Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Baso-muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpetar baso-muga, altitudearen araberakoa (Saint-Moritz, Suitza).
Kanadako baso-muga arktikoa.

Baso-muga, edo hobeki zuhaitz-muga, lerro irudikatu bat da, non zuhaitzak sor daitezkeen azken muga markatzen duen. Muga horretatik haratago ekologia baldintzek (tenperatura hotzak, airearen presioa, hezetasun gabezia, lurraren baldintzak) ez dute zuhaitzen presentzia ahalbideratzen[1]. Hortaz, habitat baten muga ere bada.

Basoaren azken muga horretan, latitude eta klimatologiaren arabera, zuhaitzak sortzeko azken ingurua markatzen da, desberdina den tokien arabera. Basoentzako latitude garaiena lurralde zirkunpolarretan aurkituko dugu. Baso-mugetan sarritan zuhaitzen garapena kaxkarra izan daiteke eta azkenak, mugatik gertu daudenak, txikiak eta okerrak izan daitezke. Baldintza horiek haizearen ondorioz bada krummholz formazioa deritzogu (alemanez krumm “okertua”, “bihurria” eta Holz, “zura”: krummholz, «zur okerra» edo “zur bihurritua”).[2]

Baso-muga, izadian ohikoa den moduan, eskala handian hobeto definitzen da hurbiletik baino, ez baita hain muga garbia, igarotze gradual bat baizik: zuhaitzak gero-eta txikiagoak eta sakabanatuak dira eta, azkenean, desagertzen dira[3].

Ohiko landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larix gmelinii Kolyman, Siberiako ipar-ekialdean.

Hauek dira baso-muga arktikoan eta alpetarrean ager daitezkeen zuhaitz batzuk (batez ere koniferoak dira:

Mundu banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso-muga alpetarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso-muga alpetarra tokian-tokiko aldagai askoren menpe dago: aspektu geografikoak, klimatologia, polo geografikoaren gertutasuna... Zenbait tokitan, bestetik, inguru tropikalak eta uharteak, espezie alpetarrak ezin dira heldu eta horrek baso-lerro baxuagoak eman ditzake.

Hemen aurkezten den zerrenda gutxi gorabeherakoa da:

Tokia Latitude Altitudea, metrotan Oharrak
Suedia 68°N 800
Norvegia 61°N 1100 Kostaldetik gertu jaisten da.
Alpeak 46°N 2100 Hegoaldera ematen duten Alpeetan garaiagoa.
Rila 42°N 2300 Pinus mugo espezie arrunta du baso-mugan.
Pirinioak Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Andorra, Katalunia 42°N 2300 Pinus uncinata espezieak baso-muga markatzen du
Sierra Nevada, Espainia 37ºN 2400 Pinus sylvestris nevadensis espezieak baso-muga markatzen du. Urtaro lehorra udan.
Olympic Mountains WA, Ameriketako Estatu Batuak 47°N 1500 Neguan elurrak zuhaitz gazteak estaltzen ditu.
New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak 44°N 1220 Gailur batzuek, suteak direla eta ondorioz gertatutako lurraren galera, baso-muga baxuago dute.
Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak 43°N 3000
Mendi Harritsuak, Ameriketako Estatu Batuak 40°N 3500 Hego-mendebaldeko malda beoragoetan.
2400 Ipar-ekialdeko maldetan
Japoniako Alpeak 39°N 2900
Yosemite, Ameriketako Estatu Batuak 38°N 3200 Sierra Nevadako mendebaldea
3600 Sierra Nevadako ekialde aldean (Kalifornia)
Popocatépetl, Mexiko 19°N 4000
Himalaia 28°N 4400
Costa Rica eta Panama 9.5°N 3400
Kilimanjaro, Tanzania 3°S 3000 Leku tropikal baten adibidea da. Lurralde biogeografiko horietan espezieen tolerantzia txikiagoa da eta, ondorioz, muga baxuagoa da.
Hawaii, Sierra Nevada (AEB) 20°N 2800 Kilimanjaroren antzeko kasua. Alisio haizeen eraginez euri gutxiago egiten du.
Ginea Berria 6°S 3900
Andeak, Peru 13°S 4560 Ekialde aldean, Pumahuanca, Urubamba, Cusco; mendebaldean lehorreak zuhaitzen sorrera mugatzen du.
Andeak, Bolivia 18°S 5200 Mendebaldeko mendilerroa; Basoaren muga garaiena Sajama sumendiaren maldetan dago (Polylepis tarapacana).
4100 Ekialdeko mendilerroa; klima hezeagoa eta eguzki gutxiago egiten duenez, muga baxuagoa da.
Sierras de Córdoba, Argentina 31°S 2000 Aipatutako Alisioak, esposizio handiarekin batera.
Australiako Alpeak, Australia 36°S 2000 Australiako Alpeen mendebaldeko aldea.
1700 Australiako Alpeen ekialdeko aldea.
Hego uhartea, Zeelanda Berria 43°S 1200 Itsasoaren eraginak udak hozten ditu eta horrek zuhaitzen hazkundea mugatzen du.
Navarino uhartea, Chile 54°S 600 Baldintza sasipolarrek lerro honen gainetik zuhaitzen agerpena erabat mugatzen dute.

Baso-muga artikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen ere tokian-tokiko aldagaiek garrantzi handia dute. Hona hemen baso-muga tipiko batzuk:

Tokia Latitude Altitudea, metrotan Oharrak
Norvegia 24°E 70°N Ipar Atlantikoko itsaslasterrak antzeko latitude duten beste tokiekin konparatuta, nolabait tenperaturak epeltzen ditu. Negu epelagoek permafrost sortzea mugatzen du.
Mendebaldeko Siberiako ordokia 75°E 66°N
Erdialdeko Siberiako goi-ordokia 102°E 72°N Muturreko klima kontinentalak udan zuhaitzak hazteko beroa nahikoa suposatzen du nahiz eta altitude garaiak izan.
Hurruneko Errusia Ekialdea (Kamtxatka eta Txukotka penintsula) 160°E 60°N Oyashio itsaslasterra eta haize gogorrek udako tenperaturetan eragina dute. Ondorioz zuhaitzek ezin dira ondo hazi. Aleutiar uhartetan ia zuhaitzik ez daude.
Alaska 152°W 68°N Mendiek Artikotik datozen aire hotza blokeatzen dute. Zuhaitzak, horri esker, Brooks mendikatean agertzen dira.
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Kanada 132°W 69°N Zirkulu polar artikoaren iparralderaino beraino heltzen da, klima kontinentalari esker.
Nunavut 95°W 61°N Hemen egon beharko zen baino hegoaldeagoan dago muga, Hudson badiaren hotzagatik.
Quebec 72°W 56°N Labradorko itsaslasterrak eragin handia du. Labrador penintsularen alde batzuetan basoak oso hegoaldean gelditzen dira, 53°N.
Groenlandia 50°W 64°N Inguruan isolamendu handia egon da. Egun, zuhaitzak artifizialki landatzen ari dira baina oso poliki eta gutxi ari dira handitzen, Søndre Strømfjord, 67°N.

Baso-muga Antartikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beagle kanalaren iparraldeko kostaldeko zuhaitzak, 55°S.

Las Kerguelen uharteak, San Pablo uhartea, Hegoaldeko Georgiak eta Antartika inguruko beste uharteek haize iraunkorrak jasatzen dituzte eta bazterreko klimak; uharte horietan ez ditugu bertako zuhaitz-espezieak aurkitzen nahiz eta egiten duen euriaren ondorioz, baso epela izateko aukera izango lituzkete. Baina baldintzak ez dira egokiak eta horrek ez du Artartikaren baso-mugarekin lotura.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]