Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Wyoming

Koordenatuak: 43°00′N 107°30′W / 43°N 107.5°W / 43; -107.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wyoming
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Wyoming
Administrazioa
Izen ofizialaState of Wyoming
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-WY
HiriburuaCheyenne
Governor of Wyoming (en) ItzuliMark Gordon (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°00′N 107°30′W / 43°N 107.5°W / 43; -107.5
Azalera253.348 km²
MugakideakMontana, Hego Dakota, Nebraska, Colorado, Utah eta Idaho
Punturik altuenaGannett tontorra
Demografia
Biztanleria576.851 (2020ko apirilaren 1a)
−9.256 (2015)
Dentsitatea2,28 bizt/km²
Etxebizitzak233.231
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC−07:00, Mountain Time Zone (en) Itzuli eta America/Denver (en) Itzuli
wyoming.gov

Wyoming Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Estatu honetako hiririk handiena Cheyenne da, hiriburua. Estatu Batuetako estatuetatik biztanle gutxien dituena da Wyoming. Beste hiri nagusiak Casper eta Laramie dira.

Muga hauek ditu: iparraldean eta ipar-mendebaldean, Montana; ekialdean, Hego Dakota eta Nebraska; hegoaldean, Colorado; hego-mendebaldean, Utah; mendebaldean, Idaho.

1.500-2.000 metro arteko goi-lautada da Wyoming-eko lurraldea, mendikateek eta sakanek hautsita. Ekialdeko eskualdeak Missouri ibaiaren adarrek ureztatzen dituzte (Powder, Cheyenne, Belle Fourche, North Platte). Hego Dakotako mugan Black Hills mendiak daude. Estatuko erdialdea eta mendebaldea Rocky Mountains sistemaren barnean daude, eta han daude lurraldeko mendialde eta mendi garaienak: Laramie, Big Horn, Absaroka, Teton, Wyoming eta Wind (4.207 m Gannett mendian). Mendialdeon artean sakanak daude, Yellowstone Parke Nazionala esaterako, izen bereko aintzira barne.

Wyoming estatua 23 konderriz osatua dago.

Wyoming estatuko konderriak 2005eko biztanleri kopuruaren arabera sailkatuak
Postua Konderria Biztanleria Postua Konderria Biztanleria
1 Laramie konderria 85.163 13 Converse konderria 12.766
2 Natrona konderria 69.799 14 Goshen konderria 12.243
3 Sweetwater konderria 37.975 15 Big Horn konderria 11.333
4 Campbell konderria 37.405 16 Platte konderria 8.619
5 Fremont konderria 36.491 17 Washakie konderria 7.933
6 Albany konderria 30.890 18 Johnson konderria 7.721
7 Sheridan konderria 27.389 19 Sublette konderria 6.926
8 Park konderria 26.664 20 Weston konderria 6.671
9 Uinta konderria 19.939 21 Crook konderria 6.182
10 Teton konderria 19.032 22 Hot Springs konderria 4.537
11 Lincoln konderria 15.999 23 Niobrara konderria 2.286
12 Carbon konderria 15.331 Denera 509.294

Wyomingeko biztanle-dentsitatea Estatu Batuetako txikiena da Alaskaren ondotik (1,8 biztanle km2-ko). Biztanleen laurdenak hirietan bizi dira, eta nekazaritza-eremuetan gainerakoa. Indiarrak % 2 baino gutxiago dira gaur egun, eta Wind River esparruan bizi dira. % 95etik gora zuriak eta hispanoak dira, eta badira, halaber, mexikar, eskandinaviar, italiar eta alemaniar talde txikiak.

Turismoa (Yellowstongo eta Great Tetongo parke nazionalak), meategiak (petrolioa, gasa, ikatza, uranioa, burdina, fosfatoak), abere-hazkuntza (ardi- eta behi-azienda), basogintza eta sakanetan eta ibaien ertzetan egiten den laborantza (azukre-erremolatxa, garia, garagarra, patata) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Industria (petrolio-findegiak, zurgintza, janari-industria) hiri nagusietan baizik ez dago.

Siouxak eta txeieneak («oin beltzak») bizi ziren bertan 1743. urtean La Vérendrye anaia esploratzaileak hara heldu zirenean. 1834. urtean sortu zuten Laramieko lehen gotorleku egonkorra. 1867. urtean, burdinbidea eraiki zutenean, egin zen erabateko kolonizazioa. 1890. urtean, Estatu Batuetako 44. estatu bihurtu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.