Ohio
Ohio Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko estatua da. Hiriburua Columbus da, baita hiri nagusia ere.
116.000 km2 ditu eta 11.590.000 biztanle (2014; AEBetako zazpigarren estaturik populatuena da).
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Columbus: 728.432 biztanle (2005).
- Cleveland: 461.324.
- Cincinnati: 317.361.
Beste bi hiri garrantzitsu: Akron eta Toledo.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erie aintziraren hegoaldean dago.
Lurralde laua da (473 m Bellefontaine mendiak, gainik garaienak). Ohio (Mississippi ibaiaren adarra) eta Scioto ibaiak igarotzen dira Ohio estatutik. Klima kontinental hezea du.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanle gehienak hirietan bizi dira; erlijioz protestanteak dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia jarduera nagusiak industria eta nekazaritza dira. Industrian, autoak, pneumatikoak (Firestone, Goodyear...), laborantzarako makinak, makina elektronikoak eta itsasontziak egiten dira, besteak beste. Burdin olek eta petrolio findegiek ere garrantzi handia dute.
Ohioko industriaren garapenean zer ikusi zuzena izan dute aurkitu diren energia iturriek (ikatza, petrolioa eta gas naturala bertan ateratzen dira), eta komunikabide sare onak. Nekazaritza oso aurreratua du. Laborantzarako lurrik emankorrenak ipar-mendebaldean ditu; garia, artoa, tabakoa, soja eta mahatsa lantzen dira, batez ere; abeltzaintzan, berriz, ardiak, behiak eta txerriak.
Ohiotar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zane Grey (1872-1939), idazlea.
- Clark Gable (1901-1960), aktorea.
- Paul Newman (1925-2008), aktorea.
- Toni Morrison (1931-), idazlea.
- Harvey Pekar (1939-), komikigilea.
- Edwin Moses (1955-), atleta.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Ohioko estatuaren webgune ofiziala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.