Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Rozalejoko markesaren jauregia

Koordenatuak: 42°49′10″N 1°38′35″W / 42.81934°N 1.64306°W / 42.81934; -1.64306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rozalejoko markesaren jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′10″N 1°38′35″W / 42.81934°N 1.64306°W / 42.81934; -1.64306
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1739
ErabileraNafarroako Gobernua
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-208
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
208
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Rozalejoko markesaren jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen jauretxe bat da. Iruñeko kultura ondasuna izendatua dago. 2017ko abenduaren 2an bertan Maravillas Gaztetxea ireki zen.

Alde Zaharrean dago, Nabarreria plaza eta Nabarreria kalean, eta Nabarreriako iturria aurrez-aurre duela.

1739an Done Jakue ordenako kidea zen Luis Gendika Mendieta bilbotar militarrak diseinatu eta eraiki zuen. Ezin izan zuen bere bizileku egin, bai ordea haren seme zen Francisco Ignacio Gendika Aldunatek.

Eraikinaren aurrealdea Barroko estilokoa eta dotorea da, eta harlanduz eraikia dago. Nahiz eta gaur egunera nahiko egoera kaxkarrean iritsi den, oraindik ere bere frontisean Gendika, Aldunate, Martinez de Ujue eta Mendieta abizenak dituen armarria gorde du (XIX. mendean ezarria) eta ezkerraldean San Joseren irudia duen horma-hobia.

2017an okupatu zuten jauregia gazte batzuek gaztetxea bertan sortzeko. Gerrako biktima Maravillas Lambertoren omenez, Maravillas Gaztetxea izena jarri zioten[1]. 2018ko abuztuan, Nafarroako Gobernuaren aginduz poliziak hustu egin zuen gaztetxea[2].

Inguruko ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Maravillas izena jarri diote Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeari» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  2. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak Maravillas gaztetxea hustu dute» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]