Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Egileak Zaira García Dafonte Jone Exposito Alberdi EGILEAK Zaira García Dafonte, Jone Exposito Alberdi PROIEKTUAREN KOORDINAZIOA Aintzane Muguruza, Maider Maraña IKERLARI KOLABORATZAILEAK Aztiker EZKERRAK Elkarrizketetan eta inkestetan beren borondatez parte hartu zuten pertsona guztiei; Gehituko taldeari eta kideei; Maribel Vaquerori eta Xabier Urmenetari. Maketazioa TamTam S.L. Inprenta GERTU S. COOP ISBN 978-84-7907-812-6 L.G. SS 1168-2019 BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 HITZAURREA Hasi berri den 2019/2023 legealdian, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat aniztasunaren kudeaketa demokratikoa helburu estrategikoa izango da. Gipuzkoa anitza da: anitza bere kultur nortasunean, jatorrian, erlijioan, hizkuntzetan eta identitateetan. Badira beste motako aniztasunak ere, mugikortasunaren ingurukoak, desgaitasunen bat duten pertsonenak, sexu orientazioa edota genero identitateenak, besteak beste. Instituzio publikoaren helburua izan behar du pertsona guztien aukera berdintasuna defendatzea, diskriminazioa ekiditea, eta, horretarako, Foru Aldundiak modu koordinatuan, etxe barruan eta beste instituzio publiko, pribatu eta gizarte eragileekin batera, hausnartu eta lan egin behar du. Horrela, 2016. eta 2017. urteetan, orduan Maribel Vaquerok zuzentzen zuen Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza, Gipuzkoako hainbat talde eta eragileekin bildu zen. Egiten zitzaien galdera honakoa zen: zein da taldearen egoera? Zeintzuk dira bizi dituen eskubide urraketak edo diskriminazioak? Bai eremu publikoan zein pribatuan. Eta, askotan, ez zen erantzun garbirik lortu, datu nahikorik ez zegoelako. Eguneroko zailtasunak, trabak ondo ezagutzen ziren, baina ez zegoen datu eta ikerketa zehatzik, politika publikoak zein norabideetan diseinatu eta garatu behar ziren jakiteko. Beraz, lehenik eta behin, etorkizuneko ildo nagusiak definitzeko, informazio baliagarria eta zehatza lortu behar genuen. LGTBIQ+ pertsonen eskubide urraketekin ere gauza bera gertatzen zen, ez zegoen taldearen diskriminazioaren datu objektibo eta eguneraturik, nahiz eta Gipuzkoan lanean dabiltzan erakundeek jakin non diren ahaltasun nagusienak. Horregatik, zuzendaritza hau Gehiturekin harremanetan jarri zen, 2018. urtean zehar Gipuzkoa mailan bere orientazio sexuala edota genero identitatea zela eta, pertsonek jasaten zituzten diskriminazioen edota eskubide urraketen inguruko ikerketa bat egin zezatela eskatzeko. Lurraldean ematen ziren egoera horiek ezagutzeaz gain, ikerketak ere bazuen etorkizunera begira beste atal bat: instituzio publikoei bideratutako gomendioak egitea. Esku artean duzun txostena eskaera horren emaitza da, datu eguneratuekin, LGTBIQ+ pertsonek ezagutzen dituzten egoerak jasotzen dituena. Halaber, erakunde publiko zein pribatuek lagungarri izango dugu, programak martxan jartzeko. Aldundian 2018tik martxan dagoen “Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Plana”ren baitan jorratu nahiko genituzke ikerketa honetatik ateratzen diren hainbat proposamen. Argi baitugu garrantzitsua dela lesbianek, gayek, bisexualek, transexualek edota intersexualek sexu orientazioagatik edo genero identitateagatik jasaten dituzten diskriminazio mota ezberdinei aurre egitea. Helburua da Gipuzkoan aniztasunaren kudeaketa demokratikoa errealitatea bihurtzea eta pertsona guztiak bizitzaren arlo ezberdinetan parte hartzeko eskubide berdintasuna bermatuta izatea. Azken finean, gure helburua da Gipuzkoa Europako lurraldeen artean ezberdintasun gutxienen dutenen artean kokatzea, diskriminazioari aurre eginez, Gipuzkoa giza eskubideak errespetatzen dituen eta oinarri dituen herritarrez osatutako lurralde kohesionatua izan dadin. Ion Gambra Ibarzabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaria Donostia, 2019ko azaroa AURKIBIDEA HITZAURREA ...................................................................................................................................................... 4 1.SARRERA ................................................................................................................................................. 9 2.OINARRIZKO ALDERDIAK ......................................................................................................... 13 Zer genero eta sexu sistematan bizi gara? ........................................................................... 14 Arauak: heteronormatibitatea eta zisnormatibitatea ................................................... 16 Pentsamendu sistema hegemoniko bitarra ........................................................................ 18 Kontzeptuak partekatzen ................................................................................................................. 19 Matxismoa eta LGTBI+fobia ........................................................................................................... 22 Ikuspegi feminista eta intersekzionala................................................................................... 23 LGTBI+ kolektiboa edo normatik kanpoko sexualitatea? .......................................... 24 Gipuzkoako LGTBI+ pertsonak gaur egun ........................................................................... 25 3.METODOLOGIA ................................................................................................................................. 28 Galdetegi elektroniko autoadministratua.............................................................................31 Lagina ...................................................................................................................................................... 31 Tratamenduaå .................................................................................................................................. 32 Elkarrizketak eta eztabaida taldeak ......................................................................................... 34 Lagina ...................................................................................................................................................... 35 Tratamendua ..................................................................................................................................... 37 4.INKESTAREN EMAITZAK ............................................................................................................. 39 Parte hartzearen emaitza orokorrak ........................................................................................ 40 Alderdi soziodemogra ikoen emaitza nagusiak ...............................................................46 Nola eragiten du genero identitateak egoera akademiko-laboralean eta diru sarreretan? ........................................................................................................................46 Nola eragiten du orientazioak egoera akademiko-laboralean eta diru sarreretan? ........................................................................................................................ 50 Aztertutako esparruen emaitza nagusiak............................................................................. 54 Datuak esparruz esparru ............................................................................................................ 57 5.ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK...................................................... 81 Emaitzak, esparruz esparru............................................................................................................85 Espazio publikoa .............................................................................................................................85 Hezkuntzaren esparrua .............................................................................................................. 89 Osasunaren esparrua .................................................................................................................. 94 Lan esparrua ..................................................................................................................................... 99 Aisialdia eta kultura......................................................................................................................102 Administrazioa eta justizia ......................................................................................................107 Familia eta lagunartea ................................................................................................................112 6.ONDORIOAK ..................................................................................................................................... 116 7.PROPOSAMENAK ........................................................................................................................... 122 8.HAUSNARKETAK.............................................................................................................................129 9.ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK .................................................................................132 10.ERANSKINAK...................................................................................................................................137 Glosarioa .....................................................................................................................................................138 Galdetegi elektronikoa euskaraz eta gaztelaniaz ..........................................................142 Elkarrizketen eta eztabaida taldeen datu orokorrak: batez besteko iraupena, tokia, oinarrizko gidoia ..............................................................................................159 Berdindu! zerbitzua ............................................................................................................................163 Landu ez diren datu/taula gurutzatuak ...............................................................................164 1 SARRERA A niztasuneko Bizikidetzako Foru Planaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak azterlan hau egiteko eskatu zion Gehituri, Gipuzkoan bizi diren lesbianek, gayek, transexualek, bisexualek, intersexualek eta gainerako sexualitate ez-normatiboetako pertsonek (aurrerantzean, LGTBI+) bizi duten errealitatearen argazki bat egiteko. Sexualitatea erdigunean ipinita, gainera, estrukturalki diskriminazio-iturri izan litezkeen beste hainbat dimentsio ere hartu dira kontuan, hala nola adina, egoera administratiboa (erregular, izapidetzen, irregular), erreferentzia kulturala, aniztasun funtzionaleko egoera, baliabide sozioekonomikoak eta abar. Azterlanaren helburua diskriminazio modu guztietara gerturatzea izan da: hainbat testuingurutan gurutzatzen edo intersekzionatzen diren aldetik, gizartetik baztertzea eragin baitezakete. Hori hala izanik, aniztasunaren errealitate konplexuak beharrizan espezifikoak sorrarazten ditu, eta berdintasun politikak garatzea eskatzen. Halere, ezin dezakegu ukatu nortasunen hierarkizazioa ageri dela egoera horien guztien sustraian. Gaur egun, gure inguruan –Gipuzkoako Lurralde Historikoan, 2018an–, askoz testuinguru gutxiagotan jasango da diskriminazioa, baldin eta gizona, zisexuala, heterosexuala, autoktonoa, larruazalez zuria, aniztasun funtzionalik gabea, administrazio egoera erregularrean, ikasketak eginak dituena eta baliabide sozioekonomiko handiekin bizi dena izanez gero, eta errazago posizionatu ahal izango du pribilegio sozialekin, kulturalekin, profesionalekin eta/edo materialekin. Hala, azterlanak ikuspegi intersekzionala eta feminista ditu; izan ere, uste dugu sistema heteropatriarkalean daudela LGTBI+ pertsonek bizi dituzten desberdintasunen erroak –zeinak, azken buruan, indarkeria matxista eragiten baitu–, baita sistema ekonomikoan ere. Horren guztiaren berri izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak aniztasuna eta bereizkeriarik eza sustatu nahi ditu, herritar guztien artean aukera berdintasuna bermatzeko. Aniztasuna aztertzeko esparru zabal horren barruan biltzen da azterlan hau, zeinak, ahal den neurrian, informazio zehatza sortzen lagunduko baitu, kolektibo kalteberentzako politika egokituak eta efektiboak diseinatzeko eta ezartzeko, eta, ondoren, ekintza zehatzen bidez mamitzeko. Nabarmentzekoa da LGTBI+ pertsonek, gainerako guztiek bezalaxe, hainbat dimentsiotako errealitateak bizi dituztela, interkonektatuak1 eta positiboak, zoriontasuna, bizitza eta harreman asegarriak sortzen dituztenak. Halere, parte hartzaileek adierazi dituzten diskriminazioetan eta beharrizanetan ipini da arreta fokua, Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko neurrietan eragiteko helburuz, haien ongizatea eta agentzia bermatuko dituzten testuinguruan sortuz. Hori hala, arrazoiak eta kausuak garrantzitsuak baldin badira ere, diskriminazioak detektatzeko eta haien aurrean esku hartzeko bidea hartuko dugu ardatz. 1. Gure ustean, harreman edo errealitate guztiak noranzko bikoak dira pertsonetan, baina inter- aurrizkia baliatu dugu maiz, bi aldeko harreman fluxu hori nabarmentzeko. 1. ATARIKOA # 10 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Gehituk eman du azterlanaren laguntza teknikoa; hau da, Euskal Herriko gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen irabazi asmorik gabeko elkarteak. 1997an sortu zen, eta, harrezkero, LGTBI+ pertsonen erabateko errealizazioa posible egiteko moduko baldintzak, aukerak eta eskubideak sortzen eta sendotzen dihardu. Hainbat lan ildorekin, batez ere Gipuzkoan jarduten du. Eskuartean dugun testu honetan, ondoren zehaztutako atalak jasoko dira: Sarrera: dokumentuaren testuingurua, ikuspegia eta aurkezpena. Oinarrizko alderdiak: errealitate sozial konplexuko kontzeptu abstraktuak ulertzeko erreferentzia esparrua; genero sistema, heteronormabitibitatea eta zisnormatibitatea, matxismoa eta LGTBI+fobia, ikuspegi intersekzionala eta feminista. Metodologia: ikerketan baliatutako metodologia, baita prozesuari buruzko azalpenak ere –nola, noiz, non, zergatik eta zertarako ikertu gisa honetan–. Inkestako emaitzak: galdetegi elektronikoen, orokorren eta espezifikoen bidez jasotako datu kuantitatiboen analisia. Elkarrizketetako emaitzak + eztabaida taldeak: informazioa kualitatiboaren azterketa; hau da, elkarrizketatutako pertsonen edo eztabaida taldeetako parte hartzaileen kontakizunak, diskurtsoak eta ideiak. Ondorioak: bildutako eta tratatutako informazioaren laburpena eta ondorioak. Proposamenak: esku hartzeko iradokizunak. Bibliografia Eranskinak 2 OINARRIZKO ALDERDIAK OINARRIZKO ALDERDIAK2 ZER GENERO ETA SEXU SISTEMATAN BIZI GARA? G aur egun, Mendebaldeko gizarteetan, sexualitatearen azalpen soil eta sinplistak lau kategoria bakarrik ematen dizkigu. • Ezaugarri sexual fisikoak: genitalak, hormonak eta/edo sexualitatearekin lotutako geneak. Gorputzen inguruko eraikuntza esplikatiboa da. • Genero/sexu identitatea: Norbere buruari buruzko definizioa eta talde batekiko identifikazio soziala, generoari/sexuari dagokionez. Norbere buruaren pertzepzioa inguruarekin lotzen duen dimentsioa da. • Genero adierazpena: Gure gizartean generoarekin lotutako portaerak, janzkerak, jokabideak, rolak eta abar. • Desioaren orientazioa: Beste pertsona batzuekiko erakarpen fisikoa, afektiboa, erotikoa eta/edo erromantikoa. Zeinek bere generoaren eta beste pertson(ar)en generoa kontuan hartuta definitzen da nagusiki, baita praktika konkretuak kontuan hartuta ere (Foucault, 2005). 1. irudia. The Genderbread Person. 2011 - Sam Killermann. 2. Ez dugu luze-zabal jardungo landu ditugun kontzeptu guztiak jorratzen; alabaina, azalpen bat egingo dugu testuingurua azaltzeko eta guk emandako interpretazioa adierazteko, guztiontzako hizkuntza bateratua zehazteko. 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 14 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Kategoria bakoitzak dituen errealitateen fusioak sortzen ditu etiketa berriak eta egoera desberdinak. Hala, bizi dugun sexua-generoa sistemaren oinarria dimentsioen arteko harremana da. 2. irudia. Sexua-generoa sistemaren dimentsioak. 2018, Kualitate Lantaldea eta Aldarte. Tankera honetako diagnostiko baten beharrizana ulertzeko, ezinbestekoa da aipatzea heterosexualitatea eta zisexualitatea3 aukera bitarrak eta linealak direla, gaur egungo gizarte modernoetan arau gisa hartzen direnak; hori dela eta, gainerako portaera eta identitate afektibo-sexualek oraindik ere ez daukate «norma-litaterik» gure gizartean (ARARTEKOA, 2012). Hala eta guztiz ere, urte luzez egindako borrokari esker, baztertu gisa agerrarazi diren errealitate batzuk poliki-poliki toki egin dute normatibitateari dagokionez. Hala, Rubinek (1989) egindako sailkapen hau sexualitateari buruzko balioespen sozialera gerturatzen da: 3. Honako logika honen arabera definitzea nork bere burua: emea-emakumea, arra-gizona. 3. irudia. Hierarkia sexuala. Banaketa lerroa non marraztu erabakitzeko borroka. 1989 - Gayle Rubin. ARAUAK: HETERONORMATIBITATEA ETA ZISNORMATIBITATEA Ez dugu «normalak» izan beharrik legitimo izateko. (Judith Butler) Heteronormatibitatea zera da, bizi eta erlazio estilo heterosexuala inposatzea bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren ia alderdi eta xedapen guztietan, nazioa, Estatua, legeria, marketina, medikuntza, hezkuntza, kultura guneak, narratibitatea eta abar barnean hartuta (Berlant eta Warner, 1999). Hala, bazterreko eta ikusezin bihurtzen da heterosexual ez den oro, eta, horrez gain, irizpide araubide bat sortzen da generoaren eta sexualitatearen inguruan; hala, hark definitzen du zer sexu orientazio diren egokiak eta eskuragarriak, eta zigortu egiten ditu haiekin bat ez datozenak (Butler, 1999/2007 in Gros, 2015). Horrenbestez, heteronormatibitateak gizartetik baztertzeko eta/ edo efektu psikologikoak jasateko aukerak estimulatzen ditu heterosexualak ez diren pertsonen artean (FELGTB, 2013; Martxueta, 2012). 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 16 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Halaber, heteronormatibitateak heterosexualitatearen suposiziora eramaten gaitu; hau da, kontrako adierazpenik edo frogarik izan ezean, aurresuposatzen da heterosexualak direla pertsona guztiak. Gainera, eredu hori homosexualen edo bisexualen bizitzetan ezartzen da. Hau da, harreman monogamoak, iraupen oso luzekoak, familia eredu jakin bat osatuko dutenak: seme-alabak heztea, pertsona batean rol femeninoak eta bestean maskulinoak erreproduzituko dituzten egiturak, maila sozioekonomiko ertain-altua lortzeko nahia eta abar. Hala, beste era bateko normatibitatea sortzen da, kasu honetan, homonormatibitatea (Duggan, 2011 in Platero, 2012). Hala ere, heterosexualitatetik harago, beste hainbat aukera dira, orientazio afektibo-sexualarekin lotuta: asexualak, bisexualak, demisexualak, pansexualak, lesbianak, gayak, homosexualak, heterokuriosokoak, baita iseka bat beren egin eta identitate aldarrikapen eta/edo aukera politika bilakatzen dutenak ere: marikak, bollerak eta abar. Adibide horiek guztiak eta gehiago biltzen dira autoadministratutako galdetegi elektronikoan. Zisnormatibitatea, heteronormatibitatea bezalaxe, inposizio soziokulturalen multzo bat da, zeinak aurresuposatzen baitu pertsona guztiak zisexualitate egoeran egotea; hau da, jaiotzean sexu femeninoa esleitu eta emakume gisa identifikatzen direnak, edo sexu maskulinoa egotzi eta gizon gisa identifikatzen direnak. Era berean, ez du kategorizazio hori bakarrik aurresuposatzen, baizik eta subjektuen sozializazioa ere baldintzatzen du, genitalen arabera inposatzen zaien kategoriaren arabera. Nahiz eta zabalduta dagoen eme (sexu femeninoa) edo ar (sexu maskulinoa) jaiotzen garela, ezin liteke alde batera utzi kategoria horiek kulturalki sortu direla, eta etiketak erabaki sozialak direla. Hala, garrantzitsua da nabarmentzea kulturak egiteko garrantzitsua eta erabakigarria duela gorputzei emandako eraikuntza eta kontzepzio horretan. Hori guztia generoaren nozioei buruz ditugun eraginen ondorio da. Hori hala izanik, «sexu anbiguoa» duten gorputzek, femenino edo maskulino gisa sailkatzen zailak direnek, zalantzan ipintzen dute sexua-generoa sistema biologizista, hegemonikoa eta estankoa. Pertsona horiek erakusten dute emea-arra eredu bitarraren zatiketa ez dela horren garbia eta soila, eta badela sexuen arteko barietate bat. Bestela esanda, ezaugarri sexual fisikoen kidetze posibleak ugari eta askotarikoak direla. Hala, intersexualek erronkak planteatzen dizkiete dogma horren peko baieztapen medikoei eta soziokulturalei. Era berean, trans* pertsonek (hainbat errealitate biltzeko termino zabala)4 zalantzan ipintzen dute sexua-generoa lerrokatze zurruna. Jaiotzean esleitutako ustezko sexuak-generoak inposatutako estereotipoei dagokienez, itxuraren eta/edo gorputzaren itxura aldatzeko prozesuak bizi ala ez, bestelako modu berriak planteatzen dituzte, identitateak, rolak, gure gorputzetiko harremanak eta abar ulertzeko. 4. Izartxoa erabili dugu, trans terminoak biltzen dituen errealitate ugariak ikusarazteko estrategia gisa, hau da, termino zabal gisa. Nolanahi ere, identitatea munduan egoteko toki bat da; hau da, pertsona jakin batek bere buruarekiko egiten duen kontzeptuen antolaketa, testuinguru batekiko, bere buruari buruz duen pertzepzioa oinarri hartuta. Era berean, talde sozial bateko pertenentzia estrategia da, babesa, segurtasuna, errealizazioa eta/edo aintzatespena lortzeko. Hori dela eta, garrantzitsua da azaltzea etiketak testuinguruarekin lotuta egiten direla; hau da, sexua-generoa sistema bitar batean bizitzean, eta ideien eta esanahien kate lineal batekin, pertsonak eraikitzen dira «egoera jakin batean». Esate baterako: pertsona bat ez da transexuala per se, baizik eta transexualitate egoeran dago, inposatutako testuinguruagatik, oraindik ere onartzen ez duelako posible dela zakildun emakume izatea, bulbadun eta bularrik gabeko gizonezkoa eta abar5. Ondoren, pertsona horrek erabakiko du egoera hori bere identitatearen etiketa bilakatuko duen. Horrexegatik topatu ditugu, adibidez, honelako kasuak: jaiotzean sexu maskulinoa esleitutako pertsonak, emakume gisa identifikatzen direnak eta ez direnak aurkezten transexual gisa, testuinguruak kokatzen baititu egoera horretan. Nolanahi ere, egia da subjektibotasunen eta bizi esperientzien ondorioz, delako pertsona horrek termino hori identitate eta aldarrikapen zigilu bihur dezakeela. PENTSAMENDU SISTEMA HEGEMONIKO BITARRA Ez dago egiazko kontzepturik, baina bai hegemonikoak. (Maggy Barrere) J. Scottek (1990) planteatzen duenez, esanahia diferentziazioz sortzen da; hots, antagonikotzat hartutako oposizio bitarrekin, bi terminoen arteko harreman hierarkiko bat sortuz. Hala, balio handieneko terminoak bigarrena mendean hartzen du, ilundu, ezkutatu eta baztertu egiten du: 5. Eta abarrak definitzen zailak diren identitateen, egoeren, konbinazioen eta prozesuen saski-naskia izan ohi dira, eta, halere, laguntzen dute ulertzen nola funtzionatzen duten opresioak eta pribilegioak sexualitate eta pertsona guztietan (Platero, 2012). 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 18 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 GIZONA EMAKUMEA MASKULINOA FEMENINOA ZIS VS TRANS* HETEROSEXUALA HOMOSEXUALA UNIBERTSALA ARRAZIALIZATUA Nahiz eta jakin errealitatea askoz ere konplexuagoa dela, aurrerago aztertuko dugun moduan, gizartea ulertzeko logika sinplista horrek zeharkatzen ditu Mendebaldeko diskurtsoak eta iruditeria. KONTZEPTUAK PARTEKATZEN M. Barrerek Mujeres, derechos y ciudadanías (2008) lanean azaltzen duen bezala, diskriminazio terminoak balio neutroa izan dezake; hau da, desberdintzea edo bereiztea. Halere, azterketan esanahi peioratiboz erabili da. Hori dela eta, aipatzen denean, honako iruditeria hau esan nahiko du: tratu desberdina eta horren faboragarria ez dena, desabantaila partikular bat delako pertsonarentzat, bere inguruabar pertsonala edo soziala dela eta, hala nola jaiotza, sexua, jatorria, erlijioa, konbikzioak, aniztasun funtzionala, adina, sexu orientazioa eta abar (Arartekoa, datarik gabea). Galdetegi elektroniko autoadministratuan, diskriminazioak bereizita kategorizatzeko eta ikusarazteko beharra balioetsi zen. Hori hala, ondoren jasotako sailkapen hau egin zen: • Gaitzespen diskriminazioak: begiradak, tratu desegokia, eskuratzeko zailtasunak... • Ahozko diskriminazioak: isekak, komentarioak, txisteak... • Diskriminazio fisikoak: kolpeak, bultzadak, eraso fisikoak... • Diskriminazio teknologikoak: sare sozialen bidez, Internetez... • Diskriminazio pasiboak (omisioz edo zeharkakoak): ikusezin egiten diren inprimakiak, laguntza falta, bazterketa... Horrez gain, garrantzitsutzat jo da zuzeneko zein zeharkako diskriminazioak biltzea. Lehendabizikoen oinarria zera da, antzekoari tratu okerragoa ematea konparatiboki, pertsonaren nortasuna definitzen duten ezaugarriak edo haren egoera pertsonala eta soziala direla eta. Bigarrenek, berriz, zera dute oinarri, ustez neutroa den praktika bat definitzen dituzten ezaugarriekiko, baina pertsona talde jakin bati kalte egiten diotenak (Miné, 2003). Bestalde, estigma harreman-kontzeptu bat da, arauaren6 eta arauan jasota ez dagoenaren artekoa. Kontzeptua sortu zuen Erving Goffman egilearen arabera, alderdi edo sinesmen pertsonalei nolabaiteko ezespen soziala agertzea da; izan ere, ezarritako arau kulturalak desengonkortzen dituzten alderdi gisa ulertzen dira. Hiru modutara ager litezke: tribalak, fisikoak edo portaerazkoak/ nortasunarekin lotuak. Hala, kuestionatu egiten dira norma-litatean sartzen ez diren sexualitateak dituzten pertsonak, eta, nolabait ere, zigortu egiten dira horregatik. Aurreko kontzeptuekin lotuta, indarkeria zera da, beste izaki, ingurune eta/ edo objektu batzuen kontra indar fisikoa edo morala erabiltzea inplikatzen duen ekintza bat, bestelakotasunean nahi ez den aldaketa bat lortzeko (Chiquillos y en el campo, 2016). Alde horretatik, lan honen ardatza desberdintasun sozialak direnez, nabarmentzekoa da Johan Galtung-en proposamena indarkeriaren morfologia desberdinei buruz (teoria –aurreko triangelua– eta praktika –atzeko triangelua–): 4. irudia. Indarkeriaren morfologiak. 1998 - Johan Galtung. Segurtasunak esan nahi du aske eta arriskurik gabe egotea, ez une jakin batean bakarrik, baizik eta denbora eta modu egonkorrean. Arriskuaz hitz egiten dugunean, aurretik aipatutako indarkeriak, estigmak eta/edo diskriminazioak pairatzearekin lotutako edozeini egiten diogu erreferentzia. Galdetegi elektroniko autoadministratuan, «LGTBI+ pertsona bezala, zein SEGURTASUN maila sentitzen duzu zaren bezalakoa eta nahi duzun moduan ikusarazteko?» galdetzen genuen, jakiteko zer berme maila sentitzen ote du6. https://eu.wikipedia.org/wiki/Arau_sozial 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 20 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 ten LGTBI+ pertsonek nahi duten bezala espresatzeko edo diskriminaziorik ez jasateko. Ikusgarritasunaren oinarria zera da, gizartea osatzen duten pertsonen pluraltasuna eta aniztasuna. Haren xedea errealitate desberdinak onartzea eta normalizatzea7 da. Horrekin, «norbera den eta sentitzen den modu berean» agertzeko jarrera da, eta ez arau sozialek eta moralek zehazten duten moduan; giza duintasunaren berrespena da, bermatzen duena pertsona bakoitza nahi duen moduan errealizatzen dela. Halaber, galdetegi elektroniko autoadministratuan zera galdetzen zen, «LGTBI+ pertsona bezala, zein IKUSGARRITASUN maila sentitzen duzu arlo bakoitzean?», jakiteko gizartean zer errekonozimendu eta onarpen maila sentitzen ote duten LGTBI+ pertsonek diren moduan agertzeko. Ikerketarako, zazpi multzotan sailkatu ziren aztertu beharreko bizi esparruak. Kasu bakoitzean, honako hauei egiten zitzaien erreferentzia... 1. Espazio publikoa. Kaleak, parkeak, plazak, garraio publikoa... Joan-etorriko edo atseden hartzeko tokiak, pertsonen arteko interakzioa edo interpelazioa kopuru handian gertatzen denean, baita sistema sozioekonomiko eta kulturalarekin ere (publizitatea, komertzioa...). 2. Hezkuntza. Alderdi arautua eta ez-arautua biak biltzen ditu. Lehendabizikoaren barruan, Euskadiko hezkuntza sistemak araututako hezkuntzako guneak biltzen ditu (publikoak, pribatuak, itunpekoak), eta bigarrenak, berriz, hezkuntza jarduerak gauzatzeko tokiak (hala nola aisialdiko klubak, Lanbide, gizarteratze soziolaboraleko elkarteak...). 3. Osasungintza. Zerbitzu espezifikoak eta orokorrak. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako zerbitzuak biltzen dituzte (anbulatorioak, ospitaleak, sorospen etxeak...). 4. Lan esparrua. Lanaren barruan, xede batekin egiten den oro biltzen da: zainketak, garbitasuna, produkzioa... Halere, kasu honetan, bereizi egin da eta enpleguan ipini da arreta (erregularra zein irregularra); hau da, ordainsari ekonomikoa duen lan oro. 5. Aisialdiko eta kulturako guneak. Sare sozialak, aplikazioak (app), asoziazionismoa, tabernak, jaiak, kirolak, erlijio kultuak... Espazio horiek sozializaziorako gune gisa ulertu dira, pertsonen arteko lotura gisa, eta/edo honako xede hauek dituzten proiektuak: pertsonak topatzea, errealizazio pertsonala eta/edo espirituala, garapen indibiduala eta/edo kolektiboa, asetze afektibo-emozionala eta abar. 6. Administrazioaren eta justiziaren esparrua. Polizia, erakundeak, gizarte zerbitzuak... Administrazioari lotutako erakunde zerbitzuak, ordena eta kontrol publikorako eta/edo gizarte baliabideak. 7. Normalizazioa ulertzen da ongizate maila egonkor eta jarraitu bat lortzeko prozesu gisa, eta ez besteekiko opresio eta/edo baztertze toki bat lortzeko prozesu gisa. 7. Familiaren esparrua eta lagunartea. Familia, lagunak , erreferentziako pertsonak eta/edo gertukoak, tutoreak... Kasu horretan, ez zaie erreferentzia egiten horrenbeste tokiei/espazioei, baizik eta gure garapen psikikoan, fisikoan eta erlazionalean modu esanguratsuan eragiten diguten lotura afektiboei. MATXISMOA ETA LGTBI+FOBIA 8 Historikoki, aniztasun afektibo-sexualaren borroka eta borroka feminista ahalegin paralelotzat hartu izan dira, teilakatzerik gabeak, harik eta transfeminismoa eta tankerako teoriak agertu arte. Halakoek zera planteatu dute, desberdintasunen erroa, ordena eta kontrol soziala berberak direla: matxismoa eta sistema ekonomikoa. Harreman estua dute matxismoak, pertsona bakoitzak bete behar dituen genero arau gisa ulertuta, eta heteronormak, harremanetan nagusi den arau sozial gisa. Matxismoa baliatzen da emakumeak gizonezkoen azpitik betikotzen duten portaerak, pentsamenduak eta rolak gordetzeko; heteronorma eta LGTBI+fobia, berriz, femeninoaren eta maskulinoaren arteko mugei eusteko baliatzen dira (Desirak Plazara, 2018). Hori guztia egungo sistema ekonomikoaren biziraupen estrategia gisa baliatzen da, zeinak beharrezkoa baitu desberdintasun bat: kategoria batek ordaindutako esparruan jardungo du (produkzioa) eta besteak, aldiz, zainketak eta esparru pribatua gordeko ditu (erreprodukzioa). Hori hala, homofobia eta transfobia ez dira modu independentean artikulatzen diren opresio bideak eta kolektibo espezifiko batzuei eragiten dietenak –homosexualei eta transexualei, hurrenez hurren–. Aitzitik, gizarte osoari oro har eragiten dioten heterosexismoaren agerbideak dira; izan ere, betikotu egin nahi dute maskulino/femenino eta sexua-generoa korrelazioaren osagarritasunaren ideia. LGTBI+fobia/transfobia/homofobia estu lotuta daude sexismoarekin; hau da, estereotipoak indartzen dituzten femeninotasun eta maskulinotasun ideal hegemonikoekin. Horren adibide garbia zera litzateke, «gizon arrakastatsuaren» sorkuntza, hiru ezeztapenen gainean: emakume ez izatea, haur ez izatea eta gay ez izatea (Bonino, 2003). Hau da, heteropatriarkatuaren bidez, zeharkako diskriminazio gisa, LGTBI+ dibertsitatea baztertzen duen iruditeria kolektibo bat eraikitzen da, sozialki aitortutako eta estigmatizatu gabeko espazio bat ukatzean. Laburbilduz, esan genezake sexu eta gene- 8. LGTBI+fobia. Sexualitate edo identitate ez-normatiboak dituzten pertsonei beldurra edo gaitzespena agertzea. Termino horren barruan sartzen dira homofobia, transfobia, bifobia eta askoz gehiago. 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 22 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 ro normatiboaren sistema hetero-zis-patriarkalak9 eusten dituela jokabide LGTBI+fobikoak. IKUSPEGI FEMINISTA ETA INTERSEKZIONALA Genero sistemaren molde bitarretik baztertzen diren eta/edo LGTBI+fobia bizi duten pertsonen egoerak ez dira berdinak. Nagusiki, bi arrazoi direla eta. Lehenik eta behin, definitzeko ezaugarriak edo nortasuna bata bestearekin lotuta edo teilakatuta daude. Hori dela eta, diskriminazioak ere halaxe daude. Horrek zera esan nahi du, generoak eragindako dominazio harremanez gain, boterearen sistema beste auzi batzuekin batera antolatzen eta koeraikitzen dela, hala nola baliabide sozioekonomikoekin, orientazioarekin, erreferentzia kulturalarekin, larruazalaren kolorearekin... (Cubillos, 2015). Bigarren tokian, testuingurua. Faktore hori erabakigarria da menderakuntza motibatzeko ala ez. Hartara, tokiaren eta/edo pertsonen taldearen arabera, esanguratsu bihurtuko da diskriminazio bat egiteko ala ez, edo menderatze hori modu berezian artikulatuko da10. Nabarmentzekoa da ezaugarriak fusionatu egiten direla eta askotan ez direla bereizgarriak; hau da, intersekzionalitateak planteatzen duenez, emakume batek, transexuala eta atzerritarra izaki, ez diola utziko atzerritar izateari bikotekidearen eskuetan indarkeria matxista jasatean, eta ez diola transexual izateari utziko, tokiren batean sartzea galarazten diotenean bere azentuagatik. Subjektibotasun ugariren multzo bat gara, eta, egoeraren arabera, bat(zuk) edo bestea(k) erakusten d(it)ugu, intentsitate handiagoz edo apalagoz, edo esanahi desberdinekin. Hala, desberdinak izango dira erresistentzia agertzeko, aurre egiteko eta duintasuna eskatzeko estrategiak ere (Cubillos, 2015). Hortik dator ikuspegi intersekzionalaren garrantzia; gai hori, oraindik ere, erronka bat da politika publikoak diseinatzeko garaian. Horrenbestez, zera galdetzen diogu geure buruari: Zer emakume motarentzat egiten dira berdintasun politikak? Zer LGTBI+ pertsonarentzat –zer ezaugarritakoak edo zer egoeratan daudenak– egiten dira politika inklusiboak11 edo aniztasuna errespetatzekoak?. 9. Patriarkalaren bidez, esan nahi dugu sistema jakin batean gizonezkoen interesak eta desioak ipintzen direla erdigunean, edo maskulinotzat jotzen direnak. Era berean, androzentrista, androarkal eta tankerako terminoak ere balia litezke. 10. Patricia Hill Collins soziologoak adierazten duenez, egitura hegemonikoa –hau da, menderatzearen matrizea– desberdin agertzen da testuinguru soziokultural bakoitzean (1990). 11. Halako teorietan oinarritzen dira pinkwashing eta purplewashing teoriak. Halaber, ikuspegi feminista ere ezinbesteko bilakatzen da erro beretik abiatzen diren auziak aztertzeko. Hori dela eta, feminismoaren eraginez lekukotzen eta tekniken hautaketa kuestionatu ditugu, baita erabilitako metodologiak ere, ez dezaten erreproduzitu sistemaren boterearen agintea. Nolanahi ere den, jakitun izan behar dugu, aurrerago azalduko dugun moduan, anbizio horrek mugak dituela. LGTBI+ KOLEKTIBOA EDO NORMATIK KANPOKO SEXUALITATEA? Garrantzitsua da argitzea, aniztasun afektibo-sexualak –edo aniztasun sexualak bakarrik, ulertuta sexualitateak alderdi afektiboa ere biltzen duela– gorputzen ezaugarri sexualen errealitate guztiei egiten diela erreferentzia, baita orientazio sexual, identitate eta genero adierazpide guztiei ere. Batzuetan, sexu aniztasuna LGTBI+12 siglekin ere definitzen da. Halaber, ASG laburdura (aniztasun sexuala eta genero aniztasuna) normatik edo arautik harago dagoena ikusarazteko erabiltzen da. . Zergatik horrenbeste termino? Azterlana egitean, erabaki oso bestelakoak topatu ditugu: pertsona batzuek LGTBI+ gisa dute beren burua, beste batzuek ez, nahiz eta oso jakitun izan sexualitate ez-normatiboa bizi dutela. Hori hala, eraikuntza kulturala eta soziala izaki, aniztasunaren esanahia eta nork bere burua definitzeko erabakia aldatu egiten dira pertsona batetik bestera. Hori dela eta, zailtasunak ditugu LGTBI+ pertsonak kolektibo gisa ulertzeko; izan ere, errealitate heterogeneoak dira, aldakorrak, trinkotasunik gabeko pertsona taldea. Sigla bakoitzaren atzean, historia, testuinguru eta mundu ikuskera desberdin batek osatutako errealitatea jasotzen da, eta errealitate horietako bakoitzaren arteko interakzioak –batzuetan eskasa– zaildu egiten du talde kohesionatu eta harmonizatu batez hitz egitea. Hori hala, makina bat termino dira bizipen horietako bakoitza deskribatzeko, eta, hala ere, ez dira nahikoak giza baldintza sexualaren errealitate osoa deskribatzeko, zeinaren konplexutasuna eta gaitasun eraldagarria formarik gabe geratzen baitira, kategoriatan murriztean. Halere, kategoria itxiak edo definituak metodologikoki beharrezkoak dira, egungo errealitate sexuala eta pertsonak bata bestearekin ulertzen lagunduko digun sailkapen bat ezartzeko. Horrenbestez, erronka handia da etiketak aukera bitarretatik harago ulertzea, sailkapenak malgutasunez eta aldatzeko gaitasunez ikustea. Era berean, kolektibo gisa ulertzeak nortasuna eta indar kolektiboa sortzen laguntzen du, 12. Plus sinboloa, berriz, erabiltzen da gizateriak izan ditzakeen hamaikatxo sexualitateak irudikatzeko; hau da, aniztasun afektibo-sexuala. 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 24 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 opresioen eta diskriminazioen kontra borroka egiteko (esentzialismo estrategikoa, Fuss 1999 – Bartzelonako diagnostikoa). Hori dela eta, Bartzelonako eta Gasteizko diagnostikoetan bezalaxe (2009 eta 2018, hurrenez hurren), LGTBI+ kolektiboak «fikzio beharrezko» gisa jardungo dugu. GIPUZKOAKO LGTBI+ PERTSONAK GAUR EGUN Gipuzkoako sexualitate ez-normatiboei dagokienez, gure lurraldean ASGaren inguruko bi talde antolatu ditugu, zeinek modu praktikoan eta desberdinean eragiten baitute bizitzaren esparru bakoitzean. Haien helburu nagusia hauxe da: beren lanaren xede diren subjektuen eta kolektibitateen autonomia eta ongizatea lortzea. Aldarte, AMPGYL, EHGAM, Errespetuz, Gehitu, Goierriko Zubia, Hiruki Larroxa, Intifada Marika, Kitzikan, Medeak, Naizen, Ozen! LGTB Liga, Transexualidad Euskadi, Transmarikabollo sarea eta tankerako elkarteak edo gizarte mugimenduak…13 Edo erakunde publikoek erakundeen arduratzat hartu dituzten zerbitzuak: Berdindu, Eraberean… Ildo horretatik, Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Plana: Diskriminazio eza bultzatzeko ekintzak izeneko planaren ardatz nagusia honako hau da: erreminta beretik abiatuta, diskriminazio eza sustatzea Gipuzkoako aniztasun guztiekiko (jatorria, hizkuntza, kultura, sexu orientazioa eta nortasuna, erlijioa edo ideologia). Hori hala, aitortzen du aniztasuna elkarren artean konektatuta dauden hainbat identitate eta parametrorekin osatzen dela, eta ezinezkoa dela konpartimentu independentetan sailkatzea. Hori dela eta, bi urteko indarraldi laburrean (2017-2019), diskriminazio ezaren garrantzia ikusgai egin nahi du, gizarte kohesioa lortzeko, erakundearen barruan lan koordinatua topatzeko, elkartzeko eta lanerako guneak sortzeko herritarren eta eragileen artean, eta, azkenik, azterlanak izatea, argi eta garbi identifikatzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoan aniztasuna zer egoeratan dagoen, etorkizunera begira politika efektiboak garatzeko. Azken helburu horren barruan sartzen da txosten hau; izan ere, gaur egun ez dago inolako azterlanik LGTBI+ pertsonek Gipuzkoan bizi dituzten diskriminazioei buruz. Hori hala izanik, zer-nolakoak dira Gipuzkoan sexualitate ez-normatiboak bizi dituzten pertsonen errealitateak, diskriminazioak eta beharrizanak? Orain artean, hezkuntzaren esparruko azterketek bakarrik landu dituzte tankera horretako gaiak, dela Eusko Jaurlaritzak eginda, dela Gehituk prestatuta. 13. Nabarmentzekoa da, halaber, ahalegin handiak eginda, badirela hainbat testuinguru ikuspegi feministak, intersekzionalak eta aniztasun sexualekoak transbertsalizatzeko. Halere, beste hiri batzuetan egin dira tankera bertsuko ikerketa lanak. Lehendabizikoa Bartzelonan egin zen 2009an, Bartzelonako LGTB populazioaren errealitateen diagnostikoa izenburuarekin, Bartzelonako Udalaren Eskubide Zibilen Sailak sustatuta. Bigarrena Gasteizen egin zen, Udalak eskatuta, eta 2018ko martxoan argitaratu zen, Desirak Plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa izenburuarekin. Bi kasuetan ere, azterlanaren xedea eta metodologia antzekoak izan dira, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak fusionatuz. Era berean, bietan jasotzen da probintzia hiriburuetan bizi diren LGTBI+ pertsonen errealitatea. Nolanahi ere, aldea nabaria da milioi eta erdi biztanleko nukleo batean bizi (1.621.537 biztanle 2009an) edo milioi laurdeneko batean bizi (250.051). Amaitzeko, azterlan honek helburu anbiziotsua du; hain zuzen ere, Gipuzkoaren tankerako lurralde bat biltzea, 719.282 biztanle dituena (2017ko datuen arabera), neurri eta zabalera oso desberdinetako guneetan banatuta. Horrek are gehiago zailtzen eta intersekzionatzen du analisia, elementu berriak biltzen baitira jokoan. Hala, Bizikidetza aniztasunean. LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan azterlanak orain artean tratatu eta azaldu gabeko informazioa emango du. 2. OINARRIZKO ALDERDIAK # 26 # 3 METODOLOGIA I nformazioa eskuratzeko, metodo kuantitatiboak zein kualitatiboak baliatu ditugu, hiru teknikaren bidez. Lehenik eta behin, galdetegi elektroniko autoadministratu bat, elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz), Internet bidez eskuratzeko moduan eta bi bloketan banatuta: lehendabizikoak parte hartzailearen datu soziodemografikoak jasotzen ditu, eta bigarrenak, berriz, diskriminazioekiko duen pertzepzioa (galdera itxiak) eta LGTBI+ populazioaren beharrizanak (galdera irekia). Nahiz eta galdetegiaren azkeneko zati hori irekia izan, datuak kategoria itxietan ipini dira testuinguruan; hori dela eta, galdetegi osoaren bidez eskuratu dira kuantifikatzeko moduko datuak. Bigarren teknikari dagokionez, erdiegituratutako elkarrizketak izan dira, gako informatzaileekin eta profesionalekin. Hirugarren teknika, azkenik, elkarrizketa taldeak izan dira, hainbat profil bilduz. Bi teknika horien bitartez, datu kualitatiboak lortu ahal izan dira, eta lortu da inkestako emaitzak sakontasun handiagoz ulertzea eta testuingurua ipintzea. Lanok guztiak 2018ko ekainetik abendura bitartean egin ziren. Honako hau izan zen kronograma orokorra: EKAINA UZTAILA ABUZTUA IRAILA - Tankerako azterketak topatzea. - Galdetegi elektronikoaren diseinua eta akordioa. - Galdetegi elektronikoaren zabalkundea. - Elkarrizketak eta eztabaida taldeak prestatzea eta egitea. - Orain artean sortutako ezagutzaren analisia. - Elkarrizketatu beharreko profilak hautatzea. - Zabalkunde plana. - Galdetegi elektronikoaren argitalpena. - Harremanei ekitea. URRIA AZAROA ABENDUA - Elkarrizketak eta eztabaida taldeak prestatzea eta egitea. - Datu kualitatiboak eta kuantitatiboak aztertzea. - Txostena idaztea. - Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak tratatzea (transkripzioak...). - Txostenaren egitura adostea. - Txostena idaztea. 3. METODOLOGIA # 29 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Galdetegi elektroniko autoadministratua Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonak izan dira, unibertso ezaguna Gehiturentzat. Interneten argitaratuta, sare sozialetan eta posta elektronikoz zabalduta eta prentsaren bidez jakinarazita, pertsonek galdetegiari erantzun diote. Hala osatu da lagina. Hartara, ahalik eta LGTBI+ pertsona gehienei iristen saiatu da, galdetegia erantzun nahi izan duten guztien esku ipiniz. Halere, metodologia kualitatiboa askoz ere selektiboagoa izan da, eta profil zehatzak bilatu ditu; haietako batzuek ez zuten halako erraztasunik galdetegi birtual bat eskuratzeko, edo, hari erantzunagatik ere, interesaturik agertu dira parte hartzeko eta, gainera, ikerketarako profil interesgarria dute (esaterako, 2.500 pertsonaz azpiko udalerri batean bizitzea). Telefonoz edo posta elektronikoz ipini ginen harremanetan parte hartu nahi zuten pertsonekin eta/edo elkarteekin, mugimenduekin, erakundeekin... Hala osatu da metodologia kualitatiboko lagina. Amaitzeko, sinesmenak eta jakintza espezifikoak zabalduz garatu da domeinu ideologikoa; hala, tankera honetako ikerketa baten ondorio izan liteke domeinu estrukturaletik sortutako opresioa kudeatzea, eta opresio hori sozialki baliozkotzeko mekanismo bilakatzea. Hori dela eta, hainbat teknikaren bitartez, gehiegi entzuten ez diren profil desberdinen ahotsa entzun nahi izan da, nolabait ere, LGTBI+ siglen barruan biltzen direnak. Bestalde, ukaezina da jakintza kokatua dela; hau da, erabilitako metodologiak ez baitu askatzen testuingurutik, momentutik eta ikerketa egin dugun pertsonon subjektibotasunetatik. Emakume talde bat*14, bollerak eta hetero disidenteak, transfeminismoan sinesten dutenak eta molde bitarretatik harago doazen aukerak defendatzen dituztenak, arrazializatu gabeak eta funtzionalitate normbatibokoak. Ziurrenik, taldea desberdina balitz, emaitzak ere halaxe izango lirateke; hori dela eta, esaten da sortutako jakintza beti izango dela partzial (Haraway, 1991). Nolanahi ere den, partzialtasun eta jakintza kokatu horrek errealitateari buruzko informazio bat emango du, beste bat eman ordez. Baliagarriak guztiak ere, egungo gizartearen argazkia egiteko. 14. Izartxoa aterki estrategia gisa baliatu dugu, ikusarazteko nortasun beraren barruan izan litezkeen eta diren aniztasunak. GALDETEGI ELEKTRONIKO AUTOADMINISTRATUA Lagina Orotara, 329 erantzun jaso dira, eta haietatik 275 jo dira baliozkotzat: 141 euskaraz erantzun dituzte, eta 134 gaztelaniaz. 1. grafikoa. Galdetegi elektronikoa erantzuteko erabilitako hizkunta. Galdetegi elektroniko autoadministratua 2018ko uztailaren 27an argitaratu zen, eta urriaren 14an amaitu zen erantzunak jasotzeko aldia; izan ere, orduan ikusi zen kopuru optimoa lortu zela datu esanguratsuak landu ahal izateko, baita denboraz interpretatu ahal izateko ere. 3. METODOLOGIA # 31 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Tratamendua Hainbat arrazoi tarteko, baztertu egin ziren 54 inkesta. Haietako asko deusez jo dira, erantzunetan inkoherentzia ugari zeudelako; gainerakoak pertsona zisexualen eta heterosexualen inkestak ziren, eta ulertzen da nekez izango zutela diskriminaziorik, egoera afektibo-sexualaren eta/edo genero egoeraren ondorioz. XX. mendeko 80ko hamarkadan emakume arrazializatuek jakintza feminista euren esperientzietatik abiatuta sortu zuten; hau da, jakintzaren objektu eta subjektu izan ziren. Kasu honetan, tankerako logika aplikatuko dugu LGTBI+ kolektiboari dagokionez ere (Guil, 2015). Datuak tratatzeko, hainbat birkodetze egin dira, kategoriak eta errealitateak errazago maneiatzeko helburuarekin15. Hala, 3. galderan («Zein generorekin identifikatzen zara?») jasotako erantzunak (ez bitarra, ez naiz identifikatzen genero batekin ere, emakumea, gizona, queer, queer femeninoa, queer maskulinoa eta abar) bost kategoria handitan bildu dira (ez bitarra, ageneroa, queer, emakumea eta gizona), eta, ondoren, hirutan (genero ez-normatiboak –ez-bitarrak, ageneroa, queer–, gizona eta emakumea). Hau da, bi aukera hegemonikoak eta hirugarren aukera. Era berean, «Queer eta emakumea/gizona» sailkapena markatu dutenak «queer» gisa ponderatu dira, ikusarazteko helburuarekin. Bestalde, «4. Zein egoeratan definitzen duzu zure burua?» galderak (transgeneroa, transexualitatea, zis, intersexualitatea, bat ere ez, ez daki/ez du erantzuten) hainbat birkodetze izan ditu. Galdera eztabaidagarri hori planteatzen zen galdetegian, bereizteko transexualitatea, transgenerismoa, zis edo aukera ez bitarrak. Ahal dela, parte hartzaileek euren buruaz egindako definizioa gordetzen saiatu gara, eta datuak maneiatzeko beharrezkoa dena bakarrik aldatu da. Ondorengo lerroetan azaltzen eta justifikatzen dira aldaketa horiek. • Batzuetan, erantzuna «Bat ere ez» zen, eta genero ez-normatiboan definitzen zuen bere burua 3. galderan; hala, badu zentzurik, ez baitu bere burua kokatzen identitate bitar estanko batean. Pertsona horiek «queer/ez bitar» gisa hartu dira. Halere, egiaztatu dugu «Bat ere ez» aukeratu duten pertsona gehienak jaiotzean sexu femeninotzat hartuak izan zirela eta emakume gisa definitzen dutela beren burua, edo sexu maskulinotzat hartu zituztela eta gizonezkotzat dutela beren burua. Hortaz, haien egoera zisexualitatearen barruan sartzen da. Baliteke terminoa ez ezagutzearen ondorioz aukeratzea «Bat ere ez». Hori hala gertatzen da zisexualitate egoeran dauden pertsonek nolabaiteko pribilegio sozioekonomiko eta kulturalak dituztelako. Kategoria sozialki pribilegiatu bat okupatzen denean, desagertu egiten dira errealitateak azaltzeko terminoak eta etiketak, etiketa horien unibertsaltasun suposizio baten ondorioz; hau da, ziurrenik zisexual askok ez dute izan azalpenik eman beharrik edo justifikatu beharrik beren buruaren genero definizioa, sistemak berez onartzen dituelako. Alabaina, transexualitate egoeran diren pertsonek ondo ezagutzen duten beren errealitatea, bai eta errealitate hori azaltzeko terminoak 15. Hurrengo azalpenak hobeto ulertzeko, gomendatzen da 2. eranskina ikustea edo eskura edukitzea. ere, sistemak etengabe eskatzen baitizkie halako azalpenak. Hori dela eta, etiketa horien opresioa jasaten duten pertsonek bakarrik ulertzen dute, nolabait ere, etiketa horien indarra (Kimmel, 2005). • Bestalde, pertsona batzuek beren identitate egoera (zis, trans…) definitzen dute lesbiana, bollera, marika edo gay gisa. IIdeia hori lotzen da sexualitate horiek garatzen duten mundu ikuskera berezi baten aldarrikapenarekin, bizitza eta harremanak ulertzeko moduarekin, eta identitate marka bilakatzen da. Ildo horretatik azaltzen zuen Monique Wittig-ek El pensamiento heterosexual lanean (1992). Existitzen diren autodefinizio ugariak ezkutatzeko borondaterik gabe, baina datuak aztertzeko helburuarekin, pertsona horien erantzunak interpretatu ditugu, eta zis, trans* edo bat ere ez taldeetan sartu ditugu, jaiotzean esleitutako sexua eta euren autodefinizioa kontuan hartuta. Zailtasunak planteatu dituen beste galdera bat 11.a izan da: «Zein da zure lan egoera?». Lan egoeran «zaintza lanak» eta «lan ezegonkorra» edo «zaintza lanak» eta «ikasten» aukeratu dutenak (horiek izan dira konbinazio bakarrak) zainketen barruan kategorizatu dira bakarrik; izan ere, ulertzen da denboraren zati handi bat okupatzen duela, eta, halaber, ikusarazteko ekintza positiboa egin nahi izan da. Halaber, 14. galderari dagokionez («Zein hizkuntza erabiltzen duzu zure egunerokoan? Markatu beharrezkoak»), galderak honako kategoria hauetan taldekatu dira: • Gaztelania. • Bi hizkuntza: euskara eta gaztelania. • Hizkuntza bat baino gehiago euskararekin. • Hizkuntza bat baino gehiago euskararik gabe. • Honako hizkuntza hauek agertu dira: katalana, ingelesa, frantsesa, galegoa, grekoa. Bestalde, 3/6 atalean (Diskriminazioen identifikazioa) galdera-erantzun batzuen tratamendua taldekatu edo aldatu behar izan da. Hori gertatu da, konparazio batera, lehen eta bigarren galderetan («LGTBI+ kolektibokoa izateagatik, noizbait zure askatasuna mugatu dela edota diskriminatua sentitu al zara ondorengo arloetan?» eta «Nolakoak izan dira LGTBI+ kolektibokoa izateagatik jasan dituzun erasoak?»). Kasu horretan, gehiago hartu da kontuan bigarren galderak lehendabizikoaren gainean duen pisua; esaterako, pertsona batek erantzun badu ez duela diskriminaziorik jaso inolako esparrutan, baina eraso mota bat markatu badu, aldatu egin da lehendabiziko erantzuna dagokion esparrua aukeratuta. Era berean, diskriminazioa jasan dutela erantzun zuten pertsonek, ez bazuten adierazi zer eraso mota izan duten, ezabatu egin da lehendabiziko erantzun hori. Dena dela, jakin badakigu ekuazio hori ez dela «markatu ez duenez, ez du jasan» esatea bezain erraza; izan ere, badira ez 3. METODOLOGIA # 33 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 daki/ez du erantzun eta bestelako errealitateak ere. Nolanahi ere den, datuak errazago ulertzen laguntzeko asmoz egin da. Hezkuntzaren esparrua aztertzeko, batetik ikasleak eta, bestetik, ikasleak eta langileak hartu dira kontuan laginean. Era berean, lan esparruan, ikasleak iragazi egin dira, eta ikasten eta lan egiten dutenak gorde dira. ELKARRIZKETAK ETA EZTABAIDA TALDEAK Zenbakiei bakarrik erreparatzen baldin badiegu pertsonen eta gizartearen errealitatea ulertzeko, baliteke ikuspegi oso partziala eta baztertzailea lortzea. Metodologia kualitatiboaren bidez, bereziki interesgarritzat jotako hainbat profil lor ditzakegu azterlanetik lortzea espero dugun informazioa eskuratzeko, eta ekintza positiboa sustatzen du: atzerritarrak, adinekoak, haurrak, bitarteko gutxiko pertsonak... Hartara, galdetegi elektronikoari erantzun ez dioten errealitate horietako hainbat jasotzen dira eta/edo haien presentzia eta bistaratzea sustatzen dira. Elkarrizketak eta eztabaida taldeak abuztuaren 29tik urriaren 25era bitartean izan ziren. Guztira 20 elkarrizketa erdi-egituratu egin ziren. Batzuetan, pertsona bakarrarekin eta beste batzuetan birekin; hori hala, guztira 25 parte hartzaile izan dira. Era berean, profil desberdinduak dira. Alde batetik LGTBI+ informatzaileak, eta, bestetik, profesionalak, dela sexualitate ez-normatiboekin edo haietarako lan egiten dutenak, dela aztertu beharreko alderdiren bateko ordezkariak. Edonola ere, batzuetan profesionalak ere taldekatu dira siglek biltzen dituzten errealitate horietakoren baten barruan, eta horrek aberastu egin du informazioa. Bestetik, hiru eztabaida talde egin dira. Generoaren autodefinizioa puntu komun gisa baliatu da. Hori hala izanda ere, ahalegina egin da talde bakoitzean pertsonak desberdinak izan daitezen: sexu orientazioa, aniztasun funtzionala, bizi den udalerriaren neurria, adina, jatorria, bitarteko sozioekonomikoak, aktibismo soziala... Bi jarduera horiek gehienetan Gehituren egoitzan egin dira, baina inoiz edo behin gerturatu gara elkarrizketatuko pertsonengana, haien beharrizanen arabera. Horrez gain, pertsona bakoitza nahi duen hizkuntzan mintzatu da (euskaraz eta/edo gaztelaniaz), eta, beharrezkoa izanez gero, ikerketa lantaldeak aldibereko itzulpena ere egin du. Lagina 1. taula. Elkarrizketetan parte hartu duten profilak. PERTSONAK ELKARTEAK/ PROFESIONALAK Gako informatzaileak 1. Donostiako Emakumeen Etxea. 2 profesional. 1. Transexualitate egoeran bizi den emakumea, 34 urte, bertakoa, aktibista. 7. Zis emakumea, bertakoa, 20 urte. 2. Aukera Zerbitzua. Informazioa prostituzioan jardun dutenentzat. 2 profesional. 2. Zis emakumea, bisexuala, 19 urte, bertakoa, aniztasun funtzionala. 8. Emakume zisintersexuala, 22 urte, bollera, bertakoa. 3. Chrysallis Euskal Herria16. Adingabe Transexualen Familien Elkartea. 3. Trans gizona, bertakoa, ijitoa, 19 urte. 9. Lesbiana, Euskal Herritik kanpo jaioa, aktibista, 60 urte. 4. Berdindu Pertsonak17. Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Arreta Zerbitzua, ASGarekin lotutako gaietarako. 4. Trans emakumea, 26 urte, latinoamerikarra jatorriz, bikotekidearen indarkeria matxistaren biktima. 10. Ez bitarra, bisexuala, 21 urte, <3.000 biztanleko udalerri batekoa, bertakoa. 5. Berdindu Eskolak. Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Arreta Zerbitzua, ikastetxeetan ASGarekin lotutako gaietarako. 5. Gaya, 51 urte, bertakoa, aniztasun funtzionala. 11. Bi emakume trans, 40 eta 55 urte, latinoamerikarrak jatorriz. Lehendabizikoa, langile sexuala. Bigarrena, asilo eskatzailea. 6. Zarauzko Udala. Berdintasun Saila. 7. Matia Fundazioa. Zerbitzu soziosanitarioak dependentziarako. 2 profesional. 12. Marika, 27 urte, autoktonoa, <2.500 biztanleko udalerria. 8. CAF Beasain. Tren hornidurarako enpresa. Sindikatuetako 2 ordezkari: ESK eta LAB. 6. Mutil transgeneroa, ez bitarra, 23 urte, bertakoa. 16. Elkarteari elkarrizketa egiteko unean, Chrysallis Euskal Herria zuen izena; gaur egun, Naizen duten izena. 17. Ikus 4. eranskina. Berdindu Zerbitzua.. 3. METODOLOGIA # 35 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 2. taula. Eztabaida-taldeetan parte hartu duten profilak. 1. TALDEA. MUTILAK/ GIZONAK 1. Bisexuala, bertakoa, gaztea. 2. Trans, bisexuala, bertakoa, gaztea. 3. Gaya, latinoamerikarra jatorriz, asilo eskatzailea, gaztea. 4. Marika, bertakoa, aniztasun funtzionala, gaztea. 5. Gaya, bertakoa, GIB, aktibista. 6. Gaya, bertakoa. 7. Gaya, bertakoa, aktibista. 2. TALDEA. EZ-BITARRAK 1. 3. generoa, demisexuala, bertakoa, 15 urte. 2. Ez-bitar transgeneroa, bisexuala, bertakoa, 21 urte. 3. Gaya, drag, bertakoa, 29 urte. 3. TALDEA. NESKAK/ EMAKUMEAK 1. Lesbiana, autoktonoa, aktibista, 67 urte. 2. Lesbiana, bertakoa, gaztea. 3. Bollera bertakoa, aktibista, gaztea. 4. Bisexuala, bertakoa, 2. belaunaldia, gaztea. 5. Bisexuala, bertakoa, aktibista, gaztea. 6. Bisexuala, bertakoa, gaztea. Tratamendua Informazioa tratatzeko, elkarrizketak eta eztabaida taldeak modu naturalean transkribatu dira, dokumentu hau errazago irakurtze aldera. Hau da, parte hartzaileek azalduko guztia transkribatu da, baina interjekziorik, toteltasunik, errepikapenik eta tankerakorik gabe. Euskarazko transkripzioen kasuan, euskara batuan egin dira, pertsona ez dadin horren identifikagarri geratu, eta, hala, anonimotasuna bermatzeko. Datu kualitatiboak tratatzeko garaian, transkripzio bakoitza aztertu da, eta informazioa sailkatzen joan gara, hitz egiten zuen esparruaren arabera. Horien barruan, aipatzen zuen dimentsioa ere bildu da (diskriminazioak, ikusgarritasuna, segurtasuna, beharrizanak). Era berean, koloreak baliatu dira adierazi duten pertsonen profilak bereizteko. Azkenik, esparru bakoitzaren barruan, ikerketarako patroiak eta gai garrantzitsuak identifikatu dira. 3. METODOLOGIA # 37 # 4 INKESTAREN EMAITZAK PARTE HARTZEAREN EMAITZA OROKORRAK E rantzun duten pertsona gehienak bertakoak dira, eta % 90 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) jaioak dira. Era berean, % 80k 40 urte baino gutxiago ditu, enplegu egonkorra dute edo ikasten ari dira; atzetik dituzte, distantzia laburrera, enplegu ezegonkorra dutenak. Ondoren jasotzen diren guztizko datu nagusiak honako hauei dagozkie: identitatea, orientazioak, bizi diren udalerriaren neurria, adinak, lan egoera eta diru sarrera ekonomikoak. 2. grafikoa. Parte hartzaileen nortasunaren autodefinizioa. Lagineko % 83 zis pertsonak dira, eta ondoren dituzten beren burua ez-bitar gisa duten pertsonak (% 9). Laginaren % 4k trans* errealitateak ordezkatzen ditu, eta, azkenik, laginaren % 2k intersexualen errealitateak bistaratzen dituzte. Nabarmentzekoa da laginaren % 2k ez duela jakin erantzuten, edo ez duela erantzun nahi izan. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 40 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 3. grafikoa. Parte hartzaileen orientazio afektibo sexuala.18 Desioaren orientazioari dagokionez, alde nabaria ageri da gizonezkoen eta emakumezkoen artean. Atal honetan, inkesta egindako populazio osoaren artean, % 43 «gay», «gay ez-normatibo» edo «gizon bisexual» gisa identifikatzen da. Hala, % 43 horren barruan, % 36 identifikatzen da gay gisa bakarrik, % 2 gay ez-normatibo gisa eta % 5 gizon bisexual gisa. Aldiz, «lesbiana ez-normatiboak», «emakume lesbianak» eta «emakume bisexualak» hartzen baldin baditugu, guztira izandako % 46tik erdiak gutxi gorabehera identifikatzen dira (guztizkoaren % 24) «emakume lesbiana» gisa, eta beste erdiak (guztizkoaren % 20) emakume bisexualak dira. Hau da, guztizkotik % 5 bakarrik identifikatzen dira gizon bisexual gisa, eta % 20k dio emakume bisexuala dela. Garrantzitsua da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat ikustea zer neurritako udalerrietan gertatzen diren diskriminazioak, erreparatzeko ba ote den alderdik 2.500 biztanletik beherako udalerriei dagokienez. Laginean, udalerri handietako pertsona gehiagok parte hartu dute. 18 Heterosexualitatea trans* pertsonen eta intersexualen arteko aukera gisa. Bestalde, % 2z azpiko orientazioetan, ez da adierazten identitaterik, ez baitira behar bezain ordezkagarriak. Neurriaren araberako udalerrien hainbat adibide (K=1.000):: <2.5K: Aduna, Legorreta, Zaldibia... 2.5K-10K: Zestoa, Soraluze… Deba, 10K-20K: Oñati, Azkoitia, Pasaia... 20K-170K: Arrasate, Eibar, Irun... >170K: Donostia. 4. grafikoa. Parte hartzaileen udalerrien biztanle kopurua. Adinari dagokionez, parte hartzaile gehienek 16 eta 40 urte arten dituzte: laginaren % 79k, alegia. Horren arrazoia izan liteke, beste hainbaten artean, galdetegi autoadministratua online erantzun beharra. 5. grafikoa. Parte hartzaileen adina. Nahiz eta ez den bilakatu aztertu beharreko aldagai, parte hartzaileek honako hizkuntza hauek baliatzen dituzte eguneroko bizimoduan. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 42 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 6. grafikoa. Parte hartzaileen egunerokotasunean erabilitako hizkuntza/k. Parte hartzen duten pertsonen ikasketa mailari dagokionez, gehienek unibertsitate prestakuntza daukate. Euskal unibertsitateetan egindako zabalkundeak izan dezake harremanik datu honekin. 7. grafikoa. Parte hartzaileen ikasketak. Laginean parte hartu duten pertsonen egoera okupazionala oso banatuta dago honako bloke hauen artean: enplegu egonkorra, ikasten, enplegu ezegonkorra, eta lanean eta ikasten. Ziur askoz ere LGTBI+ pertsona gehiago ere badirela autonomoak, langabeak, zainketa lanak egiten eta abarretan, baina erabilitako metodologiak eta difusioak baldintzatu dute azterketarako lagina. . 8. grafikoa. Parte hartzaileen ikasketa edota lan egoera. Parte hartu duten pertsona gehienen diru sarrera ekonomikoak 30.000 € baino apalagoak dira, eta 12.000-30.000 € bitarteko tartean daude gehienak. Bizikidetza unitatean bildutako pertsonen kopuruaren arabera, zenbateko hori nahikoa izan liteke ala ez, ongizate maila gutxieneko bat lortzeko. Kontuan izan behar dugu, era berean, pertsonen ehuneko handi batek ezin izan diola auzi horri erantzun, edo ez duela nahi izan; horrek ere zerikusia izan lezake parte hartzaile gazteen ehuneko handiarekin. . 9. grafikoa. Parte hartzaileen diru sarrerak. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 44 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Laginaren herenek baino gehiagok ez dute parte hartzen inolako mugimendu edo elkartetan. Halere, % 36k dio aktibista dela ASGaren alorrean edo eskubide sexualen eta erreproduktiboen esparruan. % 25k adierazten du aktibista dela beste gai batzuetan; horrenbestez, laginaren % 61 kidetuta daude edo/eta militanteak dira. 10. grafikoa. Parte hartzaileen aktibismoa/asoziazionismoa. Parte hartu duten pertsonetatik seik adierazi dute jatorriz atzerritarrak direla. Era berean, % 4,36k adierazi dute guraso atzerritarrak dituztela jatorriz. Inork ez du esan ijitoa denik. Bestetik, zortzi pertsonak adierazi du aniztasun funtzionala dutela (sei zis, bi trans* – lesbianak, bisexualak, gayak eta heterosexualak), eta laginaren % 3 osatzen dute. Bost pertsonak adierazi dute sinesmen erlijiosoak dituztela, guztiak zis, gay eta bisexualak. Azkenik, lau pertsona herri indigenekin identifikatzen dira (3 zis eta trans 1 – gayak, lesbianak eta bisexualak). ALDERDI SOZIODEMOGRAFIKOEN EMAITZA NAGUSIAK Jasotako datu soziodemografikoen artean, foku nagusia diru sarreretan eta lan egoeran ipini da; izan ere, aldagai esanguratsutzat hartzen dira, gizartetik baztertzeko arriskuari dagokionez. Horiek guztiak genero egoerarekin eta identitatearekin, orientazioarekin eta adinarekin lotuko dira. Nola eragiten du genero identitateak egoera akademiko-laboralean eta diru sarreretan? Hasteko eta behin, garrantzitsua da lanerako baliatu dugun lagina gogoratzea. 11. grafikoa. Parte hartzaileen nortasuna. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 46 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Adierazi behar da, halaber, pertsonak zis edo ez-zis gisa kategorizatu direla, zisnormatibitateak ematen dituen pribilegioak bistaratzearren. Hori hala izanik, hainbat pertsonak izendatu dute beren burua zisexual, baina genero ez-normatiboaren identifikazioarekin (gaztelaniazko «elle», «ez dut neure burua genero batekin identifikatzen»...). Hala eta guztiz ere, badira beste batzuk ere, genero ez-normatibo izendatu direnak («queer», «ez-bitar»), zis tokia ez betetzeko aldarrikatuz. Nabarmendu behar da trans* pertsonen eta intersexualen artean gizon-emakumeak topatzen ditugula, zis bitarren kasuan bezalaxe. Hortaz, parte hartzaile gehienak zisexualitate egoeran daude, ia % 85. Kategoria horretatik kanpoko identitateak gainerako % 15a dira. Era berean, detektatu da adinak eta/edo belaunaldi aldaketak eragina dutela generoaren kontzepzioan eta eraikuntzan. 12. grafikoa. Parte hartzaileen identitateak, 25 urtetik gorakoak eta beherakoak bereizita. Egiazta dezakegu identitatearen hauste maila handiagoa dela gazteetan; hau da, identitate ez-normatiboak ohikoak dira 25 urtetik beherakoetan: trans*, queer, ez-bitar eta intersexualak. Alde horretatik, bizitzaren uneak egoera akademiko-laboralaren datuetan eragingo du. Halaber, 25 urtetik gorako zis gizonen partaidetza handiagoaren testuingurua zehazten da, batetik, emakumeek beren sexualitatea bizi dutela dioen ezeztapen historikoan, eta, bestetik, profil honetako gizonek duten ikusgarritasunean, tankera honetako inkestak errazago eskuratuz. Hurrengo grafiko hauetan «Identitatea <-> egoera akademiko-laborala» edo «Identitatea <-> diru sarrerak» gurutzatzeak ikusteko, transexualak eta intersexualak ez dira ordezkatuko, ez baitira behar bezain jendetsuak eta, ondorioz, euren errealitatearen ordezkagarriak192 13. grafikoa. Parte hartzaile intersexualen egoera laborala eta/edo akademikoa. Hala eta guztiz ere, intersexualitatea modu bereizian landuko da; hori dela eta, eskuineko grafikoan esku hartu duten intersexualen egoera laboralak edo akademikoak bistaratuko dira. 14. grafikoa. Parte hartu duten LGTBI+ pertsonen egoera laborala eta/edo akademikoa. Normatik kanpoko identitateei eta adinari loturik, grafikoan ikusten da transgenero asko gaur egun ikasten ari direla. Bestetik, haien langabezia maila % 30era gerturatzen da; hala, nabarmen igotzen da beste identitate batzuekin alderatuta. Queer pertsonak banatuago daude, eta haien okupazio nagusia ikasketak dira; ondoren, ikasten eta lanean biak batera. Transgeneroak bezalaxe, haiek bizi dute langabezia maila handiena, Gipuzkoako LGTBI+ kolektiboaren barruan. 19 .Transexualitateari dagokionez, alderdi kualitatiboan jorratuko da xehetasun handiagoz. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 48 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Bestetik, garbi ikusten da nola zisexualitatean203 gizonek ia bikoiztu egiten dituztela emakumeak enplegu egonkorrari dagokionez; halere, ikasten ari diren emakumeak bikoitza pasatxo dira. Aldiz, berdindu egiten dira enplegu egonkorrean. Ildo horretatik, zis gisa definitutako pertsonek eta genero ez-normatiboren bat dutenek gizonen eta emakumeen ehuneko antzekoak ageri dituzte enpleguaren esparruan. Enplegu egonkorrari erreparatzen baldin badiogu, gizartetik baztertzeko arrisku apalaren berme gisa, pertsona zisexualek babes handiagoa dute, nahiz eta hor barruan ere nabariak diren hierarkiak: gizonezkoak daude ondoen kokatuta lanean, ondoren zisexual ez-normatiboak eta, azkenik, emakumeak. Hau da, begien bistan geratzen dira zisnormatibitatea eta matxismoa. Bestetik, diru sarrerak aztertzeko, 25 urtetik gorakoen lagina hartu da kontuan. Bereizketa horren oinarrian zera dago, une horretatik aurrera eskatzen hasten den ustezko autonomia ekonomikoa. Inolako zalantzarik gabe, badira 25 urtetik beherako pertsonak, beren inguruabarrak direla eta, agentzia ekonomikoaren beharra izan dutenak aurretik ere, baina lehendabiziko kasuan jardungo dugu. 15. grafikoa. 25 urtetik gorako pertsonen egoera ekonomikoa. 214 25 urtetik gorako transgenero eta queerren ia % 60k urtean 12.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzte. Hau da, pertsona zisexualek diru sarrera apalagoak dauzkate. Bestetik, urteko 12.000-30.000 € arteko baremoan sartzen dira zis ez-normatibo guztiak, baita zis emakumeen ehuneko handiena ere. Azkenik, urtean 30.000 € baino gehiagoko diru-sarrerak gizon-emakume zisexualek bakarrik dituzte, eta gizonezkoak emakumezkoen bikoitza baino gehiago dira. 20 Begien bistan ipini behar da, badaezpada ere, pertsona horiek LGTBI+ kolektibokoak direla, gehienak desioaren orientazioagatik.. 21. Falta diren ehunekoak ED/EE kategoriakoak dira. Beste behin ere, ikusten dugu generoa eta egoera sexuala (zis edo ez-zis) faktore erabakigarriak direla diru sarrerak eta haiek eskuratzeko moduak definitzeko garaian22.5. Nola eragiten du orientazioak egoera akademiko-laboralean eta diru sarreretan? 16. grafikoa. Parte hartzaileen orientazio afektibo-sexualen ehunekoa. 22. Generoak eragindako soldata arrakala adin tarte bakoitzean ikusteko, kontsultatu 5. eranskina. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 50 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Datu horiek islatzen dituzte ASGaren barruko orientazio ikusgarriak; hau da, ikusten da galdetegian partaidetza handiena izan dutenak gayak (% 39), bisexualak (% 30) eta lesbianak (% 26) izan direla. Guztira, % 95. Orientazio horien artean, begien bistan geratzen da emakumeak askoz gehiago banatuta daudela homosexualitatearen eta bisexualitatearen artean gizonak baino. Datu horrek, itxura denez, erakusten du genero identitateak eragiten duela norbere orientazio afektibo-sexualean. 17. grafikoa. Heterosexual, pansexual eta asexualen egoera akademiko-laborala. Bestetik, asexualak, heterosexualak eta pansexualak laginaren % 4-5 dira. Hori dela eta, egoera akademiko-laborala eta diru sarrerak gurutzatzen diren grafikoetan ez dira ordezkatzen, ez baitira lagin esanguratsua. Dena den, ehuneko horren okupazioa jasoko dugu hemen. 18. grafikoa. Parte hartzaileen ikasketa edota lan egoera orientazioaren arabera. Goiko grafikoak erakusten du, ehunekotan, zer egoera akademiko eta laboral duten parte hartzaileek, adierazten duten desio orientazioaren arabera. Hori hala izanik: • Gayen artean, ia % 50ek dio enplegu egonkorra duela, eta % 20k, berriz, enplegu ezegonkorra. Gizonezko gayen % 8 inguru ikasten eta lanean ari da, eta ia beste % 20 ikasten ari dira. Hau da, inkesta honi erantzun dioten gizonezko gayak apenas ageri dira langabezian edo zaintza lanetan. • Lesbianen kasuan ere, ia % 40 inguruk dio enplegu egonkorra duela, eta % 25 inguruk enplegu ezegonkorra. Nabarmentzekoa da kategoria honetan langabezia egoeran edo zainketa lanetan dauden pertsonen ehunekoak ia guztizkoaren % 10 hartzen duela. • Emakume bisexualen artean, ordea, gehienak ikasleak dira (% 50 baino gehiago), eta % 40 inguruk bakarrik lan egiten dute (hiru aukerak kontuan hartuta: enplegu egonkorra, ezegonkorra eta ikasten eta lanean batera). • Gizon bisexualen artean, % 20k baino gehixeagok ikasten du, eta % 10 daude langabezian. Gainerakoak (ia % 70) lanean ari dira. • Bisexual eta genero normatiboz identifikatutako 11 pertsonen artean, % 70 baino gehiago ikasten bakarrik ari dira, inor ez dago langabezian edo zaintza lanetan, eta gainerakoak (% 30) lanean ari dira. Kontuan hartuta pertsona horietatik bakarrak gainditzen dituela 26 urteak, talde horren lan egoerak ez dirudi informazio esanguratsua ematen digunik. • Ikasten ez duten emakume lesbianen eta bisexualen egoera alderatzen baldin badugu, enplegu eta langabezia banaketa antzekoa da, eta enplegagarritasunaren maila (egonkorra zein ezegonkorra barnean hartuta) % 85 da batzuetan zein besteentzat. Ikasten ez duten gizonen kasuan, bisexualak eta gayak kontuan hartuta, enplegagarritasun maila % 95 baino handiagoa da. • Lan egiten duten eta ikasten ez duten emakumeen artean, ia % 59k enplegu egonkorra du, eta gainerakoak, berriz, ezegonkorra (% 41). Gizonezkoen kasuan, lan egiten duten eta ikasten ez dutenen artean, % 67k enplegu egonkorra dauka, eta gainerako % 33ak, berriz, enplegu ezegonkorra.. • Azkenik, lesbianek eta gayek bakarrik adierazi dute jarduten dutela zainketa lanetan; halere, lagina horren txikia izanik, ez da esanguratsua. Datu horiek ematen du enpleguaren eta desenpleguaren arteko egoerari gehiago eragiten diola generoak desioaren orientazioak baino.. Identitatearekin bezalaxe, diru sarrerak behatzeko, 25 urtetik gorako pertsonak iragazi dira laginetik. Horren ondorioz, lagin txikietako hainbat datu nekez izango dira esanguratsuak (adibidez, gizon bisexualak). 4. INKESTAREN EMAITZAK # 52 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 19. grafikoa. 25 urtetik gorakoen parte hartzaileen diru sarrerak orientazioaren arabera23.6. Azkenik, orientazioaren araberako egoera ekonomikoari buruzko grafikoan, argi eta garbi ikusten da gayek eta gizon bisexualek dituztela diru sarrera handienak. Halere, emakume lesbiana eta bisexual gehienek diote erdiko baremoan daudela. Hau da, sistema matxistak berriro ere gizonezkoen azpitik ipintzen ditu emakumeak, diru sarrerei dagokienez. Erraz ondoriozta dezakegu generoak eragindako diru sarreren aldea eta lan egoera biderkatu egiten dela bi gizonez eta bi emakumez osatutako bikoteen edo familien kasuan. 23. Inkestari erantzun dioten heterosexualen, pansexualen, asexualen eta demisexualen diru sarrerak ez dira ordezkagarriak, haietako hiru lagunek bakarrik baitituzte 25 urte baino gehiago. AZTERTUTAKO ESPARRUEN EMAITZA NAGUSIAK Hasiera batean, beheko taulan laburpen bat ikus dezakegu, zeinean jasotzen baita diskriminazio motaren bat jasan duten pertsonen kopurua (edozer motatakoa) bizitzako edozer esparrutan, baita inkestari erantzun dioten pertsonek beren esanetan esparru batean edo gehiagotan jasan dituzten diskriminazioen kopuru osoa ere. 3. taula. Diskriminazioak esparruen arabera. Esparrua Diskriminazioa jasan dutela markatu duten pertsonen kopurua Zenbatetan jaso duten mota bateko edo gehiagoko diskriminazioa Toki publikoak 180 385 Familia eta lagunartea 126 214 Aisialdia eta kultura 124 238 Hezkuntzaren esparrua 117 232 Lan esparrua 70 102 Osasunaren esparrua 66 93 Administrazioak eta justizia 52 80 Inolako zalantzarik gabe, ondoren aipatzen ditugun diskriminazio guztiek merezi dute analisi eta arreta sakona. Dena dela, punturik deigarrienetan ipiniko dugu fokua; hau da, bizilekuaren neurriaren, adinaren eta diskriminazioaren tipologiaren arabera, esparruka. Ondoren jasotzen diren grafikoek hainbat eratako diskriminazioak alderatzen dituzte, bizitza esparrutan multzokatuta, eta bizilekuaren neurriaren, adinaren eta diskriminazioaren tipologiaren arabera. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 54 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 20. graf ikoa. Udalerri tamainaren arabera arlo bakoitzean jasandako diskriminazioen ehunekoa. Aurreko grafikoan, ikusten dugu nolakoa den diskriminazio gehien jasotzen den esparrua, edozer dela ere bizilekuaren neurria. Hala eta guztiz ere, nabarmendu behar da zenbat eta txikiagoa, orduan eta diskriminazio gehiago salatzen direla. Espazio publikoari gehitu behar zaizkio aisialdiko eta kulturako guneak, espazio publikoarekin oso lotutako esparru diren aldetik. Hirugarrenik, lehian ageri dira, batetik, familia eta lagunartea eta, bestetik, hezkuntzaren esparrua. Atzerago dira lantokiak, osasungintza eta administrazio publikoa; itxura denez, horiek diote errespetu handiena aniztasun sexualari eta genero aniztasunari. 21. grafikoa. Adinaren arabera arlo bakoitzean jasandako diskriminazioen ehunekoa. Ikusten denez, espazio publikoan, adinean aurrera egin ahala, murriztu egiten dira diskriminazioak. Bestalde, haurren, nerabeen eta gazteen hezkuntza guneetan (ziurrenik formalenetan) salatzen dira eraso gehien. Osasungintzaren esparruak erakusten duenez, heldutan detektatzen diren diskriminazioak bikoiztu edo are hirukoiztu egiten dituztela adin goiztiarretan eta zahartzaroan jasandakoak, hurrenez hurren. Lanaren esparruan nabarmentzen da enplegatzen garen adinean gertatzen direla diskriminazioak, guztietan berdintsu. Era berean, administrazio publikoan eta justizian erakunde horiekin harremanetan ipintzen den bizitzako tarteetan agertzen dira ehunekoak, eta ez dago apenas alderik 25 urtekoen eta 55 urtekoen artean. Jarraitzeko, 40 urtez azpiko pertsonen aisialdiko eta kulturako guneek arrisku handiagoa ageri dute adineko pertsonen kasuan baino. Azkenik, familiako eta lagunarteko diskriminazioak izugarri hazten dira 16-25 bitarteko tartean, eta % 59ra ere iristen dira. 22 grafikoa. Motaren arabera arlo bakoitzean emanten diren diskriminazioen ehunekoa. Ikusten denez, instituzionalizatutako esparruetan (hezkuntza, osasungintza eta administrazioa) gehien gertatzen diren diskriminazioak pasiboak dira24.7. Bestalde, diskriminazio fisikoen kopurua, ehunekoari dagokionez handia ez den arren, 58 erasora ere iristen da, eta nabarmentzeko modukoa da kopuru hori. Azkenik, teknologiek, oro har, puntuazio apala jaso dute; hori dela eta, uste dugu alderdi horretan azterlan espezifikoen bidez sakondu beharko dela. Esparruei dagokienez, nabarmena da lan giroetan izaten den gaitzespen diskriminazioen eta ahozko diskriminazioen indize handia. Halaber, kezkagarria da administrazio publikoak eta justiziak diskriminazio aktiboak izaten jarraitzen duela, nahiz eta gizarteari eta aniztasunari errespetua bermatzeko arduradun nagusi izan. Oro har, ikus daiteke espazio publikoetan jasan dituztela LGTBI+ pertsonek era guztietako diskriminazio kopuru handienak, beren esanetan. Gaitzespenak eta ahozkoak nabarmentzen dira, baina kopuruan, eta ez ehunekotan (ikus 5. eranskina). 24. Diskriminazioen tipologia gogorarazteko, ikus «Kontzeptuak partekatzen» izeneko kapitulua (11. or.). 4. INKESTAREN EMAITZAK # 56 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Datuak esparruz esparru Sarrera Esparru guztiek lau atal biltzen dituzte. >Laburpena. >Diskriminazioak. Diskriminazio motari buruzko datu esanguratsuak, bizi duenaren profila, zer populazio neurritan gertatzen den... Azaldutako grafikoez gain, 5. eranskinean taulak ere atxikitzen dira. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna. Nahitaezko galdera galdetegian. Kontzeptu bakoitza 1 (gutxi) eta 5 (erabat) arteko eskala batean neurtzen da, eta alderatu egiten dira ondoren. >Beharrizanak eta/edo proposamenak25.8. Aukerako galdera, irekia. Emaitzak lau dimentsio orokorretan bildu dira: 1. Aniztasunaren zaintza. 2. Prestakuntza. 3. Segurtasuna. 4. Ikusgarritasuna. 25. Proposamenak, sailkatu ostean, parte hartzaileek adierazitako moduan ematen dira Espazio publikoa >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,17 Baliorik ohikoena: 3 (117 aldiz) Batez beste: 2,95 Baliorik ohikoena: 3 (92 aldiz) Aniztasunaren zaintza 23 Prestakuntza 13 Segurtasuna 28 Ikusgarritasuna 23 23. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. >Diskriminazioak Orotara, 385 diskriminazio agertu dira esparru publikoan, eta, alde handiarekin, aniztasunari arrisku handiena eragiten dion esparrua da. Erasoak honako tipologia hauetakoak dira: 24 grafikoa. Espazio publikoan diskriminazio moten ehunekoa. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 58 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Begiradak, tratu desegokia, zailtasunak eskuratzeko, edo isekak, komentarioak, txantxak eta halakoak dira eraso ohikoenak espazio publikoan. Era berean, garrantzitsua da zera nabarmentzea, nahiz eta eraso fisikoen ehunekoa % 6,5 izan, guztira 25 izan direla, eta kopuru esanguratsua da hori. 25. grafikoa. Udalerriaren tamainaren arabera diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. Bestalde, handia da 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako espazio publikoetan izandako erasoen kopurua. Profilaren arabera aztertuz gero, ikusten da genero ez-normatibo batekin identifikatzen direnen % 100ek eta gayen % 95ek jaso dituztela diskriminazioak. Era berean, 40 urtetik beherako pertsonek adierazi dituzte diskriminazio gehien, % 71 inguruko tasarekin. Adin horretatik aurrera, behera egiten dute nabarmen. Datu horiek justifikatuko lukete sexilio izeneko fenomenoa (erbesteratze sexuala); hau da, udalerri txikietatik aldendu beharra, ez betetzeagatik normatibitate sexual eta afektiboa eta generoaren normatibitatea. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna Pertsonek adierazten dute segurtasun maila ertaina sentitzen dutela; hau da, ez dute erabateko segurtasuna sentitzen. Ildo beretik, ikusgarritasunak, nahiz eta balio ohikoena hirukoa duen, emandako erantzunetan 2,95eko batezbestekoa dauka. Horrek esan nahi du pertsona asko ez direla sentitzen edo ez direla ikusgarri egiten espazio publikoetan. Baliteke datu horrek lotura estua izatea sentitutako segurtasun mailarekin. 26. grafikoa. Espazio publikoan sentitutako segurtasuna eta ikusgarritasuna. >Beharrizanak eta/edo proposamenak «LGTBI+ pertsona gisa, zer beharrizan eta bestelako alderdi detektatzen dituzu espazio publikoan?» galderarekin lotuta, 87 beharrizan azaldu dira. Lehendabiziko dimentsioan, honako hauekin daude lotuta aniztasuna zaintzeko neurri gisa azaldutako eskaerak: • aniztasunaren normalizazioarekin; • errespetuzko jarrerak eta zibismoa indartzearekin; • hizkuntza ez-baztertzailearekin; • enpatia eta afektibitatea sustatzearekin; • heteronorma eta genero bitarra kuestionatzearekin; • ideia multzo kolektiboa eraldatzearekin eta/edo malgutzearekin; • bereizi gabeko bainugelak sustatzearekin; • kolektiboari babes instituzional handiagoa ematearekin; • LGTBI+ errealitateak biltzearekin berdintasun politiketan eta/edo Emakumearen Etxearen bidezko ekintzekin. Hala eta guztiz ere, hainbatetan adierazten da denbora igarotzea dela gehien behar dena. Prestakuntzaren dimentsioa, berriz, honela ulertu da: 4. INKESTAREN EMAITZAK # 60 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 • informazioa kaleetan; • hezkuntza aurreiritziak tratatzeko, balioak, aniztasunaren kontzientzia; • ikuspegi feminista handitzea, heteronorma eta maskulinitate hegemonikoa murrizteko. Segurtasunarekin lotuta, pertsona askok beldurra agertu dute espazio publikoetan, baita ikusezin egiteko estrategiak garatu beharra ere bizirik irauteko; hori zuzenean lotuta dago eraso gehien adierazten diren esparrua izatearekin (dela fisikoak, dela ahozkoak). Hauek dira jasotako proposamenak: • espazio publiko seguruak bermatzea; • babes errealerako eskubidea garatzea; • populazioak berak erasoen aurrean erreakzionatzea eta babesa eskaintzea; • gune ez-mistoak, pertsonak arriskurik gabe ezagutzeko eta elkarreragiteko; • segurutzat jo daitezkeen tokiak sustatzea (LGTBI+friendly) kolektiboarentzat. Azkenik, 23 proposamenek egiten diote erreferentzia, nolabait ere, ikusgarritasunari: • erreferente positibo gehiago topatzea; • ikusgarritasun handiagoa publizitate gaietan; • aniztasuna erakusten eta ospatzen duten ekintzak; • logotipoetako irudien berrikuspena; • normatik kanpoko gorputzak erakustea; • harrotasunaren banderak ipintzea; • komunikabideetan edo haien bidez bistaratzea identitate, orientazio eta/edo familia eredu desberdinak; • lesbianek, bisexualek eta transexualek lehentasuna izatea gayen gainetik, ekintza positibo gisa. Hezkuntzaren esparrua Hemen bildutako zenbakietan, gaur egun ikasten ari direla markatu duten pertsonak biltzen dira. Lagina 103 pertsonakoa da. Hala eta guztiz ere, datu orokorrak eta ikasleenak oso antzekoak dira. >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,50 Batez beste: 2,73 Baliorik ohikoena: 3 eta 4 (89 aldiz) Baliorik ohikoena: 2 (91 aldiz) Aniztasunaren zaintza 18 Prestakuntza 44 Segurtasuna 12 Ikusgarritasuna 34 27. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. >Diskriminazioak Hamasei urtetik beherako pertsonei erreparatzen baldin badiegu, diskriminazio motaren bat jasan dutela dioten pertsonen portzentajea % 71era iristen da. 28. grafikoa. Diskriminazio motak hezkuntzan. Diskriminazio pasiboak; hau da, ASGa ez aitortzea eta babes falta izatea dira gehien salatzen diren moduak; atzetik dituzte gaitzespena eta ahozko diskriminazioak, hala nola begiradak, baztertze aktiboa, isekak, komentarioak eta abar. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 62 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Berriro ere, queer, agenero, ez-bitar eta halako identitateak dituztenek salatzen dituzte esparru honetan diskriminazioak maiztasun handienez, eta % 66,67ra iristen dira. Hain zuzen, tankera honetako identitateak dituzten pertsonetan azaltzen dira agertu diren bi eraso fisikoak. Biktima gisa, atzetik dituzte mutilak (% 47,70) eta, azkenik, neskak (% 32,56). Trans* pertsonen datuak hartzen baldin baditugu, kasuen % 66,6tan adierazten dute gaitzespena jasan dutela, eta % 77,7k dio zeharkako diskriminazioa jasan duela. Datu horiek batezbestekoaren oso gainetik ipintzen dituzte trans* pertsonak. Ez dago alde esanguratsurik udalerrien neurrien artean. Hala eta guztiz ere, aldeak ageri dira adinaren arabera, eta gazteek adierazten dituzte diskriminazio gehien. Hala eta guztiz ere, esparru horretako datu espezif ikoak aztertzeko, hainbat ikerlan dira26.9. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna Hezkuntzaren alorrean sentitzen duten segurtasunari buruzko puntuazioaren batezbesteko haztatua hartzen baldin badugu, 3,5 puntuko nota eskuratuko dugu 1 eta 5 arteko eskala batean. Bestalde, ikusgarritasuna ez da iristen batez besteko baliora; hain justu, gehien markatutako balioa 2 izan da (hau da, ASGaren ikusgarritasun apala). Aniztasuna eta haren erreferenteak ikusgarriago egiteko beharra bistaratzen da. 29. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna hezkuntzan. >Beharrizanak eta/edo proposamenak Esparru honetan, alderdi hauei egiten diete erreferentzia aniztasuna zaintzeari buruzko beharrizanek: 26. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzak egindako azterketak edo Gehitu elkarteak eginak. • baterako hezkuntza efektibo baten alde lan egitea; • hezkuntza berrikustea, feminista eta ez-bitarra izan dadin; • aniztasuna naturaltasunez sustatzea eta normalizatzea; • komun eta aldagela maskulinoak eta femeninoak kentzea; • aniztasunean oinarritutako hezkuntza ematea; • kirol jarduera inklusiboak, talde mistoak... Hezkuntzaren esparruko prestakuntzarekin llotutako beharrizanei dagokienez, proposamen guztiak hiru atal handitan bil genitzake: prestakuntza orokorra; • hezkuntza komunitateko eragile guztietan jardutea (irakasleak, ikasleak eta familia zein tutoreak); • informazioa banatzea, enpatia lantzea, aniztasun afektibo-sexualean hezteko hitzaldiak antolatzea; ikasleentzako prestakuntza; • harremanen errealitate anitza oinarri duen sexu heziketa eskaintzea (guretzat eta gainerako pertsonetara bideratua), albo batera utzita harreman heterosexualez bakarrik hitz egiten duen hezkuntza; • jasotzen da curriculumean are gehiago zehaztu beharko litzatekeela informazio hori lantzeko nahitaezkotasuna; irakasleentzako prestakuntza; • 13 aldiz agertzen dira LGTBI+ gaietan prestatzeko proposamenak, bizkortasun handiagoz identifika daitezen bazterketak eta/edo trata daitezen zailtasun gabe auzi horiek. Segurtasun gisa, • bazterkeriaren kontra indartutako baliabideak eta programak eskatzen dira, • neurri eta estrategia efikazak, • ikasleen kontzientziazioa eta aktibazioa, erasoen aurreko bermatzaile gisa. Proposamen horiek prestakuntzaren alorrekoekin lotuta daude. Zenbat eta prestakuntza eta motibazio handiagoa, orduan eta segurtasuna emateko gaitasun handiagoa. Azkenik, ikusgarritasunerako honako hauek proposatzen dira: • aniztasuna islatzen duten testu liburuak; 4. INKESTAREN EMAITZAK # 64 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 • LGTBI+ erreferenteak dituzten kanpainak, posterrak eta irudiak; • bizitza modu ugari erakusten dituzten kasu errealak –ez estereotipoak– eta metodologiak erakustea. Osasunaren esparrua >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,6 Baliorik ohikoena: 4 (92 aldiz) Batez beste: 2,75 Baliorik ohikoena: 2 (90 aldiz) 30. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. >Diskriminazioak 31. grafikoa. Diskriminazio motak osasun arloan. Aniztasunaren zaintza 12 Prestakuntza 26 Segurtasuna 16 Ikusgarritasuna 11 Osasun sistemaren diskriminazio pasibo ugariak haren tratuarekin eta eraikuntzarekin lotzen dira, ikuspegi hetero-zis patriarkaletik. Ondorioz, harremanen eta pertsonen aniztasuna ez daude aurreikusita, eta/edo haien errealitateek ez dute horrenbeste errekonozimendu profesionalen aldetik. Lesbianek –zis zein transek*– salatzen dituzte eraso pasibo eta gaitzespen kasu gehien. Transek* ere mota honetako diskriminazio indize handiak ageri dituzte, genero espektro guztietan, eta % 71k ere adierazten dute jaso dituztela halakoak. Bide teknologikoko diskriminazioei dagokienez, nahiz eta kopuruan neskak, mutilak eta identitate ez-normatiboak banatuta dauden, tradizionalki azken horiek jasaten dituzte gehien. Ulertzen dugu inkestatutako pertsonek adierazten dutenean diskriminazioa jasotzen dutela osasungintzaren esparruan, adierazi nahi dutela prozedura telematiko eta informatizatuetan ez direla aurreikusten hainbat eratako aukerak. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna LGTBI+ pertsonek batezbestekoa baino segurtasun maila handiagoa sentitzen dute osasungintzako esparruetan diren bezala agertzeko. Hain zuzen, baliorik ohikoena 4 izan da; hau da, «nahikoa seguru». Hala ere, ez dute sentitzen ASGa ikusgarria denik, ordezkatuta dagoenik edo behar duen arreta eskaintzen zaionik. 32. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna osasun arloan. >Beharrizanak eta/edo proposamenak Osasungintzaren esparruan, aniztasuna zaintzeko neurriek honako lerro hauei jarraitzen diete: • profesionalen tratua hobetzea; • aniztasuna biltzen duen hizkuntza erabiltzea; • irekitasuna; 4. INKESTAREN EMAITZAK # 66 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 • aurreiritziak deseraikitzea; • ikusezin bihurtzen duten edo baztertzaileak diren inprimakiak berrikustea; • protokoloak sortzea; • ikuspegi feminista eta aniztasunarena biltzea osasun politikak diseinatzean; • nahitaez ezkonduta egon behar ez izatea, seme-alabak izateko. Haren inguruko prestakuntzak honako esparru hauek jorratzen ditu: • profesionalen sentsibilizazioa; • kontzientzia piztea LGTBI+ pazienteak dituztela, egoera deserosorik ez eragiteko; • osasungintzako profesionalak trebatzea gai jakin batzuen inguruan, hala nola bikote zislesbikoak babesteko metodoak, hormonen inguruko auziak transexualekin lotuta, eta errealitate trans* eta intersexualei buruzko ikerketan inbertitzea, jakintza sortzeko eta arreta hobea eskaintzeko. Osasungintzan segurtasunaren dimentsioak garrantzia hartzen du; izan ere, kolektiboaren patologizazioak (trans* pertsonak, intersexualitatea, promiskuitatea eta sexu-transmisiozko infekzioak 27...10), eta heterosexualitatearen presuntzioa arriskutzat hartzen dira LGTBI+ pertsonen osasunerako. Bi lan perspektiba horien ondorioz, kolektiboko pertsonek ez dute euren ezaugarrietarako informazio egokirik jasotzen, eta gaixo tratua jasotzen dute, estigma, estereotipoak eta aurreiritziak betikotuz. Ikusgarritasunarekin lotutako proposamenek oinarri hauek dituzte: • hainbat eratako pertsonak eta harremanak dituzten kanpainak; • harrotasunaren banderak osasun zentroetan eta publizitateetan. Lan esparrua Datuok enplegatuta dauden edo inoiz enpleguren bat izan duten pertsonei dagozkie; hain zuzen ere, 196 pertsonako lagina biltzen dute. 27. Elkarteek sexu-transmisiozko infekzio terminoa (STI) erabiltzeko gomendioa egiten dute, sexu bidez transmititutako gaixotasun erabili ordez (STG), estigma gehiago ez ipintzeagatik haien esanahian. Sexu praktika jakin batzuekin infekzioak transmititzen dira, eta ez gaixotasunak berez; horrenbestez, terminologia hori baliatzea patologizatzailea izango litzateke. Horren adibiderik garbiena GIB/hiesa izango litzateke; izan ere, infekzioa transmititzen da, eta ez gaixotasuna. >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,19 Baliorik ohikoena: 3 (90 aldiz) Batez beste: 2,67 Baliorik ohikoena: 2 (95 aldiz) Aniztasunaren zaintza 7 Prestakuntza 20 Segurtasuna 25 Ikusgarritasuna 10 33. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. >Diskriminazioak 34. grafikoa. Driskriminazio motak lan esparruan. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 68 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Lanaren esparruan, ahozko erasoak dira eraso modurik ohikoena; hau da, lan espazioetan ohikoa da komentario, txantxa eta/edo goitizen LGTBI+foboak egitea. Horrez gain, proportzionalki eta gainerako esparruekin alderatuta, hantxe gertatzen da gehien. Era berean, enplegatutako pertsonen artean, 25-55 urte bitarteko pertsonek adierazi dituzten diskriminazio gehien. Udalerriko biztanle kopuruari dagokionez, ez da ageri alde esanguratsurik. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna LGTBI+ pertsonak ez dira erabat seguru sentitzen beren lantokietan, diren moduan agertzeko. Edonola ere, egia da segurtasun apur bat sentitzen dutela, baina ez da nahikoa erabateko lasaitasunez jarduteko. 35. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna lan esparruan. Ikusgarritasunari dagokionez, sentitzen dute ez dagoela oso ordezkatuta; hori dela eta, gehien markatutako balioa 2 izan zen («gutxi»). >Beharrizanak eta/edo proposamenak Lan esparruan kanporatutako beharrizanak aniztasuna zaintzeko lotuta daude LGTBI+ pertsonak errespetatzeko neurri espezifikoekin, adibidez: • protokoloak; • berariazko adierazpenak enpresetako zuzendaritzen aldetik, eta abar. Prestakuntzaren alorrean, zera planteatzen da: • sentsibilizazioak egitea, azalpenak eman beharrik ez izateko edo txantxa LGTBI+foboak amaitzeko. • Hainbat pertsonak adierazi dute adin helduan ez liratekeela halakoak gertatu behar, eta berdintasunaren alorrean heziketa kaskarra jaso izanarekin lotzen dute. Segurtasunari dagokionez, hamabost kasutan baino gehiagotan adierazi dute ezaugarriak ezkutatzeko beharra izan dutela, enpleguan izan ditzaketen ondorioengatik, baita rol normatiboak erreproduzitu beharra ere, «eskakizun profesionalengatik». Halaber, transexualitate egoeran dauden pertsonek azaldu dituzte zailtasun eta beharrizan gehien lanpostu bat eskuratzeko garaian, eta, ondorioz, bizitza autonomoa eta aukerak eskaintzen dituena eramateko. Hori guztia dela eta, babesteko bermeak eskatzen dira, dela enplegua eskuratzeko (adibidez, lanpostu babestuak edo kupoak...), dela LGTBI+ pertsona gisa aitortzeak izan ditzakeen ondorioetarako. Ikusgarritasunarekin lotutako proposamenen artean ageri dira, adibidez, aniztasuna erakustea erreferenteen bidez, normalizazioa lortu arte. Aisialdia eta kultura >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,57 Baliorik ohikoena: 4 (91 aldiz) Batez beste: 3,18 Baliorik ohikoena: 3 (87 aldiz) Aniztasunaren zaintza 10 Prestakuntza 20 Segurtasuna 24 Ikusgarritasuna 28 36. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 70 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Diskriminazioak 37. grafikoa. Diskriminazio motak aisian eta kulturan. Aisialdiko eta kulturako espazioetan, diskriminazio motak nahikotxo banatuta daude honako hauen artean: pasiboak, gaitzespenak eta ahozkoak, eta atzetik dituzte, alde handiarekin, teknologikoak. Nolanahi ere den, esparru horrek diskriminazio maila handiagoak ageri ditu sare sozialetan, Interneten... Zentzua du horrek; izan ere, sarriago erabili izan dira gure aisialdia betetzeko. Genero bitarrarekin identifikatutako pertsonek (neska-mutila) diskriminazio maila antzekoak azaldu dituzte, eta % 43 inguruk adierazi dute jaso dutela halakorik. Hala eta guztiz ere, beste behin, genero ez-normatibo batekin identifikatutako pertsonek –agenero, bigenero edo queer– jakinarazi dituzte eraso gehien (% 66,67). Kopuru horiek jarraitzen dute zis eta trans pertsonak alderatzen baldin baditugu; hau da, zis pertsonen % 41 inguruk adierazten du diskriminazioak izan dituztela, eta transgeneroen kategoriako % 66,7k (trans mutilak), % 75ek (trans neskak) eta % 100ek (trans ez bitarrak). Zis bisexualek eta zis lesbianek jakinarazi dituzten erasoen kopuruak antzekoak dira, salbu eta ez badiegu erreparatzen ahozko diskriminazioei; kasu horretan, lesbianek erruz gainditzen dituzte halakoetan lehendabizikoak. Udalerriaren neurriak ez diruri faktore erabakigarria esparru horretan. Halere, adinari dagokionez, pertsona gazteenek diskriminazio maila handiagoak dituzte; hori dela eta, esan liteke haien aisialdiko eta kulturako guneek arrisku handiagoa dutela pertsona helduetan baino. 38. grafikoa. Adinaren arabera jasandako diskriminazioen ehunekoa.2811 >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna Aisialdiko eta kulturako espazioetan, LGTBI+ pertsonek batez beste baino segurtasun handiagoa sentitzen dute diren bezala agertzeko. Edonola ere, % 45ek dio erasoak jasan dituela. Ikusgarritasuna erronka gisa aurkezten da oraindik ere. 39. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna aisian eta kulturan. 28. Baztertuta geratzen dira 65 urtetik gorako pertsonak, lagin txikia izateagatik. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 72 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Beharrizanak eta/edo proposamenak Aisialdiko eta kulturako espazioetan, aniztasuna zaintzeko neurriak honako hauekin lortzen dira: • onarpenerako erremintak garatzea; • lesbianak eta/edo bestelako edozer identitate/genero «desestigmatizatzea»; • bidegabekerien aurrean erreakzionatzea; • hainbat eratako publikoentzako eskaintza sortzea; • zubiak eraikitzea LGTBI+ kolektiboaren eta beste kolektiboen artean. Espazio horietan landu daitekeen prestakuntzari dagokionez, honako hauek planteatzen dira: sentsibilizazio kanpainak, kontzientziazioa eta informazioa zabaltzea LGTBI+ ikuspegiarekin. Proposamen ugari, zehazki 24, segurtasunaren, kontzeptuarekin lotu dira; horrek erakusten du beharrizan bat dagoela latente. Besteak beste planteatzen dira: • LGTBI+ pertsonek eurek antolatutako espazio gehiago; • emakumeentzako edo LGTBI+ pertsonentzako bakarrik diren tokiak (espazio horiek eta/edo haien iruditeria desexualizatuta); • kontzientzia eta/edo defentsa mekanismoak garatzea erasoen aurrean; • sare sozialen eta LGTBI+fobiaren kontrol handiagoa. Esparru honetan, ekarpen ugari egin dira ikusgarritasunaren inguruan. Tankera honetako neurriak proposatzen dira: • hainbat eratako erreferente publikoak sustatzea, publizitatearen bidez irudi femeninoak nabarmenduz; • jarduera (pseudo)edukatiboak; • LGTBI+ pertsonen irudikapena kultura erakusketetan; • kirol profesional femeninoa zein maskulinoa egitea ikusgarri, baita LGTBI+ kirolari ospetsuak ere. • Era berean, planteatzen da ikuspegi feministak eta aniztasunekoak transbertsalizatzea hainbat kultura esparrutan, eta ez murriztea produktuak eta mugimenduak ekainera. Administrazioa eta justizia >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,23 Baliorik ohikoena: 3 (92 aldiz) Batez beste: 2,60 Baliorik ohikoena: 2 (95 aldiz) Aniztasunaren zaintza 26 Prestakuntza 14 Segurtasuna 5 Ikusgarritasuna 15 40. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. >Diskriminazioak 41. grafikoa. Diskriminazio motak administrazio eta zuzenbide arloan. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 74 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Zeharkako diskriminazioak salatzen dira gehien esparru honetan; hau da, administrazio publikoan eta justizian begien bistakoa egiten da indarkeria estrukturala. Beste hitz batzuekin esanda, ukatu egiten zaizkie beharrizanak pertsona talde jakin batzuei. Nahiz eta itxuraz neutroak diren legeak, dekretuak, jardunbideak, inprimakiak, prozesuak eta halakoak, LGTBI+ kolektiboak ez du sentitzen beren errealitateen aniztasuna ordezkatuta eta/edo babestuta dagoenik. Era berean, zis pertsonek askoz diskriminazio gutxiago markatzen dituzte ez bitarrek, transgeneroek edo transexualek baino. Adina edo udalerriaren neurria ez dira esanguratsuak. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna Berriro ere, segurtasuna maila ertainean ageri da. LGTBI+ pertsonek ez dute erabateko segurtasun eza sentitzen diren bezala agertzeko administrazioaren eta justiziaren aurrean, baina ezta erabateko lasaitasuna ere. Hala eta guztiz ere, ikusgarritasunak du guztietan balio apalena: 2,6 batez beste. Hau da, ASG pertsonek ez dute sentitzen aniztasuna ordezkatuta dagoenik erakundeetan. 42. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna administrazio eta zuzenbide arloan. >Beharrizanak eta/edo proposamenak Administrazio publikoak eta justiziak diskriminazio pasiboen indize handia ageri dute; hori dela eta, aniztasuna zaintzeko proposatzen diren neurriak tankera honetako indarkeriekin lotzen dira: • profesionalek ulertzea urrakortasun egoera posibleak; • heterosexualitate presuntziorik eza; • bazterkeriaren kontrako mekanismoak; • tratua hobetzea dokumentu aldaketetan, eta karga burokratikoa arintzea; • autodefinitutako generoaren arabera tratatzea, dokumentuetan aldatuta eduki ala ez; • hizkuntza sexista zaintzea; • legeak aldatzea; • pertsona ez-bitarrak, transgeneroak aitortzea; • berdintasuna familia osatzeko prozesuetan; hau da, hainbat familia ereduk dituzten zailtasunak amaitzea. Prestakuntzarekin lotutako beharrizanak ASGko sentsibilizazio ikastaroen modura adierazten zaizkie profesional juridikoei, poliziari, administrariei eta gainerakoei. Segurtasuna, berriz, aniztasunaren ongizatea islatzen eta bermatzen duten politikak diseinatzearekin lotzen da; hau da, ikuspegi heteropatriarkalik gabe. Halaber, babes neurri gehiagorekin ere lotzen da, eraso LGTBI+fobikoen aurrean. Espazio honetan, asko dira ikusgarritasunarekin lotutako beharrizanak. Proposatzen da. • inprimaki hetero zisnormatiboak berrikustea, eta generoa zehazten ez duten formularioak planteatzea, edo autodefinitutako generoa aukeratzeko aukera biltzea; • hizkuntza zaintzea; • erreferenteak eta publizitatea LGTBI+ edukiarekin, administrazioaren barruan edo bertatik. Familia eta lagunartea >Laburpena DISKRIMINAZIOAK SEGURTASUNA IKUSGARRITASUNA BEHARRAK Proposamenen kopurua. Batez beste: 3,74 Baliorik ohikoena: 5 (93 aldiz) Batez beste: 3,25 Baliorik ohikoena: 3 (82 aldiz) Aniztasunaren zaintza 24 Prestakuntza 12 Segurtasuna 9 Ikusgarritasuna 8 43. grafikoa. Diskriminazioa jasan duten pertsonen ehunekoa. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 76 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Diskriminazioak 44. grafikoa. Diskriminazio motak familia edota lagunen esparruan. Edozer neurritakoak izanik ere udalerriak, familiaren esparruan eta lagunartean LGTBI+ kolektiboak, batez ere, ahozko erasoak salatzen ditu. Gertutik jarraitzen diete diskriminazio pasiboek: babes eta/edo onarpen falta, baita gaitzespenak ere, hala nola begiradak, tratu desegokia eta abar. 45. grafikoa. Adinaren arabera familia edo lagunen esparruan jasandako diskriminazioen ehunekoa.2912 29. Baztertuta geratzen dira 65 urtetik gorako pertsonak, lagin txikia izateagatik. Daturik kezkagarriena 16-25 urte bitarteko gazteen artean gertatzen da; izan ere, % 59k adierazi du erasoak jasan dituela esparrurik hurbilenean eta, printzipioz, babesa eskaini beharko liokeen inguruan. Adin tarte hori luze-zabal aztertzean, ez da ageri bereziki diskriminazio handiagoa ageri duen orientazio afektibo-sexualik. Dena dela, intersexualak (% 100) eta trans* pertsonak (% 80) dira, itxuraz, eraso horiek jasateko profilik urragarrienak. Bizitzaren une horretan jasandako diskriminazioak ugaritzea lortu liteke sexualitatearen autodefinizioa eta/edo sexualitatearen aldarrikapena erabat publiko egitearekin. >Ikusgarritasuna eta/edo segurtasuna Familian eta lagunartean sentitzen dira LGTBI+ pertsonak seguruen diren bezala agertzeko; balioa 3,74ra iritsi da, eta 5 da ohikoena. Horrek erakusten du, nolabait ere, pertsona batzuek erabat seguru sentitzen direla esanagatik ere, beste batzuek justu kontrakoa erantzun dutela. Ikusgarritasunari emandako puntuazioaren batezbestekoa, ordea, ez da horren altua (3,25). 46. grafikoa. Ikusgarritasuna eta Segurtasuna familia edota lagunen esparruan. >Beharrizanak eta/edo proposamenak Familian eta lagunartean, honako neurri hauek planteatzen dira zainketarako: • aurreiritziak lantzea; • onarpenaren eta normalizazioaren premia; • senitartekoek babesa eskaintzea LGTBI+ pertsonei. Prestakuntzari dagokionez, proposatzen da: • prestakuntza gurasoentzat; • aniztasun sexualari buruzko sentsibilizazio kanpainak eta familiak informatzeko ekimenak. 4. INKESTAREN EMAITZAK # 78 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Segurtasunaren alorrean, gako puntutzat hartzen dira honako hauek: • babes sareak, dela familien artean, dela LGTBI+ pertsonen gurasoen elkarteen artean. Azkenik, ikusgarritasunarekin lotuta, zera planteatzen da: • komunikabideen bidez, ikusgarritasun eta/edo kontzientziazio kanpainak sutatzea, familia eredu eta errealitate ez-normatiboei buruz; • gaiarekin lotutako erreferente jakinak erakustea. 5 ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK M etodologiari buruz hizketan ari ginela, gorago azaldu dugun moduan, zenbakiei bakarrik erreparatzen baldin badiegu pertsonen eta gizartearen errealitatea ulertzeko, baliteke ikuspegi partziala eta baztertzailea lortzea. Horren ondorioz, ikerketa honen metodoak, galdetegi elektronikoa ez ezik, elkarrizketak eta eztabaida taldeak ere egin ditu, azterlan honetatik espero dugun informazioa eskuratzeko bereziki interesgarriak iruditzen zaizkigun profiletara gerturatu ahal izateko; esaterako, atzerritarrak, pertsona nagusiak, haurrak, bitarteko gutxi dituztenak... Hartara, galdetegi elektronikoa eskuratu ez duten errealitate horietako batzuetara gerturatu gara, eta/edo haien presentzia eta ikusgarritasuna ahalbidetzen da. Orotara 20 elkarrizketa erdi-egituratu egin dira. Ondoren, parte hartzaileen profilak gogoratzen dira, baita analisian zehar baliatuko ditugun laburdurak ere: 12 gako informatzaile izan dira: 1. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: trans emakumea, bertakoa, gaztea, aktibista. 2. 2. NESKA BISEXUALA, AF:3013 emakume bisexuala, aniztasun funtzionala, bertakoa, 19 urte. 3. TRANS MUTILA, IJITOA: gizon transexuala, ijitoa, 19 urte. 4. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: trans emakumea, jatorriz atzerritarra, indarkeria matxistaren biktima. 5. GAYA, AF: gaya, aniztasun funtzionala, bertakoa, 51 urte. 6. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: trans* mutila, bertakoa, 23 urte. 7. NESKA ASEXUALA: emakume asexuala, bertakoa, gaztea. 8. BOLLERA INTERSEXUALA: bollera, intersexuala, gaztea. 9. LESBIANA, NAGUSIA: lesbiana, aktibista, 60 urte. 10. EZ-BITARRA, <2.500: ez-bitarra, bisexuala, bertakoa, gaztea <3.0000 biztanleko herri batekoa. 11. TRANS EMAKUMEA, LANGILE SEXUALA edo TRANS EMAKUMEA, ASILO ESKATZAILEA: trans emakumeak, atzerritarrak, langile sexualak eta asilo eskatzaileak. 12. MARIKA, <2.500: marika, bertakoa, gaztea. 30. AF: aniztasun funtzionala.. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 82 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 8 elkarte eta/edo profesional: 1. EMAKUMEEN ETXEA: Donostiako Emakumeen Etxea. 2. AUKERA: Aukera Zerbitzua. Informazioa prostituzioan jarduten dutenentzat. 3. CHRYSALLIS: Chrysallis Euskal Herria. Adingabe Transexualen Elkartea. 4. BERDINDU PERTSONAK: Berdindu Pertsonak. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua LGTBI+ pertsonentzat. 5. BERDINDU ESKOLAK: Berdindu Eskolak. Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua LGTBI+ pertsonentzat ikastetxeetan. 6. ZARAUZKO UDALA: Zarauzko Udala. Berdintasun Saila. 7. MATIA FUNDAZIOA: Matia Fundazioa. Dependentziarako zerbitzu soziosanitarioa. 8. LAB eta ESK: CAF Beasain. Trenbide horniduretarako enpresa. LAB eta ESK sindikatuak. Hiru eztabaida taldeetan, honako profil hauek izan dira: Kasu honetan, ez zaio esleituko laburdura bat pertsona bakoitzari: MUTILAK/GIZONAK 1. Bisexuala, bertakoa, gaztea. 2. Trans, bisexuala, bertakoa, gaztea. 3. Gaya, atzerritarra jatorriz, asilo eskatzailea, gaztea. 4. Marika, bertakoa, aniztasun funtzionala, gaztea. 5. Gaya, bertakoa, GIB, aktibista. 6. Gaya, bertakoa. 7. Gaya, bertakoa, aktibista. EZ-BITARRA 1. 3. generoa, demisexuala, bertakoa, 15 urte. 2. Ez-bitar transgeneroa, bisexuala, bertakoa, 21 urte. 3. Gaya, drag, bertakoa, 29 urte. NESKAK/EMAKUMEAK 1. Lesbiana, autoktonoa, aktibista, 67 urte. 2. Lesbiana, bertakoa, gaztea. 3. Bollera bertakoa, aktibista, gaztea. 4. Bisexuala, bertakoa, 2. belaunaldia, gaztea. 5. Bisexuala, bertakoa, aktibista, gaztea. 6. Bisexuala, bertakoa, gaztea. Diskriminazioak beharrizanetatik bereiztea, sarritan, lan handia izaten da. Askotan, batak bestea sortzen du, eta alderantziz; hau da, lotuta daude. Hori dela eta, ez da posible bizitza esperientziak oso egituratutako sailkapen batekin aztertzea, erasoak eta beharrizanak bereizita. Elkarrizketek eta eztabaida taldeek errealitate ugari ezagutarazi dizkigute. Zuzenean eskuratu ditugu bizitza partikularretako kontakizunak eta lekukotzak. Guztiak ere diskriminazioz, beharrizanez, bizirauteko estrategiaz, aldatzeko irrikaz, oroitzapen atseginez, bidelagun izandako kidez, erreferentez eta beste hamaikatxo bizipenez beteak, halaxe lortu dute pertsona horiek gaur testuinguru honetan diren bezalakoak izatea. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 84 # EMAITZAK, ESPARRUZ ESPARRU Elkarrizketetan eta eztabaida taldeetan behartutako alderdirik garrantzitsuenak nabarmenduko dira, eta, datu kuantitatiboekin egin dugun moduan, bizi esparruen arabera sailkatuko ditugu. Espazio publikoa Espazio publikoa, pertsona jakin batzuentzat, herritartasuna gauzatzea da, harreman sozialak izatea eta eskubideak baliatzea. Beste batzuentzat, aldiz, arriskua, mina eta agonia da. Diskriminazioak >Begiradak Begiradak dira LGTBI+ kolektiboaren gai nagusietako bat. Berdin da zer siglatan egon; begiradek interpelatu egiten dute, eta maniobrarako aukera bakarra begirada hori jasotzen duen pertsonaren gogoan, indarretan edo gaitasunetan geratzen da. AUKERA: Harrigarria da. Emakume transexual bati kalean lagundu, eta pertsona guztiak begira-begira geratzen dira, gizonezkoak eta emakumezkoak. Ni oso larri sentitzen naiz. Trenean zoazela, jendeak bira ematen du eta begira-begira geratzen da, esanez: Jaungoikoa! GAYA: Eraso fisikorik eta halakorik ez, baina begiradak, isekak eta barreak bai. Baina niri bost, berdin dit. Uste dut ez diodala kalterik egiten inori. Hortaz, gustatu egiten zait ikusgarri izatea; ikusten badut molestatu egiten diela, orduan eta gehiago egingo dut. Ez molestatzeagatik, baizik eta uste dudalako hezkuntza kontua dela, eta, ikusten ez badute, ez direlako sekula aldatuko... Etengabe begirada horiekin bizitzeak eta hezkuntza heteronormatiboak sekulako paranoia sor dezakete barnean... GIB-A DUEN GAYA: Niri askotan gertatzen zait nire bikotearekin (...). Sentitzen dut segun eta non nagoen (bakarrik) inork ez didala hatzarekin apuntatzen, baina harekin noanean beti egoten da norbait begira-begira esanez: hara, maritxu bikote hori. Autobusak, kaleak... Ezaugarri jakinak ikusgarri egiten dira espazio horietan, erasoak jasotzeko egoki; esaterako, jatorria, orientazioa eta passinga: GAYA, ATZERRITARRA: Hiri honetan ez dakit zer den okerrago, gay izatea edo gay latinoa izatea; ez dakit ez ote den okerragoa latinoa izatea gay izatea baino. Komentarioak entzun ditut lanean, autobusean, kalean... Nire lagun bat neska trans da, eta kalean iraindu egiten gaituzte (...) LGTB kolektiboan ere bada oraindik doktrina heterosexual hori. Horrek guztiak ikusezin egiteko estrategiak gara ditzake, begiradetatik babesteko eta seguru sentitzeko, baita komentarioetatik eta sexu erasoetatik ere. BOLLERA, INTERSEXUALA: Ez ditut eraso asko jaso baina agian bai dagoela beldur hori ea zenbateraino ahal dudan adierazi nire herrian bertan. Ez dut nik erasorik eta diskriminaziorik jaso baina oraindik ez da guztiz erosoa niretzat nire intersexualitatea adieraztea eta nahiz eta harro egon, beti izaten da komentarioen beldurra eta abar. EZ-BITARRA, <2.500: Agian beste pertsona batzuk ere sentitzen dira zalantzati ni bezala; hori gertatzen da ez gaudelako nahi genukeen bezain ikusgarri eginda. ZARAUZKO UDALA: Nik uste dut arazo garrantzitsuena bisibilizazio falta hori. Zarautzen, beno, nik uste ia beste herrietan bezala, halako bikote asko daude, horrelako jende asko dago eta oso gutxi ikusten dira oraindik normaltasun baten barruan. Beren bizitza egiten dute, baina beraien harremanak behintzat ba pixka bat ezkutuan edo… >Zerbitzu publikoak Komune auzia hainbat aldiz agertu da. Espazio horiek banatzeko sistema bitarrak trans* pertsonei ez ezik ez-bitarrei ere eragiten die. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Komun komunak leku publiko guztietan (egon beharko lirateke), haietan gertatzen den transfobia oso handia delako, eta aldagelekin beste horrenbeste. Indibidualak jarrita edo… Hala izango balitz ez dago arazorik. (...) Ez da sudur puntan jarri zaigulako nahi dugula eta kito. Halakoak jartzearen arrazoiak oso potenteak dira eta beharrezko zerbait dela uste dugu. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 86 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Nik adibidez pertsonalki badakit non sartu, baino hala ere konturatzen zara, alde batetik komun bitarrak direla. Orduan ez emakume ez gizon den bat ea nora sartzen den, hor transfobia dago. Eta bestalde, zis emakumeentzako eta zis gizonentzako komunak dira. Zis araua. EZ-BITARRA, <2.500: Nik uste dut komunen kontua garrantzitsua dela. Ez dakit... Nahiko konplexua da, batez ere trans pertsonentzat, baina nik uste garrantzitsua dela. Gainera, indarkeria estruktural hori artikulatzen da aniztasun funtzionaleko egoeran dauden pertsonei egiten zaienarekin. Hala, diskriminazio intersekzionatua jasaten dute: sexualitateagatik eta aniztasun funtzionalagatik. MARIKA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Niri ere gertatu zait. Egon beharko lirateke komunak leku guztietan, komun komun komunak. (…) Leku guztiak irisgarriak balira, ez litzateke desgaitasunik izango. Ez naiz ni desgaitua, hiriak dira desgaituak, ez baitaude herritar guztietara egokituta. >Ondorioak Horren guztiaren ondorioz, pertsonek osasun mentaleko arazo larriak gara ditzakete, haien ongizatea eta autonomia galaraziz. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Bi urte inguru egon nintzen etxetik irten gabe. Bi urtean, agian egun gutxi batzuetan irten nintzen... Depresioarekin, ezin bainuen... TRANS MUTILA, IJITOA: Nire amak esaten zuen oso adierazkorra nintzela, hitz egiten nuela; negar egin behar izanez gero, negar egiten duela; barre egin behar izanez gero, negar egiten nuela. Zerbait gertatuz gero, esan egiten nuen. Ikusten zen. Ondoren, hainbat esperientziaren ostean, ixten-ixten joan nintzen... Neure buruan ixten, eta ez zegoen hortik irteterik... Gaur egun, oraindik ere kostatzen zait jendearekin harremanetan ipintzea, gehienek min egin baitidate. Era berean, udalerri txikietan hainbat diskriminazio agertzen dira etengabe, eta eragiten dute ASG pertsonek udalerri handiagoak bilatzea, sexualitatearekin lotutako garapen pertsonala lortzeko. EMAKUMEEN ETXEAK: Hala ere, herria vs hiria asko igartzen da. (...) Eta exodo hori ere hor dago oraindik, hirietara joaten garela bizirautera egia da. Ez daukazu askatasun hori, hiriak eta herriak, herria oraindik kontrol sozial handia da. Sareak sortzeko ere zailtasun handiagoa, aurrerapausoak izan dira baino oraindik ere gai hori badago. (...) Hirietan anonimotasuna onerako eta txarrerako, askatasun handia ematen du baina, era berean, zaurgarritasun handiagoa da batzuetan. Eta agian herri txikietan ez da hori gertatzen, baina diskriminazioak oso egunerokoak dira. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Urteak kostatu zitzaidan jendeak onartzea; negarrez, bi urtez etengabeko depresioarekin... Irteten hasi eta heriotza mehatxuak jasan nituen, ez igarotzeko hainbat tokitatik... Azkenean, onartzen joan ziren, baina Donostiara etorri nintzen. Egiaz, nabaritzen dut alde handia dagoela. LESBIANA, <2.500: Ni orain Bilbon bizi naiz eta oso desberdina da, inork ez daki zure bizitzaz, baina herrian bai. Herri txikietan denok molde berarekin eginak gaudela iruditzen zait. Beharrak >Ikusgarritasuna eta sentsibilizazioa Azkenik, espazio publikoan adierazitako beharrizan konkretuei dagokienez, honako ideia hauek irten dira. EZ-BITARRA, <2.500: Ipin ditzatela kartel gehiago eta halakoak; esaterako, feministak edo matxismoaren kontrakoak. Gehiago egin beharko litzateke LGTBI+ pertsonen alde, egun seinalatuetan, harrotasunaren egunean (...). Edo sarriago, jendeak kontzientzia har dezan ez garela bitxo arraroak, pertsonak garela haiek bezalaxe. >Udalerri txikiak Halaber, udalerri txikien auziak ere hainbat beharrizan sortzen ditu, hala nola LGTBI+ taldeak aktibatzea eta/edo gerturatzea: TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Sexu aniztasuna lantzeko taldea sortu zen, izugarrizko gabezia ikusten genuelako gure eskualdean alor honi dagokionez. Gipuzkoako gainontzeko lekuetan ez nituen honen gisako taldeak ikusten, baina bertako talde feministen bitartez bisibilizazio gehiago ikusten nuen LGTBI+ kolektiboan, eta gure eskualdean ez zegoen hori ere. MARIKA, <2.500: LGTB elkarte guztiek herrietatik gertuago egon behar dute, harreman estuagoa izan 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 88 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 behar dute tokiko elkarteekin. Utzi kostaldea apur bat, eta barnerantz egin. Izan ere, egongo dira harremanak, baina guztiak irisgarriago izan behar du. Hezkuntzaren esparrua Diskriminazioak Hezkuntzaren esparrua ezinbestekoa da gizarteratzeko, garapen pertsonalerako, herritarrak entrenatzeko eta prestakuntza akademikoa eskuratzeko, etorkizunera begira aukerak izateko. Hori guztia arriskuan ipintzen da, giroa ez baldin bada egokia; are gehiago pertsonaren ezaugarriren bat diskriminazio arrazoi baldin bada. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Ikasteko ahalegina egin nuen, eta irten egin nintzen, Helduen Hezkuntza Iraunkorrean ere bullying egiten baitzidaten, baita irakaslearen gaitzespena ere. TRANS MUTILA: Ikastetxean hasieran bai... Baina nire amak esan zidan bezala, espabilatu ezean, jan egingo zaituzte. Eta, horrenbestez, zartakoak ematen hasi nintzen 13 edo 14 urterekin. Eta halaxe utzi zioten nirekin sartzeari. Beste pertsona batzuentzat, nahiz eta ikasketa giroa ez izan errespetuzkoa, sentitu zuten ikasi beharra zutela babes hartzeko eta bazterkeriari ihes egiteko. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Ni beti egon naiz oso arduratuta ikasteaz, ezagutzen dut jende asko ikasketak utzi zituena bullyinga egin ziotelako; nik ez nituen utzi ikasketak. Pixka bat irrazionalki, gauza irrazional bat zen. Ikasi nuen ez amaitzeko telebistan agertzen zirenak bezala. (...) Horrek ere determinatu zuen bere garaian egin nituen ikasketak, ba beldurra: prostituzioari, marginazioari, drogen munduari… >Ikusezin egitea Bizirik irauteko estrategia desberdinei jarraikiz, ohikoa izaten da sexualitatea ikusezin egitea edota ukatzea: EZ-BITARRA, <2.500: Ez dakit nola azaldu: «Badakit nolakoa izan nahi duzun, baina zu ez zara ni bezalakoa, apur bat gutxiago zara». Nik uste dut batxilergoa amaitu bitartean oso gutxi irten ginela armairutik, lagun bat irten zen; gaur egun bi edo bollera direla badakigun neska asko lehen ez ziren irteten. Irten zirenean, bizitzaz gozatzera. NESKA BISEXUALA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Nik, adibidez, ez diot esan mundu guztiari bisexuala naizela, ez baineukan ziurtasun hori esateko; izan ere, auskalo zer pentsatuko duten, edo dena dela... >Isekak Nahiz eta pertsonak bere nortasuna eta/edo sexu orientazioa erakutsi ez, izaten du ezaugarriren bat, egungo estereotipoak eta genero rolak kuestionatzen dituena eta eskuarki LGTBI+ kolektiboari esleitzen zaiona. Hala, baliteke isekak jasotzea, lotsagarri uztea edo baztertzea: BERDINDU ESKOLAK: Homosexualitatearen kontrako jarrerak izan beharrean, gehienak feminitatearen kontrako jarrerak dira; hau da, mutil femeninoak eta ez hainbeste mutil homosexualak. Gehienak mutil femeninoak izateagatik, homosexualak edo ez; hau da, genero itxurakeriak. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Horregatik bihurtu nintzen «marikita». «Neska izan nahi duen hori» ez, bazik eta «marikita». «Marikita, marikoia, ez dakigu zer zaren...», eta egotea hor, erdi bidean, ezerezera bidean… Berriro sortzen du jendearengan mespretxua eta indarkeria. Egia da ni joan nintzen eskolan indarkeria fisikoa oso ondo maneiatzen zela, eta hori ez zen pare bat aldiz baino gertatu. Baina harremanak izateko zailtasunak, indarkeria psikologikoa, isekak… >Irakasleek behar adina babes ez ematea Askotan, irakasleek egiteko garrantzitsua izaten dute, nerabezaroan sexualitatea egokiro garatzeko egitekoan. Hori dela eta, ezinbestekoa da, gainera, ez erasotzaile bihurtzea (zeharka edo inkontzienteki), babes puntu bihurtzea, alegia. NESKA ASEXUALA: Txisteak ez, baina ahozko komentarioak izan dira irakasle batzuen partetik. Ba, paternalitate sentimendu hori... Ba, esaten diozunean hori zarela ba izugarrizko drama muntatu zuen: bueno txarlak emango dizkizut honi buruz… EZ-BITARRA, <2.500: Azkenean, horren gauza ikusezina da, ezen etengabe mezuak jasotzen ari baitzara gaur egun ez dela existitzen... Baita irakasleenak ere, edo unibertsitatean, ikaskideek ere bai... Halako gauzak. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 90 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Azpiegiturak Ikastetxeetako eta hezkuntza esparruetako azpiegiturak baztertzaile bilaka liteke. Halere, ez da beti hala izaten, eta LGTBI+ pertsonek bereziki eskertzen dute, batez ere trans eta ez-bitarrek. TRANS MUTILA: Adibidez, Batxilergoko 2. mailan ez dago gimnasiarik, eta gainera nik zortea izan dut ez baitzait tokatu aldageletan aldatzea, ze komuna zen komuna. Baina bestela oztopo handia da, ezin duzu ikastolan komunera joan! >Material didaktikoa – curriculum baztertzailea Era berean, material didaktikoak edo diskurtso normatiboek sarritan ikusezin bihurtzen dute errealitateak, eta ASG pertsonei aukera kentzen diete euren beharrizanen erantzunak eta erreferentziak topatzekoo. NESKA ASEXUALA: Bai, egia esan, adibidez, etortzea psikologo bat esplikatzera, baina inoiz ez digute azaltzen hori (asexualitatea) aukera bezala, eta azkenean inbisibilizazio forma bat iruditzen zait. Lau aukera ematen dizkizute: gay, hetero, bisexuala, edo identitateagatik ba transexuala. Baina beste ezer ez dizute esplikatzen. Ez dizute esplikatzen badaudela errealitate infinitu eta ez daukazula hor sartu beharrik. Eta azkenean ba eskolatik hori erakusten badizute, ahalegintzen zara horietako etiketa bat zeurea bezala hartzen, baina ez da zure etiketa. Azkenean ba mentalki, osasun mentalaren aldetik ba min handia egiten du horrek. BERDINDU ESKOLAK: Sexualitatea askoz ere zabalagoa da, baina, ikuspuntu erredukzionista daukagunez, dena daukagu horren arabera. Eske ni gogoratzen naiz inpresionatuta geratu nintzela. Sei urterekin inportanteena hori da, ezta? Jakitea nola datozen umeak? Bale ondo dago, ez dut esaten ezetz, baina identitateari buruz ez dugu hitz egiten. (...) Horrekin batera, nik uste dut egin beharko zela ikerketa oso potentea materialarekin. Materialak aldatu, erabiltzen diren material guztiei buelta eman. BERDINDU PERTSONAK: Aurten salaketa bat etorri da, eskolako material LGTBI+foboa izateagatik OPUSen ikastetxeetan. Beharrak >Prestakuntza tailerrak Beharrizanei dagokienez, hezkuntzaren esparruan hainbat proposamen nabari dira. Lehendabiziko lana kalitatezko prestakuntza tailerrak egitea da, ASGaren inguruan ikasleekin lantzen jarraituz. NESKA BISEXUALA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Agian orain arituko da aurrera egiten zerbaitetan, baina nik ez daukat oroitzapenik, eskolan, hitz egin didatenik gayez, lesbianez, bisexualez... Inoiz ere ez. Oso ondo egongo litzateke ikastetxeetara joatea eta hitzaldiak ematea neska-mutilei txiki-txikitatik, 4-5 urte dituztenetik. NESKA BISEXUALA: Kasuotako oinarrizko arazoa zera da, ikusgarritasun apala ematen zaiola gai honi gure haurtzaroan; ikastetxetik hasita egin beharko litzateke ikusgarri, hitzaldiekin, sexu hitzaldiekin... Izan ere, familia askotan ez da hitz egiten hortaz haurrekin. NESKA BISEXUALA: Heterosexualak ez diren harremanetan askotan hitz egiten da prebentzioari buruz; ondo dago, baino hortik kanpo ere gauza gehiago daude. TRANS NESKA, ATZERRITARRA: Lehenik eta behin, transexualitateaz hitz egitea. Ez da gay edo lesbiana izatea bezala. Nik baditut lagun gayak eta lesbianak, eta haien bizitzak ez dira nirea bezalakoak; guztiz desberdinak dira. Nahiz eta kolektibo berean egon. >Irakasleentzako prestakuntza Halaber, garrantzitsua da irakasleentzako prestakuntza, aniztasunari modu efektiboan laguntzeko. TRANS MUTILA, IJITOA: Ikastetxeei dagokienez, irakasleak trebatzea ere bai; izan ere, denbora asko ematen dugu haiekin, eta etxean bezala sentitu behar dugu. Eta ez toki batera joan, eta zain geratu, ea zer botatzen duen oraingoan. BERDINDU ESKOLAK. Irakasleen formazioa beharrezko dela. Nik uste dut prestakuntza unibertsitatean, adibidez, irakasleak trebatzerakoan. LESBIANA, NAGUSIA: Irakasleen gaikuntza. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 92 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Sentsibilizazioa kirol espazioetan Halaber, hezkuntza espazioetara lotutako horizonteak zabaltzen dira, hala nola kirol espazioak. MARIKA, <2.500: Laguntzak ematea, ikastetxeetan prestakuntza emateko. Izan liteke ikastetxe publikoetan, espazio guztietan, baita kirolean ere, toki oso sentikorra baita LGTB komunitatearentzat. >Hezkuntzako euskal curriculuma Gehien errepikatu den beharrizana zera izan da, hezkuntzako euskal curriculumean zehaztea ASGaren lana; hau da, zehaztea nahitaezkoa dela aniztasun afektibo-sexualari buruzko ikaskuntza lana. Hainbat proposamen egiten dira alde horretatik. GAYA: Hezkuntzaren aldetik, oso ondo iruditzen zait heziketa afektibo-sexuala modu transbertsalean lantzea, baina zera gertatzen da, zerbait modu transbertsalean egiten denean, egiaz ez dela ezer egiten (…). Gure kasuan (irakasleak), elkarte bati ordaindu behar diogu, esku hartze txiki bat egin dezaten. BERDINDU ESKOLAK: Hezkuntza sexuala ikasgai bat izatea hezkuntza sisteman. BOLLERA: Lehenik eta behin, hezkuntza beste modu batera planteatu behar da. Eta beste nolabait planteatze horretan, ikusi behar da identitatearen eta sexu orientazioaren gaiak landu behar direla; azken finean, giza harremanak. Eta horrek programazioak egitea eskatzen du, eta ez borondateak bakarrik. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Hezkuntzaren bidez, sistemara iristen garen momentu beretik aritu behar dugu sexu hezkuntza egiten, eta hori ulertuz aniztasun horren hezkuntza bat bezala. Eta bidaltzen mezua benetan gizakiok garela, anitzak garela, sexu ezaugarri ezberdinak ditugula, gorputz ezberdinak, joera, gustu, praktika, ezberdinak eta horrek denak ez duela mugatzen zu nor zaren, baizik eta horrek denak egiten duela zu aberastea. Zu zaren bezalakorik ez dago beste inor eta nik uste dut hori dela benetan garrantzitsua, eta beste gauza batzuk dira benetan urgenteak, jendeari arazo asko sortzen dizkietelako. Baina gizon eta emakume izateko bete behar horien paradigma haustea oso garrantzitsua da eta benetan garen horien aniztasun eta askatasun horretan bizitzea. >Esku hartze integrala kasu indibidualetan Era berean, beharrezkoak dira beste jarduera batzuk ere, ikastetxeetan eta institutuetan gertatzen diren egoerei aurre egiteko, hala nola esku hartzen duten eragile guztien arteko lan koordinatua edo/eta adierazitako izen eta identitate/orientazio guztiak errespetatzea. Hori guztia ASG pertsonak ondo tratatzeko eta haien ongizatea lortzeko. CHRYSALLIS: Ikastetxeetan zera falta da, haur bat transexualitate egoeran dagoenean eta gizarte eraldaketako prozesua gauzatzen ari denean, ikastetxean gaiari heldu behar zaio, errealitate hori ikasgelan bertan lantzeko, irakasleekin batera artatuta, baita gurasoekin eurekin ere. Hau da, hezkuntza komunitatearen hiru zutabeak: ikasleak, gurasoak eta irakasleak. Eta hori erakundeek bermatu behar dute, eta ez erakundeek bakarrik, baizik eta erabat koordinatuta egon behar du gure uztez izan beharko litzatekeen zerbitzu instituzionalarekin, guztia ere familia horiei bizi duten prozesuan laguntzeko (...). Zerbitzu integral eta koordinatu bat egon beharko litzateke. Gainera, alderdi instituzionaletik merkea izango litzateke honi erantzun ahal izatea, ez da garestia. TRANS MUTILA, IJITOA: Niri deitzen zidaten, eta zerrendetan nik aukeratutako izenarekin agertzen nintzen, izartxo batekin. Izenaren kontua mantendu beharko lukete, erabakigarria da. Osasunaren esparrua Diskriminazioak >Osasuneko profesionalek eskainitako tratua Askotan agertu den kontu bat osasun sistemako profesionalek LGTBI+ pertsonei eskainitako tratu txarra da; batzuek modu sotilean, eta beste batzuek, berriz, modu esplizituan eta/edo erasokorrean. MARIKA, <2.500: Sexu harremanak babestu gabe edukitzeagatik, ebakuntza txiki bat egin behar izan zidaten; tontakeria bat, baina kirurgia bidez kendu behar izan zidaten. Zirujau batengana joan nintzen, eta, nire ustez, nahiko erasokorra izan zen. Izan ere, batetik, ez 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 94 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 zen izan mediku ona, eta, bestetik, epaitzen hasi zen lehendabiziko segundotik, eta demanda egiten. BERDINDU PERTSONAK: Osakidetzako mediku batek egindako komentario homofobo bat salatzera etorri ziren. Halere, mediku talde osoa ez da halakoa, eta balioestekoa da kontsultara joaten diren pertsonen ongizateaz arduratzen direnak topatzea ere: AUKERA: Eta beste mediku batzuk oso sentsibilizatuta egoten dira, eta esaten dizute: Ez dakit gehiegi kontu honi buruz, ez daukat arrastorik ere, baina informatuko naiz... Eta informatu egiten dira, eta paziente hori hormonatzen dute, Bilbora bideratzen... Hau da, profesional bakoitzaren sentikortasunaren arabera ere badago. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Eta ospitaleko arreta gustatu zitzaidan, gelan bakarrik utzi ninduten, bazekitelako agian komentario itsusiren bat egingo zidatela. Eta horrek atentzioa eman zidan. >Osasun arreta transexualitatearen aurrean Transexualitatearen kasuan, diskriminazioak jasotzeko arriskua edo halakoen hartzen duten formak kolpe handiak ematen ditu ongizate fisikoan zein psikologikoan; prozesuak nahita luzatzea, oztopoak eta zailtasunak Genero Identitatearen Unitatera31 jotzeko....14 AUKERA: Izan ditut kasu batzuk, adibidez, emakume transexualen auzia ez dela premiazkoa, ez dela lehentasuna eta ez ezer. Neska horri eman dion bolada bat dela, eta ez dutela espezialistarengana bidaliko, ez dutela hormonatuko eta ezertxo ere... Eta geratzen zara... Barkatu? (...) Kasu batzuetan pentsatu ere egin nuen... Baina, baina, eta transexualitatearen legea? Zer egiten dute harekin? TRANS MUTILA, IJITOA: Bai, bere denbora behar izan zuen. Lehenik eta behin, psikologo batengana bidali ninduten, egiaztatzeko nire kasua genero disforia zela. Ondotxo nekien nik hala zela, baina hiru urtez eduki ninduten. Eta hiru urtera arte, nik neure artean: Ea, zertan ari naiz ni hemen gertatzen ari zaidanari buruz hizketan, etortzen naizen bakoitzean, hilean bitan, gauza bera errepikatzen ari banaiz? Eta ez dut aurrerapenik ere ikusten, ezta atzera egiten ari naizenik ere. Baizik eta orain hiru urte nengoen toki berean nagoela. «Beraz, edo egin zerbait, edo nik neuk egingo dut». Ezin bainuen gehiago. Eta esan nionean, tira, modu txarrean ipini nintzenean, hurrengo astean bertan deitu zidaten Bilbotik, eta hasiko 31. Transexualitate egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu espezifikoa. nintzela. Baina tira, 16 urterekin ekin nion, nahiz eta ni ia 13kin hasita egon. Genero Identitateko Unitateko profesionalek ere, nahiz eta espezializatuta dauden transexualitate gaietan, egoera LGBTI+fobikoak betikotzen dituzte. TRANS MUTILA, IJITOA: Endokrinoarengana joan eta bi hilabetera, berriro ere hitzordua neukan psikiatrarekin sei hilabetera. Orduan iritsi nintzen, pozik, eta esan nion: Ez nauzu guapoago ikusten? Eta berak: «Ez naiz marikoia. Gainera, zuk mutila izan nahi zenuen, ezta?». Zuri geratu nintzen. (...) Ez nuen jakin kontrolatzen, eta eztanda egin nuen. Orduan zera esan zidan: «Badakizu zer? Horrela portatzeagatik, medikazioa kenduko dizut!». TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Gaur egun ere bai, aurten nerabe bat ezagutzen nuena suizidatu egin da, ez bakarrik baino baita ere Genero Unitatean zalantzan jartzen zutelako nor zen. Zalantzan ez dute inor jartzen, guri bakarrik jartzen gaituzte, ez garelako sartzen kanon horietan edo diskurtso biomediko horretan. (...) Estatu espainiarrean bi pertsona ditugu, bere buruaz beste egin dutenak, bi nerabe. Hein handi batean, osasun arloan izugarrizko bortxa jasan dutelako eta ez dutelako egiten egin behar dutena, laguntzea dela. CHRYSALLIS: Genero Identitateko Unitatean honako egoera hau bizi zen: bi psikiatra eta psikologo bat mahai batean, epaimahai batean bezala, bata jantzita eserita, koadernoak eta boligrafoak hartuta. Orduan familiak edo pertsona helduak etortzen ziren, eta familia askok zera esaten zuten: iruditzen zitzaidan epaimahai baten aurrean nengoela, eta galderak egiten zizkidatela nire bizitza pribatuari buruz, haiek erabakia hartzeko. (...) Batetik, zailtasunak ipintzea eskatzen zituen tratamenduak emateko, baina, bestetik, aurrekoa bezain larria, euren egitekoa ez betetzea psikiatra edo psikologo gisa, hau da, pertsona horren errealitate psikikoa artatzea, eta detektatzea bere buruaz beste egiteko arriskua zela eta horrek eragina izango lukeela. >Transexualitateari buruzko ezagutza falta Era berean, transexualitateari buruzko ezagutza falta salatzen da (edo transgenerismo kasu ezberdinak), baita espezialisten aldetik ere; horrek zaildu egiten du arreta pertsonalizatua eta egokitua ematea egoera bakoitzaren aurrean. CHRYSALLIS: Hain justu, guk askotan kuestionatzen ditugu pertsona horiei egiten zaizkien proba asko blokeatzaile hormonal horiek eskuratu ahal izateko. Proba 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 96 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 asko, gainera, une batzuetan pertsonaren intimitatean sartzen dira; esaterako, testikuluen kontaktuarekin zerikusia daukaten probak, haien bolumena ikusteko, eta halakoak... Orduan, galdetzen dugu: beharrezkoa al da? Halako pertsonak ikusten ditugunean, jakinda genital horiekin bizitzea horren konplikatua egiten zaiela. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Hasi nintzen endokrinoarekin eta dosiak laurden batera jaitsi nituen ez zidalako ondo egiten ematen zidatenak eta beno, kapilarrak eta oso ahulak nituen eta edozein ukiturekin ubelduak irteten zitzaizkidan eta abar. Medikazioa eman ahal zaigu baina ez dago bat guretzako espresuki ezer prestatua eta ez dago ikertua, eta denei berdina ematen digute eta kantitate berdinetan. TRANS MUTILA, IJITOA: Nahiko bizkor joan zen, sei hilabeteko kontua. Medikuak nahastu egin ziren, eta hilean injekzio bat eman beharrean, astean bat eman zidaten. Orduan ni ari nintzen... Noski, ondoren beheratu egin zidaten; izan ere testosteronak 17 eman zidan, eta trans mutil baten edo mutil arrunt baten pikoak 10 inguru izan behar du. (...) Niri izorratu egin zidan; izan ere, hasieran esan zidaten obuluak izoztu nitzakeela. Gehienez ere bi urtez hartu behar dituzula injekzioak, zeren eta haiek erregulatzen dizute, zure ugalkortasunari ez eragiteko. Nahastu egin zirenez, eta 6x4=24 injekzio ipinita... Hau da, bi urtean hartu beharreko guztiak… (...) Kontsultara iritsi nintzenean, esan zidaten guztia atrofiatuta neukala, eta ezin izango nuela seme-alabarik izan. Bada onartu egin behar izan nuen. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Nik agian ez dut operatu nahi edo hormonatu nahi edo… nik mastektomia egin dut, eta eskerrak. Inportantea zen niretzat. Baina ez naiz hormonatzen. >Heterosexualitatearen suposizioa Bestalde, heterosexualitatearen suposizioak arrisku egoerak sorraraz ditzake; izan ere, ez da tratatzen pertsona bere egoeraren arabera. BOLLERA: Emaginaren kontsultetan, segurutzat ematen dutelako heterosexuala zarela eta zerbaiten inguruan informatzerakoan harreman heterosexual batean kokatzen zaituztelako hasieratik. Ondoren, ez dela horrela esanez gero, ez dizute aurpegi txarra jartzen, baina heterosexual bezala jartzen zaituztela, eta informazio guztia sexu harreman mota horietan dagoela oinarrituta eta ez dizutela beste sexu harreman mota batzuen inguruko informaziorik ematen. Maila estrukturalean, osasun sistemaren araudiek, prozesuek eta inprimakiek ez dute ordezkatzen edo ez diete erantzunik ematen kolektiboaren errealitateari eta beharrizanei, eta, hala, diskriminazioak gertatzen dira, zuzenekoak zein zeharkakoak. BERDINDU PERTSONAK: Aurten, salaketa publikoak izan dira gai zerrendak eta bibliografiak kutsu LGTBI+fobikoa izateagatik Osakidetzaren azkeneko lan eskaintza publikoan, baita hainbat eratako dokumentu instituzionalak falta izateagatik ere (Osakidetza, INE...), familia aniztasunarekin inklusibo egite aldera. Beharrak >Transexualitatea despatologizatzea Osasun sistemari egiten zaizkion eskaera handien artean, transexualitatea despatologizatzea topatzen dugu. TRANS MUTILA, IJITOA: Genero disforia ez da gaixotasun mentala, ez dago psikologikoki tratatu beharrik; zentzugabea iruditzen zait urteak ematea zuk dagoeneko badakizun zerbait esateko... Esaten baldin badidazu zalantzak dituzula eta informazioa nahi duzula, orduan oso ondo, baina ari baldin banaiz esaten zer gertatzen zaidan, ez dago justifikatuta hiru urtez bueltaka ibiltzea. Ez da gaixotasun bat. CHRYSALLIS: Sexu identitatea ez dago genitaletan, baizik eta kontzientzia kontua da gehiago. Hortaz, ez dago gorputzeko organoetan; hau da, subjektibitatez osatutako prozesuekin du zerikusia. >Profesionalen prestakuntza Beharrezkotzat jotzen da osasun sistemako profesional guztiek ASG gaiari buruz prestakuntza jasotzea: MARIKA: Profesional guztiek prestakuntza jaso beharra daukate. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Behartuta egon beharko lukete oso oinarrizko formakuntza bat jasotzera. Adibidez, gizon eta emakumeak modu askotakoak izan daitezkeela azaltzen duena. (...) Gehiago entzuten, formakuntza jasotzen eta praktika onak. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 98 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 >Aldakuntzak araudian, inprimakietan, prozeduretan Era berean, kolektiboak beharrezkotzat jotzen ditu aldaketak osasuneko eta laneko egituretan; hau da, aldaketak egin behar dira araudietan, inprimakietan eta prozesuetan. BOLLERA: Nik uste dut garrantzitsua izango litzatekeela prestakuntza eskaintzea eta kanpainak egitea onarpen ginekologikoetan, garai bateko protokoloek jarraitzen baitute. NESKA BISEXUALA: Ez dago sexologorik erakunde publikoetan. Erekzioaren disfuntzioa tratatzen da; baginismoarekin joaten bazara, seguruekin toki pribatu batera jo beharko duzu. Gizonarena erraz eta bizkor tratatzen da, gainerakoa... CHRYSALLIS: Guk bere garaian zera planteatzen genuen, transexualei lehendabiziko arreta eskaintzeko profesionalak sexologoa izan behar zuela, edo pertsonei laguntza eskaintzeko profesionala, bestela. (...) Esate baterako, laguntza psikologikoa gertutasunez eskain liteke, behar duenarentzat. (...) Auzi endokrinologikoekin lotuta... Hemen eztabaida izan liteke, baina zati handi bat edo guztia gertutasunez egin liteke, edo joan liteke endokrinoarengana unitatean, eta gainerakoa gertutasunean gauzatu. Lan esparrua Diskriminazioak Laneko esparruari dagokionez, alde handiak nabari dira profilaren arabera. Hau da, jatorriz atzerritarrak diren trans* emakumeek arrisku handiagoa dute edo lan sexualean ari dira; aldiz, bertako trans pertsonek ez diote horren egoera urrakorrean daudenik beren enpleguetan edo enplegu horiek eskuratzeko garaian. Azkenik, lesbianek, gayek eta bisexualek, nahiz eta diskriminazioak eta erasoak salatzen dituzten, ez dute adierazten zailtasunik lana eskuratzeko garaian. >Trans emakumeek* lana eskuratzea Esparru honetan, prostituzioan jarduten duten trans emakumeek* zailtasuna izaten dute toki batean ezartzeko eta bertan garatzeko; izan ere, haien lanak baldintzatu egiten ditu hainbat hiritan ibiltzera, bezeroak topatzeko. Era berean, bezeroak behar izate horrek etengabe eskuragarri egotera behartzen ditu, eta horrek haien lasaitasun mentalari eragiten dio. Estigma horrek osasun psikologikoan ere eragiten die. AUKERA: Artatzen ditugun emakume biologikoen3215 eta emakume transexualen ehunekoa alderatzen baldin badugu, agian emakume transexualek mugikortasun handiagoa ageri dute emakume biologikoek baino. TRANS EMAKUMEA, LANGILE SEXUALA: Bada, zoritxarrez, beste zerbaitera dedikatu ahal izan artean, ez daukat besterik egiteko. Etengabe telefonoari begira egon behar, eta inork deitzen badit, prestatu eta hura artatzera. Gainera, salatzen dute zailtasun izugarri dituztela kontratatzeko, hala, agentzia ez ezik garapen pertsonala eta profesionala ere zailtzen zaie. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Lesbianek onarpen handiagoa dute, lan egiteko garaian... Lan batera joateko garaian. Gu transexualok X gaude laboralki. Hau da, ez dakit zenbat lan elkarrizketatara joan naizen, nik lan egin nahi baitut. Ni gai sentitzen naiz edozer lanetarako... Eta ezer ere ez, ezta garbitzeko ere, nahiz eta lan horretarako ez zaituzten ikusi behar. Ez digute aukerarik ematen pertsona independente izateko, prostituzioa bakarrik. Horretarako bakarrik nahi gaituzte, espazio hori eman nahi digute... >Ikusezin egitea Lesbianen eta gayen kasuan, beste mota bateko gatazkak agertzen dira, hala nola lanean etengabe kuestionatzea mesfidantzagatik, edo etengabe «ez-heterosexual» gisa aurkeztu beharra. GAYA: Maila profesionalean, nik ez dut inolako galarazpenik izan, ondo moldatzen naiz, ez dut aparteko arazorik izan, baina egia da, era berean, profesionaltasun handiagoa agertu behar izan dudala gainerakoek baino, gay izateagatik ikasleak ukitzeko beldurra... LESBIANA, NAGUSIA: Armairutik irteten gara, lanez aldatzen dugu eta berriro ere armairuan sartzen gara. Hau da, nik esaten dut nire armairua pipiak jan zuela; ni ez naiz gogoratu ere egiten (...). Baina, urte askoan, izugarri kostatu zitzaidan armairutik ateratzea (...). Iristen zara, eta lehendabiziko galdera mutil-lagunari buruz da. 32. Zis emakumeei erreferentzia eginez. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 100 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 LAB eta ESK: (Erasoak jasotzen zituen lankide gay baten inguruan) Jendeak postit-ak jartzen zizkion bere lanpostuan komentarioekin. Geroago onarpen hori edo armairutik ateratze hori gauzatu zuenean, nire ustez berarentzat liberazio bat bezala izan zen, (...) orain publikoa da ez da ezer pasatzen. >Aniztasunerako protokolorik ez izatea/Lan hitzarmenetatik baztertzea Lan munduaren alderdi estrukturalari erreparatzen baldin badiogu, bestelako diskriminazioak agertzen dira, hala nola protokolorik ez izatea aniztasunerako, ASGa bigarren mailako zerbait bezala ikustea eta abar. LAB eta ESK: Berdintasunaren kontua beti joaten da atzeratzen. Horrek erakusten du, era berean, errealitatea eta guk geuk ematen diogun garrantzia, ez jendeari bakarrik, baizik eta zuk diozun bultzada txikia: azken batean, berdintasunari buruzko bilera bat atzeratzeak ez dauka lan bilera bat atzeratzearen efektu berbera. Beharrak >Trans* emakumeentzako kupoak Diskriminazioak bezalaxe, planteatzen diren beharrizanak ere hainbat dira. Trans* emakumeen kasuan, emakume eta transexualitate intersekzio horrek arreta eskatzen duen baztertze soziala izateko arriskua sortzen du. TRANS NESKA, ATZERRITARRA: Enplegua lortzeko garaian, gizartetik eta lanetik baztertuta daudela badakiten pertsonek izan beharko lukete lehentasuna, eta aukera bat eman. Garbitzeko ez baituzu ezer behar, zure lana egin bakarrik. Nik hemen lan egin dut (EAEn), mutil janzten nintzenean bakarrik. (...) Baina nik ez dut laguntza nahi, nik lan egin nahi dut. Neure buruari galdetzen diot ba ote zen aukerarik lan bat bilatzeko, Gureak taldekoen moduko bat; ez ni gaixorik nagoelako, baizik eta transexualak ere biltzeko. >Aniztasuna aurreikusten duten araudiak Bestetik, hasiera bat izan liteke enpresek edo enplegurako tokiek aniztasuna aurreikusten duten araudiak izatea. Guztia ere, langileen arteko harreman ohitura errespetuzkoekin. LAB eta ESK: Tristea da norbaitek esan beharra izatea, nik berarekiko hizkuntza zaintzeko. (...). Berdin dio zure aldamenekoa zer den edo zer pentsatzen duen, hori jakin gabe ere zuk zaindu beharko zenuke. (...) LAB sindikatuak sortu zuen protokolo bat LGTBI+ pertsonei begira lan munduan, horrelako jazarpen kasuak badaude nola jokatu jakiteko. (...) Esaten genuen, joe ez da bakarrik eguna iristen denean kartel bat jarri eta listo. Ea nola bultza daitekeen hori egunerokotasunean. (...) Eta gero formakuntza eta ekintza horiek ere aurrera eramatea galantegia izatea bultzatzailea izatea da. Aisialdia eta kultura Diskriminazioak >Sare sozialak Aisialdiko eta/edo kulturako espazioetan gertatzen diren diskriminazioek esparru ugari zeharkatzen dituzte, haietako bat sare sozialak dira. Horietan, posible da ezkutuan gordeta jardutea, erasoak egiten diren bitartean, eta, hala, zailagoa da LGTBI+fobiaren erantzukizunak egoztea. MARIKA, <2.500: Gogoratzen dut nahiko gaizki pasatzen nuela. Fotolog-aren garaian, gogoratzen dut bazela aukera bat anonimoak idazteko, eta bat baino gehiago jaso nituen iseka eginez eta marikoia deituz. EZ-BITARRA, <2.500: Twitterrari buruz esaten nizuna teknologiaren kontuarekin lotuta dago, jende transfoboa, eraso egiten dizutela eta hori guztia. >Jai giroko espazioak Jai giroko espazioak dira eraso matxista gehien erregistratzen diren tokiak, harreman estua dutenak lesbofobia, queerfobia eta tankerakoekin. NESKA BISEXUALA: Uda honetan Donostiako festetan, etorri nintzen nire lagun batekin ez zena nire bikotea, neska batekin. Kontzertu batean, txosna gune horretan, biok ari ginen dantzan ez dakit momentuan muxu bat eman nion edo zer… Mutil bat ikusi genuen denbora osoan gure ondoan, eta hasi zen nire lagunari eskua 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 102 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 sartzen. Gu kexaka hasi ginen eta berak esan zigun molestatze bazigun guk joan beharko genuela. Askotan bi emakume musukatzen ikustea oso sexualizatuta dago. Gero, baita ere, momentu berdinean, beste hiru mutil guri begira barrez eta abar. Iritsi zen momentu bat, oso deseroso geundena, eta joan egin ginen. NESKA BISEXUALA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Agian neska batekin musukatzen ari zara gau batean, eta begirada arraroren bat sentitzen duzu hor zehar, gehiago mutilen aldetik: «Hor sartu nahi dut», eta horrelakoak. Eraso matxistak, gizonen aldetik, jai giroan, bi neska musukatzen ikusteagatik. Bada, betikoa. EZ-BITARRA, <2.500: Komentarioak eta halakoak, bada parrandara irten naizenen batean... Edo nire bikotekide ohiarekin musukatzen ari nintzela, eta bat-batean flash bat: bi mutil gu grabatzen eta argazkiak ateratzen. >Bazterkeriaren beldurra Beste kasu batzuetan, LGTBI+ pertsonek eurek zapuzten dituzte ondo pasatzeko aukerak, babesteko eta/edo bizirik irauteko estrategia gisa. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Orain dela aste batzuk parrandan nengoen Hondarribian, goizeko 6ak ziren, diskoteka batera joatea erabaki genuen eta zen, ostra diskotekan NANa eskatuko didate? Bai. Ez nintzen joan NANa eskatuko zidatelako. >Diskriminazioa kolektiboaren barruan Kolektiboaren barruko aisialdiko eta kulturako giroetan ere sortzen dira diskriminazioak, ordezkaritza apalena duten siglekiko. Era berean, LGTBI+ kolektiboak diskriminatzaileak izan litezkeen edertasun kanonak sustatzen ditu, edo GIBaren estigma bera. NESKA ASEXUALA: Ba adibidez LGTB federazio estatalean, asexualitatea ez da kontenplatzen, eta ez da bakarrik asexualitatea ez dela kontenplatzen, baizik eta «plus» kontzeptua ez da kontenplatzen. (...). Zertan zabiltzate? Iruditzen zait ni hara joan eta lehendakariorde bezala estatutu denekin lana egin, botazioa eta zera, baino zuentzako ez naiz existitzen. (...) Eta jendea komentarioak egiten: ez duzue opresiorik sentitzen, ez dauzkazue gure behar berdinak. Konturatu zara aurrez aurre esaten ari zarela hau dena ez? Mina egin dezaketela komentario hauek. Ze azkenean, diskriminatu egiten zaituzte. GIB-A DUEN GAYA: Kolektiboa bera nahiko gogorra izan da, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen du estandar batzuk betetzen ez dituenarentzat, gihartsua ez bazara, gaztea ez bazara. (…) Ligoteo sarean adina jartzen duzunean jada ez zara existitzen. (...) GIBdunak ere birritan atera izan behar gara armairutik, transak bezala edo… Dena dela, kolektiboak berak aukera ematen du liberatzeko, babesa topatzeko eta garapenerako. MARIKA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Desgaitasunaren gaia desabantaila bat izan liteke, edo konplikazio bat gehiago. Homosexualitateak uste dut erraztasun gehiago eman dizkidala, heterosexuala izango banintz, oraindik eta gutxiago ligatuko nuke. Gertukoen diren pertsonen elkartasuna funtsezkotzat jotzen da espazio horietarako. TRANS MUTILA: Niri parrandan lagunek lagundu egiten didate kotxe atzean txiza egitera, ze mutilena zikin egoten da eta neskenean gaizki begiratzen didate. Beharrak >Ikusgarritasuna Hori guztia dela eta, LGTBI+ pertsonek ontzat jotzen dute aniztasuna ikusgarri bihurtzea, herritarrengana gerturatzeko eta normalizatzeko bidean. Bide efektibo gisa ikusten dira telebista eta komunikabide handiak. TRANS MUTILA: Eta gero bisibilizazioa. Oso garrantzitsua da bisibilizatzea; jendeak ez badu ikusten, ba agian ez daki existitzen denik. NESKA ASEXUALA: Flexek egin zuen iragarki bat asexualak protagonizatzen, eta beno horrek asko laguntzen du. Filmetan eta telesailetan pertsonaia bat egotea, (...) guk telebista ikusten dugunean edo filmak ikusten ditugunean errepresentatuta sentitzeko. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Egunkarietan hitz egitea, telebistan... (...). Jendeak telebistan ikus dezan errealitatea, kontzientzia har dezan. Jendeak ez du kontzientzia hartzen, ikusten du, baina ezjakintasuna da nagusi. Ez dago kontzientziarik. CHRYSALLIS: La2 telebista kateak El sexo sentido dokumentala eman zuen, eta, hortik aurrera, hau biderkatu 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 104 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 egin zen. Elkartean sekulako familia pila sartu ziren. Familiek bat-batean aukera dute beren seme-alabek diotena ulertzen hasteko. Onartzeko urratsa egiten dute, eta ez hori bakarrik, baizik eta bada beste inplikazio sozial bat ere: familia askok hori egiten dute, baina ezkutatu gabe. Era berean, «Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak» kanpaina egin genuen autobus markesinetan, eta, horri esker, eztabaida kalera eraman genuen. >Erreferente positiboak sortzea Ez ikusgarri egitea bakarrik, baita hegemoniatik aldendutako bestelako erreferenteak sortzea ere, hau da, erreferente femeninoak, ez bitarrak eta abar. LESBIANA, NAGUSIA: Emakumezkoak esfortzu berezia egin behar izaten dugu geure burua azaltzeko. (...) Aktibismoari dagokionez, emakumezkoak hor zeuden baina, komentario eta proposizioetan, gizonezkoak beti, baino militanteak emakumezkoak kontuan izanda. NESKA BISEXUALA: Telebistan ere, gay gizonak oso normalizatuta daude, eta emakume lesbianak, berriz, batere ez. LESBIANA, NAGUSIA: Nik, pertsonalki, erreferenteen falta sumatzen dut; gero eta gehiago daude, baina erreferenteak literaturan, zineman... MARIKA, <2.500: Gainera, gayok ikusgarritasun handiagoa daukagu kolektiboaren barruan. Norbaitek homosexuala esaten duenean, beti gizon batekin pentsatzen du, ez lesbianetan. Hortaz, pribilegioak daude hor. Eta gure artean, askoz ere gehiago markatzen dugu zer egin behar den eta zer ez den egin behar. >Aniztasuna babesten duten tokiak Oro har, aniztasuna babesten duten espazio gehiagoren beharra adierazten da, eta, aldi berean, publikoarentzat oro har irekita egongo direnak. Hau da, pertsona guztientzako moduko tokiak izatea, inolako diskriminaziorik gabe: giro lesbikoko tabernak, matxismorik gabeko tokiak, trans gazte eta nerabeentzako* topaleku seguruak, aisialdi partekaturako baliabide gisa (edozein gazterentzat irekiak). BOLLERA, GAZTEA: Topaleku gehiago, jaietarako, sozializatzeko... Edozer sigla eta/edo adinetarako. (...) Nik uste beste leku bat egonez gero, posible izango zela jende gehiago bildu edo jendea erosoago sentitzea. MARIKA, <2.500: Espazio gehiago? Bai. Bai, beti. Baina, era berean, apur bat pentsatzen ipinita, pribatua baldin bada ezer gutxi egin liteke. Espazio publikoak sortzeaz hitz egiten badugu, ideia bat edo lan bat eginda komunitateen artean, zer-nolakoa behar lukeen leku horrek. Mundu guztiarentzako moduko tokia izateko, inolako bazterkeriarik gabe. NESKA BISEXUALA: Nik uste dut eztabaida hori oso ondo egongo litzatekeela; izan ere, zu gusturago sentitzen baldin bazara guztiek ulertzen zaituzten eta inork eraso egiten ez dizun toki batean, inolako isekarik jaso gabe... Baina, aldi berean, uste dut isolatzea ere badela, eta horrek eragiten du inoiz ez lortzea berdintasuna. Eta, noski, sumatzen dut nesken taberna baten falta Donostian. GAYA, ATZERRITARRA: Nik sumatzen dut hirian taberna baten falta, matxismoa kritikatzeko edo gayei ez kritikatzeko, eta are aisialdiaren zatian ere. Eta kirolean zaila egiten da. CHRYSALLIS: Beharrizan oso premiazkoa eta nahitaezkoa da nerabeek eta gazteek elkarrekin topatzeko aukera izatea. Horretarako, aisialdiko taldeen formatuak sortzea. Hemen berriro ere gertatzen da, sakabanatze geografikoaren ondorioz, zailtasun ekonomikoak direla garraiorako eta abar. Aisialdiko bitarteko horiek, haientzat ez ezik, beste neska-mutil batzuentzat ere irekiak izango dira, segurtasun eta konfiantza giroan. Hau da, ez egotea etengabe ikusgai. >LGTBI+fobiaren kontrako borroka kirolean Azkenik, kirola ageri da beste erronka handietako baten moduan. BOLLERA: Kirolean homofobiaren kontrako borroka indartzen jarraitu behar da. Hemen, Gehitun, hasieran hainbat klubek bat egin dute, baina uste dut erakundeak berak ere parte hartu beharko lukeela zuzenean. (...) Gazte ugarirengana iristea, hitzaldiekin, erakusketekin eta halako gauzekin. Mitoa desmitifikatzea. Sektore hauek uzkurragoak baitira gai honekin, nik uste. (...) Emakumeen gaia; izan ere, lesbianen gehiengo handi bat dago inplikatuta kiroletan. Eskubaloiko, saskibaloiko taldeetan... Hau da, batezbestekoa handiagoa da gizartean oro har baino. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 106 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Administrazioa eta justizia Egoera administratiboa3316 handicap bilakatu liteke, eta/edo ate garrantzitsu, herritar estatusa lortzeko garaian, eta horrek oinarrizko zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko modua eskaintzen du, funtsezko beharrizanak asetzeko eta, hala, giza eskubideak bermatzeko eta legeen babesa jasotzeko, errekurtsoetarako... AUKERA: Guk beti esaten dugu: nondik abiatu gara? Ez da gauza bera egoera irregularrean dagoen emakume transexual bat izatea, eskubiderik ez duena osasun arreta izateko... Edo emakume erroldatu bat, emakume transexual bat egoera erregularrean dagoena eta osasun arreta jasotzeko eskubidea duena. (...) Erroldatzea pertsona hori ikusgarri egiten hastea da, edozer dela ere haren sexu orientazioa, identitate sexuala, hemengoa edo hangoa den. (...) Era berean, gertatu zaigu Euskal Herriko bertako batzuk errolda gabe geratzea eta ezin erroldatu ahal izatea. (...) Nik uste dut erraztasun eta sarbide bera beharko liratekeela udalerri guztietan errolda egiteko, edo errolda sozial bat, oinarri horretatik abiatuta. Izan ere, aldeak daude udalerri batetik bestera. Diskriminazioak >Nortasun agiriak (izena eta sexua) Trans* pertsonentzako dokumentazioa eta zerbitzu jakin batzuk erabakigarriak dira aspaldian, eta borroka handia da administrazioaren eta justiziaren ezezkoen kontra eta errekonozimendu bila. Haiek guztiak oinarrizko puntu bilakatzen dira ongizatea bilatzeko hainbat gai jakinetan, hala nola izena eta sexua aldatzea dokumentazioan, baliabideak lortzea... Hala, funtsezkoa da 14/2012 Legea (EAEkoa) eta 3/2007 Legea (Estatukoa) aldatzea, edota lege berri bat planteatzea. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: BBaina arazoa administraziotik eta abarretatik dator. Hor oso gaizki. Gainera, orain dela egun batzuk, ukatu didate izena eta sexua aldatzea eta beno… Egon behar zara 2 urte hormonak hartzen, tratamendu hormonalean izena eta sexua aldatu ahal izateko. Hasteko, ni ez naiz hormonatzen. Hori da 2007ko legea eta, noski, etengabe eskatu da lege berria, lege berria… 33. Legez, egoera erregularrak, irregularrak edo izapidetzen izaten dira. CHRYSALLIS: EAEn transexualitateari buruzko 2012ko legea daukagu, bere garaian aitzindaria izan zen, baina gaur egun lotsagarri geratu da; izan ere, patologizatu egiten du transexualitatearen errealitatea, psikiatrizatu egiten du, eta aldatu beharra dagoen lege bat da. Horretan ari gara: badirudi badela jarrera erakundeen aldetik, baina zain eta zain jarraitzen dugu. >Patologizazioa Hala, legeak ez ditu trans* pertsonak eta haien errealitateak kontuan hartzen; izan ere, irizpide medikoak ipintzen dira lehen tokian. Hartara, legeak ordezkagarri izateari uzten dio, eta ez da trans* egoeran dauden pertsonak babesteko erreminta, baizik eta sexua-generoa sistema bitarraren eta haren rol hegemonikoen statu quo mantentzeko eta erregulatzeko erabiltzen da. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Lehenengo eta behin, behar duzu psikologoa edo psikiatraren informea baieztatzen trastorno bat duzula hasteko, nik badaukat txosten hori. Ezin duguna egin da norbait derrigortu bere gorputza modifikatzera legeek nahi duten moduan. Legeak egokitu beharrean, guk daukagu legera egokitu beharra. CHRYSALLIS: Orduan zera gertatzen da, 2012ko legeak pertsona horien eskubideak urratzen dituen artikulu bat dauka. Zera dio: transexualitate baldintza onartzeko, txosten psikologiko bat izan behar da, ziurtatzeko ez dela identitatearekin lotutako akatsak eragiten dituen patologia mentalik; hau da, erruduntasun presuntzioa gertatzen da. Hau da, «hona etortzen zara, esanez nor zaren, eta nik pentsa dezaket zoratuta zaudela». Orain artean, gainera, psikiatrek hori baliatzen zuten trastorno mentala baztertzeko, baina, era berean, haiek erabakitzen zuten pertsonen identitateari buruz. Egia da, halere, badirela aldaketa txikiak eragiten ari diren ekimenak. Haietako asko, zoritxarrez, nerabeek beren buruaz beste egitearen ondorioz hartuak. Gertaera tragikoak, inondik ere, EAEn gertatu direnak azken urteetan, aurreko kapituluetan aipatu dugun bezala. CHRYSALLIS: Hori izan da gertatutako aurrerapenetako bat. Ez endokrinologiak pisu handiagoa izatea psikiatriak baino, baizik eta, oraintxe bertan, osasuneko arduradunek konpromiso bat hartu dute ahozko akordio baten alde; hau da, psikiatriak ez duela ezer esango hara joaten diren identitateari buruz. Gertatzen dena zera da, politikarien eta osasun zerbitzuetako goi kargudunen 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 108 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 konpromiso formala izan baldin bada ere, oraindik ere ez dela hala gertatzen. (...) Baina, oraingoz, psikiatra zerbitzuko atezain lanetatik kentzeak oso bestelako egoera sortzen du, eta, hain zuzen, konpromisoa honako hau da: psikiatriara bisita bakarra egiten dela, trastorno mentala baztertzeko. Kasu horretan, gainera, legeak hala ezartzen duelako. Hortaz, hemen legea aldatu beharko genuke. Beharrak >Tratua hobetzea Era berean, beharrezkoa da Administrazioko eta Justiziako profesionalek LGTBI+ kolektiboari eskainitako tratua hobetzea; izan ere, hainbatetan betikotu egiten dituzte diskriminazioak eta pertsonek bigarren biktimizazioa jasan dezakete. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Gauza bat da ezezkoa ematea, niri asko eragin zidan, eta beno gero beste bat da ba auzitegiko epaileak informea nola idatzi zuen eta nola zuzentzen zen niregana, asko flipatu nuen ez zitzaidan batere gustatu. EMAKUME TRANSEXUALA, ATZERRITARRA: Nik poliziari deitu nion, nire ustez, seguruago sentitzeko. Poliziari entzun nion lehendabiziko gauza zera izan zen: «A, bai, trabeloa» (...). Hortaz, nire artean: norengana jo behar dut norbaitek zerbait egiten badit? Norbaitek jipoitzen banau? Ez bainaiz poliziak babestuta sentituko. BERDINDU PERTSONAK: Batetik, erregistro batean sortutako zailtasunek eragindako demanda bat izan dugu aurten, dokumentuak aldatzeari buruzko legeriari buruzko informazio falta izateagatik, eta, bestetik, tratu desegokiari buruzko bi kexa polizia etxean, salatzaileen errealitateari buruzko informaziorik ez izateagatik eta egoera ez ezagutzeagatik. >Profesionalentzako prestakuntza Beharrezkotzat jotzen da profesionalei prestakuntza eskaintzea, tratua hobetzeko helburuz. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Posible baldin bada, polizia guztiekin hitz egitea eta esatea: «Mesedez, izan errespetua desberdinak diren pertsonekin, sufritu egiten dute, gutxiengoa dira». Izan ere, ni gutxiengoa naiz LGTBI+ kolektiboan, pertsona horiek gutxiengo dira: gay batek ezkuta dezake gay dela, lesbiana batek ere ezkuta dezake. Transexualei batzuei notatu egiten zaie, beste batzuei ez. Informatu. Informatu polizia (...). Udalek eta erakundeek jakin behar dute nola tratatu behar dituzten gutxiengoak, berez halako tratu txarra jasotzen dugun aldetik. Prestakuntza. Ez dago besterik. Zuzenean esan behar zaie: ez eman su sasiari. Nahikoa. Baldin badakite pertsona horiek gutxiengoa direla, zergatik eraso egin edo zergatik barre egin haren egoeraz? Edo trabesti bat dela esan. >Sektore urrakorrei eskainitako arreta: adineko pertsonak Euskal erakundeek tratatu beharreko beste alderdi bat hirugarren adina eta sexualitatea da. MATIA FUNDAZIOA: Beno, guk haien sexualitateari buruzko gaiari... Azken batean, egiaz pertsona eta bere ingurua, eta guk nola gerturatu dezakegun bere identitate pertsonalera. Hor barruan inplizituki sartzen da alderdi emozionala, erlazionala, sexuala... GAYA, NAGUSIA: Aldundiak badu eskumena hirugarren adinaren gainean, egoitzetan, etxeko laguntzetan (...). Hortaz, egoitza batean sartzen nauten egunean gizon heterosexual batekin sartuko naute, eta sekulakoak botako ditu ni han egoteagatik (...). Kezkatu egiten nau, izan ere, entzun dizkiet pertsona nagusiei halakoak. LESBIANA, NAGUSIA: Gizartean, familietan, ez eskoletan bakarrik. Ez dago bisibilitaterik adindun pertsonetan, eta nik uste dut lan egin behar dela horretan. >Politika intersekzionalak Bestalde, egitura soziokulturalaren eta instituzionalaren ordezkari gisa funtzionatzen duten beste administrazio batzuek ere badituzte gabeziak eta erronkak, zeinak diskriminazio eta beharrizan itxuran agertzen baitira. EMAKUMEEN ETXEA: Gaiak oso estanko bezala lantzen direla, orduan inoiz ez dakigu oso ondo LGTBI+ gaiak nori tokatzen zaizkion, ez da lehentasunezkoa inorentzat. Orduan beti izango da 2. mailako zerbait, orain suposatzen da giza eskubideak sailak eramaten duela gehiago eta hor ba zertxobait egiten du ekainak 28an eta ezer gehiago... Horrez gain, etortzen diren gehienak zis-emakume heteroak dira. Nik uste dut batetik errealitate potentea delako eta bestetik, ditugun politikak emakume horiei erantzuten dietenak dira. (...) 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 110 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Seguruenik egiten dugun diseinuak emakume perfil bat erakartzen du eta besteak agian ba ez dute beraien espazio erreferente bezala biziko. MATIA FUNDAZIOA: Erakundeen arazoa zera da, beharrizanek eta pertsonek erakundera egokitu behar dutela, alderantziz izan beharrean. Azkenean, tankera horretako auziak testuinguru hori okupatzen duten profesionalen eta politikarien borondatean geratzen dira. EMAKUMEEN ETXEA: Hau aurrera atera zen zinegotzia tematuta zegoelako eta berarentzako garrantzitsua zelako, berak erabat lotzen zituen berdintasun politikak LGTBI+ politikekin, baino, gero hori ez zen garatu eta ez zen jarraitu. (...) Atzetik borondate bat beharrezkoa da. Badirudi ez dela nahikoa ordezkaritza bisibilizatzaileak egotea, guk ez dugu ezer berezirik nabari, zerbait gehiago behar dela garbi dago. TRANS* MUTILA, BERTAKOA: Zertxobait hasi dira mugitzen instituzioak, baino askotan izaten da banako batek interesa duelako gaian eta bera mugitzen delako edota irakasle bat jartzen da kontaktuan zurekin eta gehiago da pertsona batek daukalako interesa eta mugitzen delako, goitik baino… Era berean, proposatzen da, adibidez, politika intersekzionalak diseinatzea, bizitza, pertsonak eta haien ezaugarriak, denborak eta harremanak erdigunean ipiniko dituztenak. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Nire ustez, behintzat, egin behar lirateke aniztasunaren inguruko kanpainak, aniztasunaren inguruko esku hartzeak. Gipuzkoan, adibidez, berdintasunaren inguruan egiten diren ekimenetan zehar lerro bezala perspektiba hori sartu, intersekzionalitatea. EMAKUMEEN ETXEA: Intersekzionalitatea gauzatzen eta zentzu horretan saiatzen gara berdintasun politikak ez soilik zuzentzea emakume perfil konkretu batzuetara, baizik eta errora joatea ez? Beraz, saiatzen gara berdintasun kontzeptu zabalago bat bezala ulertzen, ulertuta ere emakumeen aniztasuna ere kontuan hartu behar dugula ekimenak egiten ditugunean eta zentzu horretan nik uste dut maila teknikoan txip pixka bat badaukagula LGTBI+ eta berdintasuna nahastea. >Finantzaketa Baliabide espezifiko, jarduera, zerbitzu gehiago gauzatu ahal izateko, baita ikusgarritasunerako eta bestelako proposamenetarako ere. Finantzaketa eta erraztasunak eskatzen dira. EMAKUMEEN ETXEA: Baliabide gehiago politika espezifikoagoak egiteko, intersekzionalitate hori lantzeko, espezifikoki hasi beharra daukagu. Baliabideak jarri eta aurrera eraman… ez dut uste horren zaila denik. (...) Oso interesgarria izango litzateke, foro horiek sortzea, berdintasun politikak egiten ari den jendea, LGTBI+ politikak egiten dituena edo, elkarrekin proiektuak egin eta abar. CHRYSALLIS: Foru Aldundiekin kontatu ahal izatea finantzaketa izateko, egoerei elkartean bertan heldu ahal izateko, bestela gero ezin dira artatu. Esate baterako, finantzaketa izanez gero, familien arteko topaketak hobeto antolatu ahal izango genituzke, asteburuetan familiekin elkartzeko. Halako topaguneek gastuak ekartzen dituzte, eta familia askok ezin dituzte ordaindu. Horrek zailtasunak sortzen ditu, eta nabarmendu dugu familien arteko topaketek, aisialdian eta denbora librean, sekulako balioa dutela haientzat. NESKA ASEXUALA: Ondo egongo zen baliabidek zabaltzen laguntzea. Bai asexualitate eta LGTB+ inguruan, ba bideoak, elkarrizketak, baldin badaude dokumentalak edo dagoena, saiatu aurrera ateratzen eta publikoari gehiago hurbiltzen. TRANS EMAKUMEA, LANGILE SEXUALA: Nik apur bat publizitate gehiago egingo nuke; izan ere, neska asko daude ez dakitenak hemen badirela elkarteak laguntza eskaintzen dutenak. Tratu txarrak jaso dituzten tokietatik datozenez, ez dute inorengana gerturatu nahi. Propaganda gehiago bitarteko desberdinetan. Familia eta lagunartea Diskriminazioak >Bazterkeria eta gutxiespena Familiako giroari dagokionez, askotan onarpen ezak eta erasoak gertatzen dira egoera barregarri utziz edo balioa kenduz, baita eufemismoak baliatuz ere, egoerak ez onartzeko. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 112 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 LESBIANA, NAGUSIA: Nire kasuan, nire bikote-kidearen familiak niri «tu amiga» esaten zioten. Jakinda bikotea ginela. Ez dut inoiz ulertu, baina bai, hori esaten zioten. EZ-BITARRA: Nire izebak, adibidez, botatzen ditu «ez daukazu neska lagunik, lagunak dauzkazu» eta halakoak. Eta horrek amorrarazi egiten dit apur bat, ez dakit zergatik ez duen ikusi nahi. EZ-BITARRA, <2.500: Orain bi urte irten nintzen armairutik ez-bitar gisa, eta garai hartan nire amak jakin zuen (...). Esan nion beste izen batekin deitzeko, neutroarena ez nion esan, ze gehiegi izango zen berarentzat. Hasieran saiatzen zen tarteka, baina iseka moduan zen. Era berean, iseka gisa zen bere senarraren eta bere artean, askotan komentarioak egiten zituzten. TRANS EMAKUMEA, BERTAKOA: Gogoratzen dut 11 urterekin, nire famili handi horren bazkari batean, dagoeneko diskurtsoa aldatuta neska nahi nuela izan, eta esan zidan nire izeba batek: «Daukagunarekin dago konformatu beharra». Eta hori denen aurrean. GAYA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Nire amak beti esan zuen baiezkoa baina kostatu zitzaion. Egia da, halaber, lotura estu bat izateak egoera ulertzen lagun dezakeela, eta inguruko pertsonen diskurtsoa aldaraz dezakeela. NESKA BISEXUALA: Nire aitonarekin, adibidez, gogoratzen naiz hasieran «zure laguna» esaten zuela, gero «zure kidea» esaten zion eta, azkenik, «zure maitea». Aldatzen joan zen. TRANS EMAKUMEA, ATZERRITARRA: Nire familiak ez zuen ezer onartzen. Oso mentalitate itxia. Gaur egun batzuek onartzen naute, ez guztiek. TRANS MUTILA: Gero senitarteko gehienek, gaur egun bai, baina orain urte batzuk kalean ikusi eta ez zidaten kasurik egiten, edo beste aldera igarotzen ziren. >Komentario estereotipatuak Lagunartean edo bizi diren udalerrietan, estereotipoek ondorioak izaten dituzte, aurreiritziak dituzten komentario edo jarrerekin: ez dute aniztasuna eta errespetua zaintzen. Nolanahi ere, egia da estereotipo bakoitzak komentario edota egoera zehatzak sortuko dituela. MUTIL BISEXUALA: Estereotipo batzuk dira, nik lagun batzuei esan nionean: bisexuala naiz. Bazkaltzen geunden eta beraietako baten erreakzioa izan zen aurpegira barre egiteko, hori hasteko. Eta, ondoren, sagardo botilaren kortxoa hartu eta (eskua ipurdira eramateko keinua). GIB-A DUEN GAYA: Lehengo topiko batzuk ez dira desagertu, txantxak, txisteak... LESBIANA, <2.500: (Bere orientazioari buruz) Asko kostatu da jendeari sartzea, mila komentario entzun ditut herrian. Egunen batean mutil batekin azalduko banintz denak deskuadratuta utziko nituen. NESKA BISEXUALA: Zu neska izan eta lagun mutil bat edukitzea sexu harremanik izan gabe ez da ulertzen gizarte honetan, jendeak ez du ulertzen. EZ-BITARRA, ASEXUALA, 16 URTE: Kuadrillan, adibidez, ez dut ulertzen zergatik, baina sexua oso garrantzitsua zen. Etengabe ez dakit zeinek ez dakit zeinekin egin zuela txortan eta halakoak. Ni asexuala naiz, eta batzuetan geratzen nintzen... Azkenean alde egin nuen kuadrilla hartatik, eta hori ere heteronormaren kontua da, mundu guztiak izan behar du sexu desioa eta ez da horrela. Hori hala, LGTBI+ pertsona askok estrategia eta jarrera ahaldunduak garatzen dituzte, eta haien ongizatean laguntzen diete. GAYA, ANIZTASUN FUNTZIONALA: Ez diet utzi behar ezer esaten. Ez, ez, ez... Gustatzen zaionari ondo, eta gustatzen ez zaiona joan dadila. Gero badira bizkarretik aritzen direnak, baina niri horrek bost. Ez dit batere inporta. Presta zaitezke, baina indar mentala behar da. Begira, ni naturaltasun handiz bizi naiz, gustatzen zaionari ondo; ni halakoxea naiz, eta kito. 5. ELKARRIZKETEN ETA FOKU TALDEEN EMAITZAK # 114 # 6 ONDORIOAK I kuspegi intersekzionala biltzen duen azterlan bat izanik, zail egiten da ondorio orokorrak eta absolutuak ateratzea. Ez litzateke errealista izango, ezta errealitatearen irudikapen zintzoa ere. Hala eta guztiz ere, egia da hainbat faktorek kolektiboko pertsona guztiei eragiten dietela. Hasteko eta behin, generoaren faktorea erabakigarria da diru iturriei dagokienez; hau da, emakume lesbianek, bisexualek eta/edo transexualek* diru sarrera apalagoak dituzte, eta haien lan egoerak ez dira horren egonkorrak, berdin pertsona ez-bitarren kasuan ere. Bestetik, adinari dagokionez, pertsonarik gazteenak dira identitate urratzaile edo transgresoreenak: ez-bitarrak, trans* pertsonak, ageneroak eta bi hegemonikoez gain diren beste guztiak (gizon-emakume ereduaz gaindikoak, alegia). Badirudi adinean aurrera egiteak ere polarizatzen dituela orientazio afektibo-sexualak; hau da, bisexual gazteak askoz ere gehiago dira helduak baino. Aldiz, heldu lesbiana eta gay askoz ere gehiago daude. Horrek guztiak pentsarazten du zer gertatuko ote den identitate eta/edo orientazio alternatiboagoak dituzten pertsonek, oraindik ere ikasten ari direnek, lan mundura jotzen dutenean. Jasoko ote dira errealitate berri horiek guztiak? Ildo horretatik, zisexualek diru sarrera handiagoak dituzte ez-zisexualek baino; halaber, lehendabizikoen lan egoerak hobeak dira. Hori guztia adinaren faktorearekin lotu dago, aurreko paragrafoan azaltzen den moduan, baina baita pertsona horien autonomia eta ongizatea lortzeko bitartekoak ematen dituen gizarte zisnormatiboarekin ere, trans* pertsonen eta ez-bitarren/queer pertsonen bizimoduak zailduz. Esparruak kontuan hartzen baditugu, espazio publikoetan gertatzen dira eraso gehien: 385 adierazi dituzte. Haietako asko kategorizatutako diskriminazio zuzenak dira, hala nola gaitzespen-erasoak (begiradak, sartzeko eragozpenak...) eta/edo ahozkoak (isekak, komentarioak...). Hain zuzen ere, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, diskriminazioen ehunekoa askoz ere handiagoa da. Horren ondorioz, beste faktore batzuen artean, «erbesteratze sexuala» izeneko fenomenoa agertzen da (sexilioa, kaleko hizkeran); hau da, LGTBI+ pertsonek beren jaioterrietatik alde egiten dute, hiri edo udalerri handiagoetan bizi izatera, anonimotasuna eta sexualitatearen garapen askea eta osoagoa bilatzera. Hezkuntzaren esparrua hartzen da gizarte aldaketa lortzeko gako nagusietako bat; hori dela eta, ezinbestekotzat jotzen da aniztasun afektibo-sexualean heztea hezkuntza komunitateko hiru agenteak –ikasleak, irakasleak eta familia zein tutoreak–. Horren guztiaren xedea zera da, LGTBI+ gazteen ongizatea bermatzea, baita kolektiboari buruzko estereotipoak eta aurreiritziak errepikatzeari uztea ere. Era berean, garrantzitsua da ikasleek eurek bitartekoak eskuratzea erantzunak garatzeko erasoen aurrean, baita nahitaez bete beharreko protokoloak ere, ASG ikasleen tratamendua eta haiekiko errespetua jasotzen dutenak. Azkenik, aniztasun sexuala eskolako materialetan ikusgarri ipini behar da, baita kanpainetan eta euskal hezkuntza curriculumean ere (Heziberri 2020), horiek baitira XXI. mendeko eskolaren eskakizunak. 6. ONDORIOAK # 117 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Osasungintzan zeharkako diskriminazioen indize ugari ageri dira, eta, hori hala izanik, ondoriozta dezakegu ikusgaitz bihurtzen dela aniztasun afektibo-sexuala osasun sistema osoan. Hau da, azpiegitura oso hetero-zis-normatiboa, eta ez ditu biltzen bere prozesu, programa, jardunbide eta diskurtsoetan LGTBI+ pertsonek dituzten bizi aukera guztiak. Horren ondorioa zera izaten da, profesionalek ez dutela ezagutza espezifikorik ASGari buruz, eta tratu desegokiak ere ematen dizkietela kolektiboko pertsonei. Ildo horretatik, aldarrikapen handien artean, transexualitatea despatologizatzea da, baita gai horretako espezializazio egiazkoa eta efektiboa lortzea ere. Horrez gain, frogatu da sistemak eta profesionalek eurek oztopoak sortzen dituztela pertsona horien eskaerak eskuratzeko; horren ondorioz, arrisku egoerak sortzen dira, baita bizimodua baldintzatzea ere, osasun mentalarekin, antzutasunarekin eta abarrekin loturik. Halaber, orientazio ez-normatiboak dituzten pertsonen hetero-suposizioak arriskuak eragiten ditu osasunerako, nahiz eta bestelako arrisku maila batez ari garen. Lan munduari dagokionez, laneko giro LGTBI+fobikoak nabarmendu dira ahoz; hori dela eta, ASG alorreko prestakuntza planteatzen da, baita enpresek berariazko konpromisoak hartzea ere beren LGTBI+ langileekiko. Halaber, egia da trans* emakumeek eta tankera horretako profil jakin batzuek –are gehiago atzerritarrak badira jatorriz– zailtasun handiak jakinarazi dituztela lan merkatura sartzeko, eta lan prekarioak eta/edo estigmatizatzaileak egin behar izan dituztela, eta, ondorioz, urrakortasun egoeran geratu direla. Hori dela eta, parte hartzaile batzuek adierazi dute beharrezkoak direla lanpostu babestuak. Lesbianek eta gayek, berriz, bestelako diskriminazioak adierazi dituzte lanean; esaterako, efikazia handiagoa eskatzen zaie euren lanpostuetan aintzatespena jasotzeko, edo etengabe armairutik irten beharra. Aisialdiko eta kulturako espazioei erreparatzen baldin badiegu, aldiz, diskriminazio asko eta asko sare sozialetan gertatzen dira, erasoen anonimotasunak «diskurtso politikoki zuzena» saihesten uzten duen aldetik, jarrera LGTBI+fobikoak erakutsiz, inolako erantzukizunik hartu beharrik gabe. Horrekin loturik, 16 eta 40 urte bitarteko pertsonak joan izan ohi diren tokietan arrisku handiagoa dela dirudi. Ildo horretatik, emakume eta pertsona ez-bitarrek eraso matxista handiak salatu izan dituzte maiz festa lekuetan, non intersekzionatu egiten baita lesbiana eta emakumea izatea, ez-bitar eta emakume batekin harremana izatea, eta abar. Hori guztia dela, begien bistakoa da ASGa zaintzeko konpromisoa duten espazioen beharra eta espazio horiek identifikatzeko modukoak izatea. Halaber, kultura kontsumitzeari dagokionez, adierazi da erreferente berriak eta gehiago behar direla, bestelako sexualitate ez-normatibo ugariak ikusgarri egiteko, homosexualitate maskulinoaz gain, hala nola asexualak, pansexualak, lesbianak, transexualak... Aniztasun hori guztia kulturako eta aisialdiko espazioen eguneroko martxan txertatzea. Administrazioa eta justizia dira diskriminazio indize apalena duten espazioak; hori hala izanda ere, ASG ordezkaritzarik eta errespeturik ez izatea behin baino gehiagotan agertu da iritzien artean, eta zeharkako diskriminazioen % 50 baino gehiago izan dira. Alde horretatik, nabarmentzekoa da urrakortasun handiena duten pertsonak: legezko egoera dela eta (irregularra edo asilo eskaera prozesuan) administraziora sarbiderik ez duten LGTBI+ pertso- nak. Egoera horren ondorioz, ezin izaten baitute beste bitartekorik eskuratu. Beharrizanek hainbat oinarri dituzte. Hasteko eta behin, transexualitateari buruzko lege berri bat, haien eskubideak urratuko ez dituena eta haien beharrak egiaz errespetatuko dituena. Bigarrenik, administrazioetako eta justiziako profesionalak aniztasunean trebatzea, aniztasuna egokiro ezagutu dezaten eta egokiro trata dezaten. Hirugarrenik, politika intersekzionalek argi eta garbi, zehatz eta lehentasunez erantzun behar diote sexu aniztasunari, eta, aldi berean, LGTBI+ pertsonen errealitateak jaso behar dituzte341. Halaber, Aldundiarekin lotutako dauden egoitzetan mendekotasun egoeran bizi diren pertsonek ere behar dute ASGaren ikuspegia. Horretarako, finantzaketa eta bitartekoen erraztasuna eskatzen da, guztia ere arreta eredu pertsonalizatuagoetan aurrera egiteko eta adinekoen intimitateari bermeak eskainiz. Familiari eta lagunei erreparatuta, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek salatzen dituzte eraso gehien esparru horretan, eta laginaren % 59ra ere iristen dira; intersexualak eta transexualak dira kalteberenak. Indize altu hori nork bere sexualitatea finkatzeko eta publiko egiteko bizitzako unearekin lotzen da. Eskuarki, ahozko diskriminazioak gertatzen dira, egoera lotsagarri uztera eta balioa kentzera bideratuz. Nolanahi ere, pertsona askok eta askok adierazi dute denboraren poderioz senitartekoek aldatu dutela ASGari buruzko diskurtsoa, eta haiek ere garatu dutela beren ahalduntze prozesua. Horrenbestez, erregulazio apalena duten tokietan salatzen dituzte LGTBI+ pertsona helduek diskriminazio handienak: espazio publikoetan, aisialdian eta kulturan, eta familiarekin zein lagunartean. Dena den, hezkuntzaren alorra ere maila horiekin parekatzen da. Bestalde, zeharkako diskriminazioak nahikotxo igotzen dira gehien instituzionalizatutako esparruetan: osasungintza, eta administrazioa eta justizia. Ondorioz, Gipuzkoako LGTBI+ pertsonek adierazten dute ez direla oso seguru sentitzen inon ere, diren bezala edo nahiko luketen bezala agertzeko. Horren ondorioz, batzuetan, beren burua ikusezin egiteko estrategiak hartzen dituzte, zuzeneko indarkeriatik eta sinbolikotik babesteko, baita beren lasaitasunerako ere. Halaber, ez dute uste aniztasun afektibo-sexuala ordezkatuta dagoenik gure gizartean. Zer erantzungo lukete heterosexualek, galdetuko bagenie seguru edo ikusgarri sentitzen ote diren heterosexual izateagatik? Alde horretatik, badirudi badela errespetua edo lortu dugula nolabaiteko berdintasuna. Baina oraindik ere pertsona ugari daude gure lurralde historikoan, erabateko askatasunez eta lasaitasunez nahi duten moduan bizi izateko eta beldurrik gabe beren burua garatzeko. Ikusezin egiteko estrategiei dagokienez, espazio publikoetan, hezkuntza esparruan eta lanean garatzen dira gehienbat, haiek hartzen baitira arrisku handienekotzat. LGTBI+ pertsonek ezkutatzearen bidez lortzen dituzte heteronormatibitateak eta zisnormatibitateak eskaintzen dituzten pribilegio sozialak, baita gaur egungo esparruak eskatzen duen egokitzapena ere. 34. Esate baterako, asilo eskatzaileak, egoera irregularrean diren pertsonak, migrazioa, aniztasun funtzionala... 6. ONDORIOAK # 119 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Bestetik, eskakizun handietako bat –esparru askori eragiten diona– azpiegitura ez-baztertzaileak sortzea izan da, eskuragarriak eta erabakitzeko askatasuna bermatzen dutenak. Hau da, guztientzako komunak, sistema bitarra betikotuko ez duten aldagela ez-bereiziak eta abar. Hartara, aniztasun funtzionalak eta sexualak nolabaiteko «norma-lizazioa» izango lukete. Azkenik, ondorioztatzen da honako hauek direla profilik kalteberenak: diskriminatzeko ezaugarri bat baino gehiago intersekzionatuta dauzkatenak, hala nola asilo eskatzaileak, emakume trans atzerritarrak eta gazte transak, adinekoak... Horri guztiari erantzuteko, proposamenak oro har tankera honetakoak izan dira: prestakuntza, ikusgarritasuna, segurutzat identifika daitezkeen espazioak eta erregulazio intersekzionala. 7 PROPOSAMENAK O ndoren aipatzen diren proposamenak bildutako datuak balioetsi ahala detektatutako beharrizanei dagozkie. Kasu batzuetan, elkarrizketatutako pertsonek esplizituko adierazi dituzten beharrizanak ere badira. Ez da bereizten haietako batzuk izan lezaketen ezarpen maila, edo haiek gauzatzeko eskumenak dituzten erakundea edo organismoa; izan ere, ulertzen dugu kolaborazio lana izan behar duela, erakundeek koordinatuta jardutekoa, dela tokikoak, probintziakoak, autonomia erkidegokoak eta, posible balitz, Estatukoak. Ulertzen dugu, era berean, abiarazitako proposamen askok beste gizarte eragile batzuen inplikazioa ere izan beharko luketela (hirugarren sektorea, enpresa eta hezkuntza pribatua, espazio kulturalak, kiroletakoak eta aisialdikoak...), eta ez erakunde publikoena bakarrik. Transbertsalak Azterlanean zehar jasotzen den moduan, espazio ugari daude LGTBI+ pertsonak diskriminatuta eta/edo behartuta sentitzen direnak; horretarako, ezinbestekotzat jotzen da espazio ez-baztertzaileak sustatzea, ez-bitarrak: komunak, aldagelak... Hain zuzen ere, ikastetxeetan, kiroldegietan, kultura zentroetan, eraikin publikoetan, lantokietan, aisialdian... Horren adibideak dira Espainiako Estatuan: • Zaragozako Baños Inclusivos proiektua, adibidez. Ustekabekoak: https://www.eldiario.es/sociedad/equivocado-bano_0_702730408.htm • Madrileko Baños Genderfree proiektua. Free Wee Project: http://freeweeproject.org/sobre-el-proyecto/ Espazio publikoak + aisialdia eta kultura Azterketaren hainbat puntutan jasotzen den moduan, eraso gehien jasotzen den esparruetako bat da, eta kolektiboko kideek orduan sentitzen dute diskriminazio handiena. Horrez gain, zehazki, kirolaren esparruan sentitzen dute zailtasun gehien LGTBI+ pertsonek. Hori dela eta, Kalitatearen K proposatzen dugu: kirol taldeek konpromisoa hartzea ASGak errespetatzeko (entrenatzaileek prestakuntza jasotzea eta abar), baita talde mistoetan ere, diru laguntzetan puntu gehiago eskura ditzaten. Era berean, klausula bat izatea, hartzaileek konpromisoa hartzeko ASGaren inguruko hainbat irizpide bete ditzaten. Modu orokorrago batean, garrantzitsua litzateke Aldundiak sustatuko jarduerek kolektiboa ikusgarriago egiteko balio izatea: moda paseak, publizitate kanpainak edo tankera horretako bestelako ekintzak, aniztasun handiagoko modeloak erakusteko. Horrekin batera, identitate eta/edo estetika alternatiboak dituzten erreferenteak erakuts litezke (identitate ez-bitarrak dituzten pertsonentzat). Hizkuntza ere zaindu egin beharko litzateke, ez horrenbeste gizon-emakume arteko bereizketa, baizik eta identitate bakarra ere kanpoan utziko ez duen hizkuntza baliatzea. 7. PROPOSAMENAK # 123 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Modu informatzaileago batean eta herritarren artean kontzientzia pizteko, hainbat proposamen egiten dira. • ASGak zaintzeko konpromisoa hartzen duten pertsonak/entitateak eta espazioak erroldatzeko edo/eta mapeatzeko kanpaina. Horren adibide izango litzateke EUSKARALDIA; horrek ikuspegi nahiko errealista emango liguke gure lurraldean egiaz den aniztasunari buruz. • Modu osagarrian, proposatzen da jardunbide egokien gida bat sortzea, esate baterako, urtero-urtero udalerrietara begira argitaratzeko eta zabaltzeko gida kultural bat, ASGa eta aniztasuna oro har (funtzionala, kulturala...) sustatuko duten jarduerak, antzerkia, hitzaldiak eta halakoak zabaltzeko. Hala, aniztasunari begira ekintza interesgarriak bildu ahal izango dituzte, zeinek bere kultura agendan txertatzeko eta kontratatzeko. • Azkenik, interesgarria izango litzateke hori guztia aniztasunari buruzko jarduera/foro intersekzionaletan biltzea, errealitateak topatzeko puntu gisa. Azkenik, asoziazinonismoa, aktibismoa, eragile sozialak eta/edo boluntarioak sustatuz, lehendik diren bitartekoak (elkarteak) aprobetxatuko dira, erasoetatik babestutako topagune eta espazio seguru gisa, aisialdirako eta kulturarako. Hezkuntza (arautua eta arautu gabea) Hezkuntzaren esparruan, hainbat diskriminazio dira oraindik ere; hori dela eta, proposatzen dugu koordinatuta jardutea ikasleen gurasoen elkarteekin, irakasleen sindikatuekin, berritzeguneekin, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta LGTBI+ elkarte eta mugimenduekin, hezkuntza curriculumean aldaketak eragingo dituen talde motor gisa (HeziBerri 2020), ASGaren alorreko lana zehatzago espezifikatuz. Hori guztia hainbat estrategiaren bidez, hala nola aniztasun afektibo-sexuala ikasgai guztietan transbertsal eta ikusgarri egitea. Halaber, hezkuntza sisteman erabiltzen den material hetero-zis-normatiboa berrikusteko, aniztasuna baztertzeko joera izanik eta iruditeria ez-osoa eraikitzekoa. Aniztasun sexualari buruzko lan esplizitu bat izan liteke SKOLAE (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/programa-skolae). ASGari buruzko prestakuntza sustatzea/finantzatzea Gipuzkoako ikasle eta irakasle guztiei, hitzaldiekin, tailerrekin… Interesgarria litzateke lehendik diren zerbitzuak indartzea, hala nola berdintasunaz arduratzen den BERDINDUren zatia, edo BERDINDU Eskolak, irakasleak trebatzeaz arduratzen direnak. Azkenik, ahaztu gabe hezkuntza sistemak haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza edo batxilergoa baino gehiago biltzen duela, proposatzen da prestakuntza unibertsitateetan, lanbide heziketan eta bestelako zentro ez-ofizialetan ere egitea. Osasungintza Nahiz eta asko izan ez, zeharkako diskriminazioen indize handia ondorioztatu da, LGTBI+ errealitateak osasungintzan ez bistaratzeagatik eta ez ezagutzeagatik; hori dela eta, ezinbestekoa litzateke kontzientziazio kanpainak sortzea profesionalek dituzten aurreiritziei buruz. Gainera, osasun agintariek konpromisoa hartu beharko lukete ASGa ikusgarri egiteko eta protokoloetan, araudietan eta prozeduretan aurreikusteko; esaterako, erreprodukzio prozesuetan bikoteko bi gorputzek sabelean hazi ahal izatea eta abar. Horren antzeko ekintza bat Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin egindakoa da, ERABEREAN sarean bidez. Modu espezif ikoagoan, ikusten da osasungintza atzean geratzen ari dela trans* errealitateei dagokienez; hori dela eta, proposatzen da trans* pertsonen beharrizanei artatzea erantzun koordinatuagoa ematea unitate espezializatuaren eta lehen mailako arretaren artean, saiatuz azken horrek presentzia eta pisu handiagoa izaten. Hala, Genero Identitateko Unitatea mugatuko litzateke alderdi espezifikoetara eta tratamendu zein beharrizanak pertsonalizatzera. Badira osasungintzako jardunbide egokien adibideak ere kolektibo horrekiko, hala nola trans* pertsonentzako Nafarroako Transit zerbitzua (osasun sistematik kanpoko Transexualitate Bulegoa, baina hari lotua), zeina trans* pertsonek sortu baitzuten trans* pertsonentzat pentsatuta. Modu osagarrian, eta prebentzio gisa, beharrezkoa izango litzateke, era berean: • Ezagutza ez-zisexista sortzea eta zabaltzea, gorputzen eta sexuen aniztasunari buruz; intersexualitateari buruzko azterketak eta kontakizunak... • Medikuntzako, erizaintzako eta/edo farmaziako unibertsitate formakuntza, alor hori tratatuko duten etorkizuneko profesionalak prestatzeko. • Preserbatibo ez-falikoen erabilera sustatzea. Lan esparrua Kirol taldeekin gertatzen den moduan, interesgarria litzateke Kalitatearen K ideia marka edo logo gisa proposatzea enpresei eta erakundeei, ASGa ikusgarri egiteko eta errespetatzeko jardunbideak eta araudiak aplikatzeko (kupoak, adibidez). Gainera, horri buruzko konpromiso publikoa beharko litzateke. Onartuz gero, erakunde eta/edo administrazioetakoren bat arduratuko litzateke horren guztiaren segimendua eta f iskalizazioa egiteaz. Horrek ekarriko luke, adibidez, hainbat onura jasotzea (diru laguntzak, hobariak...). Maila sindikalean, beharrezkoak dira hitzarmenak sinatzea, ASGa ikusgarri egiteko eta errespetatzeko; izan ere, ikusi ahal izan dugunez, ahozko diskriminazio ugari gertatzen da esparru horretan. 7. PROPOSAMENAK # 125 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Administrazioa eta justizia LGTBI+ pertsonen azterketan ondorioztatu denez, ez dira islatzen administrazioan eta erakundeetan; hori dela eta, erabat beharrezkoa da politika intersekzionalak sortzea, eta nola edo hala Euskadiko LGTBI+ Legea onartzea, trans errealitateak jasotzeko, adingabeekin familiak osatzeko ezkondu beharra ez izatea eta abar. Autonomia erkidego ugari daude dagoeneko aurretik (Valentzia, Murtzia, Extremadura, Katalunia, Asturias, Nafarroa...). Gainera, epe luzean, horrek ASGa modu efektiboan transbertsalizatzea ekar lezake, erakundeko sail guztietan. Hala eta guztiz ere, beharrezkoak lirateke horretarako: • Protokoloak administrazioetarako. • Erremintak eta baliabideak, haietara jo ahal izateko. • ASG egoeran dauden pertsonak artatzezko teknikariak espezializatzea: polizia, gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, lehen arretako administrariak, udalak... Hori guztia askoz ere errazago egingo litzateke, baldin eta Euskadiko LGTBI+ Kontseilua sortuko balitz, administrazioen arteko koordinazioa, loturak eta interakzioak indartzeko eta kudeatzeko (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak), politikak hobetzeko. Modu espezifikoago batean, gaur egun hasi da beharrizana bistaratzen LGTBI+ pertsonak hirugarren adinera heltzen hasiko direla. Horrek ez du esan nahi ez dagoela adineko pertsonarik LGTBI+ kolektiboan, baizik eta handitu egingo dela hala aitortutako pertsonen kopurua. Hori dela eta, zaharren egoitzetako erronka bat da zer-nola heldu ASGari, adinean aurrera egin ahala. Pertsonak den/zen bezala bizitzen jarraitu ahal izan dezan, hainbat planteamendu egiten dira ingurune seguruak sortzeko eta haren bizi estiloa errespetatzeko birgizarteratze prozesuaren barruan: • Cohousing erako etxebizitza/bizitza ereduak. • Prestakuntza eta sentsibilizazioa eskaintzea egoitzetako langileei. • Adineko LGTBI+ pertsonetan espezializatutako egoitza arreta. Horren adibidea da Madrilgo 26 de diciembre fundazioa: http://www.fundacion26d.org/ • Bizitzeko espazioak eta moduak indibidualizatzea eta pertsonalizatzea, berdinen arteko sozializaziorako bestelako tokiak/jarduerak sustatuz eta pertsonaren intimitatea bermatuz. Adibidez, Donostian Matia Fundazioa dago (http://www.matiafundazioa.net/). Familia eta lagunartea Jakin badakigu zaila dela eremu horietan eragitea, baina horietan salatzen dituzte 16 eta 25 urte bitarteko gazteek diskriminazio gehien. LGTBI+ nerabeentzako eta gazteentzako kanpaleku babestuak sustatzea, kontzientzia duten eta prestakuntza jaso duten begiraleekin, publiko guztiarentzat irekiak; hala, gizar- teratzea eta lotura seguruak indartuko lirateke, baita garapen pertsonal erabatekoa eta askea ere pertsona horientzat. Adibide bat litzateke Bartzelonako Oasis (http://oasislgtb.org/es/). Horrez gain, beharrezkoak ikusten ditugu sentsibilizazio eta/edo publizitate kanpainak LGTBI+ familiei buruz. Adibidez: «Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak» (https://www.noticiasdenavarra.com/2017/05/29/sociedad/navarra/la-campana-hay-ninas-con-pene-y-ninos-con-vulva-gana-trespremios-en-el-festival-de-publicidad-social). Azkenik, erabat beharrezkoa da hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ezagutzak sustatzea ikasleen gurasoen elkarteetan eta gurasoentzako bestelako guneetan. 7. PROPOSAMENAK # 127 # 8 HAUSNARKETAK A zterketa honetan, zailtasunak izan ditugu pertsona asexualekin harremanetan ipintzeko eta ikusgarri egiteko, baita intersexualitatearekin lotutako prozesu medikoak bizi izan dituztenekin ere. Jatorria ere handicap bat izan da, eta ezin izan dugu Asiako, Magrebeko, Afrikako eta halakoetako jatorria duten pertsonen errealitatea irudikatu… Era berean, lan gogorra izan da adineko LGTBI+ pertsonen lekukotzak jasotzea ere. Horrek ez du esan nahi, ordea, halakorik ez denik, eta ez da gure nahia haiek ikusezin bihurtzea ere. Ziurrenik, azterlana egiten ari ginen pertsonetatik aldendutako errealitateak izanik edo sistemak eragindako bazterkeria kontuan hartuta, zaildu egiten da profil horietara gerturatzea eta harremana ezartzea. Etxebizitza eskuratzea ere ez da jasota geratu; izan ere, ez zen interesgune elkarrizketatutako pertsonentzat, ezta elkarrizketatzaileentzat ere. Bizitzaren oinarrizko alderdi horrek zeresan handia emango lioke LGTBI+ kolektiboari, batez ere trans* pertsonen eta/edo atzerritarren kasuan, Desirak Plazara 2018ko azterlanak argitara eman duen moduan. Bestetik, ikerketan zehar etengabe kuestionatu dira identitate kategoriak; nola sortzen diren, nola sailkatzen ditugun informazioa antolatzeko, zer muga ezarri, zeinen lausoak diren, zeinen astunak bihurtzen diren batzuetan... Azkenik, handinahia litzateke esatea datu guztiak % 100eko zehaztasunez eta eraginkortasunez tratatu direla. Guztia bezalaxe, gure gaitasunek eta prozesuek mugak dituzte: jakintza maila, denborak... Hori dela eta, gerturatze honek ideia orokor bat egiteko balio du, zehatza kasu batzuetan, ikusteko nola bizi diren LGTBI+ pertsonak 2018an Gipuzkoan. Egia da ez dela guztia negatiboa; halere, ikerketak makina bat informazio bildu du, eta oraindik ere ikertzen jarraitzeko aukera ematen du, hainbat esparru, alderdi eta profilen inguruko zehaztasun handiagoak eskuratzeko. Errealitate dinamikoa xehatzen joateko modu bat, deseraikiz, berreraikiz, eraikiz... Hamaikatxo desafio eta erronka agertuko dira. Pertsona ez-bitarrek etorkizunean egin ditzaketen aldarrikapenak hainbat alderditan, hala nola lege errekonozimenduan, alderdi erlazionalean, hizkuntzaren erabileran, gorputz ez-normatibo ugariak ikusgarri egiten... Garrantzitsua ez da dokumentu honetan aipatzen dena, baizik eta aurrerantzean harekin egin daitekeen guztia. 8. HAUSNARKETAK # 130 # 9 ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK Bartzelonako Udala. (2009). Estadísticas, demografía 1900-2017. Helbide honetatik hartua: http://www.bcn.cat/estadistica/castella/dades/anuari/ cap02/C020101.htm Arartekoa. (2012). Arrisku egoera berezietan dauden adingabeak. Helbide honetatik hartua: http://www.ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_2354_1.pdf Arartekoa. (2014). Ez diskriminatzeko printzipioa. Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak babesteko Europako Konbentzioa. Helbide honetatik hartua: http://www.ararteko.net/contenedor.jsp?codMenuPN=72&codbusqueda=109&codMenu=140&seccion=s_fdes_d4_v1.jsp&language=es Asociación chiquillos y en el campo. (2016). El arte de cambiar por cambiarte. Madril. Vitoria-Gasteizko Udala. (2018). Azterketak eta estatistikak, demografia 2018. Helbide honetatik hartua: https://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/ we001Action.do?idioma=es&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=u_3e8823fa_128950e27ea__7fc3 Bonino, L. (2002). Masculinidad hegemónica e identidad masculina. Dossiers feministes, (6. zk.). Helbide honetatik hartua: http://www.e-revistes.uji.es/ index.php/dossiers/article/view/735/635 Coll-Planas, G. eta Missé, M. (2009). Diagnóstico de las realidades de la población LGTB de Barcelona. Bartzelona: Bellaterra. Coll-Planas, G. (koord.) (2011). Contra la homofobia. Políticas locales de igualdad por razón de orientación sexual y de identidad de género. Libro blanco europeo. Bartzelona: Bartzelonako Udala, Eskubide Zibilen Zuzendaritza (arg.). Cubillos, Javiera. (2015). La importancia de la interseccionalidad para la investigación feminista. Oxímora Revista Internacional de Ética y Política, 2015eko udazkena (7), 119-137. Helbide honetatik hartua: http://revistes. ub.edu/index.php/oximora/article/view/14502/17834 Gipuzkoako Foru Aldundia. Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza. (2018). Aniztasuneko Bizikidetzarako Foru Plana. Ez-diskriminaziorako ekintzak. Helbide honetatik hartua: https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456908/2457339/Aniztasuneko_bizikidetzarako_foru_plana.pdf Euskal Herriko Bilgune Feminista, EMAGIN. (2018). TRANS sexualitateak. Hezkuntza-praktika feminista baterako ekarpenak. Foucault, M. (2005). Historia de la sexualidad II. El uso de los Placeres. Espainia: Siglo XXI. Galtung, J. (1998). Tras la violencia 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución, afrontando los efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia. Bilbo: Bakeaz, Gernika gogoratuz. 9. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK # 133 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Gipuzkoako Foru Aldundia. (2006). Behagi. Gipuzkoako Gizarte Behatokia. Helbide honetatik hartua: http://www.behagi.eus/eu/adierazleak/biztanleria/p-2/ Guil Bozal, A. (2016). Género y construcción científica del conocimiento. Historia de la Educación Latinoamericana, 18(27), 263-288. Goffman, E. (1990). Stigma: Notes On The Management of Spoiled Identity. Ingalaterra: Penguin Group. Gros, A. E. (2016). Judith Butler y Beatriz Preciado: una comparación de dos modelos teóricos de la construcción de la identidad de género en la teoría queer. Civilizar Ciencias Sociales y Humanas, 16(30), 245-260. Haraway, Donna. (1991). Ciencia, cyborgs y mujeres: la reinvención de la naturaleza. Madril: Ediciones Cátedra. Hill Collins, Patricia. (2000). Black Feminist Thought: Knowledge, Consciousness and the Politics of Empowerment. Londres: Routledge. Horta, O. (2010). Discrimination in Terms of Moral Exclusion. Theoria: Swedish Journal of Philosophy, (76), 346-364. Hutcheson, G. S. (2012). La heteronormatividad en disputa. Helbide honetatik hartua: www.cervantesvirtual.com/descargaPdf/la-heteronormatividad-en-disputa/ Killermann, S. (2011). Breaking through the binary: gender explained using continuums. Helbide honetatik hartua: https://www.itspronouncedmetrosexual.com/2011/11/breaking-through-the-binary-gender-explained-using-continuums/ Kimmel, Michael S. (2005). Why Men Should Support Gender Equality. Women’s Studies Review, 2005eko udazkena, 102-114. Kualitate Lantaldea eta Aldarte. (2018). Desirak plazara. Gasteizko LGTBI herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa. Vitoria-Gasteiz: Berdintasun Zerbitzua, Alkatetza eta Erakundeekiko Harremanen Saila, Vitoria-Gasteizko Udala. Lippert-Rasmussen, K. (2006). Private Discrimination: A Prioritarian, Desert-Accommodating Account. San Diego Law Review, (43), 817-856. Martxueta, A. (2012). Claves para atender la diversidad afectivo-sexual en el contexto educativo. Doktorego-tesia. Vitoria-Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea. Mestre eta Mestre, R. (arg.). (2008). Mujeres, derechos y ciudadanías. Valentzia, Espainia: Tirant lo blanch. Miné, M. (2003). Los conceptos de discriminación directa e indirecta. Helbide honetatik hartua: http://www.era-comm.eu/oldoku/adiskri/02_key_concepts/2003_mine_es.pdf Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. (2018). Glosario de términos sobre diversidad afectivo sexual. Helbide honetatik hartua: https://www.mscbs.gob.es/ciudadanos/enfLesiones/enfTransmisibles/sida/ docs/GlosarioDiversidad.pdf Montañes, S. M. (2010). El grupo de discusión. Red cimas. Helbide honetatik hartua: http://www.redcimas.org/biblioteca/metodologia/ Platero, R. (L.), (2012). Intersecciones: cuerpos y sexualidades en la encrucijada. Bartzelona: Bellaterra. Rubin, G. (1989). Reflexionando sobre el sexo: notas para una teoría radical de la sexualidad. In C. S. Vance. Placer y peligro. Explorando la sexualidad femenina. (113-190). Madril: Revolución. Scott, Joan W. (1990). El género: útil para el análisis histórico. In Amelang, J. S. eta Nash, M. Historia y género. Las mujeres en la Europa moderna y contemporánea. Valentzia: Alfons el Magnanim. Tozzi, V. (2005). El privilegio de la postergación. Dilemas en las nuevas historiografías de la identidad. Análisis Filosófico XXV, 2, 139-163. Helbide honetatik hartua: https://es.scribd.com/document/171162597/Tozzi-Veronica-El-privilegio-de-la-postergacion-Dilemas-En-las-nuevas-historiograf-as-de-la-identidad Wittig, M. (2006). El pensamiento heterosexual y otros ensayos. Barcelona: Egales. *Kontsulta guztiak 2018ko abenduan egin ziren azkenekoz. 9. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK # 135 # 1 10 ERANSKINAK 1. GLOSARIOA. 10. ERANSKINAK # 138 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 140 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 2. GALDETEGI ELEKTRONIKOA EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ. 10. ERANSKINAK # 142 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 144 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 146 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 148 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 150 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 152 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 154 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 156 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 10. ERANSKINAK # 158 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 3. ELKARRIZKETEN ETA EZTABAIDA TALDEEN DATU OROKORRAK: BATEZ BESTEKO IRAUPENA, TOKIA, OINARRIZKO GIDOIA. 1 35 ELKARRIZKETAK Elkarrizketek 60 minutu iraun dute batez beste. Nagusiki, Gehituren Donostiako egoitzan egin dira, baina batzuetan lantokietan, gizarte zerbitzuek utzitako aretoetan eta abarretan ere egin dira. Gidoiak elkarrizketatutako pertsona edo profesional bakoitzera egokitu dira, baina honako ordena orokor honi jarraituta: GAKO INFORMATZAILEAK * Elkarrizketaren hizkuntza • EGUNA, ORDUA ETA TOKIA. • Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen errealitatea. • Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gehitu. • Adierazten den guztia isilpekoa izango da, eta diagnostikoaren txostena egiteko bakarrik erabiliko da. 1. Adina 2. Jaiotzako sexua 3. Identitatearen autodefinizioa · Generoa · Kultura 35. Konfidentzialtasuna bermatzea. 4. Orientazioaren autodefinizioa 5. Jaiolekua 6. Bizi zaren udalerriaren neurria · a. Bizikidetza unitatea 7. Egoera akademiko-laborala 8. Urteko diru sarrerak, gutxi gorabehera. · a. Asoziazionismoa/aktibismoa/militantzia 9. Zer esparrutan eta zer diskriminazio bizi izan dituzu bizitzan zehar, LGTBI+ kolektiboko kide izateagatik? 10. Zure ustez, badute ikusgarritasunik LGTBI+ pertsonek? Sentitzen duzu ikusgarria zarela, ala ikusezin bihurtzen zara? 11. Zer segurtasun maila sentitzen duzu LGTBI+ pertsona gisa adierazteko? · a. Zerk sentiaraziko zituzke seguruago? 12. Zer beharrizan detektatzen dituzu LGTBI+ pertsonek ongizate eta autonomia handiagoa izan dezaten? PROFESIONALAK • EGUNA, ORDUA ETA TOKIA. • Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen errealitatea. • Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gehitu. • Adierazten den guztia isilpekoa izango da, eta diagnostikoaren txostena egiteko bakarrik erabiliko da. 1. Lanbide-profila 2. Jarduera eta kokapena: lan egiten duen gunearen neurria. 3. Zure jarduera profesionalean, zer diskriminazio/zailtasun detektatu dituzu LGTBI+ kolektiboan? a. Aukerak galtzea, eskubideak urratzea. b. Adibideak. c. Dinamika errepikakorrak/zer bihurtzen da esanguratsu 10. ERANSKINAK # 160 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 4. Zer beharrizan detektatzen dituzu LGTBI+ pertsonen ikusgarritasuna, tratua eta egoera hobetzeko «eremu horretan»? - Modu orokorrean. - Zehazki. 5. Nola hautematen dituzu <2.000 biztanleko herriguneetako LGTBI+ pertsonak? 6. Zer harreman dago diskriminazioen eta indarkeria matxistaren artean? EZTABAIDA TALDEAK Eztabaida taldeek 75 minutu iraun dute batez beste. Hirurak Gehituren egoitzan egin dira, Donostian. Gidoiak talde bakoitzera egokitu dira, baina honako ordena orokor honi jarraituta: Sarrera: eguna, ordua eta tokia. Gipuzkoako LGTBI+ errealitateen txostena. Konfidentzialtasuna. 1. Aurkezpenak. 2. Hasteko eta behin... • Zer esan nahi du LGTBI+ izateak zuetako bakoitzarentzat? (Nortasun politikoa, sentimendua, kolektiboa, indibidualitatea?) • Zer-nolakoa da heteronormatibitatearekin bizitzea egunez egun? • Profil horiei buruzko galdera espezifikoak eta/edo estereotipoei buruzko dinamikak. 3. Bizitzaren esparru desberdinetan, zer diskriminazio bizi izan dituzue emakume eta/edo lesbiana/bisexual izateagatik? a. Espazio publikoak b. Hezkuntza c. Osasungintza d. Lana e. Aisialdia eta kultura f. Administrazioa eta justizia g. Familia/lagunartea 4. Zer-nola artikulatzen da indarkeria matxista eraso horietan? (MOTIBAZIOA). • Non sentitu zarete behartuen/ikusezinen, emakumezkoen espazioetan edo espazio mistoetan? • LGTBI+ espazioetan, gutxiengoen sigla edo emakumezko gisa, sentitu zarete ikusezin edo diskriminatuta? 5. Egungo egoeran detektatzen dituzten beharrizanak (esparru desberdinetan). • Zer egin lezake zehazki Gipuzkoako Foru Aldundiak? Amaiera eta esker onak 10. ERANSKINAK # 162 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 4. BERDINDU! ZERBITZUA BERDINDU! ZERBITZUA BERDINDU PERTSONAK LURRALDE BAKOITZEKO ERAKUNDE KUDEATZAILEA GIPUZKOA BIZKAIA ARABA GEHITU ALDARTE ALDARTE BERDINDU IBILTARIA ERRESPETUZ BERDINDU ESKOLAK GUZTIOK BERDINDU FAMILIAK ERRESPETUZ 5. LANDU EZ DIREN DATU/TAULA GURUTZATUAK. 10. ERANSKINAK # 164 # <2.5K 2.5K-10K 10K-20K 20K-170K >170k Guztira Erantzunak guztira 16 30 60 70 99 275 Baiezkoen kop. 15 21 37 46 61 180 % 93,75% 70,00% 61,67% 65,71% 61,62% 65,45% Baiezkoen kop. 7 13 25 26 46 117 % 43,75% 43,33% 41,67% 37,14% 46,46% 42,55% Baiezkoen kop. 5 7 14 10 30 66 % 31,25% 23,33% 23,33% 14,29% 30,30% 24,00% Baiezkoen kop. 3 9 15 16 27 70 % 18,75% 30,00% 25,00% 22,86% 27,27% 25,45% Baiezkoen kop. 9 11 23 30 51 124 % 56,25% 36,67% 38,33% 42,86% 51,52% 45,09% Baiezkoen kop. 4 7 10 12 19 52 % 25,00% 23,33% 16,67% 17,14% 19,19% 18,91% Baiezkoen kop. 8 11 25 33 49 126 % 50,00% 36,67% 41,67% 47,14% 49,49% 45,82% Bai, Espazio Publikoan Bai, Hezkuntzan Bai, Osasun Arloan Bai, Arlo Laboralean Bai, Aisialdi eta Kulturan Bai, Administrazio eta Justizian Bai, Familian eta Lagun artean BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 4. taula: Biztanleriaren arabera ehuneko diskriminazioak arloka. Biztanleri kopuruaren arabera 5. taula: Adinaren arabera ehuneko diskriminazioak arloka. Adinaren arabera <16 16-25 25-40 41-55 56-65 >65 Guztira Erantzunak guztiras 7 115 102 37 12 2 275 Baiezkoen kop. 5 82 73 16 3 1 180 % 71,43% 71,30% 71,57% 43,24% 25% 50% 65,45% Baiezkoen kop. 5 56 36 15 5 - 117 % 71,43% 48,70% 35,29% 40,54% 41,67% 0% 42,55% Baiezkoen kop. 1 22 32 9 1 1 66 % 14,30% 19,10% 31,37% 24,30% 8,30% 50% 24,00% Baiezkoen kop. - 20 35 13 1 1 70 % 0% 17,39% 34,31% 35,14% 8,33% 50% 25,45% Baiezkoen kop. 3 56 47 13 4 1 124 % 42,82% 48,70% 46,08% 35,14% 33,33% 50% 45,09% Baiezkoen kop. - 22 20 8 1 1 52 % 0% 19,13% 19,61% 21,62% 8,33% 100% 18,91% Baiezkoen kop. 2 68 40 12 3 1 126 % 28,57% 59,13% 39,22% 32,43% 25% 50% 45,82% Bai, Espazio Publikoan Bai, Hezkuntzan Bai, Osasun Arloan Bai, Arlo Laboralean Bai, Aisialdi eta Kulturan Bai, Administrazio eta Justizian 10. ERANSKINAK # 166 # Bai, Familian eta Lagun artean Gutxiespenekoak Hitzezkoak Fisikoak Teknologia bitartez Guztira Adierazitako kop. 6. taula: Motaren arabera ehuneko portzentaiak arloka. Espazio Publikoan 79 123 130 25 28 385 % 20,51% 31,94% 33,76% 6,49% 7,27% 100% Hezkuntzan Adierazitako kop. 86 62 61 12 11 232 % 37,06% 26,72% 26,29% 5,17% 4,74% 100% *Bakarrik ikasleak: Adierazitako kop. 39 29 22 2 6 98 % 39,8% 29,6% 22,5% 2% 6% 100% Adierazitako kop. Osasun Arloan 54 24 12 1 1 93 % 58,06% 25,80% 12,90% 1,07% 1,07% 100% Lan Arloan Adierazitako kop. 21 35 38 5 5 102 % 20,58% 34,31% 37,25% 4,90% 4,90% 100% *Bakarrik lanean daudenak/ egondakoak Adierazitako kop. 15 28 35 4 1 58 % 25,8% 48,3% 60,3% 6,9% 1,7% 100% Adierazitako kop. Aisian eta kulturan 67 62 70 11 28 238 % 28,15% 26,05% 26,41% 4,62% 11,76% 100% Administrazio Publiko eta Justizian Adierazitako kop. 44 19 19 1 3 86 % 51,16% 22,09% 22,09% 1,16% 3,48% 100% Familia eta Lagun artean Adierazitako kop. 65 58 78 3 10 214 % 30,37% 27,10% 36,44% 1,40% 4,67% 100% BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 Pasiboak Motaren arabera • Diskriminazio pasiboak (ukazioagatik edo ez-zuzenekoak): errealitate anitzak islatzen ez dituzten inprimakiak, babes falta, bazterkeria... • Gutxiespeneko diskriminazioak: begiradak, tratu desegokia, zailtasunak sarbideetan... • Hitzezko diskriminazioak: irainak, komentarioak, txisteak... • Diskriminazio fisikoak: kolpeak, bultzadak, eraso fisikoak... • Diskriminazioak teknologia bitartez: sare sozialen bitartez, interneta… 47. grafikoa: 26-40 urte bitartean perfil bakoitzaren diru-sarrerak. Lagina: 98 pertsona. 7 Ez normatiboak. 42 Emakume. 48 Gizon. 10. ERANSKINAK # 168 # BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 48. grafikoa: 41-55 urte bitartean perfil bakoitzaren diru-sarrerak. Lagina: 36 pertsona. 1 Ez normbatiboa. 13 Emakume. 22 Gizon. 49. grafikoa: 56-65 urte bitartean perfil bakoitzaren diru-sarrerak. Lagina: 11 pertsona. 3 Emakume. 8 Gizon. BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018 BIZIKIDETZA ANIZTASUNEAN. LGTBI+ POPULAZIOAREN ERREALITATEEN DIAGNOSTIKOA GIPUZKOAN 2018