Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Parodia beste sormen-lan batez iseka egiten duen beste lan satiriko bat da, jatorrizko lanaren umorezko errepikapena edo karikatura eginez. Grekerazko παρώδïα hitzetik dator (παρα = "para" edo antzeko eta ώδή = "ode" edo kantu, oda) eta horrela antzinatean kantatu edo errezitatzeko eraz egindako imitapenak ziren. Literatura, musika zein zinemako lanen parodiak ohizkoak dira gaur egun. Gizarte eta politika gerterak ere izaten dira parodiagai.