Maine
Maine | |||
---|---|---|---|
State of Maine | |||
Ereserkia: State of Maine Song (en) | |||
Goiburua: Dirigo (Gidatzen dut) | |||
| |||
Map of USA ME.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Augusta 44°18′38″N 69°46′46″W | ||
Hiririk handiena | Portland | ||
Azalera | 86.542 Ura %12,82 | ||
Punturik altuena | Katahdin (en) | ||
Punturik sakonena | Ozeano Atlantikoa | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | New Hampshire, Quebec eta Brunswick Berria | ||
Administrazioa | |||
Gobernadorea | John Baldacci | ||
Maineko Gobernadorea | Janet T. Mills (en) | ||
Legebiltzarra | Maineko Parlamentua | ||
Epai autoritatea | Maineko Epaitegi Judizial Gorena | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.362.359 | ||
Dentsitatea | 14,87 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | -17 | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 66.196.000.000 $ (2020) 67.717.100.000 $ (2019) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1820ko martxoaren 15a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
maine.gov |
- Artikulu hau AEBetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maine (argipena)».
Maine Ameriketako Estatu Batuetako estatu mugakide bat da. Estatu Batuetako ipar-mendebaldean dago, Kanadako mugan. Bere hiriburua Augusta da baina hiri garrantzitsuena Portland.
86.542 km2-ko azalera dauka eta 2000.urtean 1.274.923 biztanle zituen (15.95 biz./km2). %98 inguru arraza zurikoak dira. 1990ean biztanle guztien artean (milioi bat inguru) 336.000 inguru frantses jatorrizkoa zen, eta 80.000 inguruk egiten zuen frantsesez modu ohikoan.
New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Connecticut, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont bost estatuekin batera.
Geografia
Datu orokorrak
Mount Katahdin (1.606 m) Maineko mendirik altuena da, "The Greatest Mountain" izenez ere ezagutua. Apalatxeetako bidezidorraren amaiera edo hasiera da. Baxter State Park-en barruan kokatuta dago. Acadia National Park natura-parke bakarra da izendapen honekin. Baso azalerarik handiena dauka bestela herrialde osoan, estatu osoko lurraldearen %80a delarik.
Saint John, Penobscot eta Kennebec ibai nagusien artean daude. Laku ugari daude estatu honetan zehar, Moosehead Lake izanik zabalena da. Machias Seal Island eta North Rock uharteak AEB eta Kanadaren artean daude geografikoki.
Mugakideak
Mugakideak hauexek ditu: Ozeano Atlantikoa hego-ekialdean, Kanadako Brunswick Berriko probintzia ipar-ekialdean, Quebec ipar-mendebaldean eta New Hampshire hego-mendebaldean.
Historia
- Lurraldeko jatorrizko biztanleak Wabanaki, Passamaquoddy eta Penobscot herrikoak izan dira europarrak iritsi baino lehen, algonkiar familiakoen hiztunak.
- 1604an frantziarrek lehendabiziko kokapen ezarri zuten, lurraldeari Akadia izena emanez.
- 1607an Britainia Handiko lehenengo kolonoak finkatu ziren.
- 1622an mendebaldeko lurraldeak "Maineko probintzia" osatu zuen.
- 1820ko martxoaren 15ean 23. estatu bilakatu zen (AEB izango zenekoa).
- 1865ean Maineko Unibertsitatea (University of Maine) sortu zuten.
- 1898ko otsailaren 15ean USS Maine armada itsasontzia hondoratu zuten, Espainia eta AEBen arteko gerra piztuz.
Konderriak
Konderria | Hiriburua | Biztanleak (2017) |
---|---|---|
Androscoggin | Auburn | 107.651 |
Aroostook | Houlton | 67.653 |
Cumberland | Portland | 292.500 |
Franklin | Farmington | 29.988 |
Hancock | Ellsworth | 54.497 |
Kennebec | Augusta | 121.821 |
Knox | Rockland | 39.790 |
Lincoln | Wiscasset | 34.204 |
Oxford | Paris | 57.439 |
Penobscot | Bangor | 151.957 |
Piscataquis | Dover-Foxcroft | 16.773 |
Sagadahoc | Bath | 35.392 |
Somerset | Skowhegan | 50.626 |
Waldo | Belfast | 39.832 |
Washington | Machias | 31.593 |
York | Alfred | 204.191 |
Hiri nagusiak
- Portland (66.882 biztanle 2017an)
- Lewiston (36.221)
- Bangor (31.903)
- South Portland (25.483)
- Auburn (23.033)
- Biddeford (21.488)
- Sanford (21.028)
- Brunswick (20.278)
- Saco (19.485)
- Scarborough (18.919)
- Augusta (hiriburua, 18.594)
Pertsona ezagunak
- William Cranch Bond (1789-1859), astronomoa.
- Dorothea Dix (1802-1887), aktibista.
- Sara Plummer Lemmon (1836-1923), botanikaria.
- Margaret E. Knight (1838-1914), asmatzailea.
- Hiram Stevens Maxim (1840-1916), asmatzailea.
- Edwin Herbert Hall (1855-1938), fisikaria.
- Edna St. Vincent Millay (1892-1950), idazlea.
- John Ford (1894-1973), zinema zuzendaria.
- Walter Piston (1894-1976), musikagilea.
- Nelson Rockefeller (1908-1979), negozio-gizona eta politikaria.
- Stephen King (1947-), idazlea.
- Patrick Dempsey (1966-), aktorea.
- Samantha Smith (1972-1985), bakegilea.
- Rachel Nichols (1980-), aktorea.
- Anna Kendrick (1985-), aktorea.
Irudi galeria
-
Katahdin mendiaren ikuspegia.
-
Boothbay_Harbor.
-
Stratton Flagstaff lakua udazkenean.
-
Bangor elurtuta.
-
Portlandeko erdigunea.
-
Buxton elizaren irudia.
Kanpo estekak
- Estatuko webgune ofiziala
- University of Maine-ren webgunea
- Frantses hiztunen komunitatearen webgunea