Paul Newman
Paul Leonard Newman (Shaker Heights, Ohio, 1925eko urtarrilaren 26a - Westport, Connecticut, 2008ko irailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea eta zinema zuzendaria izan zen, 1986ko The Color of Money filmean burututako antzezpenari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita, Arthur Samuel Newman, judu estatubatuarra zen eta ama, Theresa Garth, Austrohungariar imperiokoa (gaur egungo Eslovakia). Paul Newmanek 1943 eta 1945 artean soldautza bete zuen, Okinawa eta Guameko baseetan.
Bigarren Mundu Gerran borrokatu ostean, Yale Unibertsitatean eta New Yorkeko Actors Studioan[1] ikasi zuen. Aktore lanean, Broadwayen hasi zen. 1954an lehen filman jokatu zuen, The Silver Chalice izenekoan, zein, Newmanen hitzetan, 1950eko hamarkadako film txarrena zen. Hala ere, paper arrakastatsuak lortu zituen horren geroztik. Begi urdineko eta tankera oneko aktore polita baino gehiago izan nahi zuenez, 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan mota guztietako paperak egin zituen. Horrek belaunaldi berriaren errespetua eman zion. 2008 hasieratik birikako minbizia zuen eta, kimioterapiak huts egin ostean, bere azken egunak familiaren ondoan pasatzea erabaki zuen, irailaren 26an hil zen arte[2].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore moduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Zinema zuzendari moduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Aktoreak | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1968 | Rachel, Rachel | Joanne Woodward, James Olson | -- | gaztelaniaz: Raquel, Raquel |
1971 | Sometimes a Great Notion | Paul Newman, Henry Fonda | Universal Pictures | gaztelaniaz: Casta invencible frantsesez: Le Clan des irréductibles |
1972 | The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds | Joanne Woodward, Will Hare | 20th Century Studios | gaztelaniaz: El efecto de los rayos gamma sobre las margaritas frantsesez: De l'influence des rayons gamma sur le comportement des marguerites |
1980 | The Shadow Box | Joanne Woodward, Christopher Plummer | -- | frantsesez: L'Écrin de l'ombre |
1984 | Harry & Son | Robby Benson, Ellen Barkin | -- | gaztelaniaz: Harry e hijo frantsesez: L'Affrontement |
1987 | The Glass Menagerie | Joanne Woodward, John Malkovich | -- | gaztelaniaz: El zoo de cristal frantsesez: La Ménagerie de verre |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Harmetz, Aljean. (2008-09-27). «Paul Newman, a Magnetic Titan of Hollywood, Is Dead at 83 (Published 2008)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ «NY Daily News - We are currently unavailable in your region» www.tribpub.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1925eko jaiotzak
- 2008ko heriotzak
- Ohioko biografia zirriborroak
- Ohioarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako aktoreak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Ohorezko Oscar sariaren irabazleak
- Estatubatuar juduak
- Eslovakiar estatubaturrak
- Birikako minbiziaren ondorioz hildakoak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Zuzendari onenaren Urrezko Globo saridunak
- Cannesko Zinemaldiko gizonezko interpretazio onenaren saridunak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala