoa da». Elkar- 4.100 milioi euroren irabaziak teak dituen datuen arabera, 2000. eman zituela turismoak Hego urtean, taberna bat zegoen 166 Euskal Herrian, eta 100.000 lanbiztanleko; egun, aldiz, 29 biztan- gile aritu zirela sektore horretan leko dago taberna bat. Horrega- lanean. Adierazi du ezin dela tik, azpimarratu dute konpondu hainbeste langileren lanpostuegabe zeuden arazoei gehitu zaiela kin hain «arduragabe» jokatu, Donostiako Parte Zaharra, turistaz beteta, Aste Santuan. J.C.R / ARGAZKI PRESS eta auzia «despolitizatzeko» eskatu du. Donostiako EH Bilduk etxebizitza turistikoen arazoa nabarmendu du. Jakinarazi du legez kanpoko 1.500 etxe turistiko daudela Donostian, eta turismo erabilera duten pisuak edozein lekutan daudela, ez soilik Parte Zaharrean. Bereziki «lehenengo solairuaren araua» bete dadin eskatu du alderdiak: soilik lehenengo solairuetan ezar daitezke pisu turistikoak –edo beste solairu batean, baldin eta azpiko solairuan etxebizitzarik ez badago–. Donostiako Hirigintza Departamentuak jakinarazi du gaur egun etxe turistikoen %25ek betetzen dutela araua. Horretaz gain, alderdiak azaldu du zehazki Parte Zaharrean daudela masifikazioaren eta saturazioaren ondorio zuzenak, baina ez dela soilik auzo horretako arazoa: «Hiriak duen arazo bat da, eta hiri guztian du eragina turismoaren gatazkak». Eremu masifikatuak dira, EH Bilduren arabera, Parte Zaharra, Erdialdea –San Martin eta Bulebar artean– eta Gros auzoa. Halere, kutsatze efektua dela medio, masifikazio arriskuan ikusten ditu ondorengoak: Antigua, Amara Berri eta Egia. Legez kanpoko pisuen fenomenoaz gain, merkataritza txikiaren «krisiaz» ere hitz egin du: «Tokiko merkataritza zuzenean ari da lotzen turismoari, eta pixkanaka beste motatako jarduerak desagertzen ari dira». Langileen egoerari dagokionez, jakinarazi du 6.424 langile inguru ari direla lanean turismoan: «Sektore horretan aritzen diren langileek duten arazo handi bat da oso epe motzeko kontratuak dituztela. Ondorioz, oso soldata txikiak dituzte, eta desegonkortasun handia ekartzen die horrek. Horregatik uste dugu oso garrantzitsua dela sasoitik kanpoko turismoa lantzea, eta ez udako sasoia indartzea. Hala, kontratu luzeagoak eta iraunkorragoak izango lituzkete langileek». LAB sindikatuak ere salatu du langileen egoera. «Instituzio publikoek eta turismo arloko patronalak egungo turismo eredu neoliberalaren defentsa egin dute, eskulan merkean oinarritzen den ereduaren alde, hain zuzen».