Santxikorrota
Santxikorrota | |
---|---|
Santxikorrota, Rallón eta Rallako muinoak. | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°11′07″N 1°29′13″W / 42.18528°N 1.48694°W |
Arkitektura | |
Santxikorrota gaztelua zena Beheko eta Goiko Bardea Zurien mugan den tontor batean kokatzen zen, mendi honek 495 metroko garaiera du eta ondo bereizirik dago ingurukoetatik. Gaur egun bertan gazteluaren hondakinak besterik ez daude.
Beharbada bidelapurrak kontrolatzeko eraikiko zuten Santxikorrota ere, eta horretarako eraiki baldin bazuten ondo jarria du egungo izena, XV. mendean bizi izan zen bidelapur batenetik hartua baitu, hain zuzen. Sancho Rota zen bidelapurraren izena. Nafarroan gerra zibila zela zela aprobetxatuz 30 bat zaldizkorekin Bardea aldean lapurretan eta bahiketak egiten ibiltzen zen bat zen Sancho Rota hori. Izan zuen jokaera zuritu nahiz-edo, agaramontarra zela ere esaten dute batzuek. XV. mendeko bigarren erdialdean (1452an?), 200 zaldizko bidali zituen Joan II.ak (1425-1479) haiek harrapatzera. Inguratu zituztenean sastakai batez bere burua hil omen zuen bidelapurren buruzagiak. Herritarrek diotenez Santxikorrota gazteluan eta handik gertu den leize-zulo handi batean gordetzen ziren. Sancho Rotaren gorpua Tuterara eraman zuten gero, eta urkabean zintzilikaturik egon omen zen egun batzuez.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |