Gregory Peck
Eldred Gregory Peck (La Jolla, 1916ko apirilaren 5a - Torrance, 2003ko ekainaren 12a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, Oscar sariaren irabazlea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New Yorkera antzerkia ikastera joanda, Broadwayen hasi zen lanean. Bigarren Mundu Gerran borrokatu ez zenez (sorbaldan zauria zeukan eta), Hollywoodeko filmetan agertzeko aukera izan zuen. Haren lehen filma Days of Glory izan zen. Kritikak kritika, bost aldiz gizonezko aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen, ia jarraian: The Keys of the Kingdom (1944), The Yearling (1946), Gentleman's Agreement (1947), eta Twelve O'Clock High (1949). Nolanahi ere, saria 1962an irabazi zuen, Harper Leeren eleberrian oinarritutako To Kill a Mockingbird filmarekin.[1]
Ozenki mintzatzea gustukoa izanda, 1947an, Maccarthysmo garaian, Ez-Amerikar Ekintzen Komitearen kontra agertu zen. Vietnamgo Gerra ere gogor kritikatu zuen, semea han soldado zebilela.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen zuzendaria eta itzuli bada beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) beste izenburu batekin taula honetan ikus daiteke:
Urtea | Filma | Zuzendaria | Beste izenburu batzuk |
---|---|---|---|
1944 | Days of Glory | Jacques Tourneur | gaztelaniaz: Días de gloria frantsesez: Jours de gloire |
1944 | The Keys of the Kingdom | John M. Stahl | gaztelaniaz: Las llaves del Reino frantsesez: Les Clés du royaume |
1945 | The Valley of Decision | Tay Garnett | gaztelaniaz: El valle del destino frantsesez: La Vallée du jugement |
1945 | Spellbound | Alfred Hitchcock | frantsesez: La Maison du docteur Edwardes |
1946 | The Yearling | Clarence Brown | gaztelaniaz: El despertar frantsesez: Jody et le Faon katalanez: El despertar |
1946 | Duel in the Sun | King Vidor | gaztelaniaz: Duelo al sol frantsesez: Duel au soleil |
1947 | The Paradine Case | Alfred Hitchcock | gaztelaniaz: The Paradine case frantsesez: Le Procès Paradine |
1947 | Gentleman's Agreement | Elia Kazan | frantsesez: Le Mur invisible |
1947 | The Macomber Affair | Zoltan Korda | gaztelaniaz: Pasión en la selva frantsesez: L'Affaire Macomber |
1948 | Yellow Sky[2] | William Augustus Wellman | gaztelaniaz: Cielo amarillo frantsesez: La Ville abandonnée |
1949 | Twelve O'Clock High | Henry King | gaztelaniaz: Almas en la hoguera frantsesez: Un homme de fer |
1950 | The Gunfighter | Henry King | frantsesez: La Cible humaine |
1950 | The Great Sinner | Robert Siodmak | frantsesez: Passion fatale |
1951 | Captain Horatio Hornblower R.N. | Raoul Walsh | gaztelaniaz: El hidalgo de los mares frantsesez: Capitaine sans peur katalanez: El capità Horatio Hornblower galizieraz: Capitán Horatio Hornblower |
1951 | Only the Valiant | Gordon Douglas | frantsesez: Fort Invincible |
1951 | David and Bathsheba | Henry King | gaztelaniaz: David y Betsabé frantsesez: David et Bethsabée katalanez: David i Betsabé |
1951 | Pictura: An Adventure in Art | Ewald André Dupont | frantsesez: Pictura |
1952 | The Snows of Kilimanjaro | Henry King | gaztelaniaz: Las nieves del Kilimanjaro frantsesez: Les Neiges du Kilimandjaro |
1952 | The World in His Arms | Raoul Walsh | gaztelaniaz: El mundo en sus manos frantsesez: Le monde lui appartient |
1953 | Roman Holiday | William Wyler | gaztelaniaz: Vacaciones en Roma frantsesez: Vacances romaines katalanez: Vacances a Roma galizieraz: Vacacións en Roma |
1954 | The Million Pound Note | Ronald Neame | frantsesez: L'Homme au million |
1954 | Night People | Nunnally Johnson | gaztelaniaz: Decisión a medianoche frantsesez: Les Gens de la nuit |
1954 | Boum sur Paris | Maurice de Canonge | |
1954 | The Purple Plain | Robert Parrish | gaztelaniaz: Llanura roja frantsesez: La Flamme pourpre katalanez: La plana encesa |
1956 | The Man in the Gray Flannel Suit | Nunnally Johnson | gaztelaniaz: El hombre del traje gris frantsesez: L'Homme au complet gris |
1956 | Moby Dick | John Huston | |
1957 | Designing Woman | Vincente Minnelli | gaztelaniaz: Mi desconfiada esposa frantsesez: La Femme modèle |
1958 | The Bravados | Henry King | frantsesez: Bravados |
1958 | The Big Country | William Wyler | gaztelaniaz: Horizontes de grandeza frantsesez: Les Grands Espaces katalanez: Grans horitzons galizieraz: Horizontes de grandeza |
1959 | On the Beach | Stanley Kramer | gaztelaniaz: La hora final frantsesez: Le Dernier Rivage katalanez: L'hora final |
1959 | Pork Chop Hill | Lewis Milestone | frantsesez: La Gloire et la Peur |
1959 | Beloved Infidel | Henry King | gaztelaniaz: Días sin vida frantsesez: Un matin comme les autres |
1961 | The Guns of Navarone | J. Lee Thompson | gaztelaniaz: Los cañones de Navarone frantsesez: Les Canons de Navarone katalanez: Els canons de Navarone |
1962 | To Kill a Mockingbird | Robert Mulligan | gaztelaniaz: Para matar a un ruiseñor frantsesez: Du silence et des ombres |
1962 | How the West Was Won | John Ford | gaztelaniaz: La conquista del Oeste frantsesez: La Conquête de l'Ouest katalanez: La conquesta de l'Oest galizieraz: A conquista do Oeste |
1962 | Cape Fear | J. Lee Thompson | frantsesez: Les Nerfs à vif |
1963 | Captain Newman, M.D. | David Miller | gaztelaniaz: Capitán Newman frantsesez: Le Combat du capitaine Newman katalanez: Captain Newman |
1964 | Behold a Pale Horse | Fred Zinnemann | frantsesez: Et vint le jour de la vengeance |
1965 | The Love Goddesses | Saul J. Turell | |
1965 | Mirage | Edward Dmytryk | gaztelaniaz: Espejismo |
1966 | Arabesque | Stanley Donen | katalanez: Arabesc galizieraz: Arabesco |
1968 | The Stalking Moon | Robert Mulligan | gaztelaniaz: La noche de los gigantes frantsesez: L'Homme sauvage katalanez: La nit dels gegants galizieraz: A noite dos xigantes |
1969 | The Chairman | J. Lee Thompson | gaztelaniaz: La sombra del zar amarillo frantsesez: L'Homme le plus dangereux du monde |
1969 | Mackenna's Gold | J. Lee Thompson | gaztelaniaz: El oro de Mackenna frantsesez: L'Or de MacKenna katalanez: L'or d'en Mackenna galizieraz: O ouro de Mackenna |
1969 | Marooned | John Sturges | gaztelaniaz: Atrapados en el espacio frantsesez: Les Naufragés de l'espace |
1970 | I Walk the Line | John Frankenheimer | gaztelaniaz: Yo vigilo el camino frantsesez: Le Pays de la violence katalanez: Jo vigilo el camí |
1971 | Shoot Out | Henry Hathaway | frantsesez: Quand siffle la dernière balle |
1974 | Billy Two Hats | Ted Kotcheff | frantsesez: Un colt pour une corde katalanez: Billy dos barrets |
1976 | The Omen | Richard Donner | gaztelaniaz: La profecía frantsesez: La Malédiction |
1977 | MacArthur | Joseph Sargent | gaztelaniaz: MacArthur, el general rebelde frantsesez: MacArthur, le général rebelle |
1978 | The Boys from Brazil | Franklin J. Schaffner | gaztelaniaz: Los niños del Brasil frantsesez: Ces garçons qui venaient du Brésil katalanez: Els nens del Brasil |
1980 | The Sea Wolves | Andrew V. McLaglen | gaztelaniaz: Lobos marinos frantsesez: Le Commando de Sa Majesté katalanez: Els llops de mar |
1983 | The Scarlet and the Black | Jerry London | frantsesez: La Pourpre et le Noir |
1984 | Terror in the Aisles | Andrew J. Kuehn | frantsesez: Terreur dans la salle |
1987 | Amazing Grace and Chuck | Mike Newell | gaztelaniaz: La voz del silencio frantsesez: La Force du silence |
1989 | Old Gringo | Luis Puenzo | gaztelaniaz: Gringo viejo katalanez: Gringo vell |
1991 | Other People's Money | Norman Jewison | frantsesez: Larry le liquidateur |
1991 | Cape Fear | Martin Scorsese | frantsesez: Les Nerfs à vif katalanez: El cap de la por |
1993 | The Portrait | Arthur Penn | frantsesez: Le Portrait |
1995 | A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Movies | Martin Scorsese | gaztelaniaz: Un viaje personal con Martin Scorsese a través del cine americano frantsesez: Un voyage avec Martin Scorsese à travers le cinéma américain |
1999 | A Conversation With Gregory Peck | Barbara Kopple | gaztelaniaz: A Conversation with Gregory Peck frantsesez: Conversation avec Gregory Peck |
2004 | Imaginary Witness | Daniel Anker | |
2015 | Trumbo | Jay Roach | frantsesez: Dalton Trumbo galizieraz: Trumbo, a lista negra de Hollywood |
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947: Urrezko Globoa aktore dramatiko onenarentzat The Yearling filmagatik
- 1963: Gizonezko aktore onenaren Oscar saria To Kill a Mockingbird filmagatik
- 1963: Urrezko Globoa aktore dramatiko onenarentzat To Kill a Mockingbird filmagatik
- 1968: Jean Hersholt saria
- 1969: Cecil B. DeMille saria
- 1986: Donostia saria
- 1993: Ohorezko Urrezko Hartza
- 1995: Ohorezko César saria
- 1999: Urrezko Globoa miniserie edo telefilm bateko aktore sekundarioarentzat Moby Dick miniserieagatik
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1946: Gizonezko aktore onenaren Oscar saria The Keys of the Kingdom filmagatik
- 1947: Gizonezko aktore onenaren Oscar saria The Yearling filmagatik
- 1948: Gizonezko aktore onenaren Oscar saria Gentleman's Agreement filmagatik
- 1950: Gizonezko aktore onenaren Oscar saria Twelve O'Clock High filmagatik
- 1954: BAFTA saria atzerriko aktore onenarentzat Roman Holiday filmagatik
- 1964: Urrezko Globoa aktore dramatiko onenarentzat]] Captain Newman, M.D. filmagatik
- 1964: BAFTA saria atzerriko aktore onenarentzat To Kill a Mockingbird filmagatik
- 1978: Urrezko Globoa aktore dramatiko onenarentzat MacArthur filmagatik
- 1979: Urrezko Globoa aktore dramatiko onenarentzat The Boys from Brazil filmagatik
- 1998: Primetime Emmy saria miniserie edo telefilm bateko aktore sekundario Moby Dick miniserieagatik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Grimes, William. (2003-06-13). «Gregory Peck Is Dead at 87; Film Roles Had Moral Fiber» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ Lertsundi, Anjel. (2010-11-11). «Espazioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fishgall, Gary (2002), Gregory Peck: A Biography, New York: Simon & Schuster, ISBN 0-684-85290-X
- Freedland, Michael (1980), Gregory Peck: A Biography, New York: W. Morrow, ISBN 0-688-03619-8
- Haney, Lynn (2005), Gregory Peck: A Charmed Life, New York: Da Capo Press, ISBN 1-861-05824-1
- McGilligan, Patrick (2004), Alfred Hitchcock: A Life in Darkness and Light, New York: HarperCollins Publishers Inc.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |