Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

San Telmo gaztelua

Koordenatuak: 43°23′23″N 1°47′22″W / 43.38966°N 1.78956°W / 43.38966; -1.78956
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Telmo gaztelua
Piraten gaztelua
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Hondarribiko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°23′23″N 1°47′22″W / 43.38966°N 1.78956°W / 43.38966; -1.78956
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea119

San Telmo gaztelua, baita Piraten gaztelua bezala ezaguna ere, Hondarribiko Higer lurmuturrean, itsaslabarretan dagoen gaztelu txiki bat da. Piraten aurka eraikia, harresiekin eta Karlos V.aren gazteluarekin batera Hondarribiko defentsa osatzen du. Ez da oso ikusgarria eta arkaitzen artean nahiko ezkutua gelditzen da. Jabego pribatukoa da, gainera, eta ondorioz ezin da barrutik bisitatu.


1598. urtean Juan Velazquezek, Gipuzkoako kapitain jenerala, eraiki zuen badiaren sarrera eta ainguratze gunea babesteko. Urte haietan kortsario britaniarren erasoak oso ugariak baitziren Kantauri itsasoan. San Telmo gaztelua XVI. mendearen amaieran, 1598an, eraiki zen, Filipe II.aren agintaldian. Lanak Juan Velázquezek zuzendu zituen. Hori gogorarazteko, sarreran, hau irakur daiteke: "PHILIPVS II HISP INDIAR Q REX / AD REPRIMENDA PIRRATARVM I LATROCINIA / HOC SANTERMI CASTELLUM EXTTUERE MANDANIT / ANO DOM -MDXCVIIII / SIENDO DON JVAN VELAZQUEZ CAPN GN DE ESTA PROA". Gazteluaren helburua hiria piranteen erasoen aurrean babestea zen. Eraikin berria egiteko aurretik egina zegoen dorre zahar bat erabili zen. Geroago, 1755tik aurrera, Fernado VI.a erregearen aginduz, eraikuntza bolborategi moduan erabili zen. Gerra karlistak zirela eta aldaketa batzuk egin ziren. XX. mendean etxebizitza moduan erabilia, gaur egun utzik dago.

San Telmo gaztelua

Gaztelua harriaz egina dago, harlanduxkez. Jatorrizko gaztelua forma errektangeluarrekoa zen. Ipar eta ekialdeek itsasora ematen dute eta bost kanoiko kapazitatea duen bateria bat osatzen dute. Eraikuntzak bi alboetan zeuden. XVIII. mendean aldaketak batzuk egin ziren, bolborategi bat eraiki zen. Harlankaitzezko kanpoko harresi bat du, aurrean dobelatsutako arku eskarzanoko sarbidea duena, garitoi eder batek zaindua. Harresi hau luzatzen da albo batetik, non garitoi berdin bat dagoen. Beste bi fatxadek ez dute hormarik behar, labar gainean mozturik geratzen baitira. Kanpoko harresia pasaturik, gaztelura heltzen da, hareharrizko harlanduz egindakoa. Gorpuzki kubikoa du, baita altuera txikiko beste bat ere; hau Felipe II aren ezkutua duen sarbidea dauka, eta ataburuan idazkun hau agertzen da: "Ad reprimenda pirrataru i latrocinia hoc San Telmi Castelu exituere madauit. Anno Dom MDXVIII". Atzeko fatxadak itsasora ematen du, harlankaitz eta adreiluz egindakoa da eta terrazan artilleriarako plataforma bat dauka. Eraikuntza itsalabarrez baliatzen da gotorlekua osatzeko. Eraikuntzak dorre nagusia XIX. mendean egindako harresiez inguratuta dauka. Zaintza lanak hobetzeko bi garita egin ziren baita ere. Barruan, eraikuntza urez ornitzeko putzu bat ikus daiteke; putzuan euri-ura biltzen da.[1]

Kondaira desberdinek gaztelutik irtetzeko edo sartzeko ibilbide desberdinak deskribatu dituzte. Horren arabera gaztelutik ezkutuan atera daiteke lur azpiko tunela eta lezea jarraituz. Antzeko kondairak gaztelu guztietan ezagutzen dira eta, errealitatean, askotan horrelakoak aurkitu dira. San Telmo gazteluaren kasuan, egungo biztaleek sukaldean lur azpira joateko tranpa zuloa badagoela ziurtatu dute; zuloa, itsas aldera ematen du eta bertaratzeko txalupaz-edo egin behar da. Beraz, kondaira honek errealitat-zantzuak izan ditzake.[1]

1949ko apirilaren 22ko Espainiako dekretuak babes orokorra eman zion. Espainiako Hondare Historikoaren 16/1985 Legeak babes zehatza eman zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa