Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Biriatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Biriatu
 Lapurdi, Euskal Herria
Biriatu herriaren eta Bidasoa ibaiaren ikuspegia Xoldokogaina mendiaren magaletik.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
Izen ofiziala  Biriatou
AuzapezaSolange Demarcq-Egiguren (abertzale)Michel Iriart (2008-2014)
Posta kodea64700
INSEE kodea64130
Herritarrabiriatuar
Geografia
Azalera11,04 km²
Garaiera0-552 metro
Distantzia? km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.224 (2018:  −14)
alt_left 628 (%51,6) (%48,8) 594 alt_right
Dentsitatea105,71 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,63
Ugalkortasuna[1]‰ 57,28
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,56 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,41 (2011)
Langabezia[1]% 7,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,55 (2010)
Erabilera% 0,41 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1603an Urruñatik banatua. urtea
Webguneahttp://www.biriatou.fr/eu.html

Biriatu Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerria da, Lapurdi Itsasegian kokaturik dagoena.

Geografia

Bidasoa ibaia herriaren ezkerraldetik igarotzen da.

Udalerri mugakideak

Mugak ditu Euskal Herriko beste bi administraziorekin: EAErekin (Irun) eta Nafarroa Garaiarekin (Bera). Izatez, Biriatuk ondorengo udalerriekin du muga:


Auzoak

Auzo nagusiak Biriatu, Garlatz eta Erramuntegia dira.

  • Osinko Zelaia[2]
  • Petrikobaita[2]
  • Pitara[2]
  • Baionette-ko Gotorlekua[2]
  • Louis XIV Gotorlekua[2]
  • Eperren aitza[2]
  • Sagardixar[2]
  • Xoldokogaina[2]

Mendiak

Historia

Biriatuko Herriko Etxearen aurrealdea.

1305. urtean Biriatu Zubernoako prior etxearen mende zegoen.

Aro Modernoan Urruñaren esku gelditu zen Biriatu 1603. urtera arte. Lapurdiko biltzarrean ez zuen behin ere auzapezik izan Urruña herriaren mende izan zelako.

Biriatu Urruñatik 1603an banatzea gogoratzen duen oroitarria

1836. urtean Biriatu udalerri bihurtu zen.

Ekonomia

Langile gehienak inguruko herrietako industrietara joan ohi dira. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da.

Demografia

1880ko hamarkadan 550 biztanle inguruko populazioa zuen Biriatuk. Hurrengo hamarkadetan beheranzko joera txikia izan zuen biztanleriak, baina XX. mendearen erdialdetik aurrera hazkunde esanguratsua izan zuen. XXI. mendearen hasieran 1.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Biriatuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika

Agintaldia Auzapeza Alderdia
1891-1904 Pierre Larroulet
1904-1908 Bernard Ilhardoy
1908-1912 Raymond Berroa
1912-1930 Bernard Ilhardoy
1931-1945 Jean Hiribarren
1945-1947 Christophe Haramboure
1948-1954 Jean Hiribarren
1955-1971 Joseph Halzuet
1971-1989 Ignace Belloquy
1989- Michel Hiriart DVD

Euskara

Biriatuko Joaquin Arizagaren[3] pasartea, Biriatuko kontrabandoaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Biriatuko euskara[3] nafar-lapurteran[4] kokatzen da, zehatzago esanda, sartaldeko azpieuskalkiari[5] dagokion Kostatar euskara[6] da bertakoa. 2010ean, herritarren % 8,55 zen euskaldunak. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad Géoportail - Institut géographique national (France). Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2011/11/03).
  3. a b «Biriatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  4. a b «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  5. a b «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  6. «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi