Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

1933ko Italiako Giroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1933ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa21. Italiako Giroa
Etapak17
Datakekainak 6 – 1933.eko ekainak 28
Luzera3.343 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaMilan
Helduera-lekuaMilan
Parte-hartzaileak97
Amaitu dutenak51
Bataz besteko abiadura30,043 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Alfredo Binda
TxapeldunordeaBEL Jef Demuysere
HirugarrenaITA Domenico Piemontesi
Eskalatzailerik onenaITA Alfredo Binda
Talderik onenaITA Legnano-Clément
◀19321934▶
Dokumentazioa

1933ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 21. edizioa izan zen. 1933ko ekainak 6 eta 28 artean ospatu zen, 3343 kilometroko ibilbidea eginez 17 etapatan banatuta, irabazleak batez beste 30,043 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.

97 txirrindularik hasi zuten proba eta 51k amaitu zuten.

Alfredo Binda izan zen edizio honetako garaile, hala bere bosgarren Giroa lortuz, beranduago, soilik Eddy Merckxek berdindu duen errekorra. Jef Demuyserek, hiru etapatan lider izan zena, berriz ere bigarren izan zen. Domenico Piemontesik osatu zuen Giro honetako podiuma.

Giro honetan ospatu zen lehen aldiz erlojupeko etapa bat, 13.a, Bolonia eta Ferrara artean, 62 kilometro eginez. Binda izan zen garailea.

Urte honetan, gainera, Mendiko sailkapena agertu zen, sailkapen honetako liderra maillot berde batekin bereizten zelarik. Alfredo Bindak sailkapen hau ere irabazi zuen.

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a Milan-Turin 169  Italia Learco Guerra  Italia Learco Guerra
2.a Turin-Genova 216  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
3.a Genova-Pisa 191  Italia Learco Guerra  Italia Alfredo Binda
4.a Pisa-Florentzia 184  Italia Giuseppe Olmo  Italia Alfredo Binda
5.a Florentzia-Grosseto 193  Italia Learco Guerra  Belgika Jef Demuysere
6.a Grosseto-Erroma 212  Italia Mario Cipriani  Belgika Jef Demuysere
7.a Erroma-Napoli 228  Belgika Gérard Loncke  Belgika Jef Demuysere
8.a Napoli-Foggia 195  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
9.a Foggia-Chieti 248  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
10.a Chieti-Ascoli Piceno 158  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
11.a Ascoli Piceno-Riccione 208  Frantzia Fernand Cornez  Italia Alfredo Binda
12.a Riccione-Bolonia 189  Italia Giuseppe Olmo  Italia Alfredo Binda
13.a Bolonia-Ferrara 62 (erlojupekoa)  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
14.a Ferrara-Udine 242  Italia Ettore Meini  Italia Alfredo Binda
15.a Udine-Bassano 213  Italia Ettore Meini  Italia Alfredo Binda
16.a Bassano-Bolzano 148  Belgika Gérard Loncke  Italia Alfredo Binda
17.a Bolzano-Milan 284  Italia Alfredo Binda  Italia Alfredo Binda
Clasificación general
1. Alfredo Binda  Italia 111h 01' 52"
2. Jef Demuysere  Belgika + 12' 34"
3. Domenico Piemontesi  Italia + 16' 31"
4. Alfredo Bovet  Italia + 19' 47"
5. Allegro Grandi  Italia + 21' 33"
6. Carlo Moretti  Italia + 26' 16"
7. Ludwig Geyer  Alemania + 27' 17"
8. Kurt Stöpel  Alemania + 28' 22"
9. Mario Cipriani  Italia + 30' 28"
10. Camillo Erba  Italia + 30' 30"


Mendiko sailkapena
1. Alfredo Binda  Italia -
2. Alfredo Bovet  Italia -
3. Remo Bertoni  Italia -


Taldekako sailkapena
1. Legnano  Italia LEG -

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]