Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Aixitako gaztelua

Koordenatuak: 42°55′47″N 1°49′56″W / 42.92960118°N 1.83209322°W / 42.92960118; -1.83209322
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aixitako gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArakil
Koordenatuak42°55′47″N 1°49′56″W / 42.92960118°N 1.83209322°W / 42.92960118; -1.83209322
Map
Altitudea701 m, itsas mailaren gainetik
Aixitako gazteluaren dorre bat

Aixitako gaztelua (edo Aitzitako gaztelua, eta dokumentu historikoetan Aicitako gaztelua) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean, Arakilgo lurretan egon zen Nafarroako Erresumaren gaztelua izan zen. Beste Aitzita gaztelu bat egon zen Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko mugan, Bardeetan akaso.[1]

Aixitako gazteluaren gaineko erreferentziak 1210. urtearen ondorengo dokumentuetan agertzen dira jada, hau da, Antso VII.aren —Antso Azkarraren— garaitik aurrera[2]. Hala ere, Iñaki Sagredo ikerlariaren arabera, gaztelua XII. mendean eraiki zen.

Dokumentuetan izen hauekin ageri da: Aycita, Ayceta, Axita eta Agita. Etimologian, zalantzarik gabe, (h)aitz hitza dago. “Haitz-tokia” izan liteke.

Defentsa lerroaren parte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakanako (Arakil), Imotzeko eta Larraungo defentsa-sistemaren parte zen.

Gotorlekuen tokiko sarea, Aixitaz gain, Orarregiko (Gaztelu mendia) eta Garañoko eta Sardeako gazteluek osatzen zuten. Orarregikoa Arakilgo mugan zegoen, eta beste biak, Ezkidiko mendian (Añezkarreko haitza). Batez ere Oskiako eta Biaizpeko pasabideak kontrolatzen zituzten gaztelu horietatik. Sistema horrek Irulegiko gazteluarekin lotzen zuen, Iruñerako norabidean.

Gotorlekuen tokiko sarea, Aixitaz gain, Orarregiko (Gaztelu mendia) eta Garañoko eta Sardeako gazteluek osatzen zuten. Orarregikoa Arakilgo mugan zegoen, eta beste biak, Ezkidiko mendian (Añezkarreko haitza). Batez ere Oskiako eta Biaizpeko pasabideak kontrolatzen zituzten gaztelu horietatik. Sistema horrek Irulegiko gazteluarekin lotzen zuen, Iruñerako norabidean.

Planoa eta datuak bertan dagoen informazio panelean.

Hiru mailatako egitura zuen: beheko mailak defentsarako elementuak zituen, zatirik malkartsuenean kokatuta zegoen eta ate bakarra zuen; tarteko mailan, berriz, zaindarientzako etxebizitza zegoen, eta mailarik altuenean, dorrea eta urmaela zeuden, beheko mailak gaindituz gero, hara alde egiteko. 702 metroko altueran zegoen, Biaizpeko haitzik altuenean.

Dirudienez, 1512an, gaztelua eraisteko, su eman zioten, egitura gehienak egurrezkoak baitziren[3].

2010 urtean Arakilgo Udalarekin bildu zen Aixita gaztelua oso interesgarria iruditzen zitzaiolako, eta garaiko alkatea zen Ruben Goñik "aurrera" egiteko esan zion. 2010 eta 2020 urte bitartean indusketak egin ziren gazteluan, eta bertan aurkitutakoa Aixitako gaztelua: Arakilgo zaindari erakusketan jaso ziren. Hainbat hitzaldi eta bisita gidatu ere antolatu ditu Arakilgo Udalak Irutzungo Udalaren laguntzarekin. Indusketek aztarnak azaleratu zituzten, hala nola, erabat estalita zegon uharka. Aldi berean, kontsolidazio lanak ere egin dira aztarnak gordetzeko. Indusketetan ateratako beste elementu bat dorrea izan da, lehendik, ilara bat besterik ikusten ez zen lekuan.

Aixita gazteluan egindako indusketetan egunerokotasunean erabiltzen zituzten materialen zati asko aurkitu zituzten: sukaldeetan ohikoak ziren zeramika zatiak; ur edo ardo pitxer baten zatiak; elikadura arrastoak, esaterako, ahuntzen, behien eta txerri "askoren" hezurrak… Objektu nabarmenenetako bat ezpata da indusketen zuzendariaren ahotan, aurkitzeko zaila izaten dena.

Nafarroan ezohikoa den beste aurkikuntzetako bat brontzezko pieza bat da, gerrikoan eramaten zena eta arkuarekin geziak botatzeko erabiltzen zena. Gerrikoan jartzen zuten eta balezta kargatzen zuenak kordarekin atzera botatzen zuen eta arkuaren tirantea kargatzen zuen. Aurkikuntza ikusgarria zela esan zuten. Izugarria da, oso aurkikuntza polita[4].

Eraztun pare bat, txanbil[oh 1] zati handi bat eta iltze asko ere aurkitu zituzten.

"Iltze asko agertzen dira. Estruktura guztiak egurrezkoa ziren eta uste dugu gaztelua ere egurrezkoa zela"[4].

Oholez egindako hesi bat dokumentatuta dago. Aljibearen (uharkaren) harri guztiak agertu ziren, gaztelu txikietan gehienetan kontserbatu izan ez den obra. Indusketak udalerrien laguntzarekin, eta egin deira, eta zenbaitetan, herrikoen auzolanean ere[2].

Antso VII.aren asmatutako irudia Gran Enciclopedia de Navarra-n

Aixita gazteluaz hitz egiten duen lehenengo dokumentua Antso VII. Azkarrarena da, 1210ekoa. Bete gaztelu asko aipatzen dira bertan, dokumentu horietan alkaideak edo gazteluen arduradunak nor ziren agertzen baitira, baita Aixitakoak zein ziren eta nondik zetozen ere, Latasa, Arbizu, eta gertuko beste herritakoak ziren. Gazteluak izan zituen obren datak eta bertan bizi ziren soldadu taldeen eta bertan izan zituzten gauzen informazioa ere jasotzen da. Are gehiago dakigu: Egon zen garai bat gaztelua erdi abandonatuta egon zena erregeak ez zeukalako dirurik, eta giltza arduradun bati eman zion bera noizbehinka gaztelua begiratzera joan zedin.

XV. mendean Johan Erasokoak gaztelua konkistatu zuen. Latasako pertsona oso garrantzitsua zen, eta garai hartan nafarren arteko borroka zibil bat zegoen. Johanek Agramondarren alde borrokatzen zuen eta gaztelua erregearendako konkistatu zuen.Urte hartan eraberritu zuten, ordura arte, gehienbat egurrezkoa zen, eta urte hartatik aurrera harrizkoa egin zuten.

1512an Albako Dukearen tropak Nafarroa konkistatzera sartu zirenean, Aixita gaztelua eraistea erabaki zuten. Behera botatzen lehenengotarikoa izan zen beldurra ematen baitzien haien bizkarraldean gaztelu bat izateak.

Aixita bezalako gazteluak kontrol gazteluak ziren, defentsarako, toki txikietan egoten zirenak[oh 2]. Gehienez hamar gizon bizi ziren bertan, eta bere misioa haranetako pasabideak kontrolatzea zen, baita arrisku egoeratan abisatzea ere. Identitatea sortzen zuten aldi bereran. Mugarri defentsiboak ziren.

Oso bertakoa zen gauza bat zen, ez zen gizontxo feudalen zerbait[4].

Oso xumeak ziren eta konponketetan emakumeek eta haurrek parte hartzen zuten. Denek kobratzen zuten Foru Orokorraren bidez kontrolatuta zegoelako, oso garrantzitsua zena. Dena ekonomikoki erregulatzen zela azaldu du historialariak, XIII. mendean, dagoeneko, obren kontrol hain handia egotea harrigarria izan daiteke. Obra maisua Aixitara joaten zen, zer konpondu behar zen begiratzen zuen, eta ondoren informatzen zuen.

2013an Nafarroa Bizirik fundazioak mugarria jarri zuen, Nafarroako Erresumaren defentsa sistemako zenbait eraikinetan egin bezala. Sagredoren taldeak informazio panela jarri zuen, txapazkoa. Ibilbidea seinaleztatuta dago[2].

  1. Ura ekarri-eramateko eta gordetzeko zeramikazko ontzi handi xamarra. ikusi:https://euskaljakintza.com/gaurkohitza/txanbil
  2. Historiografian mota honetako gazteluei Haitz gaztelua (alemanez Felsenburg eta ingelesez Rock castle) izena ematen zaie

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «AICITA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  2. a b c «Aixitaren berpiztea - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-07).
  3. Aixita | Arakilgo Udala. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
  4. a b c Iñaki Sagredo, gazteluaren indusketen zuzendaria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]