1956ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 39. edizioa izan zen. 1956komaiatzak 19 eta ekainak 10 artean ospatu zen, 3523 kilometroko ibilbidea eginez 23 etapatan, garaileak, Charly Gaul luxenburgotarra izan zena, batez beste 34,677 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Milanen hasi eta amaitu zen.
105 txirrindularik hasi eta 43k amaitu zuten proba.
Charly Gaul luxenburgotarrak irabazi zuen Italiako Giroaren ediziorik gogoangarrienetako bat, 24. postuan, liderra zen Pasquale Fornaragandik ia 17 minutura egotetik 21. etapan, Monte Bondonen amaitu zen amaitu zen eta baldintza klimatologiko oso kaxkarretan ospatu zen mendiko etapa gogor batean lider izatera pasa baitzen. Gaulek irabazi zuen etapa, etapan bigarren izan zen Alessandro Fantiniri zortzi eta hirugarren izan zen Fiorenzo Magniri 12 minutu ateraz. Ordurarte geratzen ziren txirrindularien erdiak baino gehiagok (89tik 46k) egun horretan utzi zuten itzulia.