Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Haitze gaztelua

Koordenatuak: 43°23′47″N 1°27′43″W / 43.396521°N 1.461817°W / 43.396521; -1.461817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Haitze gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaUztaritze
Koordenatuak43°23′47″N 1°27′43″W / 43.396521°N 1.461817°W / 43.396521; -1.461817
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Ondarea
Mérimée IDPA00084540

Haitze gaztelua Lapurdiko Uztaritze udalerrian dagoen gaztelu bat da. Herrigunearen ekialdean dago, errepidetik hurbil. Lapurdiko monumentu historiko izendatua dago.[1]

Historia

Bere jatorriak Lapurdirenarekin bat egiten du, jada XI. mendearen aipatua baita. 1838an ordurarte eraikinaren jabea zen André Haitzekoak jabetza bere biloba André Laborde Noguezi pasa zion, eta azken honen ondorengoak eraikia eta lekua mantendu eta hobetzen jardun dute.

Haitzetarrak

Lursail honetan sortu da Haitze familia. Sanz Haitzeri, Baionako apezpikuari (1259-1279), eman zioten lursaila garai nahasiak zirenean; garai haietan, baionarrak bereizita zeuden, batzuk Eduardo Guienako dukearen aldekoak baitziren, eta beste batzuk berriz, haren aurkakoak. XIV. mendean, Auger Haitzek anaitasunak sortzea proposatu zuen, lapurreta eta hilketa gehiago ez izateko. Jose Pedro Haitzek (1670-1736), Aixeko parlamentuko kontseilariak, Nostradamusen bizitza idatzi zuen, Aix hiriaren historia, eta zenbait santuren bizitzari buruz ere idatzi zuen. Jatorriz, Cavaillongoa izango zen, baina izen horrekin Uztaritzekoa baino ezin zuen izan. 1789. urteko apirilaren 22an, Haitze jaunak, nobleziaren komisarioak, «kexen koadernoa» izenpetu zuen, bai eta zirkularra ere, eskubideak ezeztatzea eskatuz, eta herriari batzera bultzatuz.[2]

Eraikina

Okre kolore argiko eraikina da.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak